You are on page 1of 7

KLABIKULAREN HAUSTURA

Klabikula esternoitik omoplatora dioan hezur luze bat da. Besoa eta gorputz enborra
lotzen duen hezurra da. Ispiluan begiratuta ikusi dezakezu eta baita ukitu ere, lepo eta
sorbaldaren arteko eremua ukituz.




Lepauztaia gehien hausten den hezurretako bat da. Hausketa mota hauek kontaktuzko
kiroletan asko ikusi daitezke, gehienak sorbalda, esku edo beso luzatuaren gainean
erortzeagatik gertatzen dira, gehiegizko presioa eraginez.


Pertsonaren adinak garrantzia du lesio mota hauetan: gaztetan hezurrak hazte
prozesuan daudelako eta ondorioz apurtzeko edo lesioak edukitzeko joera dute.

Hautsitako klabikula baten zantzuak hurrengoak izan daitezke:

Mindutako eremuan mina sentitzea

Besoa mugitzeko zailtasuna

Handitasuna, ukitzeari sentsibilitatea eta ubeldura ingurunean

Sorbalda edo besoa mugitzen saiatzean mina areagotzen doa

Karraska soinua edo sentsazioa besoa altxatzen den bakoitzean

Haustura eremuaren gainean konkor edo protuberantzia, batzuetan hezurra
azaletik atera daiteke

Sorbaldaren erorketa

Klabikula haustean inguruko gihar zuzenak uzkurtzen dira.





Zer egin beharko genuke:
Lehenengo urratsa medikuarengana joatea izango zen, honek gertatutakoa
kontatzeko esango dizu eta ea zein zantzu aurkezten dituzun. Ondoren
sorbalda aztertuko dizu, ea sentikorra den ukitzen diren puntuak, honek
hustura non dagoen jakiteko lagunduko dio. Medikuari haustuta dagoela
iruditzen bazaio sorbalda eta inguruko eremuko erradiografia bat egitea
eskainiko dizu. Froga honek haustura zehazki non dagoen eta nolakoa den
erakutsiko dio. Eta medikuak gauza gehiago aztertu edo modu zehatzagoan
aztertu nahi baditu hausturak TAC azterketa egingo dizu, hau da, mahai
estu batean etzan eta eskaner barrura sartutakoan ezingo zera mugitu zure
gorputzaren irudiak lausoak ez ateratzeko. Horrelako azterketa batzuk
koloratzaile berezi batez lagunduko dira hezurrak modu argiagoan ikus
daitezen. TAC froga gorputz osoan beste lesio batzuk aurkitzeko gai da,
gorputzaren irudi zehatzak ateratzeko gaitasuna duelako.
Klabikula hiru eremu desberdinetatik hautsi daitezke. Heren proximaletik,
heren mediotik eta heren distaletik hautsi daiteke. Hiru haustura mota
daude:

Haustura partziala: hustura honetan hezurra gurutzatzen duen lerroa ez
da guztiz banatzen. Lesio mota honetan ez da operaziorik behar, hezurra
inmobilizatuta utziko dugu beso-euskarriarekin batekin edo 8 formako
hesgailuarekin eta horrela bere kabuz soldatuko da hezurra denborarekin,
lesioa duen pertsonaren adinak zerikusia du errekuperaziorako denboran,
umeak azkar errekuperatzen dira eta nagusiak motelago. Lehenengo 24
orduetan ez dago gomendagarria medikamenturik hartzea, odol jario
areagotu dezakeelako. Besoak minik gabe mugi dezakezunean beso-
euskarriaren erabilera gutxitu dezakezu eta minik egiten ez dizuten
mobilizazio ariketak egin ahal zaitezke. Mina egiten dizunean gelditu eta
deskantsatu. Ariketa hauen mugimendua progresiboki handitzen joango da.
Behin besoa mugitzen hasita gomendagarria da hilabete egotea
kontaktuzko kirolik egin gabe, hilabete horretan zehar exijentzi maila
handitzen doan ariketak sartuko dira, batez ere sorbaldako lotailuentzako
ariketak sartuz. Medikuak ezer esan arte ez jarri eraztunik hatzetan.
Hilabetea pasa ondoren muskulazio ariketekin hasiko da, kirolean kontatuak
sartzen hasi zaitezke.




Haustura osoa: hezurraren hausturaren lerroa guztiz hausten da eta
hezurra bi edo zati gehiagotan apurtzen da.

Haustura irekia: hezurra haustean azala zulatu eta hezurra kanporatu
egiten da.

Azken bi haustura hauetan ebakuntza erabili beharko dugu hezurra konpontzeko. Kasu
hauetan torloju edo plaka berezi bat jarriko da haustutako hezurrean ondo soldatu
dadin. Ondo soldatu eta gero maila altuko kirola egin nahi baduzu gomendagarria da
hauek kentzea. Kendu nahi ez badituzu bizitza normala egin dezakezu, baino kirola
maila handian egin gabe. Hauek irritazioak sortzen badizute baita ere kendu egin
beharko lirateke. Operazioa eta gero medikuek mugikortasuna errekuperatzeko ariketa
suabeak egitea gomendatzen dute, ondoren sorbalda indartzeko egin behar dira
klabikula sendatzen ari den garaian. Nerabezaroetan 6-8 aste irauten du
errekuperazioak, baino hau ere haustura motaren menpe dago. Denbora honetan
zehar medikuarekin kontaktuan egotea gomendagarria eta garrantzitsua da, eta
gauzak lasaitasunarekin hartzea ez lesionatzeko berriz ere. Haustura mota larrienetan,
erabiltzen diren teknika ezagunenak konpresio plakak edo iltze intramedularrak dira
(steiman, kirschner, rush )























Zer egin lepauztaia hain errez ez hausteko:

Haustura mota hauek azkar eta edozein momentutan gertatu daitezkeenez
oso zaila da lesio mota hauek aurreikustea. Baino zailagoa izateko apurtzea
prebentzio lan hauek egin ditzazkezu:
o Kontaktuzko kirola egitean, babesgarriak jarri eta kirol hau egiteko
teknika honenak erabiltzen ikasi, horrela erorketak gogorrak eta
lesiotik babesten laguntzen du.
o Dieta onuragarri eta orekatu bat egin hezurrak fuerte mantentzeko.
kaltzioan eta bitamina D-n aberatsak diren jakiak eta barazkiak jan.
o Egiten dituzun entrenamenduak indarra eta malgutasuna lantzeko
ariketak izan daitezela. Horrelako gihar batzuk, hezurrak babesten
eta eusten baitituzte, baita ere erorketen aurrean bizia izaten.
Beroketa batean luzaketa dinamikoak egiteak lagunduko dizu zure
giharrek beraien maximoa ematea jokoan zehar.
o Zure kirolerako egokiak diren oinetakoak eraman, zure tailakoak eta
oinak ondo eusten dizkizunak, horrela erorketak saihestuko dituzu.

You might also like