You are on page 1of 1

KERMAN ILE-APAINDEGIAN Kermanek bere orrazkera aldatu nahi du eta ile-apaindegi batera joan da.

Zalantza asko ditu eta aholkua eskatu dio ile-apaintzaileari. Lehenengo Kermanek ile horia jartzea pentsatu du, Beckhamena bezalakoa, baina ez dago seguru. Berehala iritziz aldatu da eta bere gaztainakoloreko ilea mantendu nahi duela esan du. Kermanen ustez, bere ile kolorea Cristiano Ronaldorena bezalakoa da eta bat-batean, Cristianoren orrazkera nahi duela bururatu zaio. Gutxi ebaki behar da, Kermanen ilea ez delako oso luzea. Ile-apaintzailea lan egiten ari den bitartean Kerman aldizkari bat irakurtzen hasi da eta azalpen asko egiten hasi da, jende ospetsuari buruz. Ile-apaintzaileak ia ez dio kasurik egin eta bere lanarekin jarraitu du. Ilea garbitu ondoren, Kermanek xanpuei buruz galderak egin ditu eta bere gurasoen ileaz hitz egin du. Gero ile-apaintzaileak bere lana bukatu du eta orrazkera berria asko gustatu zaio Kermani.

You might also like