You are on page 1of 31

PESSOA BAT,

ANITZ PERTSUNA

Irakurraldi elebiduna


Irisarri, 2014ko urria

Iigo Roque & Cristina Barreto




AUTOPSIKOGRAFIA

Olerkaria itxurazale hutsa duzu.
Hain da itxurakeriari emana,
non min-itxurak egiten baititu
zinez minez izanik ere, jauna.

Eta hark idatziaren irakurleek
irakurritako minean dituzte senditzen,
bertzeak izaniko duda-mudak ez,
berek ez dituztenak baizen.

Eta hala, erroten ildotik,
biraka dabil, arrazoin-jostagarri,
trein erresortadun bat bakarrik,
bihotz deitutako hori.

AUTOPSICOGRAFIA

O poeta um fingidor.
Finge to completamente
Que chega a fingir que dor
A dor que deveras sente.

E os que lem o que escreve,
Na dor lida sentem bem,
No as duas que ele teve,
Mas s a que eles no tm.

E assim nas calhas de roda
Gira, a entreter a razo,
Esse comboio de corda
Que se chama corao




HANDI IZAITEKO, IZAN OSOA: ez
zure ezer putz edo ken.
Izan oso beti. Ager osorik
egite mendrenean ere.
Hala, urean islatzen da Ilargia,
ortzian bizi baita.

PARA SER GRANDE, S INTEIRO: nada
Teu exagera ou exclui.
S todo em cada coisa. Pe quanto s
No mnimo que fazes.
Assim em cada lago a lua toda
Brilha, porque alta vive.



Alberto Caeiro

Alberto Caeiro 1889an sortu eta 1915ean hil
zen; Lisboan sortu zen, bainan herritto batean
eman zuen ia bizi osoa. Ez zuen lanbiderik
eta kasik ikasketarik ukan. [] Caeiro erdi tamainakoa
zen, eta, nahiz zinez ahula zen (kukutxeztulak
eraman zuen), ez zirudien hain ahula
zenik. [] Ile hori margula zuen, eta begi urdinak;
erran dutanez, haren ikasketak hutsaren
hurrengo izan ziren: oinarrizko eskola bakarrik;
aita-amak goiz hil zitzaizkion, eta heien
etxean geratu zen, izeba zahar batekin baterat,
bizimodua errenta ttipi batzuetarik ilkitzen
baitzuen.


ARTALDEEN ZAINDARIA
II

Ene behakoa ekilore bat bezain bistakoa da.
Xenderetan ibili ohi niz
ezkerretarat eta eskuinetarat behatuz,
eta noiztenka gibelerat ere behatzen dut
Eta istant bakotxean ikusten dutan hori
aurretik nehoiz ikusi gabea da enetako.
Aise ohartzen niz horretaz
Badakit harridura existentziala ukaiten,
haur batek sor berritan lukeen bera baldin eta
benetan ohartuko balitz sortu dela
Sendi dut istant bakotxean sortzen nizela
munduko berritasun eternalerat

Sinesten dut munduan bitxilore batean bezala,
ikusi egiten dutalako. Bainan ez dut hartan pentsatzen,
pentsatzea ez konprenitzea delako

Mundua ez dago hartaz pentsatzeko egina
(pentsatzea begiak eri ukaitea da),
baizik hari behatzeko eta harekin akort izaiteko

Nik ez daukat filosofiarik: sentsuak dauzkat
Naturaz mintzatzen niz, bainan ez, hura zer den badakitalako,
baizik hura maite dutalako, horrexegatik maite dut gainerat,
maite duenak ez baitaki nehoiz zer maite duen
ez zendako maite duen, ez maitatzea zer den
Maitatzea xalotasun eternala da,
eta xalotasun bakarra ez pentsatzea da

****

O GUARDADOR DE REBANHOS
II

O meu olhar ntido como um girassol.
Tenho o costume de andar pelas estradas
Olhando para a direita e para a esquerda,
E de, vez em quando olhando para trs...
E o que vejo a cada momento
aquilo que nunca antes eu tinha visto,
E eu sei dar por isso muito bem...
Sei ter o pasmo essencial
Que tem uma criana se, ao nascer,
Reparasse que nascera deveras...
Sinto-me nascido a cada momento
Para a eterna novidade do Mundo...

Creio no mundo como num malmequer,
Porque o vejo. Mas no penso nele
Porque pensar no compreender ...

O Mundo no se fez para pensarmos nele
(Pensar estar doente dos olhos)
Mas para olharmos para ele e estarmos de acordo...

Eu no tenho filosofia: tenho sentidos...
Se falo na Natureza no porque saiba o que ela ,
Mas porque a amo, e amo-a por isso,
Porque quem ama nunca sabe o que ama
Nem sabe por que ama, nem o que amar ...
Amar a eterna inocncia,
E a nica inocncia no pensar...


VII

Ene herrittotik lurretik ikus daitekeen unibertso guzia ikusten dut
Horregatik ene herrittoa bertze edozoin lurralde bezain handia da,
ikusten dutanaren heinekoa bainiz
eta ez ene goratasunaren neurrikoa

Hirietan bizia ttipiagoa da
muino gaineko ene etxe huntan baino.
Hirietan etxe handiek giltzapean hesten dute ikusmena,
zeruertza ezkutatzen, gure behakoa zerutik aldenarazten,
ttipi egiten gaituzte, zeren dena edekitzen daukute eta ezin dugu behatu,
eta paubre egiten gaituzte, zeren gure aberastasun bakarra behatzea baita.

****

VII

Da minha aldeia vejo quanto da terra se pode ver no Universo...
Por isso a minha aldeia to grande como outra terra qualquer
Porque eu sou do tamanho do que vejo
E no, do tamanho da minha altura...

Nas cidades a vida mais pequena
Que aqui na minha casa no cimo deste outeiro.
Na cidade as grandes casas fecham a vista chave,
Escondem o horizonte, empurram o nosso olhar para longe
de todo o cu,
Tornam-nos pequenos porque nos tiram o que os nossos olhos
nos podem dar,
E tornam-nos pobres porque a nossa nica riqueza ver.

ARTZAIN AMOROSA

ARTZAIN AMOROSAK MAKILA GALDU ZUEN,
eta ardiak sakabanatu ziren mendi mazeletarik,
eta, pentsa eta pentsa, ez zuen xirula jo, nahiz hartako ekarria zuen.
Ez zion nehork xerkatu edo galdu. Ez zuen nehoiz kausitu makila.
Bertze batzuek, haren kontra madarikazioka, bildu zituzten ardiak.
Ez zuen nehork maite, hondarrean.
Patarra eta gezurrezko egia igan zituelarik, dena ikusi zuen:
haran zabalak, betiko pentze berdeez beteak,
urruneko bortu handiak, edozoin sentimendu baino errealagoak,
errealitate osoa, alegia, badirenak (zerua eta airea eta pentzeak) han ziren.
(Eta airea berriro, aspaldian urria, berriturik sartu zitzaion biriketan)
Eta senditu zuen aireak berriz, bainan minez, idekitzen ziola askatasun bat bularrean.

****

O PASTOR AMOROSO

O PASTOR AMOROSO PERDEU O CAJADO,
E as ovelhas tresmalharam-se pela encosta,
E, de tanto pensar, nem tocou a flauta que trouxe para tocar.
Ningum lhe apareceu ou desapareceu... Nunca mais encontrou o cajado.
Outros, praguejando contra ele, recolheram-lhe as ovelhas.
Ningum o tinha amado, afinal.
Quando se ergueu da encosta e da verdade falsa, viu tudo:
Os grandes vales cheios dos mesmos vrios verdes de sempre,
As grandes montanhas longe, mais reais que qualquer sentimento,
A realidade toda, com o cu e o ar e os campos que existem,
E sentiu que de novo o ar lhe abria, mas com dor, uma liberdade no peito.


ZIBILIZAZIOAZ MINTZATZEN ZIRA, eta izan behar ez duenaz,
edo halako izan behar ez duenaz.
Diozu denek sufritzen dutela, edo gehienek,
giza kontuak dauden-daudenean daudelako.
Diozu bertzelakoak balira gutiago sufrituko luketela.
Diozu zuk nahi bezalakoak balira hobe litzatekeela.
Entzuten dautzut, bainan ez adi?
Zendako entzun behar nizuke adi?
Zuri adi entzunda, ez nuke deus jakinen hondarrean.
Gauzak bertzelakoak balira, bertzelakoak lirateke: ez bertzerik.
Gauzak zuk nahi bezalakoak balira, zuk nahi bezalakoak lirateke soilik.
Gaixoa zu eta gaixoak bizia emaiten dutenak
zorionaren mekanika asmatu nahian!

****

FALAS DE CIVILIZAO, e de no dever ser,
Ou de no dever ser assim.
Dizes que todos sofrem, ou a maioria de todos,
Com as cousas humanas postas desta maneira.
Dizes que se fossem diferentes, sofreriam menos.
Dizes que se fossem como tu queres, seria melhor.
Escuto sem te ouvir.
Para que te quereria eu ouvir?
Ouvindo-te nada ficaria sabendo.
Se as cousas fossem diferentes, seriam diferentes: eis tudo.
Se as cousas fossem como tu queres, seriam s como tu queres.
Ai de ti e de todos que levam a vida
A querer inventar a mquina de fazer felicidade!


PRIMADERA ITZULTZEN DENERAKO
beharbada ez niz egonen munduan.
Orai imajinatu nahi nuke primadera giza jendea dela
pentsatzeko negar eginen lukeela
bere adiskide bakarra galdua duela ikustean.
Haatik, primadera ez da gauza bat:
erraiteko molde bat da.
Liliak edo hosto berdeak ere ez dira itzultzen.
Liliak eta hosto berdeak bertze batzuk dira.
Bertze egun goxo batzuk dira.
Ez da ezer itzultzen, ez errepikatzen, dena erreala baita.

****

QUANDO TORNAR A VIR A PRIMAVERA
Talvez j no me encontre no mundo.
Gostava agora de poder julgar que a Primavera gente
Para poder supor que ela choraria,
Vendo que perdera o seu nico amigo.
Mas a Primavera nem sequer uma cousa:
uma maneira de dizer.
Nem mesmo as flores tornam, ou as folhas verdes.
H novas flores, novas folhas verdes.
H outros dias suaves.
Nada torna, nada se repete, porque tudo real.

NATURARI BURUZ DIREN IRITZI GUZIEK
ez dute nehoiz belar bat hazaraziko edo lili bat ernaraziko.
Gauzei buruzko jakituria osoa
ez da nehoiz eskuekin hartzeko gisakoa izan, nahiz gauzak eskuekin har daitezkeen;
zientziak egiazko izan nahi badu,
ba dea zientziarik gabeko gauzak baino zientzia egiazkoagorik?
Begiak hesten ditut, eta lur gogorraren gainean etzaten niz;
lur horren errealitatea hain da erreala, non ene bizkarrak ere sumatzen baitu.
Ez daukat arrazoimenaren beharrik, sorbaldarik izanez gero.

****

TODAS AS OPINIES QUE H SOBRE A NATUREZA
Nunca fizeram crescer uma erva ou nascer uma flor.
Toda a sabedoria a respeito das cousas
Nunca foi cousa em que pudesse pegar como nas cousas;
Se a cincia quer ser verdadeira,
Que cincia mais verdadeira que a das cousas sem cincia?
Fecho os olhos e a terra dura sobre que me deito
Tem uma realidade to real que at as minhas costas a sentem.
No preciso de raciocnio onde tenho espduas.

Ricardo Reis

Ricardo Reis 1887an sortu zen [...], Porto-n;
mirikua da, eta egun Brasilen bizi da. [] Caeiroren
aldean, ttipixeagoa da, poxi bat ttipiago,
bainan indartsuagoa, iharragoa. []
Haren azala beltzarana da, distirarik gabea. []
Jesuiten ikastetxe batean ikasi zuen, eta,
gero, mirikuntza egin; 1919az geroztik,
Brasilen bizi izan da, monarkikoa izaiteagatik
harat erbesteratu ondoren. Latinista
da bertzeren heziketagatik, eta erdi helenista,
bere heziketagatik.

Segur paratzen niz bertsoen
zutabe sendoan ten,
ez niz datozkeen ahanztura
asmaezinen beldur;
zeren gogoa, barnean mirestean
adi munduko islak,
plegatzen da, eta mundua arteak
sortzen du, ez gogoak.
Hala grabatzen da han istantaren
izaite iraunkorra.


Seguro assento na coluna firme
Dos versos em que fico,
Nem temo o influxo inmero futuro
Dos tempos e do olvido;
Que a mente, quando, fixa, em si contempla
Os reflexos do mundo,
Deles se plasma torna, e arte o mundo
Cria, que no a mente.
Assim na placa o externo instante grava
Seu ser, durando nela.


Gogo goran ezartzen dut goranzko
bulka, zoriari utzirik,
haren legeei, bertsoa;
ezen, pentsamena gora delarik,
letra xerka doakio
eta hotsa zerbitza.

Ponho na altiva mente o fixo esforo
Da altura, e sorte deixo,
E s suas leis, o verso;
Que, quando alto e rgio o pensamento,
Sbdita a frase o busca
E o escravo ritmo o serve.


Berriro uda berriak dakartza
lili antza-berriak, eta berriz
margoa berdetzen da
hosto berpiztuetan.
Bakarrik itzultzen du leize elkorrak,
garentxoaren zurrupatzaile isil,
presentzia bizia
argi goren argira.
Bakarrik; eta askaziak, pentsatuz,
arrazoina lagun, hutsik deitzen du
bederatzi giltzapeko
Estigia itzuriezinera.
Jinko izan zena kantu-kantari,
Olinpoko deien entzule fina,
entzule ulertzaile,
gaur ez da deus ere.
Ehundu, ehuleok, girlandak.
Nor koroatu, hura koroatu ezik?
Opagai gisa eskain,
hileta fedegaberako.
Libratu hobitik eta Orkotik
fama; eta zu, Ulisesek altxatua,
zu, zazpi mendietan,
ama-harrotu zaitez,
hala harrotzen baitira Homeroren
zazpi hiriak, Lesbos alkaikoa,
Tebas heptapiloa,
Pindaroren Ogigia.


De novo traz as aparentes novas
Flores o Vero novo, e novamente
Verdesce a cor antiga
Das folhas redivivas.
No mais, no mais dele o infecundo abismo,
Que mudo sorve o que mal somos, torna
clara luz superna
A presena vivida.
No mais; e a prole a que, pensando, dera
A vida da razo, em vo o chama,
Que as nove chaves fecham
Da Estige irreversvel.
O que foi como um deus entre os que cantam,
O que do Olimpo as vozes, que chamavam,
Escutando ouviu, e, ouvindo,
Entendeu, hoje nada.
Tecei embora as, que teceis, grinaldas.
Quem coroais, no coroando a ele?
Votivas as deponde,
Fnebres sem ter culto.
Fique, porm, livre da leiva e do Orco,
A fama; e tu, que Ulisses erigira,
Tu, em teus sete montes,
Orgulha-te materna,
Igual, desde ele, s sete que contendem
Cidades por Homero, ou alcaica Lesbos,
Ou heptpila Tebas,
Oggia me de Pndaro.


Llaburra duzu bizirik luzeena,
eta gaztaroa! Ai, Kloe, Kloe,
maitatu edo edan
edo amestu ezik,
lege gupidagabeak natxika, mingarri
zait oren baitezpadakoa, denbora badoa,
eta ene beharrirat
ezkutuko ertzaren
azantza dator, eta han lirio hotzak
azpitik hazten dira, eta ur-lasterrak
ez daki non den eguna,
xangrinezko xuxurla.

Quo breve tempo a mais longa vida
E a juventude nela! Ah! Clo, Clo,
Se no amo, nem bebo,
Nem sem querer no penso,
Pesa-me a lei inimplorvel, di-me
A hora invita, o tempo que no cessa,
E aos ouvidos me sobe
Dos juncos o rudo
Na oculta margem onde os lrios frios
Da nfera leiva crescem, e a corrente
No sabe onde o dia,
Sussurro gemebundo.

Oi, oin hutsen erritmo antzinakoa,
ninfen erritmo errepikatu hori,
zuhaiztiaren azpian
dantza-hotsa jotzean,
zuek hondartza zurian oroitu
zoin ilun den haguna; infanteak,
sendabiderik gabeak
sendabiderik bada,
berregin gurpil ozena, Apolok
kurba doratua bihurdikatu eta
itsasoa gora-behera
ibili bitartean.

O ritmo antigo que h em ps descalos,
Esse ritmo das ninfas repetido,
Quando sob o arvoredo
Batem o som da dana,
Vs na alva praia relembrai, fazendo,
Que escura a espuma deixa; vs, infantes,
Que inda no tendes cura
De ter cura, reponde
Ruidosa a roda, enquanto arqueia Apolo,
Como um ramo alto, a curva azul que doura,
E a perene mar
Flui, enchente ou vazante.

Koroatu ni arrosaz,
koroatu ni zinez
arrosaz...
arrosa iragankorrez
kopetan zimeldu arren
hain fite!
Koroatu ni arrosaz
eta hosto laburrez.
Aski dut.

Coroai-me de rosas,
Coroai-me em verdade
De rosas
Rosas que se apagam
Em fronte a apagar-se
To cedo!
Coroai-me de rosas
E de folhas breves.
E basta.

lvaro de Campos


lvaro de Campos Tavira-n sortu zen, 1890eko
urriaren 15ean (arratsaldeko oren bata eta erdietan,
Ferreira Gomes-ek erran zautanez; eta egia
da, zeren, horoskopoa oren hortako eginez gero,
zuzena baita). Jakina denez, itsas ingeniaritza ikasi
zuen Glasgowen, bainan orai Lisboan bizi da
lanik egin gabe. [] Camposen azala zuriaren
eta beltzaranaren artekoa da; portuges juduen
tipokoa da pixka batean; ilea, haatik, leuna du,
eta gehienetan albo baterat orraztua; monokuloa
erabiltzen du. [] lvaro de Camposek lizeoan
ikasi zuen, eta, gero, Eskoziarat igorri zuten ingeniaritza
egiterat: lehenik, mekanikoa eta, hurrena,
itsas ingeniaritza. Bakantza batzuetan, Ekialdean
barrena ibili zen, eta han ondu zuen Opirio
olerkia. Beiras-ko osaba batek, erretorea hura,
latina irakatsi zion.


TABAKO-DENDA

Ez niz ezer.
Ez niz nehoiz izanen ezer.
Ezina dut zerbait izan nahi izaitea.
Horretaz lekorat, munduko amets guziak ditut ene barruan.
Ene gelako leihoek,
munduko milunka geletarik gela ezezagun huntakoek
(eta jakinez gero zoin den, zer jakitea litzateke?)
jendeak etengabe trabeskaturiko karrika baten misteriorat emaiten dute,
karrika hori ezin du ezein pentsamenduk iritsi,
erreala da, ezinezko molde batez erreala, zinezkoa, molde ezezagun batez zinezkoa.
Bizkitartean, gauzen misterioa harri eta izakien azpian dago.
Bizkitartean, Heriok hormetan hezetasunak eta gizakiengan ile urdinak ezartzen ditu.
Bizkitartean, Halabeharrak ororen karroza gidatzen du ezerezaren errepidetik.
Gaur unaturik nago, egia baneki bezala.
Gaur buruargi nago, hilzorian banintz bezala
eta gauzekin betebehar bakarra baneuka bezala:
adio erraitea, zeren, etxe hau eta karrikaren alde hau
trein baten bagoi-ilara bihurturik, abiatzeko xistua
aditzen baita ene buruaren barnean,
eta ene nerbioen ikara eta hezurren karranka joanekoan.
Gaur estonaturik nago, pentsatu eta kausitu eta ahantzi zuena bezala.
Gaur erdibiturik naukate karrikaren bertzaldeko
tabako-dendari zor daukotan leialtasunak, erreala kanpotik,
eta dena amets hutsa delako usteak, erreala barnetik.
Huts egin dut denean.
Asmo berezirik izan ez dutanez, dena eta ezer ez bat izan dira, beharbada.
Ene heziketatik,
etxe gibeleko leihotik erori nintzen,
larre alderat joan nintzen asmo handiz.
Han, ordea, belar eta zuhaitzak baizik ez nituen kausitu,
eta jenderik zenean ere bertzea bezalakoa zen.
Leihotik jalgi, aulki batean eseri. Zer pentsatu behar dut?
Nolaz jakinen dut zer izanen nizen, ez badakit zer nizen?
Pentsatzen dutana izan? Hainbertze gauza nizela pentsatzen dut eta!
Eta hainbertzek uste dute gauza bera direla: ezin dira hainbertze izan!
Jenioa? Orai berean
ehun mila burmuinek ni bezalako jenioak direla uste dute ametsetan,
eta historiak ez du, nork jakin, bat bedera ere seinalatuko,
eta ez da izanen geroko konkisten simaurra baizik.
Ez, ez dut nire buruagan sinesten.
Eroetxeetan segurantziaz beteriko hainbertze zoro badira!
Ni, ezein segurantziaren jabe ez nizen hau, segur al niz, oso ala batere ez?
Ez, ezta nire buruaz ere...
Munduko zonbat ganberatan eta ez-ganberatan
ez dira izanen jenio-ustekoak ametsetan?
Zonbat xede goren eta zintzo eta buruargi
bai, zinez goren eta zintzo eta buruargi,
beharbada egingarriak, batek daki,
ez dira sekula iguzkiaren argipe errealera jalgiko edo jendearen beharrietarat iritsiko?
Mundua hura konkistatzeko sortu denarendako da,
eta ez, hura konkista dezakeela amets egiten duenarendako, arrazoina fabore ukanik ere.
Ametsetan Napoleonek baino gauza gehiago eginak ditut nik.
Alegiazko bularrean Kristok baino gizatasun gehiago dut estutua.
Kant-ek ere idatzi gabeko filosofiak eginak ditut gordeka.
Hala ere, ganberakoa niz eta, beharbada, izanen,
han bizi ez izanik ere;
beti izanen niz hortakoz sortu ez dena;
beti izanen niz bakarrik dohainak dituena;
beti izanen niz aterik gabeko horma baten ondoan atea noiz idekiko haiduru egon zena
eta oilategi batean Infinituaren kantorea abestu zuena,
eta Jinkoaren mintzoa putzu estali batean entzun zuena.
Nire buruarengan sinetsi? Ez, ezta bertze ezertan ere.
Isur diezazkitala Naturak suzko buruaren gainean
bere iguzkia, bere euria, ilea orrazten didan haizea,
eta gaineratekoa datorrela, baldin badator, edo jin behar badu, edo ez datorrela.
Izarren esklabo bihotzekoek
ohetik jaiki aurretik konkistatzen dugu mundu osoa;
esnatzean, haatik, hura opakua da,
jaikitzean, hura bertzerena da,
etxetik jalgi eta hura lur osoa da;
areago, Iguzki Sistema eta Esne Bidea eta Zehaztugabea.
(Jan ezan xokolata, neskatxa;
Jan ezan xokolata!
Pentsa xokolata dela munduko metafisika bakarra.
Pentsa erlisione guziek ez dutela gozogintzak baino ikasbide gehiago.
Jan, neskatxa, jan!
Nahi niken nik hire egia horrekilan xokolata jan!
Bainan nik pentsatu egiten dinat, eta, zilar-papera, eztainuzkoa hura, kentzean,
lurrerat aurtikitzen dinat dena, bizia aurtiki dutan bezala).
Haatik, bertsoon idazkera lasterra, bederen,
geratzen da izanen ez nizenaren garraztasunetik,
ezinezkoaren atari pitzatu bat balitz bezala.
Haatik, bederen, malkorik gabeko erdeinua daukot nire buruari,
erdeinu prestua, gutienik ni nizen arropa zikina
gauzen joanera, hala moduz, jaurtitzeko keinu luzean,
eta etxean geratzen niz alkandorarik gabe.
(Zu, kontsolagarria, existitzen ez zarelako kontsolagarri zaren hori,
edo greziar jinkosa, estatua bizidun gisa sortua,
edo erromatar emakume patrizioa, ezinago printzipal eta galgarria,
edo koblakarien printzesa, arras jentil eta koloretsua,
edo hemezortzigarren mendeko markesa, bular oparokoa eta urrutikoa,
edo gure gurasoen denborako kabareteko dantzari famatua,
edo ez-dakit-zer modernoa ez zait bururatzen zer,
horrek guziak, zernahi dela ere, zarela ere, inspiraziorik balekar dakarrela!
Ene bihotza suil huts bat da.
Espirituak deitzen dituztenek espirituak deitzen dituzten bezala deitzen dut
nire burua, eta ez dut deus kausitzen.
Leihorat ondoraturik, argi-argi ikusten dut karrika.
Saltokiak ikusten ditut, oinbideak ikusten ditut, autoak ikusten ditut igarotzean,
gurutzatzen diren izaki bizidun beztituak ikusten ditut,
zakurrak ikusten ditut, halakorik ere baita,
eta hori guzia pisu zait, ni deserrirat zigortu
eta hau guzia atzerria balitz bezala, dena bezala).
Bizi izan niz, ikasi, maitatu eta, are, sinetsi dut,
eta gaur edozoin eskalez jelos niz, ni hura ez nizelako.
Bakoitzaren zirtzilei eta zauriei eta gezurrari so egiten diet,
eta pentsatzen dut: beharbada nehoiz ez zira bizi
izan edo ez duzu ikasi edo maitatu edo sinetsi
(zeren horrekin guziarekin errealitatea egin baitaiteke holakorik egin gabe ere);
beharbada, soilik existitu zira buztana moztu daukoten sugandila bat bezala,
zeina buztana baita, astinka, buztanetik haratago.
Enekin egin nuen ez nekiena,
eta enekin egin nezakeena ez nuen egin.
Okerreko mozorroa jantzi nuen.
Gero ezagutuko naute ez nintzenagatik, hura gezurtatu ez bainuen, eta galdu nuenagatik.
Maskara erantzi nahi izan nuenean,
aurpegiari kolatua zen.
Maskara erantzirik mirailera behatu nuenean,
zahartua nintzen.
Mozkor nindagoen, ordurako ez nekien nola jantzi kendu gabeko mozorroa.
Maskara kendurik, aldagelan lo egin nuen,
kaltegabe izaiteagatik
zuzendaritzak onartu zakur bat banintz bezala,
eta istorio hau idatziko dut sublimea nizela erakustekoz.
Ene bertso elkorren musikaren esentzia,
hartuko bazintuztete ene sorkaritzat bederen,
aurreko tabako-dendaren aurrean geratu beharrean,
existentziaren kontzientzia hankapean zanpatuz,
hura mozkorra behaztopatzen duen tapiza
edo buhameek ebatsi atariko tapiz deusetako ez dena balitz bezala.
Tabako-dendaren jabea, halere, aterat iritsi eta atean geratu da.
Buru gaizki biratuaren deserosotasunaz behatzen daukot,
eta gaizki konprenitzen duen arimaren deserosotasunaz.
Hura hilen da, eta ni hilen niz.
Hark izen-ohola utziko du, eta nik bertsoak utziko ditut.
Halako batean, izen-ohola hilen da, eta bertsoak ere bai.
Handik denbora baterat, izen-ohola egon zen karrika hilen da,
eta bertsoen hizkuntza ere bai.
Hurrena, horren guziaren gertaleku izan zen planeta erraldoia hilen da.
Bertze sistema batzuetako bertze satelite batzuetan, jendeki antzeko batzuek
bertso suerte batzuk egiten segituko dute eta izen-ohol antzeko batzuen azpian biziko dira,
beti bata bertzearen aurrean,
beti bata bertzea bezain debaldeko,
beti ezinezkoa erreala bezain zentzugabe,
beti sakoneko misterioa azaleko misterioaren loaldia bezain zinezko,
beti hau edo beti bertzea, edo ez hau ez bertzea.
Gizon bat, halere, tabako-dendarat sartu da (tabakoa erosterat?),
eta bistako errealitatea ene gainerat erori da banpez.
Zutitzen niz indarrez, sinestez, gizatasunez,
eta bertso hauek idazterat deliberatzen niz, kontrakoa erraiteko.
Zigarreta bat pizten dut, horiek nola idatz pentsatzean,
eta zigarretan pentsu guzien askapena jastatzen dut.
Keari jarraikitzen natzaio bere ibilian,
eta gozatu egiten dut, sentiberatasun eta gaitasun beteko istant batean,
hipotesi guzien askapena ikusirik
eta oharturik metafisika ezinegonaren ondorio dela.
Gero, etzan egiten niz aulkian,
eta pipatzen segitzen dut.
Halabeharrak utzi bitartean, pipatzen segituko dut.
(Ene garbitzalearen alabarekilan esposatuko banintz,
zoriontsu nintzateke beharbada).
Gero, aulkitik altxatzen niz. Leihorat noa.
Gizona jalgi da tabako-dendatik (txanponak praketako sakeletan sartuz?).
Hara, ezaguna da: Esteves da metafisikarik gabe.
(Tabako-dendaren jabea aterat jalgi da).
Jinkoak hartaraturik-edo, Estevesek gibelerat behatu eta ikusi nau.
Eskuarekin diosala egin dit, eta nik Adio, Esteves! erran daukot garrasika, eta unibertsoa
berriz osatu da idealik eta esperantzarik gabe, eta tabako-dendaren jabeak irribarre egin du.

****

Ler todo o poema seria longo demais. Em portugus s a ltima parte.

TABACARIA

Acendo um cigarro ao pensar em escrev-los
E saboreio no cigarro a libertao de todos os pensamentos.
Sigo o fumo como uma rota prpria,
E gozo, num momento sensitivo e competente,
A libertao de todas as especulaes
E a conscincia de que a metafsica uma consequncia de estar mal disposto.
Depois deito-me para trs na cadeira
E continuo fumando.
Enquanto o Destino mo conceder, continuarei fumando.
(Se eu casasse com a filha da minha lavadeira
Talvez fosse feliz.)
Visto isto, levanto-me da cadeira. Vou janela.
O homem saiu da Tabacaria (metendo troco na algibeira das calas?).
Ah, conheo-o: o Esteves sem metafsica.
(O Dono da Tabacaria chegou porta.)
Como por um instinto divino o Esteves voltou-se e viu-me.
Acenou-me adeus gritei-lhe Adeus Esteves!, e o universo
Reconstruiu-se-me sem ideal nem esperana, e o Dono da Tabacaria sorriu.

MAGNIFICAT

Noiz finituko da barneko gau hau, unibertsoa,
nik, ene arimak, nire egun berria ukan dezadan?
Noiz atzarriko niz esnaldi huntatik?
Ez dakit. Iguzkiak argi egiten du goienean,
hari adi-adi ezin behatzeko maneran.
Izarrek hotz kliskatzen dituzte begiak,
heiek ezin zenbatzeko maneran.
Bihotza bertzerendurik pilpiratzen da,
hura ezin aditzeko maneran.
Noiz iraungiko da antzerkirik gabeko drama hau,
edo dramarik gabeko antzerki hau,
etxea txukundu dezadan?
Non? Nolaz? Noiz?
Bizi-begiz behatzen didazun katu horrek,
nor duzu hor sakonean?
Hori! Horixe!
Horrek, Josuek bezala, iguzkia geldiaraziko du, eta ni atzarriko niz;
eta orduan egun berria jinen da.
Irribarre egin, lotan, arima enea!
Irribarre egin, arima enea, eguna izanen baitzira!

****
MAGNIFICAT

Quando que passar esta noite interna, o universo,
E eu, a minha alma, terei o meu dia?
Quando que despertarei de estar acordado?
No sei. O sol brilha alto,
Impossvel de fitar.
As estrelas pestanejam frio,
Impossveis de contar.
O corao pulsa alheio,
Impossvel de escutar.
Quando que passar este drama sem teatro,
Ou este teatro sem drama,
E recolherei a casa?
Onde? Como? Quando?
Gato que me fitas com olhos de vida, quem tens l no fundo?
esse! esse!
Esse mandar como Josu parar o sol e eu acordarei;
E ento ser dia.
Sorri, dormindo, minha alma!
Sorri, minha alma, ser dia!

Fernando Pessoa (ortonimoa)

Fernando Pessoa Lisboan sortu zen 1888an, eta Lisboan berean hil 1935ean.
Gazte-denbora Hegoafrikan eman zuen, haren aitaordea Portugalen kontsula baitzen
britainiar kolonia hartan. Handik ekarri zuen ingelesa, eta idazlan anitz ingelesez
ondu zituen, bainan laster ohartu zen portugesa haren aberri bakarra zela.
Merkataritza-bulegoetan idazlari-lanetan arizan zen, gainerateko denbora guzia
literaturarako utziz, ezin bereizteko maneran harena bizi bat ala obra bat izan zen.


UZTAZU AMESTEN

Egizu lo, ni beilan nagoela...
Uztazu amesten, mesedez...
Nitan ez da ezein alaitasunik.
Ametsetako nahi zaitut bakarrik,
zu maitatzeko, ez.

Zure haragi barea
hotza da ene amodioan.
Akitua da ene irritsa.
Zure izaitearen ametsa
ez dut ukan nahi ere besoetan.

Egizu lo, lo, lo,
egonean egon zure irribarreetan...
Amesten zaitudanean hain nago gogo-bahiturik,
ezen ez baita ametsa sorginkeria baizik,
eta senditu gabe nabila ametsetan.
DEIXA-ME SONHAR

Dorme enquanto eu velo...
Deixa-me sonhar...
Nada em mim risonho.
Quero-te para sonho,
No para te amar.

A tua carne calma
fria em meu querer
Os meus desejos so cansaos.
Nem quero ter nos braos
Meu sonho do teu ser.

Dorme, dorme. dorme,
Vaga em teu sorrir...
Sonho-te to atento
Que o sonho encantamento
E eu sonho sem sentir.

EZ: ETZAZU ERRAN EZER!
Aurrez badakit-eta,
nahiz zure ahotik ez ager,
eta entzuna dut jada.

Eta entzuna dut, hain xuxen,
zuk erranik baino era hobean.
Zu zarena ez da biltzen
erranezko eta egunezko lorean.

Zu baino are hobea da.
ez erran ezer: izan zaitez
gorputz biluziaren xarma,
ikusezin-ikusgai molde batez.

NO: NO DIGAS NADA!
Supor o que dir
A tua boca velada
ouvi-lo j

ouvi-lo melhor
Do que o dirias.
O que s no vem flor
Das frases e dos dias.

s melhor do que tu.
No digas nada: s!
Graa do corpo nu
Que invisvel se v.

ULISES

Mitoa da ezereza eta badena.
Zerua zabaltzen duen iguzkia,
mito mutu eta argiduna:
Jinkoaren gorpuzkia,

biluzia eta biziduna.
Hura, hemen porturat egina,
izan zen ez existitze aldera.
Ez zuen behar existentziaren mozkina.

Jin zen ez jite aldera,
eta gu sortu gintuen, gizakiak.
Hala elezaharra lerratzen da,
errealitatean sarturik,

eta hura ernaltzean gertatzen da.
Azpian, bizia dago erdibiturik
soraio bezala hilda.

ULISSES

O mito o nada que tudo.
O mesmo sol que abre os cus
um mito brilhante e mudo--
O corpo morto de Deus,

Vivo e desnudo.
Este, que aqui aportou,
Foi por no ser existindo.
Sem existir nos bastou.

Por no ter vindo foi vindo
E nos criou.
Assim a lenda se escorre
A entrar na realidade,

E a fecundla decorre.
Em baixo, a vida, metade
De nada, morre.

UHARTE ZORIONEKOAK

Zer ahots dakar uhainen soinuak
ez dena itsasoaren soinu?
Guri mintzo zaigun norbaiten ahotsa,
entzunez gero isiltzen den hotsa,

hura entzutea baita debeku.
Eta bakarrik, kasik lo,
entzunez gero entzuten ari garela ez jakinik
hark erraiten dauko Esperantza

lo dagoen haur antza
lotan irribarre egiten duenari.
Uharte zorionekoak
lekurik gabeko lurrak dira.

Errege han bizi da esperoan.
Halere, esnatzerakoan
isiltzen da ahotsa, itsaso soilari begira.

AS ILHAS AFORTUNADAS

Que voz vem no som das ondas
Que no a voz do mar?
a voz de algum que nos fala,
Mas que, se escutarmos, cala,

Por ter havido escutar.
E s se, meio dormindo,
Sem saber de ouvir ouvimos
Que ela nos diz a esperana

A que, como uma criana
Dormente, a dormir sorrimos.
So ilhas afortunadas
So terras sem ter lugar,

Onde o Rei mora esperando.
Mas, se vamos despertando
Cala a voz. e h s o mar.



MINTZALDI / EZTABAIDA
MINTZAPLAZA
Euskararen egoera eta euskararen aldeko hizkuntza politika(k)
aipagai. Erramun Bachoc eta Iaki Martinez de Lunaren hitzaldiak eta
ondotik mahain-ingurua hautetsiekin
Kanaldude & Irulegiko irratia & Baxenabarreko Euskara Gidaritza Batzordeak antolaturik
Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenen eta ez dutenen arteko topaketa
AEK Garazi-Baigorriko Gau Eskola & Ortzaizeko ikastolak antolaturik
GOIZAREKIN
Le 19/10/2014 LARCEVEAU
EGUERDITAN
ARRATSALDEAREKIN
10:00
10:00
12:00
12:00
etatik goiti
14:00
15:00
BAXE NAFARROAKO LEHENGO
BERTSULARIEN BERTSOAK
Haurrek kantaturik Oraingo bertsulariak Erakusketa
Bertsularien Lagunak Elkarteak antolaturik
16:00
DANTZA IKUSGARRIA
Burgaintzi eta Arrolako dantzariekin eta topa dantza ikusgarriaren zati bat
Iruski taldeak emanik
URRIAREN 19A, IGANDEAREKIN
LA
R
Z
A
B
A
LE
N
HAUR ETA GAZTEEN XOKOA
Uda Leku eta Gaia (Herri kirolak) elkarteek kudeaturik
KARRIKA ITZULIA
Bunuztar xoriak & Burgaintzi & Iruski dantza taldeek emanik
PILOTA
Bota luze Iholdi-Oztibarre eta Amikuze Herri Elkargoetako kirol animatzaileak &
Oztibartarrak pilota batasunak antolaturik
13:00
etatik goiti
HILARRIEN INTERPRETAZIO ZENTROA
Ez duzu ezagutzen ? Hor duzu parada !
euskara@baxenafarroa.fr
06 72 96 59 55
Xehetasunak/Infos
Bazkaria lekuan berean eta ostatuetan
Matin
A partir de midi
Aprs-midi
Jeux pour enfants et passe-rue
2014ko urriaren 9tik 19ra
2014ko urriaren 9tik 19ra
B
A
X
E


N
A
F
A
R
R
O
A
K
O

Confrence-dbat sur la situation de leuskara et la politique linguistique en faveur du
basque (traduction simultane basque >> franais) et Mintzaplaza ou bascodrome
Pelote, spectacle de danse, bertso chants par les enfants et possibilit
de dcouvrir le centre dintrprtation des stles discoidales
DONAPAULE
DONAZAHARRE
BEHORLEGI
LARZABALE
DONIBANE GARAZI
IRISARRI
LANDIBARRE
BAIGORRI
AIZIRITZE
ARBERATZE
1 7
8
2 9
3
4 6
5
10
13 14
15
16
12
11
Osteguna
Ostirala
Ibiakoitza
Igandea
Astelehena
Asteartea
Jeudi
Vendredi
Samedi
Dimanche
Lundi
Mardi
10:00 Donazaharreko Lutxibordan
Oskar Alegriak egin Emak bakia filma
Xehetasunak : emakbakiafilms.com
Argitze-k antolaturik
Pista-jokoa, hondarkinen berexketari
sentsibilizatu jokoaren bidez
Bil ta Garbi-k antolaturik
Pista-jokoa, hondarkinen berexketari
sentsibilizatu jokoaren bidez
Bil ta Garbi-k antolaturik
9a, ostegunarekin
10a, ostiralarekin
11a, ibiakoitzarekin
20:30
FILMA
13a, astelehenarekin
11:00
INGURUMENA
11:00
INGURUMENA
Oskar Alegriak egin Emak bakia filma
Xehetasunak: emakbakiafilms.com
Garazikus-ek antolaturik
20:30
FILMA
Elsa Oliarj-Ines-ek egin
Haien gaztaroan, iragana agerian
Kanaldude-k (Aldudarrak bideo) antolaturik
14a, asteartearekin
20:30
DOKUMENTALA
16a, ostegunarekin
EKE eta AEK-ren eskutik jadanik Baionako aldean egiten den
bezala bi mailetako euskarazko diktaketa
Pagoeta kultur elkartearen eskutik
10:00
DIKTAKETA
Beat Lascano-k izkiriatu eta Maialen Torre-k
zuzendu Aments obra - 8
Ortzaizeko ikastolak antolaturik
20:30
ANTZERKIA
18a, ibiakoitzarekin
Mugak erakusketaren bisita komentatua
Ttitto Aguerre-kin, Maddi Zubeldia-ren emanaldia, Antton
Arrizabalaga-k pianoan lagundurik
Obrak ikusgai urriaren 4tik 19a artio
Itzal Aktiboa-k antolaturik
18:30
ARTEA
17a, ostiralarekin
Baiu Kiribil konpainiaren eskutik,
lan aurkezpena, 6 urtez gorako haurrendako
Baxe Nafarroako Herri Antzokiak antolaturik
ANTZERKIA
Baiu Kiribil konpainiaren eskutik, lan aurkezpena,
6 urtez gorako haurrendako, familiendako
Baxe Nafarroako Herri Antzokiak antolaturik
16:00
ANTZERKIA
Irigarai-ek idatzi, J.P Indaburu-k zuzendu eta Irisarriko 7 gaztek eman
Sei liliak antzezlana eta ondotik Istao bat
Mari Bi Sos taldearen eskutik
HarEman elkarteak antolaturik
20:30
ANTZERKIA
Katixa Dolhar-k idatzi Biribilgune eta Koldo Amestoy-ek
idatzi Erran bezala liburuen presentaketa
Garazi-Baigorriko liburutegiak antolaturik
11:00
IDAZLE
TOPAKETA
12a, igandearekin
Zirko tailerrak haurrentzat
Aiziritzeko Herriko Etxeak antolaturik
15:00
GazteKaitza erakusketaren estreinaldia
eta bisita komentatua
Obrak ikusgai urriaren 10etik azaroaren 1a artio
Itzal Aktiboa-k antolaturik
18:30
ARTEA
Fernando Pessoa Portuges idazlearen obra:
Iigo Roque Eguzkitza-k idatzi Poemak pluralean
antologiak Pessoaren pluraltasuna agertzen du
HarEman elkarteak antolaturik
20:30
MINTZALDIA
2014ko urriaren 9tik 19ra
e
g
ita
r
a
u
a 1
2
3
4
5
6
HAIZEARI Getariako dantza taldeak emanik
12 (10 aitzin salmentan eta 5 12 urtez petikakoentzat)
Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioak antolaturik
21:00
DANTZA
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
Retrouvez tout le programme en franais sur
www.iholdi-oztibarre.com
www.garazibaigorri.com
Donapauleko St.Louis zinegelan
ZIRKOA
Donibane Garazi - Apezpikuen presondegia
Irisarriko Ospitalean
Baigorriko Plaza Xokon
Irisarriko Ospitalean
Donapauleko Airetik gelan
Aiziritzen
Donazaharreko Lutxibordan
Behorlegin
Baigorriko Bil Etxean
Arberatzen
Donibane Garazi-Zitadelako karrikan, 22
Donibane Garaziko Le Vauban zinegelan
Landibarreko Iparlatze pilota plaza estalian
Donazaharreko Lutxiborda gelan
Besoin dun peu daide
pour lire ce programme ?
Antzerkia
Mintzaldia
Idazle topaketa
Ingurumena
Diktaketa
Egin
Idatzi
Pista-jokoa
Estreinaldia
Thtre
Confrence
Rencontre dauteur(s)
Environnement
Dicte
Faire (ici ralis)
Ecrire (ici crit)
Jeu de piste
Inauguration
1
6
ekitaldi
1
4
KITORIK!!!

You might also like