You are on page 1of 1

IRAKASLEEN ETA IKASLEEN GAITASUN MAPA

Gaur klasean egindako lana, irakasleen eta ikasleen gaitasun mapa irakurtzea izan da eta hau bi rol nagusitan banatzen da: irakasleak eta ikasleak.

Irakasleentzako gaitasun mapan hainbat puntu nagusi aztertu ditzakegu: - Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: Bertan, irakasleak trebetasunak izan behar ditu teknologia berrien munduan. Horrrela, ikasleek formakuntza egoki bat jasoko dute. - Didaktika , pedagogia eta curriculuma: Irakasleak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eragina duten gaitasun batzuk bildu behar ditu. - Herritartasun digitala: Irakasleak ikasleak herritartasun teknologiko batean haien burua nola defendatu behar duten jakiteko prestatu behar dituzte.

Ikasleentzako gaitasun mapan berriz, puntu hauek bereizten dira: - Trebetasun teknologikoa: Ikasleek teknologia berriak erabiltzen jakitea eta hauek ulertzearekin lotzen da. - Bizitza osorako ikaskuntza: ikasleak bere barnean dituzten aukeretan konfidantza dute eta ikasgaia aldakorra izan daiteke. - Herritartasun digitala: Informazioa baloratzerako garaian, kritikoa izatea esan nahi du.

You might also like