You are on page 1of 4

Beste Gu hedabideetan

Inork ez du zalantzan jartzen komunikabideen eragina iritzi publikoan,


bereziki, zertaz hitz egin behar den edo gai-zerrenda ezarriz, batzuk goraipatuz
eta beste batzuk isilaraziz, hau da, agenda ezartzen dute (Agenda Setting
delakoaren teoria). Walter Lippman dugu komunikabideen eta iritzi publikoaren
arteko harremanen inguruko teorikoa; berak dioenez, komunikabideak dira beste
era batean ezagutu ezin diren gertaera eta errealitateei buruz jakiteko herritarrok
duten bidea, eta horregatik oso garrantzitsuak dira ematen dituzten iritziak.
Horrek ere arriskua dakar, izan ere, mundua ezagutzeko ikuspegi bakarra eman
diezaguten (Lippman, 2003). Aditu amerikarraren ustez, herritarrek nozio
politikoak lortzeko iturri nagusiak dira hedabideak. Herritarrei ezinezkoa zaie
behar duten informazio guztia zuzenean eta esperientia propioz lortzea eta
bigarren eskuko iturrietara jotzen du. Beraz, hedabideek erantzukizun handia
dute, haien bidez emandako iritzia dela (Lippman, 2011).
Chelo Sanchez-en iritziz (2009), bi fasetako prozesua ematen da tertulien
kasuan: kazetariek eguneko gai guzten artean gutxi batzuk hautatuko dituzte, eta
horiek notizia bihurtuko dira; bigarren fasean, tertuliako moderatzaileak
iragazitako albisteen artean gehien nabarmenzen direnak aukeratzen dituzte.
Horietaz hitz egindo dute, ondoren, eztabdaidan. Horrek anplifikadore-efektua
eragiten du aukeraturiko gaien artean, eta horiek izango dira nabarmenduko
direnak.
Sanchez-en esanetan (2009), gaiak aukeratzeko orduan batzuk dira
kontuan hartzen diren faktoreak: tertuliakide edo iritzi-emaleek duten jakintza
edo background, elite jakin batengan izan dezakeen eragina, hedabidearen ildo
editoriala, enpresaren jabetza, gertakariaren inpaktu eta aurreikusten den
oihartzuna…, baina oihartzun hori askotan “eraiki” egiten da, errepikapenaren
bidez. Askotan, gainera, gai horiek hedabide guztietan errepikatzen dira (gaien
homogeneitatea eman ohi da), eta iritzi publikoan zertaz hitz egin behar da
baldintzatzen da.
Beste aldetik, tertulia politikoak deiturikoek iritzi-liderrak sortzeko tresna
bilakatu dira; horiek herritarren eta gertaeren arteko zubi-lana egiten dute. Horien
iritzia edo ikuspegia emateaz gainera, moderatzailearen bidez, zertaz hitz egin
behar duten ezartzen dituzte, hau da, zeintzuk diren eztabaidarako gaiak eta
zeintzuk ez.
Hori dela eta, oso garrantzitsua da ezagutzea nortzuk diren iritzi-lider
horiek, hau da, zertaz hitz egin behar den (agenda) ezartzen dutenak.
UNESCOk lotura estua atzematen du emakumeen ahaldutzearen eta
hedabideen garapenaren artean. Genero-indikadoreen inguruko txostenetan
azaltzen duenez, “Pertsonen gizarte- eta buru-egituretan genero-ezberdintasuna eta
estereotipoak dauden bitartean, hedabideek hedatu eta betikotu ala aldatzeko
aukera izango dute. Are gehiago, komunikazio-profesional askoren desbideraketa
“maskulinazaitzaile” kontziente edo inkontzientearen atzean emakumeen eta
generoaren inguruan informatzeko gaitasun eza dago” (UNESCO, 2014: 17). Hori
dela eta, oso garrantzitsutzat jotzen ditu genero-indikadore batzuk horien artean,
dudarik gabe, informazioen eta iritzien egileen ingurukoak.
Candido Monzon-ek dioenez, komunikabideak iritzi-liderren eta
publikoaren arteko bitartekariak dira. Javier del Rey-k, bere aldetik, dio
egunkariek informatzeaz gainera, orientatu edo bideratzen dutela, gaurkotasun
politiko eta ekonomikoaren gertaera esanguratsuen inguruan azaltzen duten
iritziaren bidez. Era berean, bitartekari funtzioa egiten dute gaurkotasunaren eta
jendartearen artean, gertaeren eta baloreen artean eta hautagai zein alderdien eta
giro sozialaren artean (Del Rey: 1996, 508).
Estrella Gualdaren iritziz, heabideek funtzio izugarria dute iritzi publikoa
sentsibilizatzeko orduan, baita kontzientzia soziala sortu eta hezitzeko orduan; era
berean, tolerantziarik gabeko jarrerak deslegitimatzen dituen jendarte demokratikoaa
eraikitzen lagundu ahal du, ala balioak, estereotipo eta aurreiritziak transmititu ere.
(Gualda, 2000: 23)

Migrazioaren inguruan
1. Etnozentrismoa: europarzentrismoa (Manchester)
2. Arrazakeria
3. Xenofobia
4. “Buenismo” (etnozentrikoa; adibidez, feminismo etnozentrista edo
kolonialista)
Agerian: RGIren aurkako kanpaina
Sutila (ezkutua): estereotipoak, “arazotzat” agertzen da (pobreziarekin lotuta,
etorriko dira).
Ez dira agertzen: tertulietan, erredakzio-taldeetan. Ez dira agertzen modu
normalizatu batean.

Sarritan esan ohi da izenik gabe ez dagoela izanik

- Kasu partikularretatik orokortu (delikuentzia kasuak, adibidez).

- Estereotipoak

Aniztasun funtzionalaren tratamendua


Padecer/sufrir una discapacidad (Balas, 2007)

Emakume eta ezgaitasuna, are gehiago baztertua: ez dira andregai, ama edo
bereinguruko emakumeek duten roletan kontuan hartzen, baizik eta izaa sexurik gabeko
izakitzat, edertasunik gabe, eta lan duina egiteko ez gai moduan (Balas, 2007: 320)

Estrella Gualdaren iritziz, heabideek funtzio izugarria dute iritzi publikoa


sentsibilizatzeko orduan, baita kontzientzia soziala sortu eta hezitzeko orduan; era
berean, tolerantziarik gabeko jarrerak deslegitimatzen dituen jendarte demokratikoaa
eraikitzen lagundu ahal du, ala balioak, estereotipo eta aurreiritziak transmititu ere.
(Gualda, 2000: 23)

Bibliografía
Balas, M. (2007). El tratamiento de la discapacidad en los medios de
comunicación. En J. V. Lois Álvarez Pousa (coord.) Árbol académico (Ed.),
Comunicación y discapacidades: actas do Foro Internacional (págs. 315-320).
Pontevedra: Colexio Profesional de Xornalistas de Galicia : Observatorio Galego
dos Medios.
Gualda Caballero, E. (2000). Solidaridad y medios de comunciación: una
difícil articulación. Comunicar , 21-27.

You might also like