You are on page 1of 2

Egunerokoa

Larunbata 25:

Gaur goizean saskibaloia jokatzera joan naiz. Oso nekatuta amitu dut.
Saskibaloira jokatu ostean bazkaldu egin dut. Gero atsedena hartu dut, oso
nekatuta nengoelako. Amaitzeko etxerako lan pixkatxo bat egin dut, afaldu
eta "el hormiguero" programa ikusi ostean, ohera joan naiz.

Igandea 26:

Gaurko eguna, ospakizuneko eguna izan da. Goizean bizikletan ibiltzera joan
naiz. Gero bazkal orduan, nire amaren urtebetetzea ospatu dugu. Oso ondo
pasatu dut "remijio"-ra jokatzen, 5 euro irabazi dudalako aparte, nire
lehengusuekin egon naizelako barrezka eta jokatzen. Azkenik afaldu dut eta
hemen nago eguneroko hau idazten. Denbora gutxi barru lo egitera joango
naiz nekatuta nagoelako.

Astelehena 29:

Gaur ez dut ezer egin. Goizean Salburuara joan naiz bizikletaz. Gero
bazkaldu dut. Bapo geratu naiz eta azkenik afaldu dut eta ordenagailuan
egon ondoren, ohera joan naiz.

Asteartea 28:

Gaur goizean “skateboarding” egitera joan naiz nire lagunarekin Javier. Gero
txinatar jatetxe batera bazkaldu dugu. Oso gustura geratu naiz asko
gustatzen zaidalako txinatar janaria. Arratsaldean Salburuara joan gara
bizikletarekin. Oso nekatuta amaitu dut, orduan oso ondo egin dut lo.

Asteazkena 29:

Gaur goizean etxean geratu naiz eta kalera joan naiz buelta bat ematera.
Etxerako lanak egin ondoren berriro kalera joan naiz eta afaldu ondoren
ohera joan naiz lasai-lasai lo egitera.

Osteguna 30:

Gaur egun guztia bezala jaiki eta gosaldu ondore, buelta bat ematera joan
naiz bizikletarekin. Gero bazkaldu eta telebista ikusten lo egin dut 7ak arte.
Gero beste buelta eman ondoren afaldu egin dut. Ordenagailuan jokatu
ondoren, joan naiz lo egitera.

Ostirala 1:

Gaur atso bezala, buelta bat ematera joan naiz. Etxera iritzi eta ez dut ia
ezer bazkaldu ez nuelako gogorik. Atsedena hartu ondoren, etxerako lanak
egin ditut, bete buelta bat eman dut bizikletaz eta askenik afaldu eta ohera
joan naiz.

Larunbata 2:

Gaur, nahiko nekatuta jaiki naiz. Gosaldu ondoren, etxerako lanak egin ditut.
Gogo gehiagorekin, buelta bat eman dut nire auzotik eta etxera etorri naiz
bazkaltzera. Social Science ikasi ondoren lagunekin joan naiz beldurrezko
pelikula bat ikustera. Baina beldurra izan, ez dut izan beldurrik, nahiko
barregarria izan da. Azkenik etxera etorri naiz 10etan eta pizza bat afaldu
ondoren, telebista ikusi dut eta ohera joan naiz.

Igandea 3:

Gaur jaiki naiz. Amaren eguna denez gosaria prestatu diot eta lore batzuk
oparitu dizkiot. Gero Murgiara joan gara bazkaltzera. Nire osabarekin hitz
egin dut Barsa-Madridearen Partiduaz. Bazkaldu eta behiak ikustera joan
gara eta Gasteizera etorri eta afaldu ondoren, ohera joan naiz biharko
egunarekin pentsatzen.

You might also like