Professional Documents
Culture Documents
Ezorganikoa Konposatu Hirutarrak
Ezorganikoa Konposatu Hirutarrak
a. Hidroxidoak. M(OH)n
Xaboiaren fabrikazioa
Gure herrietan oso ohikoa zen xaboia egitea animali gantza eta sosa kaustikoa
(sodio hidroxidoa) erabiliz.Horrelako xaboiak erabilitako olioak erabiliz ere egin
ditzakegu, eta, bide batez, olioa birziklatu, olioa harraskatik igortzen denean
oso kutsakorra baita. Olioa ez dugu inoiz harraskatik bota behar.
Zer dira?
Metalak eta OH atomo-taldearen arteko konposatu hirutarrak dira. OH
(hidroxidoa) taldeen kopurua metalaren oxidazio-zenbakiaren berdina da.
Zehaztasun gehiagorekin esan daiteke katioi metaliko eta OH- anioien arteko
elkarketak direla.
Nola izendatzen dira?
Stock nomenklaturaren arabera honela izendatzen dira: lehenengo
metalaren izena, ondoren, parentesi artean, bere oxidazio-zenbakia jartzen
da zenbaki erromatarretan eta hidroxidoa hitzez bukatzen da. Metalak
oxidazio-zenbaki bakarra badu, ez da beharrezkoa berau aipatzea.
Formula ematen badigute Izena ematen badigute
Formulan:metalaren oxidazio- Izenean: metalaren oxidazio-zenbakia finkoa
zenbakia OH- ioien kopuruaren ez bada parentesi artean eman beharko
berdina da. digute, beraz, formulak metalak adierazten
duen oxidazio-zenbakiaren hainbat OH izango
Cr OH 3 ditu.
Kaltzio hidroxidoa
2
Kromo (III) Hidroxidoa Ca OH 2
b. Oxoazidoak.
Zer dira?
Oxazidoak edo oxoazidoak deitzen dira eta formula orokorra H aXbOc dute.
HaXbOc
Normalean X ez-metala da, baina batzuetan , Cr +6, Mn+6 edo Mn+7 bezala,
oxidazio-zenbaki altua duen trantsiziozko metala ere izan daiteke.
Nola izendatzen dira?
Hau da, konposatu motetan antzinako nomenklaturak oraindik jarraitzen duen
bakarra. IUPAC-ek oraindik gutxi zabalduta dagoen nomenklatura berri bat
proposatzen du , zeren eta IUPAC-ek proposatzen duen bezala, adibidez
ohiko erabilera duen konposatua den azido sulfurikoa esan ordez, dihidrogeno
(tetraoxidosulfatoa) esaten ohitzea nahikoa kostatzen da. Beraz konposatu
hauetan nomenklatura tradizionala baliagarritzat hartzen du.
Nomenklatura tradizionala.
Konposatu mota hauek formulatzen ikasteko ez-metalek erabil ditzaketeen
oxidazio-zenbakiak ezagutu behar dira. Hauek ondokoak dira:
Azidoaren formula ematen badigute ,X (+n), elementu zentralaren oxidazio-
zenbakia deduzitu behar dugu, dituen oxigeno-kopuruaren bikoitza eta
hidrogeno-kopuruaren arteko kenduraren berdina izango da. Atomo zentraletik
atomo batzuk badaude, emaitza zenbaki horrekin zatituko dugu.
Ezagutu behar ditugun beste aurrizki batzuk meta- eta orto- dira: azido
batzuetan, hidrogeno eta oxigeno kopuruak desberdinak izanik bi modu
ezagutzen dira, desberdintasun hau H2O ur molekula kopuruan dagoela ematen
du. Adibidez, bi azido periodiko ditugu: HIO4 eta H5IO6, azken honek
lehenengoak baino bi molekula ur gehiago izango lituzkeen itxura du. Meta-
aurrizkia uretan eduki txikiena duen azidoa adierazteko eta orto- aurrizkia
uretan eduki handiena duen azidoa adierazteko erabiltzen dira. HIO 4 azido
metaperiodikoa eta H5IO6 azido ortoperiodikoa dira.
Formula ematen badigute
Formulan: atomo zentralaren oxidazio-zenbakia deduzitzen dugu, ikusi genuen
bezala oxigeno-kopuruaren bikoitza eta hidrogeno-kopuruaren arteko kendura
da, eta (altuena, altua, baxua, edo baxuena) izatearen arabera dagokion
aurrizkia (per- -iko, -iko , -oso, edo hipo- -oso).
1 6 2
H 2 SO4
azido sulfurIKO
6 2
1 2
Na2 SO4 2 Na SO4
sodio sulfATO
Kaltzio nitratoa
2 1 5 2
Ca HN0 HNO3
2
Ca NO3
Ca NO3 2
IUPACen Nomenklatura sistematikoa
Oxazidoetan nomenklatura
estekiometrikoa erabiliko dugu:
Anioien nomenklatura
estekiometrikoa: di-, tri-,
tetra-,e.a.aurrizkien bidez anioian
parte hartzen duten atomoak
izendatzen dira, ondoren atomo
zentralaren izena “ato-“
atzizkiarekin eta parentesien
artean anioiaren karga (Ewens-
Bassett sistemaren arabera).
Gatzen nomenklatura estekiometrikoa: Katioiaren izena idazten da bere
kopurua di, tri, tetra, e.a aurrizkiekin adieraziz eta ondoren anioiaren
izena, bere karga adierazi gabe, bis, tris, tetrakis, pentakis, hexakis,e.a.
aurrizkiekin anioi poliatomikoaren kopurua adierazteko.