You are on page 1of 1

PROBLEMAK 5

1.- 20 metroko zabalera duen ibai baten ertzetan palmera bana dago aurrez aurre. Palmera
baten altuera 12 metrokoa da eta bestearena 8 metrokoa. Palmera bakoitzaren puntan txori bana dago eta biek arrain bera ikusi dute uretan. Bi txoriak momentu berean eta abiadura berdinarekin arrainarengana zuzentzen dira eta biek batera harrapatzen dute. Palmera bakoitzaren oinarritik zein distantziara zegoen arraina?

2. Triangelu baten aldeen luzerak zentimetrotan adieraziz gero zenbaki arruntak direla jakina da. Horrez gain, perimetroa 8 zentimetrokoa da. Triangeluaren azalera A bada, kalkulatu A-ren balio posible guztiak.

3. Bigarren mailako bi ikasle ondoko A matrizearen n-garren berreketaren balioari buruz eztabaidan ari dira: A =

1 3 . 0 2
n

1 3(2 n 1) da, eta bestearen iritziz, Baten ustez n zenbaki arrunt bakoitzerako A = n 0 2 1 3n ordea, A = 0 2 n da. Baten batek arrazoia al du? Erantzuna arrazoitu.
n

4. Ondoko funtzioak gai jakin baten x kilogramoren produkzio eta salmentaren etekina ematen du: B ( x) = 0,01x 2 + 3,6 x 180 . a) Zehaztu zenbat kilo produzitu eta saldu behar diren etekina maximoa izan dadin. b) Zehaztu gehienez zenbat kilo produzitu eta saldu daitezkeen enpresak galerarik ez izateko.

You might also like