You are on page 1of 6

2.

MARRAZKETA
TEKNIKOA:
ESKALAK
Eskalak

Objektuak hainbat neurritan irudikatzea da.

Plano batean objektu handi bat irudikatu behar denean, adibidez etxe bat, ez da praktikoa haren
benetako tamainarekin marraztea. Kasu horietan, komeni da objektua neurri txikian marraztea.

Objektuak txikiegiak badira, adibidez osagai elektroniko bat, marrazkia tamaina handiagoarekin
egitea komeni da.
Eskalak
Eskala objektu bat marrazten den zabaltze- edo murrizte-erlazioa da.
Eskala-motak

Erredukzio-eskala: Objektuaren tamaina paper-orriaren tamaina baino handiagoa denean


erabiltzen da. 1:10 eskala batek esan nahi du marrazkiak objektu errealak baino hamar aldiz
tamaina txikiagoa izango duela. Adibidez, 1:10 eskalan marraztutako 200 cm-ko armairu batek
20cm-ko tamaina izango du paper orrian.
Eskala-motak

Handitze-eskala: objektu txikiak irudikatzeko erabiltzen da. 10:1 handitze eskala batek 5
milimetroko erloju engranaje bat irudikatzeko balioko du, paperean 50 milimetroko tamaina duena.
Eskala-motak

Eskala naturala: objektuak errealitatearen tamaina bereko marrazkiarekin irudikatzeko


erabiltzen da. Eskala naturala 1:1 eskala gisa ere adierazten da.

You might also like