You are on page 1of 7

ERREZETAK

on egin!!
TXOKOLATEZKO TRIKUAK
Osagaiak
•gozogintzako txokolate beltza, 90 gramo
•txokolatezko fideoak, 150 gramo
•gurina, 140 gramo
•almendra hautsa, 30 gramo
•txokolate pralina, 90 gramo
•irina, 250 gramo
•azukre-hautsa, 70 gramo
•arrautza bat

Urratsak
•Ontzi batean ondo bigundu gurina. Ondoren, gehitu azukre-hautsa.
•Gero, almendra hautsa eta arrautza gehitu. Arrautza osorik.
•Dena ondo nahastuta dagoenean gehitu irina. Oso garrantzitsua da berriz ere ondo nahastea guztia.
•Lortzen duzun orearekin egin pilota bat eta bildu film paperean. Sartu hozkailuan ordubete pixka bat gogortzeko.
•Ordubete pasatakoan atera orea hozkailutik eta pilota txikiak eginez eman triku forma. Sudurtxoa ondo egin.
•Sartu denak labean: 25 minutu, 190 gradu.
•Bitartean urtu txokolatea Maria bainuan. Trikuak labetik atera eta pixka bat hozterakoan sartu txokolatean
sudurtxoa ez den beste alde erdia estaliz. Segidan eta txokolatea gogortu aurretik sartu txokolatezko fideotan eta
utzi lehortzen.
•Pintzel batean laguntzarekin eta trikuen eztenak gogortzen dauden bitartean egin begitxoak eta sudur puntatxoa
txokolatearekin.
PALMERATXOAK
PALMERATXOAK
Denbora: 30 minutu
Osagaiak: Hostore-orea eta azukrea
Errezeta hau oso erraza da haurrekin egiteko.

Lehendabizi hostore-orea erabiliko dugu. Mahai gainean jarriko dugu eta osorik zabalduko dugu.
Behin zabalduta dagoenean, alde batetik eta bestetik kiribiltzen hasi.
Haurrak alde batetik hasi daiteke eta gurasoa beste alde batetik, erdigunean dena kiribilduta gelditu
arte.
Orain oreak forma luzenka izango du. Labana hartu eta bi zentimetroko lodierarekin ebakiko dugu orea
(hau gurasoak egingo du).
Palmeratxo guztiak ebakita daudenean, labean jarriko ditugu bata bestearen ondoan, baina
zentimetro bateko distantziarekin.
Labea jarriko dugu kontu handiz, 180 graduko tenperaturan eta 20 minutuz. Ondoren hozten utziko
ditugu.
30 bat minutu igarotzean aitak edo amak, palmeratxoak eginda eta epel daudela konprobatuko du eta
hala izanez gero haurrak labetik aterako ditu. Plater batean jarriko ditugu eta azukrea nahi beste
botako diegu gainetik.
MADALENAK
Osagaiak:

200 g azukre

3 arrautza

5 koilarakada esne

250 g irin

Koilaratxokada bat legamia-hauts

125 g gurin urtu

Hartu itzazu hiru arrautza eta beren pisua adina, hainbeste azukre eta hainbeste irin jarri behar dituzu.

Gero, su ondoan, urtu mantekila eta erantsi azukrea eta hau urtu arte ondo nahastu dana; banaka hiru
arrautzak bota, eta asko harrotu.

Irina erantsi eta ondo landu dena. (Ez du gaitzik egiten, eta ona da nahaspila hori errezago harrotzeko
goilarakada txiki bat bikarbonato eranstea). Nahaspila hori molde txikitan jarri eta labean sartu, eta asko eta
azkar harrotuko dira.

Hozten diranean mahaira atera.


ERREZETA KOLORETSUAK
Cherry tomateak, azeituna
beltzak, zabaltzeko gazta,
ogitxoak eta perrexila Cherry tomatea,
azeituna beltza, ogitxoak
2. eta espinaka orri txikiak

Marrubiak, ttantoak eta 3.


1. hanketarak, txokolate
beltza, eta burua ahabi bat.
Munstro sandwichak
Ogia eta nahi dugun Hanburgesa eta
Patata saguak tomate zizareak
osagarri beste
Patata oinarri hartuta, gazta
erabiliz.
azenario eta cherry
tomateekin apainduak.
ERREZETA DIBERTIGARRI GEHIAGO...

You might also like