You are on page 1of 3

Natura Ekintza

2010eko Gorka Deuna eguna dela eta egokia da bidea urratzen hastea eta ume eta gazteei aurreratzea aurtengo
Gorka Deunaren goibura Erein ezazu musu-truke/ Siembra abrazos izango dela eta beraiekin komentatzea bere
esanahiaren edukia.

Horregatik aldez aurretiko hilabeteetan zehar erlazioak, hauek nola eraikitzen ditugun ulertzea, nolakoa den gure
kideekin daukagun jarrerak… landuko ditugu eta jabetuko gara nola landareekin bezala erlazioak zaindu, ureztatu,
mimatu, asbestu… egin behar direla. Azken finean, tratu on bat emanez fuituak jasotzen dira.

Horretarako adar bakoitzak landare bat aukeratuko du hobetzeko, zaintzeko eta behar bezalako erlazioak izango
duen apustu argi eta seguru sinbolo bezala.

Proposatzen dizuegu eskaut talde bakoitzak erraboil bat erostea adar bakoitzari. Espezializatutako denda batean
erosi daitezke landatuko diren landareak, zeren eta horrelako dendetan zenbait aholku jaso daitezke maiatzan
loratzen diren landarei buruz eta hauek behar dituzten arreta bereziak.

Behin erosita, erraboil horren zainketa eta haziera Gorka Deuna eguna heldu arte proposatzen dizuegu. Talderen bat
zailtasunak ikusten baditu, landare bat erosi dezakete eta Gorka Deunaren egunera arte zaindu. Garrantzitsuena da
adar bakoitzeko landare bat eramatea Durangora Gorka Deunaren egunean sinbolo bezala eta gure erlazioak
zaintzen ditugularen apostua frogatzeko

Jakin behar duzue…


Eguzkiaren argia
Landareak eguzkiaren argia behar dute hazteko, eta euritik eta haizetik babestutak egon behar dira. Landare mota
bakoitzak leku egoki bat izan behar du. Loreontziak beharko dituzue.
Natura ekintza
Lurra
Landareak lur egoki baten beharra daukate beraien sustraiak ondo finkatzeko, ura gordetzeko eta osasunez hazten
laguntzen dizkieten elikagaiak iragazteko.

Ura
Landereak beraien elikagaiak egiteko ura behar dute, baina gutziak ez dute ur kopuru berdina behar. Landareak
beraien sustraien bidez xurgatzen dute ura eta zurtoinetik orrietara eramaten dute. Landareak zipriztindatuz beraien
hazieran laguntzen dugu.

Loreontziak
Landare bakoitzak tamainu ezberdineko lorontzi bat behar du. Lorontziak,laborantza hazten eta hedatzen den
bitartean babestu egiten dituzte landareak.

Erosi daitezkeen erraboilei buruzko


Idi-bihotz, nartziso, hiazinto edo ostargi-belarrengandik galdetu dezakezue. Landare hauek gutxienez 7 aste behar
dituzte beraien loraketarako.
Natura ekintza
Zaintzeko proposatzen dizkizuegu Natura ekintzak:

Adierazgailuak egin
Adierazgailuak gogoratzen digute zer da landatu duguna edota daukagun landare mota (izena, jaiotza…).
Izozkien makiltxoak, harriak, pajitak…kolore eta marrazkiekin apaindu daitezke landarea ezagutzen laguntzeko.

Loreontzia apaindu
Zuen landareak pertsonalizatzeko lorontziak apaindu dezakezue zuen adarra eta taldearen izena idatziz.

Egin ekintzak kalean


Eguraldi onaz baliatu eta kalean egin taldeko ekintzak! Batzarrei freskotasun bat emateko erabilgarria izan daiteke.

Menditik paseoak eta ibilbideak egin


Hurbilean dituzuen mendiak eta basabideak ezagutzen dituzue? Paseoak eta ibildideak proposatzen dizkizuegu
udaberriaren etorrerarekin.

You might also like