You are on page 1of 1

HERRI TXIKIETAN ERE KALITATEKO OSASUN ZERBITZUAK

Alegiko Unitatean dagoen egoeraren aurrean, bajan dagoen mediku baten ordezkapen
ezarengatik LAB sindikatuak salaketa publikoa egin nahi du.
Alegiko Lehen arretako unitatean gaur egun osasun zerbitzua eskaintzeko, 5 mediku daude eta
pediatra bat daude. Alegiko unitate hau Dispertsio handiko Unitatea da, bere baitan:
Legorreta- Baliarrain ( mediku bat), Amezketa-Abaltzisketa ( mediku bat),
Bidegoian-Albistur-Beizama(mediku bat), Alegia-Ikaztegieta-Bedaio(2 mediku) hartzen ditu. 5
mediku horietatik, 2 oporretan daude eta ordezko bakar bat jarri dute 2 kupoak egiteko.
Beste mediku batek baja hartu du eta lau egunetan ez dute ordezkatuko, beraz, Amezketan
dagoen sendagilea bajan dagoen sendagilea da eta ordezko bat jarri beharrean, mediku bat
etorriko da ordu terdi kontsulta pasatzera, 10etatik- 11,30tara. Mediku hau gero Bidegoiena
joango da, 12etatik 14etara, eta gero mediku hau Alegira joango da 15etatik 17etara. Beraz,
dagoen dispertsioa kontutan hartu behar da.
Amezketa-Abaltzisketa eta Bidegoian-Albistur-Beizamako biztanleak medikua behar badute,
bere herrian ez dagoen orduan, Alegira joan behar dute eta han dagoen medikuak 3 kupo
atenditu beharko du.
Etxera joateko Larrialdiren bat baldin badago, mediku batek, lan gutxiago daukanak, joan
beharko du, edozein lekutan dagola ere.
Egoera horrela izanik, eta Alegiko lehen arretako unitatean herri txiki hauetako biztanleek
izango duten osasun zerbitzua bermatze aldera LAB sindikatuak bajan dagoen sedagilea lehen
bait lehen ordezkatzea eskatzen dugu.
LAB sindikatuak egoera larri honen aurrean eta arduraz jokatuz, Ekialde Eskualdeko Pertsonal
buruarekin harremanetan jarri nahi izan du eta ez bera eta ez Zuzendaritzako beste inorekin, ez
dugu hitz egiterik izan, eta hitzordua eskatzeko esan digute, ahal duenean biltzeko.
Horregatik salaketa egiten dugu, egoera larri honen aurrean, Osakidetzaren arduragabekeria,
berriro ere erakutsiz, berdin zaiola biztanleari ze asistentzia ematen zaion, ze baldintzatan
egiten den lana eta ze ondorio larri izan dezaken eguneroko egoera hauek.

You might also like