You are on page 1of 11

Diskurtsoaren atalak

exordium edo hasiera: bere helburuak dira entzulearen arreta (captatio benevolentiae) bereganatzea eta diskurtsoaren egitura azaltzea erdiko partea edo gorputza: narratio (asuntoaren azalpena eta hizlariaren tesia berarekiko) eta argumentatio (tesia defendatzeko arrazoiak) amaiera: peroratio edo esandakoaren laburpena eta deialdiak/apelazioak entzuleriari

Sarrera
Gairekin lotutako istorio, anekdota, zita edo txiste bat

azaldu dezakegu. Hitzaldian esango denaren laburpena egin dezakegu, eta nola garatuko dugun azaldu. Galdera batekin, edo gero garatuko dugun gaiari buruzko interpelazio bat aurkeztuz... Beste pertsona baten zita irakurri.
Topikoetatik eta esaldi eginetatik ihes egin behar da

Sarreraren osagaiak
0 norberaren aurkezpena (aurreko esatariak egin ez

badu, adibidez). 0 entzuleria motibatu, gaia aurkeztu eta duen interesa (gaurkotasunarekin lotura) 0 aurkezpenaren egitura azaldu: zenbat denboraz arituko garen, nola garatuko den (ea galderak egongo diren ala ez)

Gorputza
Dialektika edo logika erretorikoa
argudioak egiantzekotasuna

Logika zientifikoa proba zientifikoak egia

Diskurtso motak eta egitura


Diskurtso deduktiboa: ideia nagusia (hipotesia) hasierako paragrafoetan jarri ohi da, eta gero, adibideak aipatzen dira tesia baieztatzeko (aldeko eta kontrako argudioak) Diskurtso induktiboa: hasieran datuak, adibideak eta kasuak agertzen dira; eta bukaerako paragrafoa edo paragrafoetan, ideia nagusia edo tesia kokatzen da. Egitura zirkularra: hasieran tesia agertzen da; horren ostean, adibideak; eta, amaieran, berriro aipatzen da tesia edo ideia nagusia. Egitura paralelodun diskurtsoa: paraleloki aurkezten ditu egoera, gai, edo beste zerbaiten ezaugarriak. Zerrendaketa-egiturako diskurtsoa: gertaera, ideia, edo gaia bakoitzaren ezaugarri guztien berri ematen dugu deskribapen osoa eratu arte. Prozesu bera errepikatu beharko genuke gertaera, ideia edo gauza guztiak azaldu arte. Egitura sekuentzialeko diskurtsoa: kronologikoki antolatuta dauden elementuak azaltzen ditu. Narratiboa da. Egitura konparatiboaz baliatzen diren diskurtsoak. Lehenengo partean, hizlariak arazoa azaltzen du; eta bigarrenean, konparatzen denaren berri ematen du. Kausa-ondorioa egitura duen diskurtsoa: horren bidez, diskurtso-egileak gertakari edo egoera batean antzematen diren kausa-ondorio erlazioak

Diskurtsoak erabilitako argudioak


0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0 0

Adibideak Konparazioa edo metafora. Estatistikak Proba teorikoak Adituen edo autoritateen argudioa. Ereduaren argudioa Analogiazkoak: konparazioa dute funtsa Onuraren argudioa Lekukotzak: inpartzialak, sinesgarriak, hurbilekoak badira. Egiaztapen fisikoa. Logikoak Falaziak

Logikaren argudioak
0 Entinemak: egia absolututzat hartzen diren baieztapenetan oinarritzen 0 0 0 0 0

dira: "Euria egiten duenena, zorua busti egiten da; zorua bustita dago; beraz, euria egin du." Entinemak errefusatu egin daitezke, bistan denez. Premisak benetakoak badira, ondorioa ere benetakoa izango da. Existitzen den guztia (efektua) zerbaitegatik (kausa) gertatu da. Kausaren eta ondorioaren arteko erlazioari esker gertaerak zergatik jazo diren ikus dezakegu, gerta daitezen eragotzi, etab. Gertaeren arteko harreman logikoa ezartzen da. Simetriak: A B bezalakoa bada eta B C bezalakoa; orduan, A C bezalakoa izan behar. Elkarrekikotasuna: A = B, orduan B= A. Eskolak 9etan hasten badira, eta ikasle guztiek 9etan egon behar badute, irakasleek ere 9etan egon behar dute. Bateraezintasuna: Gauza bat erabakitzen bada, ezinezkoa izango da justu horren kontrakoa ere exijitzea.

Falaziak
Testuaren zintzotasuna, objetibotasuna eta zentzuzko arrazoiak bazterrean utzita, diskurtsoaren arrakasta ziurtatzearren erabiltzen diren mekanismoak dira 0 Erasoa eta pertsonari izena kentzea (ad quoque): irainaz eta arerioari izena galtzeaz baliatzen dira 0 Hartzailearen errukia (ad misericordiam): defendatzen denaren balioa erakutsi beharrean, errukia sortuz lortu nahi da atxikimendua. 0 Sasi-autoritate batean oinarritzen dena (ad verecundiam): eztabaidatzen den gaian autoritate ez diren pertsona edo erakunde baten aipua azaltzen da. 0 Argudio demagogikoa (ad populum): iritzia indartzeko, argudioaren balioa finkatu beharrean, talde baten onurari egiten zaio erreferentzia. 0 Gehiegizko boterean oinarritutakoa (ad baculum): entzulegoa mehatxuaren bidez konbentzitu nahi da. 0 Sasi-kausa ondorioetan oinarritutakoa: ezartzen den kausa-ondorio harremana faltsua edo ilogikoa da. 0 Metafora, konparaketa eta adibideak erabili: indartu nahi duten ideiarekin bat ez datozenean.

AMAIERA
Peroratio entzuleen borondatea bereganatzeko eta bere sinpatia lortzeko helburu duen diskurtsoaren zatia da, horretarako zio etiko edo pragmatikoak erabiltzen dira edo entzulearen gupida (conquestio o conmiseratio) edo/eta bere haserrea edo sumina (indignatio) eragiten dira, entzuleriaren errukia erakartzeko eta bere parte-hartze emotiboa lortzeko. Horretarako baliabide erretoriko patetikoak erabiltzen dira. Era berean, garatutakoa laburtu eta sintetizatu egiten du, indarguneak gogora daitezen errazteko eta afektuei zuzentzeko, deitzeko. Bada elementu berri bat, ustekabekoa, interesgarria eta azaltzeko une egokia; posible bada argudio guztiak indartzen dituen argudioa esan behar da (ukabilkada modukoa), entzuleengan azken inpresio positibo eta aldekoa lortzen duena.

AMAIERA
Hitzaldi on bat lortzeko ondo bukatzea ezinbestekoa da. Ordura arte esandakoa bildu behar du eta honako hauek izan ditzake:
Laburpena, hitzaldiaren edukia azaltzen dizkiguten esaldi pare bat. Azaldutakoaren ondorio izan daitezkeen proposamen edo ondorioak Esandakoa babesteko eskaria egin diezaiokegu entzuleriari edo gutxienez eskerrak eman (diskurtsoaren egoeraren arabera izango da)

You might also like