You are on page 1of 2

XXI.

mendean, teknologia berriak aurrera doaz eta hori edozein lekutan ikus daiteke, bai eskoletan etxeetan eta baita kalean ere. Gaur egun, gizartean oso barneratuta daude teknologia berrien erabilpenak eta ondorioz, hauen erabilpena askok erronkatzat dute. Irakasleok, teknologia arloan haurrei ezagutza berriak irakastea dugu helburu. Aurreko sarreran aipatu dugun moduan, multialfabetizazioa konpetentzia eta alfabetizazioen jakintza eta ezagutza izango litzateke. Hezkuntza munduan, termino hau duela gutxi sortua izan da eta gaur egun ezinbestekoa da garai hauetara egokitzeko. Izan ere, alfabetizazio askoren ezagutza izatea onura bat da betiere, informazioaren tratamendua egokia bada eta kritiko bazara. Informazioaren tratamendua egoki izan dadin, beharrezkoa da informazioa ulertzea, analizatzea, dokumentatzea eta ondorioak ateratzea. Aurkitutako informazioa jendeari adierazteko, webguneak, blogak, aurkezpenak, bideoklipak, etab. erabiltzen dira. Denbora aurrera doan heinean, komunikaziorako geroz eta bide berri gehiago daudela ikus daiteke. Bide berri hauek ezagutzera emateko, lehenik eta behin informazioa lortu behar da eta ondoren, transmititu. Transmititzeko ere, bide ezberdinak daude, esate baterako internet bidez, sare sozialen bidez (twitter, facebook, tuenti...), korreo elektroniko bidez, etab.

Konpetentzia digitalen aurrean, Prensky-k bi termino bereizi zituen teknologia berrien inguruan mugitzen diren pertsonak bereizteko; natibo digitala eta etorkin digitala. Prensky-ren ustez kultura aldaketa handi bat eman da eta hori dela eta, gaur egungo gazteek baliabide gehiago behar dituzte aurreko generazioetako gazteek baino. Natibo digitalak esan nahi duena da, jaio denetik teknologia berriekin harreman zuzena izan duela eta etorkin digitalak berriz, garai berrietara egokitzeko teknologiarekin harremana hasi berri duena. Esandako guztia kontuan hartuta, irakaslegoaren jarrerak irekia izan behar du nahiz eta muga batzuk markatu behar dituen teknofilia eta teknofobia saihesteko. Batez ere, haurrekin landu beharrekoa teknofilia izango litzateke beraiek natibo digitalak baitira eta beraientzako oso ohikoa da egunerokotasunean teknologia berri hauekin lan egitea. Haien gurasoekin aldiz, teknofobia landu behar da gehienbat, izan ere, beraientzako askotan arrotza baita horrelako baliabide berrietan libre ibiltzea. Azken honekin,

irakasleak daukan erronkarik handiena teknofilia eta teknofobia terminoak edo jarrerak orekatzea da, bai guraso eta baita ikasleekin ere.

You might also like