You are on page 1of 52

ABESTIAK

A a a maite det ama


Agongon
Ahatetxo bat
ai ama, ai ama
Ai Simon, Simon, Simon
Aiton-amonei
Ala kinkilinera
Aldapeko sagarraren
Alperraren astea
Amatxo zer nahi duzu
AMONAMAN TANGORRI
Anaia Xanti
andre Madalen
Apalatxo
Arantxan txan
Arraultzaren behatzen jokoa
Arre arre mandoko
Astoa ikusi nuen
Astoak ajaja
Astotxoa
Aurrera pausu haundi bat
Banpiroa
Bat, bi, hiru, lau
BEGIRA BEGIRA
Behin batean ihes
BEHIN joan nintzen
Betizu
bihar igandea
Burua, sorbalda. eskua...
CALAMITO
cuando vayas a Otxandiano
DILIN-DALAN
Dilin-dilinka
Dira, dira...
Dira, dira
Do, re, mi
Do, re, mi
Domingo Gorringo
Dragoi berdea
Dun-Dun elefantea
Egia da, egia da...
Egunon aita
Egunon ama
EGUR bat
Eguzkitan bero-bero
ELURRA TEILATUAN
Euria, euria
euskaraz jolasten
Gaztaina-saltzailea
Goazen berakatzak jaten
gure herriko alkatea
gure katua Pitxitxi
guztiak segidan
hamabostarena
Han zeuden
harri kozkor batekin
Harriola-marriola
HAURTXOpolita
Heldu da
Hiru eta hiruka
HONEK ARRAULTZA EROSI
Igurtzirik bi eskuak
Ikusi, ikusi han
ikusi-makusika
Ilaran goaz
Ilargi amandria
imanol karakol
Indioa
Isil-isilik
Itsasontzi txiki bat
Izeba Pantxika
Jan eta jan
Jolasean nenbilen
Jon Braun
Joxepa eta Joxepe
kakati zer uste duzu
Karikatura
kikuri-bikurika
klin klan
km bat oinez
Korro txirinbolo
Kote kote...
Ku-ku, ku-ku
Labirula labirula
Lehenengotxo hori...
los pintores de Vitoria
Lotan nago
Madre Paula
Magila
Maitetxo itsasoan dago
makarroiak
MAKU GAISORIK DAGO
Mamuak
MARIMOTOTS
Maritxu berritxu
Martuteneko trena
Matxinsalto
Ni naiz txino
NIRE AMAK AITARI
Nire lagunaren txakurrak
Nor da dantzari
O!Bugi bugi
OTSOA BENITO
OTSOAREN JOLASA
Paristik natorren
Patxi pirata
Peio sukaldaria
Pintto Pintto
Pirata
Pitxitxi katua
PLISTI PLASTA
Puxika hegalaria
Sagarrak zintzilik
Sagu txiki
SALTOKA SALTOKA
San jose de calasanz
San Prudentzio
San prudentzio (antziñakua)
SANTA AGEDA
sardina bat
Sorgiña etorri
Sorgiña piruliña
Sudurra
Tik-tak
Tope, tope Tomatxa
Traktore baten gainean
Trena dator
Trikitixa
Ttantto Gorringo
txakoliñe
Txakur bat
Txakur bat erosi dut
Txanogorritxu
Txiki, txiki, txikia
Txikiena
Txilin-txalan
Tximeleta
Tximeleta mendian
Txinba-txinbatxin
Txirri ta Mirri ta Txiribiton
Txirrist barraskiloa
Txori txiki bat
Udazken goiz batean
Udazken heldu da
UDAZKEN KEN KEN
Udazkena heldu da
Uztailan gora gora
Xanti eta Maribi
Xuabe xuabe
Za, za, za
zapatak
zapi zuria
Zerrikumeak
Zinuka
Zirko bat datorkigu
Zorionak
Zorionak zuri
Zu. Nor zara zu
Zubiri Zubiri
A, a, a asko maite det ama

A, a, a asko maite det ama


A, a, a asko maite det ama
Delako oso ona
Delako oso ona
A, a, a asko maite det ama

E, e, e txikiok hemen gaude


E, e, e txikiok hemen gaude
Isilik eta pake
Isilik eta pake
E e, e txikiok hemen gaude

I, i, I ikastolan ikasi
I, i, I kastolan ikasi
Poliki eta ederki
Poliki eta ederki
I, i, I ikastolan ikasi

O, o, o ohean egin dut lo O,


o, o ohean egin dut lo
Oso goxo (e)ta bero
Oso goxo (e)ta bero
O, o, o ohean egin dut lo

U, u, u ohiarrak kukurruku
U, u, u ohiarrak kukurruku
Goizean egiten du
Goizean egiten du
U, u, u ohiarrak kukurruku

Agongon

Agongon mariagongon,
txiribiriringongon.
Agongon marriagongon,
txiribiriringongon.
................. , ...............
txiribiriringongon
................. , ...............
txiribibingongon

AHATETXO BAT

Ahatetxo bat joan zen igerira,


kua-kua-kua-kua,
ez zekien, ez zekien igerian,
kua-kua-kua-kua,
negar eta negar ahatetxoak,
negar eta negar ahatetxoak.
Ahatetxo bat joan zen igerira,
kua-kua-kua-kua,
bazekien, bazekien igerian,
barre eta barre ahatetxoak. (Bis)

AI, AMA, AI, AMA

Ai, ama, ai, ama,


amatxo, amatxo,
zapi txuriz
eidazu txalupa.
Txalupa bat, txalupa bi,
txalupa bost, hamaika.

AI SIMON, SIMON, SIMON

Ai, Simon, Simon, Simon,


errotapian, errotapian.
Ai, Simon, Simon, Simon,
errotapian, hor konpon

AITON-AMONEI

Amona tori
pa handi hori
magalean eseri
ta has gaitezen kantari.

Aitona tori
musutsu hori
ipuin bat konta niri
prest nauzu adi-adi.

Auskalo zenbat urte


jakinduriaz bete
baina ez dakizue ez gaur arte
zuek zenbat nik zaituztedan maite

ALA KINKILINERA

Ala kinkilinera,
Ala samurrera,
…………
ipurdi haundi
jira beste aldera

ALDAPEKO SAGARRAREN

Aldapeko sagarraren
adarraren puntan,
puntaren puntan,
txoria zegoen kantari.
Txiruliruri, txiruliruri.
Nork kantatuko
ote du soinutxo hori

ALPERRAREN ASTEA

Astelehena,
jai ondoren alferra,
Ezer ez egiteko
Ez goaz lanera.

Ez goaz lanera,
Ez goaz lanera (bis)

Asteartea,
euria goitik behera,
busti egingo gara eta
ez goaz lanera. ...

Asteazkena,
osaba ezkontzen da,
eta jai hartzen badu
ez goaz lanera. ...

Osteguna,
amonaren eguna,
hori ospatutzeko
ez goaz lanera. ...

Ostirala,
haginetako mina,
aspirina hartu eta
bagoaz ohera. ...

Larunbata,
egun erdiko lana,
egun erdiagatik
ez goaz lanera. ...
Igandea,
lantegiak itxita,
lan egin nahi baina
ezin joan lanera. ...

AMATXO

Amatxo,
zer nahi duzu?
etxean lagundu
nahi zaitut.
Zertan?
ba . . . kristalak garbitzen
txin , ta txi , ta , txin , ta
“ “ “ “
etxean amarekin
lanean amarekin.

Ontziak garbitzen
Lurra garbitzen
Arropa garbitzen

AMONA MANTALGORRI

Amona mantalgorri
zeruan ze berri,
zeruan berri onak
orain eta beti.

Matxin gorringo,
Matxin gorringo,
bihar
zer eguraldi egingo?

Marigorringo
Zurigorringo,
bihar eguzki
ala euri egingo?

ANAIA XANTI

Anaia Xanti, anaia Xanti,


lotan zu? Lotan zu?
Kanpaiak jotzen du,
kanpaiak jotzen du.
Din-dan-don,
din-dan-don.

ANDRE MADALEN

Hasi goiko kaletik


eta beheraino
ez da ederragorik
Madalentxo baino.

Txikia naizelako
ez nauzula utzi
kapitaina izango naiz
bihar edo etzi.

Ai Madalen, Madalen, ai Madalen


zure bila nenbilen orain baino lehen.

Andre Madalen, andre Madalen


laurden erdi bat olio!
Aitak saria ekarri zion
amak ordainduko dio.
Amak ordaintzen ez baldin badio
aitak ordaindiko dio.
Aitak ordaintzen ez baldin badio
hor konpon eta adio.(bis)

APALATXO! APALATXO!

Apalatxo! Apalatxo!
zein ederki zein ederki.
apalatxo! Apalatxo!
Jolasten goizetik.

Eskua? Gerritik!
Orain hanka-puntatik
gero belaun-gainetik.
Lurra joaz askenik.

Apalatxo! Apaltxo

ARANTZAN TZAN

Arantzan tzan, arantzan tzan


guli, guli, guli, guli,
guli arantzan tzan.(bis)

Arabi, arabi,
guli, guli, guli, guli,
guli arantzan tzan.(bis)

ARRAULTZAREN ATZAMARREN JOKOA

Honek arraultza erosi,


honek gatza bota,
honek frijitu,
honek pixkat dastatu,
honek dena zurrupatu

ARRE-ARRE MANDAKO

Arre-arre mandako,
bihar Tolosarako,
etzi Iruñarako.
Handik zer ekarriko?
Zapata eta gerriko.
Harek norentzako?
............... maitetxuntzako

ASTOA IKUSI NUEN

Astoa ikusi nuen betaurrekoekin,


buruan txapela (e)ta gabardinarekin,
ile luzea eta bibotearekin.
Hizketan egon nintzen atzo berarekin.

Astoak esan zidan triste zegoela,


oso zatarra zela bere ikastola,
berak gure gelara etorri nahi zuela,
gure artean ondo konponduko zela.

Baietz esan nion nik, lasai etortzeko,


arkatza eta bloka dendan erosteko;
astoa izan arren, trankil egoteko,
asko ikasi eta txintxo portatzeko.

Astoa etorri zen hurrengo goizean,


jantzi polit bat zeukan jantzirik soinean.
Maisuak esan zion: “eseri lurrean,
astotxo, ez baitzara kabitzen mahaian”.

Hondartzako eguna iritsi zenean,


astoa portero ta denak futbolean.
Baloi batek jo zuen astoa buruan,
lurrera erori zen hiltzeko zorian.
Azkar deitu zioten sendagileari,
baita Donostiako anbulantziari.
Orain klinikan dagon asto gaixoari
esan nahi nioke: “lehenbailehen etorri”.

ASTOA, ZAKURRA, OILARRA, KATUA.

1.-Astoak aja ja!Zakurrak uau!uau!


Oilarrak kukurruku!katuak miau miau!

Eta kanta kanta kanta kantari


Eta dantza dantza dantza dantzari
Eman eman eman bai danborrari
Eman eman eman bai txindatari.

2.-Gaur arratsaldean abere denak


menditik zelaira etorri dira. (bis)

ASTOTXOA

Astotxoa gure astotxoa,


astotxoa arrantzarik ez.
Buruan joko zaitut!
Buruan joko zaitut!
Buruan, ah, ah, ah (Bis)
Begian, sudurrean, belarrian, ahoan, ukondoan...

AURRERA PAUSO HANDI BAT

(Egun da Santimamiñe-ren doinuaz)

Aurrera pauso handi bat


atzera bi salto txiki,
eskuak gora
burua behera,
eta bira bira biraka.

BANPIROA

Banpiroa naiz
erdi txoro nago, baraba.
Goizetan ikasten dut,
hamabiak jotzen dituztenean
txotxolo baten bihurtzen naiz.
Baraba uh uh ah ah uh uh uh ah!
Baraba uh uh ah ah uh uh uh ah!
Nire aita Drakula da, baraba
nire ama bere alaba, baraba
anaia bat ere badaukat
baina zurgatzen onena naiz!
Baraba uh uh ah ah uh uh uh ah!
Baraba uh uh ah ah uh uh uh ah!

BAT, BI, HIRU, LAU

Bat, bi, hiru, lau


Bat, bi, hiru, lau.
Bost, sei, zazpi
Bost, sei, zazpi.
Eskolapiak irabazi,
Irabazi. Aurrera!

.................. gaixorik dago


burukominarekin
ta amatxo etorri zaio
txokolatearekin.

BEGIRA BEGIRA

Begira, begira,
uztai borobila,
Zertarako? zertarako?
Denok jolasteko.
Barrura pu pu.
Kanpora pu pu

BEHIN BATEAN IHES

Behin batean ihes


ikastolatik nintzela,
Autoan joan nintzen
aitaren baserrira.
Autoan nindoala po, po, po, po (bis)

Bizikletan nindoala trin, trin, trin, trin.


Kamioian nindoala mok, mok, mok, mok.
Abioian nindoala uh, uh, uh, uh.
Motorrean nindoala brom, brom, brom, brom.
Zaldian, trenean...

BEHIN JOAN NINTZEN AZOKARA


Behin joan nintzen azokara
Erosi nuen txakur bat
txakurrak guau guau
nik xaxa berai eraman nion amari.

katuak miau miau


ahatetxoak kua kua
astoak aja aja
zaldiak i i i i
arkumetzoak beeee beeee
behiak mu mu mu
oilarrak kukurrumu

GORA, GORA

Uuuuu,dantzatu nahi baduzu,


uuuuu, aurrera Betizu.

Gora, gora, gora, gora hei! hei! hei!


Behera, behera, behera, behera hei! hei! hei!
Gora, gora, gora, gora Betizu!
Behera, behera, behera, behera hei! hei! hei!

Gori, gori, gori, haa,


gure jaia hasi da,
giro, giro, giro, haa,
goazen dantzatzera;

Uuuuu,dantzatu nahi baduzu,


uuuuu, aurrera Betizu.

Asko dago esateko,


asko dago pentsatzeko,
baina kantu hau da soilik
elkarrekin dantzatzeko.

Gora, gora, gora, gora hei! hei! hei!


Behera, behera, behera, behera hei! hei! hei!
Gora, gora, gora, gora Betizu!
Behera, behera, behera, behera hei! hei! hei!

BIHAR IGANDEA

Bihar da igande,
izebaren eguna.
Gela garbitzen du
jantzi zuria(re)kin.
Laranja aurkitzen du
zurituta jaten du.
Oh! Sabel handia,
Oh! Sabel handia.
Zein aterako da plazara?
Atera dadila ............
Bere lagunarekin.
Dantzan egingo luke
dantza(tze)n baleki.
Lara, la lara, la,
lara, lara, lara, la,
lara, la lara, la,
lara, lara, lara, la,

BURUA, SORBALDA, BESOA, ESKUA

Burutik jantzi dut TXAPELA !


Sorbaldan jarri zait USOA !
Besoetan lolo PANPINA !
Eskuetan hatzamarrak
Eskuetan hatzamarrak
Ze Joao dut orain KITARRA!

CALAMITO

Yo soy Calamito un camaleón


que corre que salta
que juega al balón.
Los niños me llevan siempre de excursión,
yo soy Calamito, un camaleón.

Me pongo morado de tanto comer!


Y cuando me enfado rojo tu me ves.
Si lloro amarilla se pone tu piel
y azul muy azul si duermo de pie
si duermo de pie, si duermo de pie;
y azul muy azul si duermo de pie

CUANDO VAYAS A OTXANDIANO

Cuando vayas a Otxandiano


Santamaiña egunian, mekatxislamar,
tomaremos txokolate
sonbreruaren gainian.
Saltzen, saltzen,
txakur txiki baten karameluak,
“esta muy bien”
esaten du konfiteruak. (Bis)

DILIN-DALAN

Dilin-dalan, bihar jaia,


eskolik ez.
Joango gara Tolosara
áitona-amonak I-KUS-TE-RA

DILIN-DILINKA

Dilin-dilinka, balatzaka
dilin-dalan, ziburuan.
Hankak aurrera zoaz zerura,
hankak atzera (e)ta popa gora.(bis)

Dira dira

Dira dira
abioiak dira,
txiki txikiak
luze luzeak,
azkar azkar doaz
azkar azkar doaz
hondartzara iristeko.

DIRA, DIRA

Dira, dira,
zezenak dira,
beltz-beltzak dira
adarrak motzak,
punta zorrotzak
harrapatzen bazaitu!
Harrapatzen bazaitu!
Jo ta bertan hilko zaitu.
Jo ta bertan hilko zaitu.

Zezena dator arkupetatik


Txinparta dario begietatik
zinbuluka eta zanbuluka eta
jendearen gainetik.

Euskal Herriko zezen suzkoa


izan zaitez zorionekoa.
DIRA, DIRA

Dira, dira,
zezenak dira,
adar zorrotzak
buztana motza,
harrapatzen bazaitu!
Harrapatzen bazaitu!
Jo ta bertan hilko zaitu,
jo ta bertan hilko zaitu.

DO, RE, MI

Do, re, mi
euria du hasi.
Mi, fa, sol
aterki guardasol.
Sol, la, si
Putzuan erori.
Sol, do, re
bustita gaur ere.
Re, mi, fa
banoa etxera.

DO, RE, MI

Do, re, mi
ipurdi handi
fa, sol, la
ikusi zaiola.
Mendiola mendiola
txoriak kaka ein diola,
Mendiola mendiola
txoriak kaka ein diola,

DOMINGO GORRINGO

Begi bat falta du eta


oihal beltzez estalia,
hanka bat egurrezkoa,
pipiak jotzen hasia.

Domingo-mingo Gorringo pirata,


begi bat eta hanka falta, hanka falta…

DRAGOI BERDEA
Sutan dator
haitzulotik
dragoi berdea,
bidean galdu zaio
buztan luzea. (Bis)

- Hator, hator bai nirekin.


Ezarri zaitez atzetik.
- Bai, bai, bai,
noa zurekin,
helduko zaitut gerritik.

DUN-DUN ELEFANTEA

Dun-dun elefantea eskolara doa,


ai, ai, ai, ai, elefantea eskolara doa.
Dun-dun elefantea eskolara etorri da,
ai, ai, ai, ai, elefantea eskolara etorri da.
Dun-dun elefantea aulkian eseri da,
ai, ai, ai, ai, elefantea aulkian eseri da.
Dun-dun elefantea katapun erori da,
ai, ai, ai, ai, elefantea katapun erori da.

EGIA DA , EGIA DA

Egia da, egia da


Nik ikusi dudalako,
Egia da, egia da
porque lo he visto yo

EGUNON AITA

Egunon ama,
egunon aita,
ohetik jeiki
naiz begiak itxita.(BIS)

EGUNON AMA

Egunon ama, egunon aita,


ohetik jeiki naiz begiak itxita.

Egunon ama, egunon aita,


zapata jantzi dut komunera noa.
Egunon ama, egunon aita,
gozaldu dut eta eskolara noa

EGUR BAT

Egur bat, egur bi


Haroztegian nabil,(Bis)
Zerrak zirri-zirrin-zar
Mailuak tikitauka
Egur zatiak negarrez
Haroztegian nabil.

Buruan txapela,
Txapel txapel txapela,(Bis)
Soinean dut mantala
Mantal mantal mantala
Ene aulkitxo aulkitxo
Laister zaitut egingo.

EGUZKITAN BERO BERO

Eguzkitan bero-bero,
izerditan egunero,
Uh, uh hondartzara goaz gero.
Uh, uh hondartzara goaz gero.

ELURRA TEILATUAN

Elurra teilatuan
Sakua lepuan
Ibili beharko degu
Aurtengo neguan
Riau, riakataplan
Hau dek umoreai
Utzi alde batera
Euskaldun jendea

EURIA, EURIA

Euria, euria,
koban ama Maria
txoritxoak txioka,
hodeitxoak saltoka,
baietz, ezetz,
euria jausteko prest
ezti eta azukrez
niretzat baietz
zuretzat ezetz.

EUSKARAZ JOLASTEN

Euskaraz jolasten
ikas dezagun,
euskaraz jolasten
gau eta egun,
euskaraz jolasten
lagunartean,
euskaraz jolasten
gela eta kalean

GAZTAINA-SALTZAILEA

Erre, errekin, errekina,


nork nahi ditu
sei gaztaina?
Erre, errekin, errekina,
merke, merke, alajaina.
Gordinak, lirinak,
laster San Martinak,
pin, pan, pin, pan, danbolina.

GOAZEN BERAKATZAK JATEN

Goazen, goazen, goazen


berakatzak jaten
…………. kokodrilo
zuloa konpontzen

GURE HERRIKO ALKATEA

Gure herriko alkatea


kate, kate, katea;
alkate dotorea
tore, tore, torea.
Jazten duen trajeak
traje, traje, trajeak;
tomate kolorea
lore, lore, lorea.
Gure herriko alkatea
kate, kate, katea;
alkate xelebrea
lebre lebre, lebrea.
Haretxen bibotea
bote, bote, botea;
fideo luzez betea
bete, bete, betea.

GURE KATUA PITXITXI

Gure katua Pitxitxi


lo eta lo dago beti.
Sagua dago etxean
gure etxeko sukaldean.
Hiru sagu txiki dantzan
(e)ta gure katua lotan.
Gure katua Pitxitxi
Lo eta lo dago beti

HAMABOSTARENA

Jolas(tu) gaitezen denok


soka jokoan, soka jokoan;
haurtxo euskaldunoi, Ei!
dagokigun eran, dagokigun eran,
euskara hutsean.
Bat eta bi, hiru, lau eta bost,
hamar gehiagorekin
beti dira hamabost.

HAN ZEUDEN

Han zeuden kokodrilo eta tximuak


arratoi txiki eta ardi txuriak,
katu, oilo, elefante
ez zen inor falta,
ez dakit ondo esan dudan
goazen berriro hastera.

Han zeuden kokodrilo eta tximuak


arratoi txiki eta ardi txuriak,
katu, oilo, elefante
ez zen inor falta,
ez dakit ondo esan dudan
goazen bukatzera.

HARRI KOZKOR BATEKIN


Harri kozkor batekin,
hor dabil Martin, tin, tin.
Jotzen ditu kax, kax, kax!
Bata bestearekin.
Bata bestearekin,
jotzen ditu kax, kax, kax!
Harri kozkor batekin,
hor dabil Martin, tin, tin

HARRIOLA-MARRIOLA

Harriola-marriola
orratza zorrotza,
zizta gaitza, hari txarra,
tirabira,
zirrin-zarran eta zast.

HAURTXO POLITA

haurtzuko polita
seaskan dago
zapi zuritan
txit bero.

amonak dio
ene potxolo
egin agudo
lo , lo tea lo.

txakur haundi bat


etorriko da
zuk ezpaduzu
egiten lo.

horregatikan
ene potxolo
egin agudo
lo , lo eta lo

HELDU DA, HELDU DA

Heldu da , heldu da
gabon eguna.
Belenen jaio da
Iosu haurtxoa hei !
Heldu da , heldu
gabon eguna
Belenen jaio da
Iosu haurtxoa

HIRU ETA HIRUKA

Hiru eta hiru sei, hiru bederatzi


hamar hemeretzi, bat hogei,
bi berrogei, hiru hirurogei,
lau laurogei, bost ehun...ku! ku!

HONEK ARRAULTZA EROSI

Honek arraultza erosi,


honek gatza gota,
honek frijitu,
honek pixkat dastatu,
honek dena zurrupatu.

Este compró un huevo,


este le echó la sal,
este lo frió,
este probó un poquito,
y este todo, todito se lo comió
¡Ñam,ñam!

IGURTZIRIK BI ESKUAK

Igurtzirik bi eskuak
igurtzirik belarriak,
bero-bero jarri naiz
jolastera noa orain.
Goiko mendian elurra
zuritzen ari da lurra,
zuri-zuria gailurra
gorri-gorria sudurra

IKUSI, IKUSI HAN

Ikusi, ikusi han!


Teilatu gainean.
Kriston aberea,
triziklo batean.
Tronpa du aurrean,
isatsa atzean.
Ja, ja, ja, ja!
ELEFANTEA da!
IKUSI-MAKUSIKA

Ikusi-makusi,
zer ikusi?
Ikusten, ikusten, ikusten...
“kro”- “txo”- “ra”

ILARAN GOAZ

Aurretik doanak egiten duena,


aurretik doanak egiten duena,
zirkin eta oihuak eginez,
zirkin eta oihuak eginez,
neska-mutilak aurrera goaz,
neska-mutilak aurrera goaz.

Aurretik doanak egiten duena,


aurretik doanak egiten duena,
Zirkin eta oihuak eginez,
zirkin eta oihuak eginez,
aurrean dagoena atzera
bigarren dagoena aurrera.

ILARGI AMANDRIA

Ilargi amandria
zeruan ze berri,
zeruan berri ona
orain eta beti.

IMANOL KARAKOL

Imanol karakol,
eguzkitan
sonbrila,
euritan
guardasol.
Sol, sol.

INDIOA

Apatxe indioa
dendaren ondoan,
eserita lurrean,
kolorea aurpegian

ISIL-ISILIK

Isil-isilik dago kaia barrenian


ontzi txuri polita uraren gainian. (bis)

Goizeko ordu bietan esnatutzen gara


arrantzaleak beti joateko urrutira. (bis)

Pasatzen naizenian zure leihopetik,


negarra irteten zait begi bietatik. (bis)

Zergatik, zergatik, zergatik, zergatik?


Zergatik negar egin?
Zeruan izarra dago itsaso aldetik. (bis)

Bat, bat, bat, bart parrandan ibili,


bart parrandan ibili.
Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili,
ez naiz ondo ibili.
Hiru, hiru, hiru, kolkua bete diru,
kolkua bete diru.
Lau, lau, lau, sardina bakalau.

Anteron txaparrotia,
Patxiren bibotia,
Harexek ei dauka
preso tximinoia.

Hau dek, hau dek, hau dek umoria,


kontsolatzeko, kontsolatzeko
euskaldun jendia.

Kalian gora, kalian behera,


kalian gora zezenak, ai! ai! ai! ai!
Kalian gora, kalian behera,
kalian gora zezenak. (bis)

ISIL-ISILIK

Isil-isilik dago,
kaia barrenian
ontzi txuri polita,
uraren gainian.

Goizeko ordu bietan,


esnatutzen gara
arrantzaleak beti,
joateko urrutira.

Zergatik, zergatik,
zergatik, zergatik?
Zergatik negar egin?
Zeruan izarra dago
itsaso aldetik.

ITSASONTZI TXIKI BAT

Behin bazegoen itsasontzi txiki bat,


behin bazegoen itsasontzi txiki bat,
ezin zuena, ezin zuena,
ezin zuena nabigatu

Izeba Pantxika

Pantxika du izena
nire izeba gizenak,
kaletikan doa
gure pantxika potola.
Honela egiten du:
Kapelan duen lumaz (Bis)
Bere sabel handiaz (Bis).
Besotan duen poltsaz (Bis).
Bere gona gorriaz (Bis).
Bere bi anka motzaz (Bis).

JAN, JAN, JAN ETA JAN

Jan, jan, jan eta jan


sagarra sartu ahoan.
Edan, edan, edan
egarririk zaudenetan.
Belarriek jan nahi dute,
gose daudela diote.
soinuak jaten dituzte
nik, behintzat, ala dut uste.(BIS)

JOLASEAN NENBILEN

Jolasean nenbilen
ilundu zenean. (bis)
Kukua kantuan
hasi zen gauean,
ku-ku, ku-ku, ku-ku
ku-ku, ku-ku.

Otsoa non zaude?


-Hemen nago. Alkondara janzten ari naiz.
-Hemen nago. Pijama janzten ari naiz.
-Hemen nago. Zapatak janzten ari naiz...

JON BRAUN

Jon Braun indio txiki bat zen,


Jon Braun indio txiki bat zen,
Jon Braun indio txiki bat zen,
indio txiki bat zen Jon Braun.
Indio bat,
indio bi,
hiru indio txiki,
lau txiki,
bost txiki,
sei indio txiki,
zazpi txiki,
zortzi txiki,
bederatzi indio txiki
hamar indio txiki…
Jon Braun indio txiki bat zen,
Jon Braun indio txiki bat zen,
Jon Braun indio txiki bat zen,
indio txiki bat zen Jon Braun.

JOXEPA ETA JOXEPE

Joxepa eta Joxepe,


Joxepatxo eta Joxetxo.
familia abeslaria
laurak osatzen digute.

Ñe, ñe, ñe ...


Pu, pu, pu ...
Pom, pom, pom ...
Tin, tin, tin ...

KAKATI ZER USTE DUZU

…………….. kakati zer uste duzu


igo zuhaitzera (e)ta madariak ostu.
Baserritarrak ikusten bazaitu!
kendu prakak (e)ta ipurdia berotu!
KARIKATURA

Karikatura (2 kriskitin)
Izenak. (2 k)
Zerenak (2 k)
Hegaztienak (2 k)
Adibidez (2 k)
Arranoa (2 k), belea (2 k)
Txantxangorria (2 k) kukua (2 K)...
Moztu haria (2 k)
Karikatura (2 k)...

KIKURI-BIKURIKA

Harrapaketan, izkutaketan, kiriketan,


kikuri lakuri lakirikon,
zinko binko larikon,
tokatzen zaionari, hor konpon!
kikuri lakuri lakirikon,
zinko binko larikon.

KLIN, KLAN

klin klan, klin, klan,


euri tantak, euri tantak,
klin klan, klin, klan,
auri tantak kalean

KILOMETRO BAT OINEZ

Kilometro bat oinez,


ibiltzen, ibiltzen.
Kilometro bat oinez,
zapatak puskatzen.
Ai, ai, ai, zapatak puskatzen,
Bat, bi, iepa!

KORRO TXIRINBOLO

Korro txirinbolo zein polita den


hanka bat, beste bat
bira txirinbolo.

Korro txirinbolo zein polita den


hanka bat, beste bat
beso bat, beste bat
bira txirinbolo

Korro txirinbolo zein polita den


hanka bat, beste bat,
beso bat, beste bat,
begia, susurra
bira txirinbolo

Korro txirinbolo zein polita den


hanka bat,beste bat,
beso bat, beste bat,
begia,susurra,
ahoa, burua
bira txirinbolo.

KOTE, KOTE, KOTE

Kote, kote, kote, kote,


abestu dezagun txaloka.
Kote, kote, kote, kote,
abestu dezagun txaloka! Hei!

KU-KU, KU-KU

Ku-ku, ku-ku,
bi esku ditugu,
ki-ki, ki-ki,
eskuak ireki,
txa, txa, txa, txa, txa, txa, txa,
eskuak txaloka,
txi, txi, txi, txi, txi, txi, txi,
eskuak itxi,
ku-ku, ku-ku,
bi esku ditugu.

LABIRULA

Begira, begira, begira nago


begira, begira, begira
uztail barruan
labiru labiru la
labiru labiru la.

Bi anka barrura,
eta bira ,bira bira
bi hanka kampora,
eta bira biraka.

Hanka motzetaz barrura,


eta bira bira bira
bi hanka motzetaz kanpora,
eta bira biraka

LEHENENGOTXO HORI

Lehenengotxo hori, punta behatz hori,


beste guztien artean, lodia da hori.
Bigarrentxo hori, punta behatz hori,
beste guztien artean, bizkorra da hori.
Hirugarrentxo hori, punta behatz hori,
beste guztien artean, luzea da hori.
Laugarrentxo hori, punta behatz hori,
beste guztien artean, alperra da hori.
Bosgarrentxo hori, punta behatz hori,
beste guztien artean, txikia da hori.

LOS PINTORES DE VITORIA

Los pintores de Vitoria


han terminado ya de pintar
las estaciones de Atxuri
y las de San Sebastián.
Guía, guía, maquinista,
guía, guía, sin parar,
que la máquina del tren no va a parar,
que nos vamos a Vitoria
a pasar el carnaval.

LOTAN NAGO

Lotan nago, begiak itxita.


Lotan nago, begiak itxita.
Rin eta rin ezin lorik egin,
rin eta rin ezin lorik egin

MADRE PAULA

Ene Paula maitea


itsaso usaina,
zeruan bizi zara
maitasun izarra,
zorionak bihotzez
Eskolapien ama,
beti izan bait zara
umeen laguna.(bis)

MADRE PAULA

Pito, Pito, Pito, Pito


Pito, Pito, Pito, Pan (bis)

Era Paula una niñita que vivía junto al mar.


En la suave aren blanca se sentaba a soñar.

Desde que era pequeñita pensaba mucho en Jesús


Y a otros niños ayudaba a sentir cerca su luz.

Siempre quiso ser monjita y a otros niños enseñar


Lo grande que es María, nuestra Madre sin igual.

Después de haber trabajado junto a Dios se nos marchó


Y ahora vemos como brilla, es la estrella del AMOR.

MAGILA

Atzo Magila ikusi nuen,


Magila hasi zen dantza(tze)n.
Dantzan bugi-bugi,
dantzan bugi-bugi,
eta ondo pasa!

MAITETXO ITSASOAN DAGO

Maitetxo itsasoan dago,


itsasontzi batean.
Maitetxo noiz etorriko da
urrunerako bidean?
Maite, maite,
ez utzi ni hemen.

MAKARROIAK

Jolastu naiz kalean


gose naiz bat-batean
korrika etxera noa ni.

Bazkaltzeko moduan
sardeska bat eskuan
zapia lepotik zintzilik.
Motzak edo luzeak
lodiak edo mehea
den-denak beren zuloekin.

Egosita prestatu
azkarrago bukatu
gehiago jango nuke oraindik.

Makarroiak! Makarroiak!
Hodi gozoak tomatearekin!
Makarroiak! Makarroiak!
asko gustatzen zaizkit
beti niri.

MAKU GAISORIK DAGO

Maku gaixorik dago


Buruko minarekin
Patxiku etorri zaio
Txokolateakin.

MAMUAK

Mamuak uhhh,
gauetan uuh,
gaztelu zaharrean uuuh…

Mendira joan nintzen batean,


iluna heldu zenean,
kate soinuak eta oihuak
entzun nituen gauean.

Mamuak uuuh,
gauetan uuh…

Otsoak uuh,
gauetan uuh,
baso bidetik urrun urrun.
Txanogorritxo joan zenean
amonaren baserrira,
otso gaiztoak baso beltzean
beldurtu zuen umea.
Otsoak uuh.

Sorginak uuh,
gauetan uuh,
Anboto mendian ujuju,
laino guztien azpitik eta
sasi guztien gainetik,
akelarrera doaz menditik,
erratza esku artetik.
Sorginak uuh…

MARI MOTOTS

Mari mototsek a, a dio


O, o, o, o globoa joan zaio
Bide hortatik joateko gu
behitxoak adarrez dio u, u, u
Ez du entzuten gire Xebek
belarria helduta beti e, e, e
trena dator trenbidetik
tximinitik kea dario i, i, i
a, o, o, o, u, e, e, e, i
lortu dugu globoa
bagaude pozik.

MARITXU BERRITSU

Maritxu berritsu,
zer duzu negarrez?
Platera hautsita,
ipurdiko minez

MARTUTENEKO TRENA

Triki-traka triki-trak
Martuteneko trena,
Triki-traka triki-trak
Zubitik barrena.

U, u, uuu!
U, u, uuu!

Aurretikan dabilena
Aurrera dijoala
Azkena datorkiguna
Gelditu dadila.

U, u, uuu!
U, u, uuu!

MATXINSALTO
Matxin, Matxin, matxinsalto
salto, salto, saltoka
Matxin, matxin, matxinsalto
salto , salto, saltoka.

NI NAIZ TXINO

Ni naiz txino kaputxino


mandarin, rin, rin,
urrutiko, urrutiko gizona, na, na,
nire mototsak oso motzak dira, a, a,
eta haiekin noa jolastera, a, a.
Egun batean jolastera nindoala, a, a,
neska batek jo ninduen buruan, ai, ai,
aizu, neska, ni ez naiz haserretzen, tzen, tzen,
ni naiz txino kaputxino mandarin, rin, rin

NIRE AITAK AMARI

Nire aitak amari


gona orria ekarri, (Bis)
Berriz ere maiteko dio
Nere amak aitari
Nere amak aitari
Gona gorria ekarri.

Gona gorri-gorria
Zazpi jostunek josia, (Bis)
Berriz ere maiteko dio
Nere amak aitari
Nere amak aitari
Gona gorria ekarri.

NIRE LAGUNAREN TXAKURRAK

Nire lagunaren txakurrak,


nire lagunaren txakurrak,
nire lagunaren txakurrak,
gitarra jotzen du.
Fli fla fli flaio,
fli fla fli flaio,
fli fla fli flaio,
gitarra jotzen du

NOR DA DANTZARI
Nor da dantzari
jai handi honetan,
zuen pozgarri
hementxe bertan,
dantza ezazu, ............ , nirekin
dantza ezazu zuk badakizu.

O! BUGI, BUGI

O! Bugi, bugi, bugi, bai! Jei!


O! Bugi, bugi, bugi, bai! Jei!
O! Bugi, bugi, bugi bai.
Paran, pan, pan, pan, pan.

Hau da nire behatza


hau da beste behatza,
hau da nire eskua
hau da beste eskua.

Hau da nire begia


hau da beste begia,
hau da sudur punta
hau da aho zuloa.

Hau da belarri bat


eta hau da bestea,
burua beheraka
burua goraka.

Hau da nire ukondoa


hau beste ukondoa,
hau da nire sorbalda
hau da beste sorbalda.

Hau da nire hanka


hau da beste hanka,
hau da ipurdia
berriz ipurdia.

OTSOA BENITO

Otsoa Benito mendian dabil,


janik ez du aurkitzen mendian dabil
Otsoa Benito gosez erdi,
janik ez du aurkitzen mendian dabil.
OTSOAREN JOLASA

Jolasean nenbilen
ilundu zenean. (Bis)
Kukua kantuan
hasi zen gauean. (Bis)

- Otsoa? Non zaude?


- Hemen nago.
- Otsoa bazatoz?
- Oraindik ez, alkandora janzten ari naiz…

PARISTIK NATORREN

Paristik natorren
artista bat naiz ni.
Paristik datorren
artista bat haiz hi.
Ondo jotzen det!
Baita guk ere!

Gitarra nik jotzen det!


glin,glin,glin...

Biolina nik jotzen det!


ñe, ñe, ñe...
glin, glin, glin...

Turuta nik jotzen det!


Tururu, tururu...
ñe, ñe, ñe...
glin, glin, glin...

PATXI PIRATA

Patxi pirata potolo


pilota polita dauka kotxean,
putzuan hanka
ta han plisti plasta,
jira ta bira ta pasa. (BIS)

PEIO SUKALDARIA

Peio sukaldaria,
zuriz jantzia,
ondo prestatzen ditu,
erroskila eta tarta.
Erroskilak egiteko,
beharrezkoa da
irina, azukrea,
olio eta arrautza.

Bizkotxo, txokolate,
gurina eta nata,
dena ondo nahastu;
ze tarta gozoa!

PINTTO PINTTO

Pintto pintto
gure txakurra da ta.
Pintto Pintto
bere izena du.

Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten.
Begi bat isten du
jolastu nahi badu.

Belarriak luze,
Isatsa jostakin.
Kalera irteteko
beti presarekin.

PIRATA

Pirata Patapalo
bere itsasontzian,
gerrikoan ezpata
eta partxea begian.

GURE KATUA PITXITXI

Gure katua Pitxitxi


lo eta lo dago beti.
Sagua dago etxean
gure etxeko sukaldean,
txoria dago kaiolan
eta gure katua lotan,
gure katua Pitxitxi
lo eta lo dago beti.
PLISTI-PLASTA

Plisti-plasta plisti-plaust
Mela mela ta blai blai
Plisti-plasta plisti-plaust
Mela mela ta blai blai.

Zaparrada zipristin
Harri koxkor ta guzti,
Plisti-plasta plisti-plaust
Mela mela ta blai blai.

PUXIKA HEGALARIA

Puxika hegalari, tori


airean bultza hemendik eta handik
aho miresgarri honetan
gehiago gordeta bertan.
Nahiko al huke hik?

Nik bai nahiko nuke


Jolastu nirekin
nola egin?
Biok berdin
Birikak bete eta
putz egin elkarrekin.

Putz! Putz! Putz! Putz! Pun!

SAGARRAK ZINTZILIK

Sagarrak zintzilik,
eskuak atzean.
Ahoa! Ahoa!
Luzatu lepoa!
Ahoa! Ahoa!
Hor dago kakoa.

SAGU TXIKI SAGU MAITE

Sagu txiki sagu maite


zulotxoan gorde zaitez.
Katuak ikusten bazaitu
kris-kras, kris-kras jango zaitu.

Ez nau jango.
Jango zaitu ! (bis)
SALTOKA SALTOKA

Saltoka, saltoka,
nabil ni gustora.
Salto eta salto,
bat sartu arte.
Sartu dadila_______
ta biok elkarrekin.
Salto eta salto,
Bat irten arte.

SAN JOSE DE CALASANZ

Fue José un gran maestro, que pensó en ayudar


a los niños más pequeños y se puso a trabajar.

Hizo los colegios y allí recogió


a todos los niños que en la calle vió,

aprendían cosas sobre el padre Dios


y también las letras y alguna canción .

Y pos eso (plas, plas, plas)


te rezamos (plas, plas, plas)
te cantamos (plas, plas, plas)
te decimos(plas, plas, plas)

¡¡ CALASANZ !!

DEUN JOSE DE CALASANZ

Deun Jose de Calasanz,


Eskolapien aita
haur guztien laguna
egun polit honetan,
haur guztien laguna
egun polit honetan,
zuretzat gure kanta.

PRUDENTZIO DEUNA

Tuntunarekin turuten doinua,


gure zaindariaren eguna. (bis)
Arabatarrak egun honetan
elkartzen dira alaitasunez,
ospatutzeko Prudentzio jaia,
gure patroi handia.

SAN PRUDENCIO

Suena el tun-tun y con él la trompeta,


es la retreta de nuestro patrón (bis)
Los alaveses en este día con alegría y buena unión,
celebran fiestas a San Prudencio,
a San Prudencio su patrón.

PRUDENTZIO DEUNA

Tuntunarekin turuten doinua,


gure zaindariaren eguna. (bis)

Arabatarrok egun honetan


elkartzen gara alaitasunez,
ospatutzeko Prudentzio jaia,
gure patroi handia.

Egun honetan arabar guztiok


elkartzen gara alaitasunez,
San Prudentzioren jaia ospatzeko
gure patroi handia.

SANTA AGEDA

Zorion etxe hontako denoi,


oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharrak,
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi dugu gogoz.

Santa Ageda bezpera dugu,


Euskal Herriko eguna,
jende guztia kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa hau gaur hartu dugu
gure bideko laguna,
haren laguntzaz bete gen(e)zake
egun hontako jarduna.

SARDINA BAT
Sardina bat, (guztietan errepikatu)
bi sardina,
elkartu ziren
izkina batean.
Atxi, txi, txi, txi, txi, txi, guagua.
Agua, gua, gua, gua, gua, guatxitxi.
Jarrai dezala ................ .

SORGIÑA ETORRI

Bat eta bi
sorgina etorri,
soka kendu
zulora eraman
afaldu gabe
……………..
ohera joan.

SORGIÑA PIRULIÑA

Sorgiña piruliña
erratza gainean.
Ipurdia zikiña
kapela buruan.
Sorgiña, sorgiña
ipurdia zikiña.
Tentela zara zu!
Ezetz harrapatu

SUDURRA HEMEN DAGO

Sudurra hemen dago ia, ia, o


Begiak hemen daude ia,ia, e
Ahoa hemen dago ia, ia, o
Eskuak hemen daude ia, ia, e
Bela-bela belarriak ile azpian daude

TIK-TAK, TIK-TAK

Tik-tak, tik-tak…
Riiiing.

TOPE, TOPE, TOMATXA

Tope, tope, tomatxa


hau da eskuen martxa.
Tope, tope, tomatxa,
Hau da eskuen martxa.

Goian dago eguzkia,


Errekan zubia.
Kirrika doa gurdia,
Ssspum! Suziria.

TRAKTORE BATEN GAINEAN

Traktore baten gainean ea, ea, o


gizon bat dabil lanean ea, ea , o
Katuak: miau, miau.
Txakurrak: guau, guau.
Behiak: muuu, muuu.
Astoak: iah, iah.
Ardiak :beee, beee.
Txoriak:pio, pio...

TRENA DATOR

Trena dator, uu uu,


triki, traka, uu uu
azkar, azkar, uu uu,
zatoz gurekin, uu uu

TRIKITIXA

Eskuak aurrera (bis)


Eskuak atzera (bis)
Trikitixa, trikitixa
Trikitixa, xa, xa. (bis)
Eskuak aurrera (bis)
Eskuak atzera (bis)
(txanda bakoitzean, jarraian,
datozenak gehitzen joan)
ipurdia kanpora (bis)
hankak okertu (bis)
mingaina atera (bis)
besoak kanpora (bis)
hanka bat gora...
Trikitixa, trikitixa
Trikitixa, xa, xa.

TAXAKOLINE
Txakiliñ, txakolin,
txakolinak on egin,
txakolin, taxakolin, txakolinak
eman dio Maritxuri zer egin.

Azunberdi pitxerrean
kuartilu (e)ta erdi sabelean
txakolin, txakolin,
txakolinak on egin.

Txako (e)ta txako


txako (e)ta txako
txako (e)ta txako
txakolinaren gozoa.

TXAKUR BAT EROSI DUT

Takur bat erosi dut


Uau, uau, uau
Merke azokan,
Zikina zegoela, (bis)
Eta sartu dut baineran.

Uau, uau, uau, uau


Txakur bat erosi dut
Merke azokan.

Baineran sartu eta


Uau, uau, uau
Dabil urtean,
Trago bat egin eta (bis)
Ia ito zait uretan.

Uau, uau, uau, uau,


Txakur bat erosi dut
Merke azokan.

Garbitu eta gero


Uau, uau, uau
Ongi lehortu,
Arkakuso txolinak (bis )
Itota dira geratu.

Uau, uau, uau, uau,


Txakur bat erosi dut
Merke azokan.

Txakur bat erosi dut


Uau, uau, uau
Merke azokan,
Ilundu zaigu eta (bis)
Alfonbran jarri dut lotan.

Uau, uau, uau, uau,


Txakur bat erosi dut
Merke azokan

TXAKUR BAT EROSI DUT

Txakur bat erosi dut,


uau, uau, uau,
merke azokan.

Zikina zegoela, zikina zegoela,


eta sartu dut baineran.
Uau, uau, uau.
Txakur bat erosi dut,
merke azokan. (bis)

TXANOGORRITXU

Txanogorritxu dut izena,


Amonaren etxera noa,
Amonatxo ikustera.

TXIKI TXIKI TXIKIA

Txiki, txiki, txikia


ikusten naiz kalean,
handitzen, handitzen
hasi naiz handitzen,
txikia izanik,
asko maite zaitut nik.

Bi begi ikusteko,
bi belarri entzuteko.
Handitzen, handitzen...

Sudurra usaintzeko,
ahoa dastatzeko.
Handitzen, handitzen...

Burua pentsatzeko,
bihotza maitatzeko.
Handitzen, handitzen...
TXIKIENA

Txikiena, txikiena, Txikiena


non zaude? Nagiena
Hemen nago. Luzeena
Kaixo laguntxoa, Azkarrena
kaixo laguntxoa, Potoloena
banoa.
Ni ere bai.

TXILIN-TXALAN

Txilin-txilin,
hemen hortz pila daukat.
Txilin-txilin,
hemen nire bi ezpainak.
Txilin-txilin,
hemen hortz pila daukat.
Txilin-txilin,
horra hor nire mingaina.

TXIMELETA

Tximeleta, tximeleta,
tximeleta etorri da
eta jarriko da
..................... buruan.
Non dago tximeleta?
...................... buruan.

TXIMELETA MENDIAN

Tximeleta mendian
lore baten gainean.
Hegoak geldi zeuzkan
gaixoturik zegoen.

Tximeleta bakarrik
tximeleta tristerik.
Nork nahi luke sendatu
tximeletatxo hori?

Lorez lore hor dabil


burrum-burrum erlea.
Ikusiko ote du
tximeleta gaixoa?

Erleak ikusirik
tximeleta gaixorik,
“nik sendatuko zaitut”,
dio tximeletari.

Erlea badihoa
bere erlategira.
Tximeletarentzat
eztia ekartzera.

Etorri zen erlea,


ezti goxoz betea.
Ezti hartatik jaten
tximeleta hasi zen.

Bi hegotxoak laster
hasi ziren mugitzen.
Erleak tximeleta
eztiz sendatu zuen.

Tximeleta mendian
lore baten gainean.
Poz pozik esan zion
“mila esker erlea”.

TXINBA-TXINBATXIN

Etxean nago,
etxean nago amatxorekin.
Txinba, txinba, txinba txin. (Bis)
Lan eta lan hemen nabil,
lan eta lan amarekin.
- Amatxo?
- Zer nahi duzu?
- Lanean lagundu nahi zaitut.
Ba, ontziak garbitzen…
Txinba, txinba, txinba, txin…

TXIRRI, MIRRI TA TXIRIBITON

Txirri ta Mirri ta Txiribiton!


Sagarra, mantzana. Ikatza, carbón.
Mujer, andria ta hombre, gizon.

Xanti, Xanti Xanti,


Txiribi, Txiribitero.
Xanti, Xanti Xanti,
Txiribi, Txiribiton.
Txin pon!

Ni nauzue Txirri,
Jakintsu ta on.
besteak Mirri
ta Txiribiton.
Xanti, Xanti Xanti...

Ondo entzun zazue


nire izena:
Mirri da munduko
guapuena.
Xanti, Xanti Xanti...

Mok... mok...
Mok... mok...
Hau dugu gure
Txiribiton.
Xanti, Xanti Xanti...

TXIRRIST BARRASKILOA

Txirrist barraskiloa
lasai doa bidean,
adarrak eguzkitan,
lasai doa bidean. (Bis)

Alkate tripa handiak


Txirrist ez du ikusi,
eta hanka baldarrez
etxea dio hautsi. (Bis)

Txirrist barraskiloa
negar malkoz ari da,
Txirrist etxerik gabe
gajoa geratu da. (Bis)

Alkate tripa handiak


Txirrist bere etxera
eskuan eraman du
etxea sendatzera. (Bis)

TXORI TKIKI BAT NEGARREZ ARI DA

Txori txikia negarrez ari da


txio txioka amari deika.(Bis)
Goizean goiz kabitik ihes egin du
iluntzean basoan galdu zaigu; txio, txio.

UDAZKENA GOIZ BATEAN

Udazken goiz batean,


basora nindoala,
haizea zuhaitzetan
lapurtzen zebilen.

Hamar hosto airean,


beste zazpi lurrean,
hantxe ibili nintzen
hosto denak zapaltzen,
Zirri-zirri zart,
hantxe ibili nintzen,
zirri-zirri zart,
hosto denak zapaltzen.

UDAZKENA HELDU DA

Udazkena heldu da
Txoriak isilik,
Hostoak jausi dira,
Hostoak jausi dira,
Zuhaitzak tristerik.
Baina gu neska ta mutil. Ei !
Poz-pozez beterik (Bis)

UDAZKEN KEN KEN

Txapel, txapel,
Txapela txapel,
Burua dago
Epel epel.
Udazken ken ken
txorimaloak jazten (bis)

Firi-firi, firi fi, fi, fi


Haizea dator mendi goitk.
Udazken ken ken
txorimaloak jazten (bis)

UDAZKENA HELDU DA
Udazkena heldu da
Txoriak isilik,
Hostoak jausi dira,
Hostoak jausi dira,
Zuhaitzak tristerik.
Baina gu neska ta mutil. Ei !
Poz-pozez beterik (Bis)

UZTAILA GORA GORA

Uztaila gora gora


lurretik zerura,
jira alde batera
(e)ta gero bestera.
(E)Ta behera, behera, behera,
(e)ta behera, behera bai,
uztai barruan preso
gelditu naiz orain ¡ hei ¡

Ranroberran, pu pu pu pu pu pu pu pu
Ranroberran, pu pu pu pu pu pu pu pu (bis)

XANTI ETA MARIBI

Bat eta bi, Xanti eta Maribi,


korrika eta korrika, katuaren ihesi,
korrika dihoaztela zakur beltza ikusi,
putzura erori eta ipurdia busti,
amona garrasika etxeko lehiotik.
Bat, bi, hiru eta lau.

XUABE,XUABE

Oso ondo egiten duzulako,


Mugitu eskuak olatuak bezala
Xuabe, xuabe
Xu-xu xuabe
Ei ………………
Hasi dantzatzen

ZA, ZA, ZA PASATU DUT ERRATZA

Za, za, za pasatu dut erratza.


Ze, ze, ze hemen nabil garbitzen.
Zi, zi, zi amantala dut jantzi.
Zo, zo, zo zikindu nintzen atzo.
Zu, zu, zu zapata jantzi zazu

ZAPATAK

Zapa, zapa, zapa, zapa,


zapa, zapatak (bis)
luzeak, zabalak
handiak, koloretakoak.

Lokarria askatu egin da


lotu behar, eroriko naiz.
Ai! Ai! Ai! Ai! Ai! Ai!
balantzaka nabil bai,
Ai! Ai! Ai! Ai! Ai! Ai!
Korapilatu egim zait.

ZAPI ZURIA

Zapi zuri honekin


jolasten gera.
Orain alde batera
gero bestera.
Zapi zuria aurrera
zapi zuria atzera.
Zapi zuri honekin
jolasten gera.

Pailazo aldrebesena
Mirri kirtena.
Barre eta isekarako
badu kemena.
Zoro ttiki ta bihurri
honelakoa da Mirri.
Txiribitonekin beti
puilanka elkarri.

Zerbait asmatzen badugu,


berak apurtu.
Guk zuzena nahi badugu
berak okertu.
Inongo graziarik ez du,
guztiak lokartzen ditu.
Inork nahi badu aspertu
Txirriri deitu.

Eguzki ta hodeiak
daude zeruko.
Mirri eta Txiribiton
Mundu-munduko.
Hauek ezagutu orduko,
lasaitasunari uko.
Herri honetako inor
ez da aspertuko.

ZERRIKUMEAK

Zerrikumeak, zerrikumeak,
zerrikumeak gara gu.
Egiten dugu, egiten dugu,
kurrin, kurrin, kurrin, kurrin

ZINUKA

Kopeta gainean gaileta bat jarriz,


zinu-zinuka ahora ekarri.
Eskuak atzean, ez erabili,
gailetak jaten duenak, hark irabazi.

ZIRKO BAT DATORKIGU

Pra-pra pra-pra
txunba, txunba, txun (Bis)
zirko bat datorkigu,
kaletik ikusi dugu
txunba, txunba, txunba, txun
atzetik joango gara gu.

Aurretik elefanteak
mugituz sudur luzeak,
dunba, dunba, dunba, dun
ipurtaundiak astinduz.

Pra-pa pra-pa…

ZORIONAK

Zorionak zure urtebetetzean,


zorionak ta urte askotarako,
zorrionak belarritik tiratzean,
zorionak ta muxu bat zuretzako.

Berriro ere iritsi zera


urteak betetzera,
aita-ama ta senideakin
zoriontsu zera,
pozak txoratzen gatoz gu ere
gaur zure etxera,
maitasun loreak
zuretzako ekartzera.

Zorionak zure urte…

Gaur bezalaxe opa dizugu


urtetik urtera
osasun onarekin beteaz
jarraitzeko aurrera
Berriro ere pozak txoratzen
etorriko gera
maitasun loreak
zuretzako ekartzera

ZORIONAK ZURI

Zorionak zuri,
Zorionak zuri,
Zorionak..............
Zorionak beti.

NOR ZARA ZU

Zu, zu, zu, nor zara zu?


Ni, ni, ni, ................ naiz.
Mutil alaia eta
euskalduna naiz.

ZUBIRI ZUBIRI

Zubiri-zubiri
nongori, nongori,
nongo alkate zara zu?
Frantziako erregearen
seme-alabak gara gu.
Zubi honetatik
pastasen dena
hemen geldituko dela,
hemen geldituko dela!

Zer nahi duzu,


Txokolatea edo porrupatatak?

You might also like