You are on page 1of 1

IPUIN BAT BOST MINUTUTAN KONTATZEA

Ipuin bat bost minututan kontatzea ez da hain zaila beharrezko materialak, arkatzak eta paperak
hartu; norbait aurrean izatea bost minututan ipuina bukatzeko presionatzeko eta era berean, denbora
kontrolatzeko, aurrean duzun pertsona hori mobilarekin minutuak esatea erabiliko dugu.
Prest zaude hasteko, eserita zaude eta papera zein arkatza dituzu, laguna denbora kontatzen hasi da:
Bazen behin MariPili izeneko emakume bat herri txiki batean bizi zena eta oso bakarrik sentitzen
zena. Ez zekien zer egin, bere bizitzan maitasuna behar zuen baina ez zuen lortzen. Egia esanda,
Maripili ez zen emakume ederra ezta oso jatorra,umore beltza zuen eta, normalean, jendearekin
arazoak izaten zituen bere izaera kaxkarrarengatik. 2. minutua: Hala ere, bere arazoak jakinda,
ezkondu nahi zuen baina ez zuen aurkitzen nobiorik. Aldizkarietan, facebook-en eta, batzuetan ere,
jendeen artean, entzunda zuen ordenagailuen bidez jendea ezagutzeko aukera ederra zela eta oso
erraza; horregatik, ordenagailu bat erosi zuen. Denek esaten zuten ordenagailuarekin ahal zela nobio
aurkitzea. 3.minutua: Maripili MediaMark-era joan zen eta punta-puntako ordenagailua erosi zuen,
Apple deitzen diren horietako bat. Maripiliri asko gustatzen zitzaion eta dendariak hain ondo azaldu
zion...azkenean,erosi eta guztia montatu zuen bere egongelan. Maripilik guztia prestatu zuenean eta
bera ere, prest zegoenean ordenagailuaren aurrean jarri zen eta hasi zitzaion hitz egiten. Bere bizitza
osoa kontatu zion hau da: Errenterian bizi zela bere zazpi katuekin,Korreosen lan egiten zuela,...
Ordenagailuarekin hitz egiten zuen egunero baina ez zion ezer esaten, kezkatzen hasi zen; mutua
izango zen?, gaixorik egongo al zen? Maripilik ez zekien zer egin. Orduan, gogoratu zuen
MediaMarkeko mutil jatorra esan ziona: Gogoratu andre, arazoren bat baldin baduzu, deitu
zenbaki honetara. .4. Minutua. Orduan kaxan zegoen telefonoari deitu zuen apurtuta zegoelako
pentsatzen baitzuen. Teknikariak 4 egun barru etorri zen eta Maripili oso haserre zegoen. Bere
txikitxoa gaixo eta hil zorian zegoen eta teknikoa ez zen agertzen!!hori bai pertsona txarra izatea
zen, bihotzgabekoa,...Teknikariak etxean sartu zen eta galdetu zion Maripiliri ea zergertatzen zen,
orduan honek esan zion bere ordenagailuak ez zuela hitz egiten eta oso kezkatuta zegoela. Noski,
teknikia, zur eta lur geratu zen; ez zuen ulertzen emakume horrek nola pentsa zezakeen
ordenagailua hitz egingo ziola!! Teknikaria aldameneko herrikoa zen, gizon handikote eta itsusi
samar. Honek Maripiliri argitu zion ordenagailua lehenengo, makina bat zen eta makina guztiak
bezala, piztu eta itzali behar direla. Ordenagailua piztu zuen eta Maripilik kolore eta letra pila ikusi
zituen ez zuen ezer ulertzen; horrela hitz egin behar zuen bere nobioarekin? Ezingo zuen! Maripili
negarrez hasi zen. Teknikariake z zekien zer esan ezta zer egin eta azkenean, proposatu zion, berak
irakatsiko ziola ordenagailua erabiltzen. Ondorioz, arratsaldero joaten zen gizona Maripilirengana.
Biak, oso berdintsuak ziren; umore beltz berdinarekin. Hitz egiten eta hitz egiten, ordu asko pasatu
zituzten eta azkenean, teknikariak gonbidatu zuen afaltzera Maripili. Denboraren poderioz, biak
gero eta gehiago elkar ikusten ziren eta, azkenean, nobioak egin ziren! Teknikariak Maripili eta bere
katuekin bizitzera joan zen eta hilabete batzuk pasa ondoren, ezkondu egin ziren!! hortik aurrera,
Apple ordenagailua egongela apaintzen geratu zen eta Maripili bere gizonarekin ederto bizi izan
zen.5 minutua.
Azkenean, bost minutuko ipuina egitea lortu dugu! Oso garrantzitsua presioa ematen dizun pertsona
nahiz eta momentuan hiltzeko gogoak eduki.

You might also like