You are on page 1of 21

PRACTICUM I-EKO MEMORIA.

AMARA BERRI MORLANS


IKASTETXE PUBLIKOA

Edurne Martinez Arrese


32.1 taldea

PRACTICUM 1. MEMORIA

AURKIBIDEA

1. Sarrera....2
2. Testuinguruaren aurkezpena....3-5
3. Behaketaren ondorio nagusiak.....6-15
3.1.

Antolaketa..6-8

3.2.

Harremanak.....8-11
3.2.1. Hizkuntzaren menderatzea eta euskararen erabilera....11

3.3.

Metodologia.15

4. Hizkuntza menderatzea eta euskera


sustatzea.......15-19
5. Bibliografia...20

PRACTICUM 1. MEMORIA

1. SARRERA
Txostenean murgildu aurretik, garrantzitsua deritzot, behaturiko fenomenoen azterketak
behar bezala ulertu eta lanari osotasuna emateko, neure praktikaldia testuinguruan kokatzea.
Amara Berri Morlans ikastetxea, ez da Donostiako beste edozein ikastetxeren parekoa;
berrikuntza, saiakuntza eta ikerkuntzagatik aurrera egin izanagatik izaera propioa duela esan
genezake. Printzipio hauek oinarri izanik, hezkuntza eta praktika guztiz uztarturik daramatzan
proiektu global irekia litzateke, aldaketak, momentu eta egoeraren arabera ezinbestekotzat
dituena. Gizakia izaki globaltzat hartzen du eta testuinguru honetan, sistema honen oinarrizko
funtsa, ikasleak gizartearen aurrean izan ditzakeen arazoei aurre egiteko, konpetente izaten
heztea izango da.
Besteak beste, ikastetxeak eta osotasunean Amara Berri sistemaren pedagogia berritzailea
ezagutzeko jakin minagatik aukeratu dut praktikak bertan egitea. Izan ere, metodologia berri
honetan lan egiteak irakasle munduan murgiltzea ahalbideratzeaz gain, hezkuntza metodologiei
dagokienean, nire ikuspuntu eta ezagutzak zabaltzeko aukera paregabea eskaini diezadake.
Horrela bada, l. practicum honen helburu pertsonala, alde batetik, klase teorikoetan emandakoa
praktikan jartzen ahalegintzea izan da; baina era berean, hezkuntzak osotasunean eta maila
praktiko batean eman ditzakdakeen alderdi berri guztiak barneratu eta horien behaketa eta
hausnarketa sakona burutzea izan.
Erronka hau abiapuntutzat izanik, ondorengo orrialdeetan praktikaldian zehar behatutakoaren
inguruko hausnarketa eginen dut non bertatik hainbat ondorio ateratzeko aukera izan dudan. Era
berean, sistema berritzaile honen harira irakasleen baitan ematen den arazo batez jardunen naiz
eta honen aurrean dauden aukerak proposatu.

PRACTICUM 1. MEMORIA

2. TESTUINGURUAREN AURKEZPENA

Amara

Berri

Morlans

ikastetxea Donostiako Amara


auzoan kokaturiko ikastetxe
publikoa dugu, Amara Berri
Sarearen barnean dagoena.

Gaur egun, hemeretzi ikastetxez osaturiko lan-sare honek planteamendu pedagogikoa, eskola
ulertzeko modua eta parte hartze, inplikatze eta batera arduratzeko irizpideak bere gain hartzen
ditu. Horri esker, antolamendu-egitura mota jakin eta kultura jakin bat bideratzen du, proiektu
global eta ireki baten alde egiteko. Testuinguru honetan, sistema honek, marko berdin batean
lanean diharduten ikastetxeen ikerketa-lanak bildu nahi ditu, gizartearen beharrei era zentzudun,
parte hartzaile eta elkartasunean oinarrituriko kultura estilo batean, erantzun egokia emateko
asmoz.
Horrekin guztiarekin, Amara berri sareko edozein ikastetxek hezkuntzan jarduteko eredu propioa
eta antolamendu-egiturak sortzen ditu, irakasleak etengabeko prestakuntzan murgildu eta
etorkizuneko hiritar autonomo eta esanguratsuak bermatuz.
Gauzak horrela, Amara Berri, 1979az geroztik, Globalizazioa bizi-prozesu giza sistema ireki
batean deituriko proiektu baten barnean dago eta berau praktikara eraman, sakondu eta
orokortzeko ahaleginaren poderioz sistema ireki bat bilakatu da. Izan ere, Amara berri, metodo
bat baino, lan egiteko sistema bat dela esan genezake; diziplina arteko sistema bat, konteptuala,
antolakuntza eta plangintzakoa, hausnarketa, analisi eta erabakiak hartzeko sistema konplexua.
Bestalde, sistema honen ardatza berrikuntza pedagogikoa zein ikerkuntza denez, 90.
Hamarkadatik, Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Sailaren Berrikuntzako Zentrotzat hartu zuen.

PRACTICUM 1. MEMORIA

Horrez gain, Elkarlan eta Bakerako Hezkuntzako programa bat aplikatzen ari
diren UNESCOren Eskola Elkartuen Planean, COMENIUS programaren partaide da eta egun
EAEko proiektu pedagogiko berritzaileen eredu garbia dela esan genezake. Bestalde, Amara
Berri, izenak dioen bezala Donostiako Amara auzoan sorturiko ikastetxea dugu eta elkarlan
etengabeak, aurretik aipaturiko garapena bideratzea ahalbidetu eta bilakaera demografikoan
berebiziko eragina izan du. Horrela bada, azken urteotan, Amara Berri Sarea biziki zabaldu da,
bai Donostian eta baita Euskal Herri mailan ere. Honako txostenean baina, praktikaldia Amara
Berri Morlans eraikinean burutzea egokitu zaidanez, bereiziki honen testuingurua aurkeztuko
dizuet, beti ere sistema berarekin lanean diharduten ikastetxeekin zerikusia dutela kontutan
izanik.
Hasteko, testuinguruan kokatzeko, aurretik aipatu bezala, Morlans eraikina,
Ferreriasekoarekin batera, Donostiako Amara auzoko Lehen Hezkuntzako haurrak biltzen dituen
ikastetxea dugu, 2009.urtean eraberritua izandakoa.
Eraberritua egoteak, arkitekturari dagokionez, dekorazio, antolaketa, eta diseinua guztiz zainduta
egotea ekarri du. Izan ere, Hezkuntza Sistema honen abiapuntuetako bat ikasleek gaiak
departamendu ezberdinetan lantzea denez, guztiz garrantzitsua suertatzen da organizazio
sistema egoki bat mantentzea ordena manten dadin.
Antolaketarekin jarraituz, pisu ezberdinetan zikloka ezberdintzen dira, departamentu bakoitza
leku logikoan kokatuta dago, kanpoaldean eta barrualdea ondo komunikatuta daudeAzken
finean, estrategikoki eraikitako zentroa dela esan daiteke ikasleen gaitasun eta beharren arabera
egokiturikoa.
Bestalde, klaseen antolaketari dagokionean, orokorrean klase bakoitzean lauzpabost txoko
ezberdin aurki ditzakegu non bakoitzean gaiaren inguruko informazioa, azalpenak dauden. Era
berean, txoko bakoitzeko taldekako mahaiak egoten dira, elkar lana baita Amara Berri sistemaren
beste oinarrietako bat.
Hontaz gain, klase orotan, IKTeen presentzia guztiz nabarmena dela aipatu beharra dago. Izan
ere, Amara Berri sistema Web 2.0ra bideraturiko hezkuntza berrikuntzan oinarrituriko Eskola 2.0
programan murgildurik dago eta honen baitan ugariak dira eskolan aurki daitezkeen baliabide

PRACTICUM 1. MEMORIA

teknologiko ezberdinak. Ikasle bakoitzak bere ordenagailu portatila izateaz gain, gela bakoitzean
arbela digital bana, bozgorailuak eta proiektorea egoten dira. Gainera, Hedabide gela ere badute
eta bertan teknologia berrietan trebatzen dira ikasleak, ezagutza eta informazioaren gizarteari
aurre egingo dioten hiritarrak hezteko asmotan.
IKTak alde batera utziz, Amara Berrin somatzen den giroa atsegina, alaia eta guztiz kultur
artekoa da. Objektibotasunetik erreparatuz gero, ikasleria herrialde ezberdin askotarikoa dela
errepara daiteke baina behin haurrak gertutik ezagututa, hauek gainontzekoekin guztiz
integratuta daudela ikus daiteke. Adibide bat jartzearren, praktikaldian jarraitu izan dudan
klasean, ukrainiar bat, ekuatoriar bat, afrikar bat, filipinar bat eta ingeles bat zeuden.
Horrenbestez, kulturaniztasuna izango litzateke eskola hau aberats egiten duen alderdi
garrantzitsuetako bat. Hala ere, aniztasun honek, kasu ugaritan euskararekiko zapalkuntza ekarri
du. Bai, tamalgarria bada ere, egungo Amara Berri Morlanseko euskararen egoera guztiz
kezkagarria da. Ikasleek erdaraz egiten dute euren artean; are gehiago, erdaraz zuzentzen
zaizkie irakasleari. Gainera, euskaraz hitz egiten saiatzean euren maila adinarekiko
proportzionala ez dela atzeman daiteke; alegia, duten adinerako akats ugari egiten dituztela eta
ez dutela hizkuntza menderatzen. Hala ere, badirudi honen aurrean ez direla behar bezain
besteko ahaleginik egiten eta egoera okerrera doala.
Hari honetatik, eta zuzenki euskararen arazoari lotuta, gurasoen parte hartzea legoke. Bai,
gurasoak ere eskolaren partaide direla atzeman daiteke. Izan ere, Guraso Elkartea egon badago
eta jakinaren gainean daude euren seme-alaben arazoez. Izan ere, Guraso Elkarteak ikasleriaren
arazoak gertutik aztertu eta honen aurrean eman daitezkeen irtenbideak proposatzen dituzte.
Horretarako, hitzaldi, formakuntza saio edota elkarrizketa ezberdinak proposatzen dituzte. Era
berean, egun amaiera bakoitzean, zentroa auzoan bertan kokaturik dagoenez, gurasoak euren
seme alaben bila etortzen dira. Gainera, Eskolak auzoarekiko parte hartze aktibo bat erakusten
duela aipatzekoa da. Esaterako, Amara auzoko kultura sustatzeko asmoz, ikasleekin Morlans
Danborrada taldea sortzen da urtero, edota hilero auzoan zinema saioak eskaintzen dira. Horrez
gain, nabarmentzekoak dira ere arratsaldero eskaintzen diren eskolaz kanpoko kirol jarduerak.
Esan genezake, beraz, Amara Berrik komunitatearekiko harreman estua erakusten duela
honek elkarbizitza sustatuz.
Azken finean, ikastetxe hau Auzoan guztiz integraturiko zentro bat litzateke non komunitatearen
elkarreragina oinarri izanik, aurrera pausoak ematea lortzen duen.
5

PRACTICUM 1. MEMORIA

3. BEHAKETAREN ONDORIO NAGUSIAK


Ugari eta anitzak izan dira behatu eta aztertu ahal izan ditudan gertaera zein
fenomenoak. Haurren arteko iskanbiletatik hasi eta zentroko antolaketaren inguruko behaketa
sakonak egin ahal izan ditut eta bertatik hainbat ondorio atera ditut. Alabaina, ondorioak azaldu
aurretik, behaketaren testuingurua azaldu eta bakoitzaren inguruko hausnarketa laburra eginen
dut. Horrela bada, lau fenomeno nagusi izango ditut aztergai: antolaketa, harremanak,
metodologia, hizkuntza.

3.1. ANTOLAKETA
Amara Berri ikasleak behaketa objetibo eta superfizial batetik aske, libre uzten dituen
eskola bat dela badirudi ere, atzetik, beste edozein eskolak baino antolamendu konplexuagoa
dela ondorioztatu ahal izan dut. Denak du bere logika, gauza bakoitza zerbaitengatik dago leku
finko batean jarria. Honek, antolamenduari dagokionean beste eskolekiko ezberdina den hainbat
gauza izatea ekarri du.
Morlanseko

antolamentu-

egituraren harira bada, honek,


eskolaren bizitza osoa biltzen
duela esan genezake. Izan ere,
aurreko atalean aipatu bezala,
oinarrizko testuinguru-egiturek
ikastetxeko

egitura

guztiak

zehazten dituzte. Era berean,


oinarrizko
irakasleei,

egitura
familiei

atezaintzako

hauek,
eta
langileei

dagozkienak, jantokikoak, kirolJardueretakoak

zehaztu

egiten dituzte eta guzti hauek modu ordenatu eta egokian aurrera eramateko koordinazio eta
kontrol bat eramatea ezinbestekoa suertatzen da.

PRACTICUM 1. MEMORIA

Eskola bada, hainbat sektoretan banatzen dela erreparatu ahal izan dut, antolamendu eta
koordinazio lanak aurrera eramateko asmoarekin. Zikloak, sektoreak, mintegiak, ABZ (Arreta
Bereziko Zerbitzua), IAZ (Ikastetxeen Aholkularitza Zerbitzua) eta egitura pedagogikoa lirateke
antolamendu banaketa horiek. Hala ere, zikloen banaketa zein irakasle ugari haur talde
berarekin aritzea dira antolaketaren harira nabarmendu nahiko nituzkeenak, beste ikastetxeen
antolaketa sistemarekin ezberdina delako.
Lehenari dagokionez, etapa bakoitza bi mailatan banatzea, hau da, ziklotan banatzea
da Amara Berri beste ikastetxeengandik ezberdintzen duen ezaugarri nagusietako bat. Izan ere,
etapa bakoitzean, adin ezberdinetako haurrak elkarlanean aritzen dira eta honen harira askok
zera esan dezakete: Adin txikiagokoak noraezean aurkitzen diren bitartean helduagoak direnak
aspertu egiten dira eta ezin dute aurrera egin.
Beno ba praktikaldiak uste hau ezeztatzeko aukera paregabea izan dira hainbat honako ondorio
hauek ateratzeko aukera izan baitut: Amara Berriko ikas-taldeetan, talde erdiak badaki
testuinguruek nola funtzionatzen duen eta departamentuan sartu berri direnei laguntzen die.
Ikaslerik zaharrenak beraz, gazteen eredu direla esan genezake (lan egiteko moduan; erabiltzen
dituzten estrategia, ikaskuntza-estilo eta erlazionatzeko moduei buruzko erreferentzietan;
interesei, laguntzari eta abarri buruzko erreferentzietan). Era berean, gazteenek, galderak egiten
dizkiete zaharrenei, eta azken horiek irakasle rola bete dezakete, ikaskide horiei lagunduz,
Horrela, irakasleari segurtasuna eta laguntza ematen diote, gelaren antolaketa eta koordinazioa
posible eginaz.
Bigarrenari dagokionean ordea, ikasleek irakasle ezberdin ugari izateak bere ondorio
negatibo zein positiboak dituela erreparatu ahal izan dut.
Alde batetik, kontutan hartu beharra dago irakasle batek ikasle ugari izateak berebiziko ardura
suposatzen duela. Gainera, normala den bezala, zenbat eta ikasle gehiago izan, irakasleak
hauekiko duen harremana formalagoa eta ez gertukoa izango da. Honek, era berean, irakasleak
ikaskideak ebaluatu eta kontrolatzeko lana zailduko du.
Hala ere, alde ilunak gailentzen dituen hainbat alderdi atzemateko aukera izan dut. Hasteko,
programen diseinu eta sakontzea askoz aberatsagoa izango da eta era berean departamentu
bakoitzaren espezializazioa handiagoa izango da (irakasleen arloan adituak izango dira eta ikasle
7

PRACTICUM 1. MEMORIA

kopuru murritzagoa izango da). Gainera, ikasleen jarraipen zabalagoa eta alderatuagoa egitea
posible izango da, irakasle batek ebaluatu beharrean, ikaslea irakasle ezberdinen bidez
ebaluatua izango baita. Amaitzeko, esan beharra dago, irakasle bakoitzak bere departamenduan
aritzeko aukera izateak departamentu horren antolaketa, funtzionamendu eta prestakuntza
hobetuko dutela. Esaterako, arteko gela, artera begira egokiturik egongo da, musikakoa
musikarantz
Amaitzeko, esan, ikastetxeko antolaketa orokorra aurrera eraman ahal izateko, oinarri
sendoak izatea ezinbestekoa dela. Oinarriak ez ezik, egitura arlo guztiak elkarlanean aritu
beharko dira eskola bide onetik jarraitzeko.

3.2. HARREMANAK
Sakonak, konfiantzazkoak, gertuko direla esan dezakegu Amara berriko kideen arteko
harremanak. Honek, aurreko atalean aipatu moduan, langile zein ikasleen arteko erlazioa ona
izatea ahalbidetzen du ikastetxeko giro atsegina sustatuz. Kasu honetan, behaketa bi zatitan
banaturik dago: ikasle-irakasleen harremanetan eta ikasleen arteko harremanetan.
Ikasle-irakasleei dagokionean, ikastetxe honetan, hezkuntza sistema tradizionalean ez
bezala, irakasleak ikasleen gidari eta laguntzaile papera egiten du, ez du klasearen monopoliorik
eta bien arteko harreman nahiko horizontala da nagusi. Hala ere, praktikaldiko behaketek,
konfiantzazko harreman honen harira hainbat aipamen egin behar izatea suposatu didate:
Hasteko, harrituta gelditu naiz irakasleek ikasleenganako duten konfiantzaz. Bai, irakasleek
konfiantza osoa dute haiengan, edozein unetan klasetik kanpo joaten uzten diete; komunera
joateko, fotokopiak egitera ateko, bileraren batera joateko... Baina honen aurrean, ikasleek
autonomia osoz lan egiten dute, ez dute inor gainean izan behar lan egin dezaten. Era berean,
askotan, irakaslea klasetik kanpo ere joaten da eta ikasleak euren lanean murgilduta jarraitzen
dute. Hari honetatik bada, ikasleei uzten zaien askatasuna egongo litzateke, autonomia ematen
zaie, baina baita euren lanak aurrera eramateko ardura eman ere.
Alabaina, autonomo eta arduradun hauekin batera, gelako martxa oztopatzen duen arazoa dugu,
axolagabekeria eta gehiegizko askatasuna alegia. Izan ere, Amara Berrin arduratsua eta
autonomoa denak aurrera egingo du, ikasi egingo du eta aurrera pausoak emango ditu baina

PRACTICUM 1. MEMORIA

ikasi nahi ez duenak eta gogorik ez duenak, alferkeria hutsean ibiltzeko


gehiegizko askatasuna duela ikus daiteke. Bai, batzuetan ikasle

arduragabeek gehiegizko askatasuna dutela errepara daiteke Morlansen. Askatasun honek,


ikasleari ardura maila altu batez dihardutea exijitzen dio momentu oro, irakaslea ez baita euren
atzetik ibiltzen eta asko noraezean aurkitzen dute euren burua. Kasu honetan beraz, irakasle eta
ikaslearen arteko gertutasuna guztiz hautsi egiten da, ikasleak ez baitu irakaslea bere gainean
izaten.
Bestalde, tutoreak ikasleen arazo pertsonalei ematen dien garrantzia da aipatu
beharrekoa da. Alde honetatik, irakasleak berebiziko garrantzia ematen dio ikasleen arazo
guztiei, baita haien emozioei ere. Horrela bada, denbora tarte berezia eskaintzen diote
sentimenduei eta euren ikasleak sakonki ezagutzeaz arduratzen da. Horrela bada, tutorea egun
osoan zehar taldearekin egoten ez bada ere, irakasleen arteko komunikazio etengabearen bidez,
irakaslea eguneko gertaera guztien berri izaten du. Eta noski, gertaera hauek negatiboak badira,
beharrezko neurriak hartzen ditu.Esaterako, klasean istiluren bat gertatuz gero, klasea eten eta
beharrezko neurriak hartzen ditu arazoa konpontzeko.

Horrela, ikasle-irakasleen arteko

harremana estutu egiten da eta elkar ezagutzeko aukera zabaldu egiten da.
Harreman estuek, konfiantza edukitzeak, sentimenduak helarazteak aurretik ikusi bezala,
alderdi positibo ugari dakartza baina arazoa, behin, harremanaren mugak zeharkatuta dator.
Harremanaren estutasuna izan beharko litzatekeena baino handiagoa izanez gero, honek
berebiziko ondorio negatiboak ekarri ditzake. Eta halaxe atzeman izan dut irakasle batzuen
kasuan. Bai, batzuek, ikasle-irakasleen arteko tratuaren muga non ezarri ez dute jakin, konfiantza
gehiegi jarri dute euren ikasleengan eta desmadratu egin zaizkie. Esaterako, plastikako klasean
irakasleak ezin du ordenarik jarri, garrasiak botatzen baditu ere autoritatea galdua du eta inork ez
dio jaramonik egiten. Orain, nahiz eta saiatu, ezin du inondik inora klasearen martxa jarraitu.
Horrela bada, neure ustez, batzuetan, muga non kokatzea zaila egiten bada ere, hasieratik
komenigarria izaten da bertikaltasuna mantentzea, bestela, behin desmadratuta askoz zailagoa
baita normaltasunera bueltatzea.

Azken finean, ikasle-irakasleen arteko harremanen ondorio pertsonal gisa zera esanen nuke:
Guztiz garrantzitsua da nork bere rolak hasieratik argi izatea, hauek menderatu, errespetatu eta
harremanaren mugak ahal den neurrian behintzat ez zeharkatzea. Horretarako, beharrezkoa
9

PRACTICUM 1. MEMORIA

izango da hasieratik nork bere buruari helburu pertsonal batzuk ezartzea eta horietara iristeko
ahaleginak egitea. Era berean, guztiz argi izan behar dugu, konfiantza ez dela laguntasunarekin
lotu beharreko zerbait eta hare gutxiago praktikaldiko irakasleak garenean, ikasleek askotan
lagun bezala hartzen baikaituzte. Horrexegatik, zaila bada ere, aurretik aipaturiko muga ez
zeharkatzea izango da erronka zailenetarikoa. Ikasleak lagun moduan etortzen zaizkigunean,
muga non ezarri jakin behar dugu, eta lehen momentutik bada askoz hobe, bestela, ikasleak
egokitu eta gerora aldatzea guztiz zaila egitea baita. Hala ere, aipatu, muga egoera eta pertsona
bakoitzaren arabera puntu ezberdin batean kokatuko dela; beraz, ezin dezakegula pertsona
guztiekin formula bera erabili, zentzuz ibili behar gara, norberaren behar eta gaitasunak
kontutan hartuaz.

Ikastetxeko ikasleen arteko harremanak aztertu ahal izateko, behaketa bi alderdi


ezberdinetan ezberdindu dut. Horrela bada, alde batetik, makrobehaketa egin eta kanpotik ikus
daitekeenaren inguruko hausnarketa egingo dut eta ondoren, behaketa sakonagoa, gertukoagoa
eta pertsonalagoa.
Kanpotik behatuz gero, Amara Berri ikastetxea handia da oso, maila bakoitzeko hiruzpa lau gela
daude eta horrez gain ikasgela bakoitzean ematen den kultur-aniztasuna nabarmentzekoa da.
Hari honetatik, mailaketa sozialean eman zitezkeen bereizketa nabaria den arren esan beharra
dago, 3. Zikloan behintzat kulturarteko bereizketa hau ez dela inondik inora nabari. Aititzik,
kanpotarrak gainontzekoekin guztiz integratuta daude eta gutxinaka B eredua desagertzen ari da
ikasleria osoa D ereduan murgiltzen ari delarik. Gainera, atsedenaldian zein klase tarteetan ez
dira atzerritarren taldetxoak ikusten. Alde horretatik bereaz, Amara Berri eskola guztiz anti
diskriminatzailea dela esan daiteke. Hala ere, kultura ezberdinetako haurrak elkarrekin solasean
ibiltzen badira ere, aipatu beharra dago jolasetan ematen den genero bereizketa ezkuta ezina
dela. Jolas garaira ateraz gero, erraz ezberdin daitezke zeintzuk diren mutil-nesken txokoak.
Esaterako, futbola soilik mutilen jolasa izaten jarraitzen duen bitartean, sokasaltoa neskatoena
jarraitzen izaten du etab. Generoetan ezberdintasuna nagusi bada ere, alderdi positiboetako bat,
maila ezberdinetako ikasleak atsedenaldian elkarrekin erlazionatzen direla da; adin
ezberdinetako haurrek batera jolasten dute saski-baloira, futbolera, kartetara Horrela, zentroko
kideen arteko harremanak estutzen joaten direla atzeman daiteke.

10

PRACTICUM 1. MEMORIA

Behaketa superfiziala albo batera utziz, haurren arteko erregistroari


emanen diogu . Esan beharra dago, askotan, erabiltzen duten erregistroa duten adinerako ez
dela egokiena. Askok bata besteari gehiegikeriak esaten dizkiote, gutxietsi egiten diote elkarri eta
hartatik eztabaida eta borroka ugari sortzen dira.
Eztabaidak, egunero gauza dira ohartu naiz LHko ikastaldeetan. Ohiuak, garraxiak, negarrak,
kolpeak eguneroko gauza dira ikastetxeko pasilloetan. Horrela gertatu izan zait ere
praktikaldian behatu izan dudan 3. Zikloko klasean. Bertan, klaseko bizpahiru mutil bihurri uneoro
klasekideei zirikatzen dabiltza eta guztiz normala da beste ikasleak haserraraztea. Irakasleak,
hauen gaineko neurriak hartzen saiatzen bada ere, zaila egiten zaio hain mugituak eta kasurik
egiten ez duten haurrei aurre egitea. Horrexegatik, ia eguneroklasean 5. mailako mutilen artean
iskanbilak egon ohi dira.
Bestalde, nabarmendu beharra dago, iskanbila hauek eguneroko gauza badira ere, enpatia
gestuak egunerokotasunean ageri direla, batez ere nesken artean. Horrela bada, klasean guztiz
garrantzitsutzat hartzen dute guztiak ondo egotea bai animikoki baita fisikoki ere. Era berean,
norbait klasera etortzen ez bada, beti kezkatu eta honekiko enpatia erakusten dute.
3.1.1. HIZKUNTZAREN MENPERATZEA ETA EUSKARA SUSTATZEA
Amaitzeko eta ikasleen arteko harremanen ondorio gisa, esan, Amara berriko ikasleen
harremanak guztiz naturalak diren erlazioak diren, erregistro eta hizkuntzaren erabileran arazo
larri eskola arazo larri batean murgildurik dagoela. Bai, aurretik aipatu bezala, erregistro aldetik
gabezi handiak ikusi izan ditut, baita hizkuntza kalitate eta erabilerari dagokionean ere (Euskal
Herrian erdaraz barra barra aritzen dira). Amara Berri berez, berez euskal eskola publikoa bada
ere, erdera da nagusi eta euskararen zapalkuntza honen aurrean, praktikaldian behintzat
irakaslegoaren aldetik ez dut egoera aldatzeko iniziatiba handirik ikusi. Honek aldatzeko,
komunitate osoaren erantzukizuna behar da, guraso, irakasle zein ikasle eta pertsonalki eskolak
duen gabezi handietako bat dela deritzot.

3.1. METODOLOGIA
Berrikuntzan, saiakuntza zein ikerkuntzan aurrera egin izanagatik ezberdindu eta
gailendu da Amara Berri Ikastetxea azken urteotan. Printzipio hauek oinarri izanik bada,
hezkuntza eta praktika guztiz uztarturik daramatzan proiektu global irekia litzateke, aldaketak
momentu

eta

egoeraren

arabera

ezinbestekotzat
11

hartzen

dituena.

Globalizazioa,

PRACTICUM 1. MEMORIA

indibidualizazioa, normalizazioa, aktibitatea, sozializazioa, sormena eta


askatasuna dira Amara Berri sistemaren metodologia izenpetzen dituzten printzipio
metodologikoak eta hauei jarraiki, hainbat ondorio atera ahal izan ditut bakoitza bere aldetik
aztertuaz.
Hasteko, Amara Berrik ikastetxea bizitzako proiektu global baten moduan ulertzen duela esan
daiteke. Horrexetatik, antolamendu-egitura eta prestakuntza-egitura sozialak egonkorrak eta
osagarriak sortzen dira; hauei esker, norbera bizi, izan eta garatzeko aukera emanez. Bai,
sistema honek, eskolaz gain, komunitatea eta bere kideak kontutan hartzen dituela esan daiteke.
Indibidualizazioari dagokionean ordea, ikastetxe honen printzipioetako bat ikasle bakoitzaren
erritmo, gaitasun eta egoeretan oinarriturik lan egiteko moduak sortzea litzateke eta harritzekoa
da jarrera hori ezagutu eta garatzeko modua. Izan ere, indibidualizazio ahalegin honek oinarri
sendo eta diseinu konplexu bat behar du, baita antolamendu egoki bat ere. Honek bada, ikasleen
banakako ebaluazioa eskatzen du beti ere irizpide orokor batzuk kontutan harturik. Baina
kontzeptu honen inguruan hausnartzen jarriz gero, zeraz ohartu naiz: Guztiz interesgarri eta
aberasgarria da norberaren erritmoak kontutan hartu eta errespetatzea baina era berean zaila
irakasle batek bakoitza puntu ezberdin batean aurrera eraman ahal izatea.
Horrela bada, batzuk oso atzeratuta gelditzen direla ikusi ahal izan dut eta gogorik ez badute
behintzat eta inplikaziorik ez badute erakusten, ez dago aurrera egiterik. Irakasle batek ezin du
hogei ikasletik gorako klase batean bakoitzaren erritmoak zehatz mehatz jarraitu bestela kaosa
litzateke. Horrela bada, txokoek aurrera jarraitzen dute, lan metodoak guztiz aproposak dira beti
ere ikasleek ardura eta lan egiteko gogoa erakusten badute. Horrez gain, aipatzekoa iruditzen
zaidan puntu bat, ikastetxe honetan etxeko lanik bidaltzen ez dutela da. Izan ere, indibidualizazio
kontzeptu honi jarraiki, talde osoari ariketa berdinak bidaltzea kontraesana litzateke ez lirateelako
pertsona bakoitzaren erritmo eta gaitasunak kontutan hartuko.
Bakoitzaren gaitasunak bai baina era berean, Amara Berrik, euren ikasleak izaki sozial izatera
bultzatzen ditu. Testuinguru honetan bada, guztiz aipatzekoa da elkarrekintzari ematen zaion
garrantzia. Sozializazioak, hein batean emozioak azaleratzeari bide ematen dio eta Amara
Berriren metodologiaren bidez emozioen eta sentimenduen lanketari berebiziko garrantzia
ematen zaio. Alde, ikasle zein irakasleak euren emozioak azaleratzeko arazorik ez dutela ohartu
naiz.Tutoretza klaseetan adierazpena, sentimenduak etab. lantzeko teknikak sakontzen dituzte
12

PRACTICUM 1. MEMORIA

eta hori ez ezik, edozein arazo suertatuz gero, honi ere bere garrantzi eta
denbora eskaintzen diote tutoretzako klaseetan. Harrigarria benetan ikasleek elkarrekiko
erakusten duten enpatia eta sentimendu oro izenpetzeko duten erraztasuna. Gainera, ikastetxea
handia bada ere, zikloka nahasteak eta urtero taldez aldatzeak jende ezberdina ezagutzea
ekartzen du. Ikastetxea handia bada ere, guztiek elkar ezagutzen dute ondo eramaten dira bai
irakasle eta beste langileekin. Garrantzitsua da beraz sozializatzea, elkarrekin sortzen baitugu
gizartea. Eman eta jaso eginez ikasten baitugu.
Bestalde, eta jada gehiago klasearen martxa eta funtzionamenduari erreparatuz, aktibitatea
delako printzipioari helduko genioke. Amara Berrik persona baten jardunean eta bere egiteko
gaitasunean sinetsi egiten du eta hari horretatik ikasleei ez zaizkie gauzak emanak ematen,
eurek dira sortzaileak, eurek dira autonomiaz lanean jardun behar dutenak eta erabakiak hartu
behar dutenak. Testuinguru honetan bada, irakaslearen papera eskola tradizionalaren guztiz
kontrakoa dela ikusi daiteke. Irakasleak klasearen ardura eta norabidea jarraitu beharrean,
ikasleak berak dira jakin minez, arduraz eta proiektu baten baitan dihardutenak. Alabaina, hauxe,
aurretik aipaturiko gogoarekin guztiz loturik legoke. Ondo lan egiteko, norberaren inplikazioa
ezinbestekoa da eta hainbat kasutan inplikazioa ematen ez denean ikasleak atzean gelditu eta
galdu egiten dira. Hala ere, axolagabekeria edo eskola porrot honen aurrean irakasleak badu
ikaskuntza prozesuan zeresanik. Ikaslearen inplikazioa pizteko daukanaz, nahi duenaz eta lortu
nahi duenaz jabearazi behar diogu.
Zentzu horretan bada, Morlans Amara Berriko irakasleak bere ahalegin guztiak egiten dituztela
ohartu naiz estrategia ezberdinen bidez gaizki doazen ikasleak inplikatzeko. Laguntza ezartzen
diete, tutoretza saio bereziak izaten dituzte, euren kasuan testuinguruan aztertzen dituzte bai,
ahaleginak handiak dira oso. Horrez gain testuinguruak beraz ere ikasleak kokatu egiten ditu: lanmetodoak, helburuak, baliabideak, garatzen diren ikaskuntza eta gaitasunez jabetzeak, sortzen
diren harremanak
Hala ere, klaseko hainbat ikaslerekin esan beharra dago, ahaleginak handiak izan badira ere
emaitzek ez dutela fruiturik eman. Antza, Amara Berriko sistema arazo sozio-ekonomiko larririk
ez dituzten maila erdiko ikasleei zuzendurik dago eta arazo larriak dituzten haurrak ez dute
egokitzea lortzen. Izan ere, aurretik aipatu bezala, sistema honek norberaren ardura handia
exigitzen du eta ikastetxe publiko bat izanik behar bereziak dituzten haur guztietara iristeko.

13

PRACTICUM 1. MEMORIA

Ikasleen gaitasunei lotuta, sormena dugu aipatu beharrekoa. Amara berri


metodologiak sormenari, originaltasunari bide ematen dio lanetan aukera aniztasuna utziaz.
Horrela, ikasleek bere estilo ezberdinak garatu ahal izango dituzte inork mugarik jartzen ez
diolarik. Honi lotuta ere ezin dugu ahaztu sormenarekin bat datorren askatasuna. Askatasuna
litzateke sistema honen adjektibo nagusietako bat. Haurrak aske sentitzen dira. Aske euren
sentimenduak azaleratzeko, euren ideia eta gustukoen araberako proiektuak landu ahal izateko;
hein batean, benetan gustuko eta interesa pizten dienean jarduteko.Eta askatasun honek
benetako fruitua eman duela ikusi ahal izan dut, emaitzen kalitatea askoz hobea izanik. Baina
Amara Berrik, adierazpen askatasun hori sustatzeaz gain, beste askatasun mota bat ere
bermatzen die ikasleei. Txikitatik, autonomo izaten hezten dituzte eta gune eta baliabideak ikasle
guztienak direla eta denok erabil litzatekeela ikasten dute. Era berean ordea, pixkanaka, atzetik
datorrenak bere lekuan eta egoerarik hoberenean aurkitzeko eskubidea duela ere ohartuko da
eta horrela ardura pertsonal eta soziala ere bereganatzen joango da. Aipatzekoa da esaterako,
ikastetxe honetako ikasleek ez dutela inongo ikas materialik erosteko beharrik. Dena eskolan
konpartitu egiten dute urtez urtekoa berrerabiliz; hala nola, testu-liburuak, koadernoak, liburuk,
koadernoak, boliak, arkatzak Baina askatasun honek ez luke zentzurik izango normalizazioa
modu zorrotzean aplikatzen ez bada. Izan ere, askatasunak lekua izateko bizitzak ordenatua izan
beharra dauka eta zentzu honetan, irakasleak, lehenik eta behin, behere aurretikoak prestatu
beharra ditu: espazio, denbora, taldekatzeak, baliabideak Irakaslearen inplikazio sakona
eskatzen du Amara Berri sistemak, oinarri konplexuak dituen proiektua baita.
Eta hain zuzen, irakaslearen proiektuaren sinesgarritasunera heldu nahi nuen. Sare honek
aurrera egin dezan, kide guztiak benetako partaide sentitu behar dira, hezkuntza metodologia
honen parte sentitu behar dira bestela ez dago aurrera egiterik. Eta izan ere, metodologiaren atal
honen ondorio pertsonal gisa zera esan nahiko nuke:
Amara Berri ikastetxea publiko izateak sare honi kalte handia egiten ari diola sumatu dut.
Oposaketak gainditu eta plaza bertan lortzeak ez du esan nahi hezkuntza metodologia honen
alde egongo zarenik ezta gutxiago ere. Horrela bada, neure praktikaldian zehar, irakasleen
inplikazio eta sinesgarritasunaren inguruko alde handiak atzeman ahal izan ditut eta ageria da
nork duen Amara Berrik aurrea egitearen gogoa eta nork ez. Horrelako hezkuntza proiektu
berritzaile batek aurrera egin dezan baina, guztiz garrantzitsua da irakaslegoa guztiz motibatuta,
inplikatuta eta sistemarekiko estutasuna erakustea. Era berean, kontutan hartu beharrekoa

14

PRACTICUM 1. MEMORIA

izango da informazio eta ezagutzaren gizartean egoteak irakaslegoaren


etengabeko formakuntza suposatuko duela, batez ere IKTei dagokienean.
Laburbilduz, esan, ondorio pertsonal gisa, Amara Berri sistemak berau osatzen duten kide guztien
(irakasle, ikasle, guraso, auzo) inplikazio eta elkarlana beharrezkotzat jotzen duela honek aurrera jarrai
dezan. Baina behin hau lortuaz, egundoko hezkuntza proiektu berritzaile eta eredugarria litzateke.

3.3. HIZKUNTZA MENDERATZEA ETA EUSKERA


BULTZATZEA. GAIAREN INGURUKO HAUSNARKETA
Hizkuntza, komunikatzeko eta harremanetarako baliabidea denez, hizkuntza gaitasuna
jaiotzetikoa bada (Noam Chomsky,1957) ere, hau, pertsonaren garapen kognitibo osoean zehar
landu beharreko alderdia dugu. Printzpio hau kontutan izanda eta praktiketan behaturiko
fenomenoak kontutan hartuz, hizkuntzaren menderatze eta euskareren erabilerari tarte berezia
esakintzea erabak dut. Izan ere, Euskara ofizial eta bakarra izan beharko lukeen lurraldean bizi
bagara ere, Amara Berriko hizkuntza erdara dela dirudi. Haurrek haien artean erdararaz aritzen
dira, asko irakasleei erderaz zuzentzen zaizkie eta hori gutxi balitz, askok euskaraz hitz egiteko
arazoak dituzte. Antza, kulturaniztasuna nagusi den ikastetxe honetan, askorentzat euskara
bigarren hizkuntza da eta horrenbestez erdarara jotzeko ohitura izugarria daukate. Baina zein da
honen funtsa? Zer egin daiteke hau aldatzeko?
Euskararen egoerk praktikaldian gehien kezkatu nauen fenomenoetako bat izan da,
zentroaren aldetik ez baitut inongo iniziatibarik atzeman. Gauzak horrela, ondorengo orrialdeetan,
bi galderei erantzuna ematen saiatuko naiz.
Lehenik eta behin, Bizi Zikloaren teoriaren jarraitzaile den P. B. Baltesen aburuz
(70.hamarkada), hizkuntzaren garapena bultzatzen duten hiru faktore egongo lirateke: adina,
bizitako esperientziak eta gizarte inguruneko esperientziak. Horrela bada, life spanen irizpideak
kontutan harturik eta testuinguruan kokatuz, aipatu beharra dago Donostiako Amara auzoa
atzerritar tasa altuko gunea dela eta honek bertako herritarren komunikazioan eragin zuzena du.
Atzerritarrek bertakoekin euskaraz komunikatzeko gaitasun ezak auzoa erdaldundu egin dute eta
honek euskararen erabilera murriztea ekarri du. Hala ere, hau ez da D ereduko haurrak
erdaldunak izatearen faktore bakarra. Komunitate erdaldun xamarra izateaz gainera, honako

15

PRACTICUM 1. MEMORIA

hauek lirateke haurrak erdaraz hitz egitera bultzatzen dituzten beste faktore
garrantzitsuenetarikoak:
Atsedenaldian haurrak B eredukoekin solasean aritzen dira.
Irakasleek ikasleak erderaz hitzegitea onartzen dituzte
Euskara hitz egiteko motibazio eza edo ohitura falta nagusi da.
Ikasleek ez dute euskara menperatzen, hau da, ez daude alfabetatuak.
Irakasle gutxik bultzatzen dituzte euskaraz hitz egitera
Ez dago euskara bultzatzeko kanpainia jarrairik
Irakasleek askotan ez dituzte zuzenketa egokien bidez ikasleak zuzentzen (akats
gramatikoei dagokienean).
Lehen faktorearekin hasiz- atsedenaldian haurrak B eredukoekin solasean aritzen dira- argi dago
euskara sustatzea helburu izan beharko lukeen eskola batean, D eta B ereduko haurrak
elkartzeak ez duela inongo onurarik ekartzen, honek, euskalduntze prozesua atzeratu egiten
baitu. Bai, batzuek esan dezakete, D eredukoek B eredukoen gidari izan daitezkeela baina
Amara Berriko egoera kaxkarra ikusita B eredukoen hizkuntza jaun eta jabe dela atzeman
daiteke. Testuinguru honetan gainera, irakasleek haurrak erderaz entzuten badituzte ere, gutxi
dira euskeraz egitera bultzatzen dituztenak.
Erderaz hitz egitea onartzea, irakaslegoaren motibazio eta lanarekiko duen ardurarekin lotuko
nuke. Izan ere, irakasle bat bere lanean buru belarri baldin badago bere ikasleak euskaraz hezi
nahiko ditu, euskara mendera dezaten nahiko du eta bere esku dagoen guztia egingo du hori ala
izateko. Beste batzuek ordea, pasotismoari helduaz, haurrei nahi dutena egiten uzten diete
batzuetan hartu beharko luketen gidari papera alde batera utziaz.
Irakasle zein ikasleen aldeko desmotibazio honek hizkuntzaren menderatzean eragin zuzena du. Izan ere,
hizkuntza menderatzeak edozein egoera, testuinguru eta pertsonarekin komunikatzeko gaitasuna
suposatuko luke (Noam Chomsky 1957, Syntactic Structures) eta argi dago, ikasle askok euren burua
estutasunean ikusi eta erderara jotzen dutela. Hizkuntzaren menderatzeari dagokionez bada, 3.

Zikloan behaketak egin baditut ere, LH 6. mailako gazteek oraindik ere hizkuntza menperatzen
dutela ondorioztatu ahal izan dut. Hala ere, euskal alfabetatze hau ezinbestekoa zaio eskolari,
honek gizartea euskalduntzeko ardura bere gain baitu. Alde honetatik beraz, ikastetxeak
eginkizun pisutsu eta garrantzitsua du eta horretarako beharrezkoa izango zaio euskara
sustatzeko planak haurrak gazteak direnetik martxan jartzea.
16

PRACTICUM 1. MEMORIA

Gauzak horrela, honen aurrean, irakasleak bigarren hizkuntza irakasteko


honako jokabide nagusiak kontutan hartu beharko lituzke (Arnau eta Sots,1996), ikasleria
motibatu, zuzenketak egin eta euskaraz egitera bultzatzeko:*
1. Ulermena

errazteko,

ikasketen

hasieran

egoera

erritualduak

eskaintzea:

Komunikazio egoera ezaguna izateak, ikasleari interpretazio-markoa ematen dio


(Bruner, 1989; Wells,1990) esanahia aurreratu eta interpretatzeko jarrera aktiboa
piztuz. Horrela, hasieran egoera erritualdunak eta ondoren parte hartze aktiboagoa
eskainiko zaio.
2. Input interesgarria eskaintzea: Haurraren arreta lortu eta hizkuntza ulertzeko interesa
ezinbestekoa da eta horretarako, input berri zein interesgarria eskaintzeaz gain,
gauzak interesa pizteko moduan aurkeztuko dira.
3. Input nahikoa eskaintzea: Hizkuntzan aurrera pausoak emateko, Esposizio-denbora
nahikoa izatea ere beharrezkoa da horrela intakea garatuaz (Larsen-Freenman,
Long, 1994).
4. Hitz eginez ikasten da berbetan: Ouputaren arrakastak garapen-bidea azkartuko du
(Ellis ,1994; Wells, 1990) eta gauza interesgarriak egiteak hizkuntzaren erabilera
sustatuko du irakasleak berbeta sustatzeko teknikak erabiliz.
5. Ama hizkuntza errespetatu, euskara bultzatu: Helburua elebitasun gehigarria da eta
ez kengarria: beraz, haurrari interesgarri, erakargarri eta berria den zerbait
proposatzen bazaio, eta hau euskaraz badator, edukiarekin batera hizkuntza ere
bereganatuko du.
6. Komunikazio baliabide egokiak eskaintzea: Garrantzitsua izango da eguneroko
egoeretan beharrezkoak diren esapideak testuinguru argietan aurkeztu eta erabiltzea
(Zabaleta, 1994) zein agerpen publikoetarako, esteko moduak erakutsi eta hizketa
prestatzea (Vila,1996; Ruiz Bikandi 1997) .
7. Espazioa eta denbora hizketaren sustatzailea direla kontutan hartzea: Espazioaren
antolamendu egkoiak , parekoen solasaldia eta irakaslea tarteka aritzeko aukera
ematen dutenak, hizkuntzaren garapenean zeresana dute (Vila 1992). Horrela,
irakasleak denbora eta jardueraren arabera, gelaren antolaketa aurreikusiko du
aukeren arteko oreka bilatuz.
17

PRACTICUM 1. MEMORIA

8. Haurrak benetako komunikazioan trebatzea: Hitz egiten jakiteko


rol ezberdinak gauzatzen jakin behar da eta horretarako, irakasleak ikasleen
entzuntziazio-lekuak aldatzen joango da. Umeek irakasleak nola jokatzen duen
ikasita, bere papera burutzen gai izaten dira eta zentzu honetan galderak egiten
ikasteak aurrerapauso handiak ematea ekarriko du, intelektualki nahiz lingusitikoki
(Zabaleta,1994).
9. Diskurtso-mota eta solaskide ezberdineko harremanak sustatu eta eskaintzea:
Diskutso-mota ezberdinak lantzea oinarrizkoa da eta hauek solaskide ezberdinekin
eta helburu anitzekin landuko dira. Hala ere, diskurtso-ezberdinak menderatzeko,
benetako erabilerak ere ziurtatu behar dira, eskolaz kanpoko harremanak bilatuz
(Ruiz Bikandi, 1995).
10. Hizkuntzaren

ibilbidea

eta

akatsak:

(diskurtsiboa,estrategikoa, soziolingusitikoa)

Komunikazio

gaitasun

pragmatikoa

eta hizkuntz gaitasuna bere gain

hartzen ditu (Canale eta Swain,1994) eta hizkuntza praktika sozialen bidez ikastean,
alde pragmatiko eta lingusitikoak batera ikasten dira. Bestalde, akatsei dagokienez,
hiztun berriak tarteko-hizkuntzan eta interferentzietan egingo ditu nagusienak. Era
berean, ikasketa prozesuan denek antzeko bidea jarraituko, lehenik funtzio
semantikoak barneratu eta hauek konplexuagotuz.
11. Zuzentasuna lantzea:,Materia guztietan testuen esanahia eta formaren inguruko
hausnarketa funtsezkoa da eta tarte-hizkuntzari garrantzia eman behar zaio esanahi
eta forman zentratuz. ( Ellis, 1994) Horretarako, irakasleak ikasleen akats eta
zuzentasun beharrez ohartu eta sekuntzia didaktikoak edo formaren inguruan
zentraturiko jarduerak planifikatuko ditu.
12. Gurasoen laguntza kontutan hartzea: Hizkuntzaren ikaskuntzan gurasoen inplikazioa
guztiz garrantzitsua izango da. Gurasoek seme-alabei hitz eginez, beste gauza
batzuen artean hizkuntza eta pentsamenduan aurreratzen lagunduko diete.
Gurasoen duden papera ordea eskolak azaldu behar die aukera ezberdinak
proposatuz.
Irakasleen jokabide sekuentzian ageri den bezala, guztiz garrantzitsua izango da, irakasleak
ikasleriari behar diren azpi-egitura zein banintzak eskaintzea, baina era berean, hizkuntza irakatsi
eta hau sustatzeko gogoa erakustea. Horrela, irakasleekin batera, ikasleak ere euskaraz hitz
18

PRACTICUM 1. MEMORIA

egitera motibatu egingo direlakoan nago, ama hizkuntza izan beharko lukeena sustatuaz.
Ildo honetatik eta aurretik aipaturiko bermatu eta aurrera eramateko, motibazio eta iniziatibaz
gainera, hizkuntzaren sustatzea bideratzeko oinarria behar dela deritzot. Izan ere, Amara Berrin,
Euskara kanpainiarik ez egoteak, euskararen alde batera uzten duela atzeman ahal izan dut,
beste alderdi batzuei garrantzia emanez (metodologia, harremanak, sentimenduak).
Horretarako, nik gaztetan ezagutu izan ditudan hainbat euskara kanpainia aurrera eramatea
beharrezkoa delakoan nago. Kanpainia hauek, orokorrean, ikastetxe barneko euskara sustatzera
bideratuak zeuden (batez ere atsedenaldian) eta horretarako, ebaluazioa, erregistroak, jolas
ezberdinak egiten genituen. Gainera, kanpainia hauek, gogoa pizteaz gainera, haurren
hizkuntzaren menderatzearen inguruko ebaluazio eta jarraipen bat bermatzen dute.
Azken finean, eta aurretik esandakoaren lapurpen gisa, euskararen menderatze eta
erabilera, txostenean zehar landuriko metodologia, harreman eta antolaketarekin zuzenki lotuta
dagoela esan dezakegu. Izan ere, harremanen oinarri den hizkuntzari garrantzia emanez,
euskara sustatzeko teknika, estrategia egokiak erabiliz eta ikastetxeak bere antolaketa-egitura
ondo kontrolatuz, ikasleek euskara maila egoki bat izatea lortuko du, hau bere
egunerokotasunean erabiltzeko gai izanik.

19

PRACTICUM 1. MEMORIA

4. ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK
Liburuak:
Anaut L. (2004) Amara Berri Sistemaren inguruan. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren
Argitalpen Zerbitzu nagusia. 2013/12/22an
http://www.amaraberrisarea.hezkuntza.net/web /guest/argitalpenak webgunean jasoa
Monasterio, X.(2004) Mintzairaren miraria. Donostia: Gaiak
Pons E. eta Roquet-Jalmar D. (2005). Garapen Kognitiboa eta hizkuntzaren garapena.
Ruiz Bikandi, U. (2009) Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan.
Bilbo: EHUko Argitalpen zerbitzua
Ruiz Bikandi, U. (2010). Bigarren hizkuntza irakasteko eskolak egin dezakeena. Bilbo:
EHUko argitalpen zerbitzua
Zarraga, A. (2012). Soziolingusitika eskuiburua. Andoain: Soziolinguistika Kluserra;
Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu nagusia
Webguneak:
-

http://amaraberri.org/topics/intro/

http://www.amaraberrisarea.hezkuntza.net

Bideoak:
Jardunaldiak Amara Berri sistema, 2013/03/17ean http://www.youtube.com/watch?v
=l68Mal2gSYY&list=UU1efFV5MfU5q9v8PicC-ktAtik jasoa
Las Jornadas de Amara Berri celebradas en Bilbo; Loli Anaut 2012/05/09an
http://www.youtube.com/watch?v=-K3hcxiYVP0&hd=1tik jasoa

20

You might also like