You are on page 1of 11

HATZETAKO ZAINTIRATUAK

AGER VALDERREY ETA AIMAR GARITANO Pgina 1


1. ZER DEN:
1.1. ZER DIRA LOTAILUAK?:
Lehenik eta behin: lotailua ehun konektiboz eraturiko egitura bat da. Bere
funtzioa giltzadura oroko azalera artikular bakoitza(bi hezur elkarrekin
konektatzen diren gunea) elkartzea da. Honela giltzadurari egonkortasuna
emanez.


1.2. GILTZADUREN SAILKAPENA:
Hiru artikulazio mota daude:
1. Sinartrosia: hezurren arteko loturak dira eta ez dute mugimendurik
sortzen.





HATZETAKO ZAINTIRATUAK

AGER VALDERREY ETA AIMAR GARITANO Pgina 2
2. Anfiartrosia edo sinfisia: bi hezurren arteko lotura hauek
mugitzeko ahalmen urria dute.

3. Diartrosia: giltzadura mota hauek mugimendu ahalmen handia
dute. Hiru mota daude:
3.1. Ardatz batean mugitzen diren giltzadurak: hiru motatakoak
bereiz daitezke:
3.1.1. Dikondileak:bi kondilo dituztenak dira.

3.1.2. Troklea: polea antzeko egitura dutenak dira.

HATZETAKO ZAINTIRATUAK

AGER VALDERREY ETA AIMAR GARITANO Pgina 3
3.1.3. Trokoideak: Egitura zilindriko bat da ahokaturik
dagoena. Horrela, giltzadura eratuz.

3.2. Bi ardatzetan mugitzen diren giltzadurak: bi motatakoak
bereiz daitezke:
3.2.1. Elkarrenganako ahokadurazkoak: zirkundukzioa
egin dezakete baina errotazioa ez.


3.2.2. Kondileoa: kondilo bat dute, non bere azalera artikularra
giltzaduran ahokaturik agertzen den, honela mugimendua sortaraziz.

3.3. Hiru ardatzetan mugitzen diren giltzadurak: bi motatakoak
bereiz daitezke.
HATZETAKO ZAINTIRATUAK

AGER VALDERREY ETA AIMAR GARITANO Pgina 4
3.3.1. Enartrosia: hezur buru bat da, non barrunbe baten
barnean kokaturik aurkitzen diren.

3.3.2. Artrodiak: azalera artikularrak lauak dituzten
hezurrez osaturik daude. Honela hezur batek bestearengan labainduz edozein
motatako mugimendua lor dezakete.

Guk aztertuko dugun artikulazioa diartrosi mota bat da, ardatz batekoa,
troklea motakoa hain zuzen.
1.3. LESIOAK:
1.3.1. NOLA GERTATZEN DIRA?:
Zaintiratua, kaltetutako artikulazioaren lotailuen alderdi bateko edo era
bateko haustura da. Haustura esanguratsua denean, azalera artikularraren
banatzea gerta daiteke. Edozein artikulaziotan gerta daiteke. Baina, gorputz
adarretan izaten dira ohikoen. Kirola egitean gertatzen diren lesio guztien %15
zaintiratuak dira.
Guk aztertuko dugun lesioa falange arteko artikulazio proximalean
gertatzen da. Bi eratara gerta daiteke lesio hau:
Luxazio dortsala: bertan, kolpe baten ondorioz hiperestentsio bat egiten
du hatzak. Ondorioz falange arteko giltzadurek pairatzen dute kalte hau.
Mota honetako hainbat lesio bereiz daitezke:
o Bere luzeran zehar lotailuari gertatzen zaion urradura.
HATZETAKO ZAINTIRATUAK

AGER VALDERREY ETA AIMAR GARITANO Pgina 5
o Lotailuen guztizko apurketa.
o Luxazioaren ondorioz lotailuak hezurrarekin txertaturik dagoen
gunea, askatzea hezur zati bat eramanez.

Alboko luxazioa: bertan kolpe baten ondorioz hatzaren gehiegizko
abdukzio edo adukzioa gertatzen da:
o Gehiegizko abdukzioa: mugimendu bortitz honen ondorioz alboko
barneko lotailuan kalteak pairatzen dira.
o Gehiegizko adukzioa: mugimendu bortitz honen ondorioz alboko
kanpoko lotailuan kalteak pairatzen dira.

1.3.2. NOLA EKIDITEN DA?
Lesio mota hau, ohikoa izaten da lotailuak behar bezala prestaturik
(beroturik) ez daudenean. Beraz, lotailu hau ez dago jasan beharreko lana
pairatzeko prest. Horregatik, lotailu jakin honetan haustura gertatzen da. Beraz
lotailuak artikulazioetako euskarri direnez, lotailu hauek kalteak pairatzen
badituzte artikulazioak ezin du hezurra behar bezala heldu. Beraz, artikulazioak
bere zati funtzionala galtzen du. Esan beharra dago lotailu hauetako
zaintiratuak oso ohikoak direla. Normalean, kirola praktikatzean pairatzen da
lesio hau. Kolpe edota akzio bortitz baten ondoriozko luxazioarengatik gertatu
ohi da. Horregatik, argi ibili beharra dago kirola intentsitate handiz egitean.
Horregatik, beharrezkoa da beroketa ganoraz egitea eta akzio arriskutsuak
egiterako orduan kontuz ibiltzea.
Honetaz gain, garrantzitsua da jakitea elikadura zehatz batek lesio hauek
ekiditea laguntzen duela:
HATZETAKO ZAINTIRATUAK

AGER VALDERREY ETA AIMAR GARITANO Pgina 6
Ura: Artikulazioetan aurkitzen den likido sinobialaren, artikulazioak
labainarazten laguntzen duen sustantzia, osagarria da. Beraz uira
edateak giltzaduretako mugimendua behar bezala egitea sustatzen du.
Omega 3: Arrai urdina, fruitu lehorretan zein hazi edo osagarrietan aurki
daiteke gantz mota hau. Honek, hantura gutxiarazten laguntzen du.
Haragia: Dituen proteina eta mineralei esker, artikulazioak sendotzen
ditu (horrela lesioak ekidinez).
C bitamina: Fruitu zein barazki batzuetan aurki daiteke. Hauek hantura
gutxitu eta kolageno maila mantentzen laguntzen dute.
Sufrea: Tipula, baratxuria, zainzuriak eta azan aurki daiteke mineral mota
hau. Mineral honek, kolagenoa eta artikulazioak eratzen dituzten
kurruska ekoizten laguntzen du.
Gelatina: Egunean 10gr nahikoa dira giltzaduretako kurruska eta
kolageno maila nahikoa ekoizteko. Honetaz gain, ariketa fisikoa egin
ondoren, berreskuratzeko balio duen elikagai bat da. Honek, hainbat
proteina mota baitauzka. 10 funtsezko aminoazido ditu eta proteina
hauei esker ariketa fisikoa egitean hausten diren zuntzak leheneratzen
ditu. Gainera, kolagenoak hezurrak, kurruska, lotailuak eta tendoiak
eratzen laguntzen duen sustantzia bat denez eta gelatinak sustantzia
hau duenez, honen kontsumoak artikulazioak baldintza egokian
mantentzea laguntzen du.

1.3.3. ZAINTIRATU MOTAK:
Hainbat zaintiratu mota daude:
I. mailakoa: lotailuak zuntz konektiboz eraturik daudenez; hauen
gehiegizko luzaketak lotailua eratzen duen ehun konektiboaren zuntzak
apurtu egiten dira.
II. mailakoa: zaintiratu mota hauetan lotailuaren alderdi bat hausten da.
III. mailakoa: era honetako zaintiratuetan lotailua guztiz hausten da.

HATZETAKO ZAINTIRATUAK

AGER VALDERREY ETA AIMAR GARITANO Pgina 7
1.4. SINTOMAK:
Honako hauek dira sintomak: kaltetutako gunearen hantura gertatzen
da. Hau da, nabarmen handitzen da eta min zorrotza ematen du. Kolorez
aldatzen da, ubelduren kolorea hartuz. Bere funtzionaltasuna murriztu
eta kaltetutako gunean tenperatura nabarmen igotzen da. Lesio hau
okerrera joan daiteke ez baldin bada jasan bezain laster diagnostikatzen.
Hasieran lotailuan gertatzen diren kalteak orbantzeko denbora hartu
behar da. Denbora hau ematen ez bada, lotailua bigundu egiten da beraz
gero eta errazagoa da lesio mota hau behin eta berriz pairatzea.
Kaltetutako gunean hasiera batean gertatzen den handidura, lesio behar
bezala zaindu ezkero, murriztu egiten da egun gutxiren barruan. Baina,
ohikoa da lesionatutako gunean deformazioak garatzea. Lesioaren
hobekuntza gertatuz joan hala, mina murriztu egiten da. Hala ere, behin
lotailua orbandu ondoren, min arrastoa gelditu daiteke.

Gerta daiteke, behar bezala sendatzen ez bada kalte orbanak geratzea
lotailuan. Honen bestez, itxuragabetzeak gerta daitezke. Itxuragabetze horiek
hezurrak artikulazioko berezko lekutik mugitzen direlako gertatzen dira.
Kaltetutako lotailuaren gunean presio zuzena ezarri ezkero mina nabarmen
antzeman daiteke. Azken sintoma hau erabiltzen da medikuntzan lesio mota
hau atzemateko.
Hatzetako zaintiratuak: falange proximal eta distalaren arteko
zaintiratuen ondorioz hainbat sintoma bereiz ditzakegu:
Gehiegizko mugikortasuna: gerta liteke zaintiratu mota honen
ondorioz, kaltetutako gunean presio zuzena aplikatu ezkero,
gehiegizko mugikortasuna izatea artikulazio horretan.
Artikulazioaren ezegonkortasuna: artikulazioetako lotailuak
gehiegitan jasan dutenean lesio mota hau; bigundu egiten dira.
HATZETAKO ZAINTIRATUAK

AGER VALDERREY ETA AIMAR GARITANO Pgina 8
Horrela, lotailuaren egonkortasuna galtzen da. Honenbestez, gero
eta errazagoa da giltzadura honek behin eta berriz azalera
artikularrean ondorioak pairaraziko dizkion lesioak jasatea.
Honetaz gain, gerta liteke kaltetutako lotailuak orbantzen direnean
beraien berezko mugimendu ahalmena galtzea.
Mina eta ahultasuna: gerta liteke zaintiratuaren ondoriozko antura
desagertzean, oraindik sintoma batzuk geratzea. Horien artean
mina eta beraien funtzioa behar bezala ez betetzea. Sintoma
hauek, lotailua guztiz sendatu arte irauten dute. Horregatik, lesio
mota honek zuzenean negatiboki eragin dezake kirol
errendimenduari begira.

Behin zaintiratu hau sendatu ondoren, II - III mailakoa baldin bada,
nahiz eta kaltetutako lotailuan sufritutako zauria orbandu,
itsuragabetasuna sor, mugimendu eta indar galera gerta daitezke.


1.5. DIAGNOSTIKOA:
Lehenik eta behin, galdeketa bat egingo du lesioa nola gertatu den
eta zein sintoma dituen azaltzeko. Gero, lesionatutako gunea eskukatuko
du, kaltetutako lotailua zehazki zein den ikusteko. Gainera, gaizki duen
gune hori mugitzea eskatuko dio, artikulazio haren funtzionaltasuna
ikusteko. Horretaz gain, hantura ere zehaztasun handiz behatuko du.
Ohikoa da lesioa gertatu den gunearen erradiografia egitea. Horretarako,
hatz erpurua eta kaltetutako hatzaren mamia elkarrekin oposizioa eginez.
Honetaz gain, erresonantzia magnetikoa egin daiteke.
HATZETAKO ZAINTIRATUAK

AGER VALDERREY ETA AIMAR GARITANO Pgina 9
2. EMAN BEHARREKO TRATAMENDUA:
2.1. TRATAMENDU OROKORRA:
Kaltetutako gunea atseden egoeran utzi behar da. Hau da ez da ohiko
zereginak egiten jarraitu behar (artikulazio hori erabiliz). Bero eta hotza aldiro-
aldiro ipini behar dira kaltetutako gunean. Hau da, lehendabizi bata eta jarraian
bestea, biak txandatuz. Horrela, hantura murrizten baita. Ur gazitan sartzea
komeni da lesionatu den gunea eta bertan bere funtzionaltasuna ematea (hau
da mugiaraztea). Honetaz gain, hesgailuak (artikulazioa inmobilizatuz),
esparatrapuak (aldameneko gorputz-adarrari lotuz egonkortasun gehiago
edukitzeko) eta ferulak erabili daitezke (malguak kaltetutako gunea gehiago ez
atrofiatzeko edo zurrunak erabateko egonkortasuna emateko) kaltetutako
artikulazioa babesteko. Ez da gomendatzen baina zaintiratua gogorregia izan
bada ahal da ezbeharra jasan duen artikulazioa igeltsatu. Horrek alde txar bat
du, artikulazioak gehiegizko atrofia pairatzen baitu. Bestalde erabateko babesa
ematen dio giltzadurari. Azkenik, lotailuak oso kaltetuak geratu badira (III.
mailako zaintiratua) ebakuntza egin daiteke; elkarrengandik banandutako
lotailuaren bi muturrak elkarri sutura puntuei esker berriro itsatsiz. Hala ere hau
egiteak bere alde txarrak ditu, gehiegizko zurruntasuna ematen baitio lotailu
honek osatzen duen artikulazioari. Hausturak jasan dituen lotailua orbandu
egingo da. Orbantze denbora horrek, zaintiratuaren mailaren arabera gehiago
edo gutxiago iraun dezake: 1-6 aste bitartean. Beti ere, behar bezala zaintzen
bada. Zeren eta, bere ohiko funtzionaltasuna eman ezkero kaltetutako lotailuari,
gerta daiteke lesioak berez iraun behar lukeen denbora baina gehiagoz
luzatzea. Esan beharra dago, denbora tarte hau ere normala baina gehiago
luzatu daitekeela zaintiratua ez baldin bada behar bezain goiz diagnostikatzen.

2.2. EMAN BEHARREKO TRATAMENDUA
ZAINTIRATU MOTAREN ARABERA:
Zaintiratuen tratamendua beraien larritasun mailaren arabera:
I - II. mailakoak: hasiera batean kaltetutako gunean, izotza jarri eta
atseden eman behar zaio lesionatutako artikulazioari lehenengo
egunean. Ondoren, ferula malguak ipintzen dira artikulazioan eta
pixkanaka bere funtzionaltasuna ematen hasten da hurrengo
asteetan zehar. Kaltetutako gunea trinkotu egiten da hesgailu edo
ferulen bitartez. Horrela, hantura gutxiagotuz. Baina, ez da gehiegi
estutu behar; zeren eta gorputzak beharrezkoak dituen likidoen
garraioa trabatzen baitu artikulazio horretan zehar.
HATZETAKO ZAINTIRATUAK

AGER VALDERREY ETA AIMAR GARITANO Pgina 10

III. mailakoak: ferula gogorrak edo igeltsua erabil daitezke
kaltetutako artikulazioa guztiz inmobilizatzeko. Lotailuak egoera
oso kaxkarrean geratu badira eta gorputza ez bada gai bera
kabuz egoera horri aurre egiteko ebakuntza egiten da. 3-6 aste
bitartean iraun ohi ditu zaintiratu honek. Zaintiratu mota honen
ondorioz, ohikoa da itxuragabetasuna aurkeztea artikulazioak.
Baita min hondarra eta funtzionaltasun galera urria ere. Hala ere,
lesio hau sendatu daiteke behar bezala zaindu ezkero.
Funtzionaltasun galera berreskuratzeko eta min hondarra alde
batera uzteko komenigarria da hatzetako flexioa eta hedapena
egitea behin eta berriz. Horretaz gain, egunero ur gazitan sartu
eta bertan ariketa berdina hau errepikatzea onuragarria da. Ur
gazitan sartzeak; badirudi gatz ioiak urarekin erreakzionatzean
zaintiratuaren hantura jaistea eragiten dutela. Gainera, kaltetutako
artikulazioa trinkotu daiteke. Esan beharra dago, ebakuntzaren
ondoren lesioa gertatu den gunea, sendatu egiten dela. Baina, toki
horretako mugimendu galera dakar. Beraz, ebakuntza ondorengo
kasu zehatz hauetan bakarrik egiten da:
o Zaintiratuaren erruz hezur zati bat apurtzen denean.
o Lotailu bat guztiz hausten denean.



Lesio mota hauek behar bezala ez badira sendatzen, kaltea jasandako
artikulazioetan funtzionaltasun galera dakar, itxuragabetasuna eta minaz gain.
Hanturen aurkako pilulak hartu daitezke, hantura eta honek dakarren mina
murrizteko (beti ere lehenago urdail babesle bat hartu ezkero).


HATZETAKO ZAINTIRATUAK

AGER VALDERREY ETA AIMAR GARITANO Pgina 11
3. BIBLIOGRAFIA:
http://www.livestrong.com/es/signos-rotura-ligamentos-lista_7299/
http://www.elergonomista.com/ib06.html
http://es.mdhealthresource.com/disability-guidelines/sprains-and-strains-
hand-or-fingers
http://www.med.nyu.edu/content?ChunkIID=103695
https://es.answers.yahoo.com/question/index?qid=20071115040628AA6
vBui
http://www.menecesitas.com/2013/04/30/5-alimentos-basicos-que-te-
ayudan-a-cuidar-tus-articulaciones/
http://www.runners.es/nutricion-salud/articulo/gelatiniza-tus-
articulaciones

You might also like