You are on page 1of 1

Egilea: Fernando Pessoa Izenburua: Poemak pluralean Argitaletxea: Denonartean Itzultzailea: Iigo Roque Eguzkitza

Azkenean, euskaraz dugu Fernando Pessoaren poemen antologia bat. Orain artekoan hanhemengo aldizkari eta liburuetan agertu dira portuges idazlearen hainbat testu euskaraturik. Joseba Sarrionandiak, esaterako, Izkiriaturik aurkitu ditudan nire poemak bilduman jaso zituen zenbait. Luigi Anselmik ere, Bertzerenak liburuan ere beste horrenbeste egin zuen. Orain, berriz, Pessoaren lirikaren antologia osatu samar bat eskaintzen dizue Denonartean argitaletxeak. Poemak pluralean du izenburua antologia honek, Pessoaren pluraltasun hori ageri baitu. Hala, bada, irakurleak Pessoaren heteronimoak aurkituko ditu: Alberto Caeiro, Ricardo Reis eta lvaro de Campos; eta horien ondoren, Fernando Pessoa izeneko batek sinatutako poemak ere izango ditu zain. Iigo Roque itzultzailea arduratu da poemak biltzeaz, antolatzeaz eta euskaratzeaz, eta poema sortari hitzaurre bat paratu dio, irakurleak, ahalaz, obraren askotarikotasunaz goza dezan. Hemen duzue, bada, klasiko bat, gaurko izateari inoiz utzi ez diona. Hara nola mintzatu den Benito Lertxundi oraintsu gure poetaz: Pessoarekin bat egiten dut ia gauza guztietan. Oso hurbila sentitzen dut. Esango nituzke berak esaten dituen gauza guztiak, baina berak lehenago esan zituen. Eta oso ongi gainera. Eta gauza asko esan zituen, horratik. Alberto Caeirok paganismo berri bat aurkeztuko digu, natura mirestea goresten duena. Ricardo Reisek estetika eredu klasikoetatik estoizismoa zer den emango digu aditzera, neurtitz fin eta airosetan. lvaro de Camposen bilakaera ezagutuko dugu, nola Caeiroren magaletik urrundu zen futurismo bateraino eta nola berriro otzandu zen Pessoaren izatearekin bat egiteraino. Eta, jakina, Fernando Pessoa bera mozorrorik gabe konplexu agertuko zaigu, behialako loriei, ezkutuari, maitasunari, bakeari kantari. Inoiz gutxitan sartu dira hainbeste pertsona hain liburu txikian.

You might also like