You are on page 1of 5

Oinarinak .

Erein ezazu musu-truke

JARRERAK: BAROMETROA
HELBURUAK
-Harremanak izateko ditugun jokabide biolento eta lehiakorrentzako bestelako aukerak ezagutzea.
-Besteekin eta besteen interesekin errespetuzkoak diren gure jarrerak onartu eta bultzatzea.

IRAUPENA
20’

MATERIALAK
Gatazken aurrean har daitezkeen hiru jarreren kartelak eta zeloa

EKINTZAREN GARAPENA
Begi-bistan dauden gelako toki batean gatazken aurrean har daitezkeen aukerak jarriko dira. Dinamizatzaileak
gaur eguneko bizitzan gerta daitezkeen egoera ezberdinak irakurriko ditu eta neska-mutilak pentsatu beharko dute
nola erantzungo zuten egoera horien aurrean eta dagokion paperan jarriko dira. Geroago bakoitzak azalduko du
zergaitik jarri diren leku bakoitzean.
- Larunbata da eta gure begiraleak eskatu digu leku bat aukeratzea hilabete honetan irteera bat egiteko. Nik
Gorbeara joan nahi dut, baina nire adarreko zenbait pertsonak ez dute nahi joan. Zer egingo dut?
-Bihar azterketa bat daukat eta asko ikasi behar dut. Nire amak esan dit telebista ikusteari uzteko eta ikasten
hasteko; baina nik pixka bat gehiago deskantsatu nahi dut geroago ikasteko. Zer egiten dut?
-- Asteburu honetan taldearekin irteera bat daukagu. Nire arreba eta biok mendirako motxila on bat daukagu eta
bioi gustatzen zaigu. Kasualitatez, asteburu honetan nire arreba koadrillarekin mendira joango da eta motxila behar
du. Zer egingo dut?
- Kurtso hasieran batzar bat egiten dugu beti aukeratzeko ze gaiak landuko ditugu urtean zehar. Zer egingo dut?
Oinarinak .Erein ezazu musu-truke

EKINTZA AZTERTZEKO JARRAIBIDEAK


Jarraian, ondorengo galderak egingo dira:
Hauetariko zein jarrera aukeratzen dugu guk nahi duguna lortzeko? Eta denoi balioko digun adostasun
batetara iritsi nahi dugunean?
Ondoren taldekideei eskatuko zaie gaur eguneko egoerak kontuan izanda bakoitzaren adibide bat adieraztea.

ONDORIOAK
Lankidetza erantzun egokiena da pertsonekin begirunetsua delako eta berdintasunezko erlazioak eraikizten
direlako.
Elkarlanak eta negoziaketak gatazkak konpontzeko modu biolentoak (irainak, oihuak, mehatxuak, iruzurrak,
liskarrak, ez entzutea, salatzea, epaitzea, pasibotasuna, lehiakortasuna, biolentzia fisikoa eta hitzezkoa...) modu
ezbiolentoengatik ordezkatzen dituzte (adierazkortasuna, entzutea, azaltzea, ez epaitzea, enpatizatzea,
elkarrekin lan egitea…). Horrez gain, hauetatik ateratzen diren irtenbideek denen interesak hartzen dituzte
kontuan.
Zeintzuk dira orduan jarduera egokienak?

ELKARRIZKETA ENTZUTEA SOLIDARIOA IZATEA EMPATIZATZEA ADIERAZKORRA IZATEA

ELKARREKIN EZ AURREIRITZI ETA ESTEREOTIPOAK


LAN EGITEA AIPATZEA ALDE BATERA UZTEA

…ARTE ZENBATU
HELBURUAK
-Lan taldea sustatzea amankomuneko helburuak lortzeko.
-Taldekoa izatearen sentsazioa sustatzea.
-Gatazka bat eraldatzea era egoki batean.
Oinarinak. Erein ezazu musu-truke

IRAUPENA
20 minutu

MATERIALA
Pilota

EKINTZAREN GARAPENA
Paratideak gelatik kokatuko dira nor bere aldetik. Jolasaren helburua 1etik 21era zenbatzea da(partaideen
kopuruaren arabera). Ez da egongo aldez aurretik jarritako arau bat esanez nola zenbatu behar duten
partaideak.Bakarrik egongo da aurretiko kontsigna bat: pertsona bat ezin izango ditu bi zenbaki jarraian esan eta
pertsona guztiak parte hertu behar dute dinamikan.Bi partaide zenbaki berdina esaten badute batera, talde guztia
1etik hasiko da zenbatzen berriro.No hay ninguna regla impuesta con anterioridad que diga cómo deben contar
los participantes.
Partaide bakoitzak talde batean sartu beharko da eta jarraitzen duen erritmoari moldatu beharko da.
Taldeak lagungarriak diren teknikak erabili ditzake.
Se puede jugar una segunda vez en la que el número hasta el que haya que contar sea mayor,…
Aldaketa: Lehenengo fasea gainditu ondoren, dinamika berdina egin daiteke zailtasun txikiak jarriz, adibidez pilota
bat ukitu lurrera jausi gabe.

EKINTZA AZTERTZEKO JARRAIBIDEAK


Dibertigarria iruditu zaizue jolasa? Nola sentitu zarete helburua lortu ondoren? Asko kostatu zaizue? Ze estrategia
jarraitu dituzue lortzeko?Arauak jarri behar izan dituzue lortzeko?Aldatu egin da zuen kokapena gelan ekintza
aurrera zihoala? (Normalena da haien artean hurbiltzea)
Oinarinak. Erein ezazu musu-truke

BOROBILA BORTXATU
HELBURUAK
-Gatazken aurrean lehiatzeko dugun joera ikustea.
-Gatazkak konpontzeko modu biolentoak barneratu ditugula onartzea.

IRAUPENA
20’

EKINTZAREN GARAPENA
Biribil bat osatuko dugu besoak elkarri lotuz. Hankak erdi irekita ditugula, ondokoaren oinarekin ukituz elkartuko
ditugu.
4 pertsona biribiletik kanpo egongo dira eta honako agindua emango zaie: “Zuen helburua, adiskideek osatutako
biribilean sartzea da”.
(Pertsona asko baldin badira, dinamika bi biribiletan egin daiteke aldi berean).

EKINTZA AZTERTZEKO JARRAIBIDEAK


Zer gertatu da?
Nola sentitu zarete sartzen saiatu zaretenak? Eta biribila osatzen zenutenak?
Indarrez sartzen saiatu al zarete? Horrela egiteko esan al zaizue? Ba al dago modurik hain biolentoa ez denik?
Zeintzuk bururatzen zaizkizue?
Beren proposamenak adierazi ondoren, ondoko aukera posibleak jakinarazi diezazkiokegu:
1. Biribila osatzen dutenekin hitz egin sartzen utz gaitzaten.
2. Sartzen uzteko eskatu tonu leun eta atseginez.
3. Mesedez eskatu. Sartu nahi dudala azaldu, nire tokian jar daitezela ahaleginduz.
4. Biribila osatzen duen taldeak sartzen uztea erabakitzen du. Zergatik defendatu erasorik ez dagoenean?
5…
Oinarinak. Erein ezazu musu-truke

ONDORIOAK
Egoera honetan, gatazketan bezala, jokabide lehiakor eta bortitzak erabiltzera ohituratuta gaude nahi duguna
lortzeko. Beste aukera batzuk bilatzeko elkarrizketan aritzea kostatzen zaigu.
Baliabide bortitzen erabilpena emoizo-higidurak sortzen dizkigu eta gatazketan gauden pertsonekin erlazioa
hondatzen du.
Ez ditugu jarrera biolentoak erabiltzen gizakiak berez biolentoak garelako (hori ez da egia) horrela ikasi dugulako
erabiltzen ditugu.

Ez gaituzte irakatsi era konstruktibo batean gatazkak eraldatzen, horretarako beharrezkoa izango litzateke
baztertzea gatazka bi aldeen borroka dela eta nahi dutena dela batak besteari irabaztea.

You might also like