You are on page 1of 6

A2 / Oinarrizko Maila 2 - 2010eko APIRILA

ATALA: IRAKURRIAREN ULERMENA

1. ARIKETA

• Irakurri horoskopoko sei zeinuen eta esaldien informazioa.


• Markatu esaldi bakoitza zein horoskopo zeinuri dagokion.
• Bi esaldi ez dituzu erabili behar.
• 0 adibidea da.

0. Berritsuegia zara. A = ARIES


1. Kontuz! Haiek ez dizute egia esaten
eta. B = VIRGO
2. Ez da ulergarria egin duzuna. C = SAGITARIUS
3. Erortzeko arriskua duzu.
4. Ez pentsa gezurra esaten dizutenik. D = PISCIS
5. Zure lanak arrakasta izan du.
6. Ikasi behar duzu jendea erakartzen. E = TAURUS
7. Proiektua beste baten ideiarekin egin F = GEMINI
duzu.
8. Inork behartu gabe egin duzu.
9. Zer jaten duzun zaindu behar duzu.

ARIES VIRGO
(martxoak 21-apirilak 20) (abuztuak 24-irailak 23)

Kontu kontari hasten zarenean, Ligatzeko arazoak dituzula?


ahaztu egiten zaizu zer egiten ari Jendearengana hurbiltzen zarenean
zinen. Izan ere, gehiegi hitz egiten zer esaten diezu? Komunikatzeko
duzu. teknikak ikasi behar dituzu.
SAGITARIUS PISCIS
(azaroak 24-abenduak 23) (otsailak 19-martxoak 20)

Egun batean gauza bat esaten dizute, Egiten duzun horretan ona zarela
baina hurrengoan hori gezurtatu eta esaten badizute, zergatik pentsatzen
beste zerbait kontatzen dute. Ezin duzu gezurretan ari zaizkizula?
zara haiekin fidatu!
TAURUS GEMINI
(apirilak 21-maiatzak 20) (maiatzak 21-ekainak 20)

Gogorik ez bazenuen, zergatik egin Zure proiektuak oso harrera ona izan
duzu? Ez zaitu inork behartu. Zu du. Baina ez duzu zintzo jokatu,
ulertzea gero eta zailagoa da. besteei lapurtutako ideia erabili
baituzu.

0 1 2 3 4 5 6 7 8 9
A

2010eko apirila
-1-
2. ARIKETA

• Bidaiatzeko aholkuei buruzko testua irakurriko duzu.


• Ondoren, markatu erantzun zuzena (a, b edo c).
• 0 adibidea da.

Bidaiatzeko oinarrizko arauak


— Kalean norbait hitz egitera hurbiltzen bazaizu, erne ibili. Halakoetan, batek bidaiaria
korapilatzen duen bitartean, beste batek nahasmendu hori lapurtzeko aprobetxa dezake.
— Erosketa txikiak egin edo zerbait hartzera bazoaz, saiatu beti billete txikiak erabiltzen. Ez
piztu jendearen arreta billete handiekin.
— Ezezagunei ez esan inoiz bakarrik bidaiatzen ari zarela.
— Inor baino ausartago izaten ez saiatu, eta jende gutxi dabilen gune ilunetan ez ibili, gauez
batez ere.
— Hiri handi batean parkea leku segurua da igande eguerdi batean, baina iluntzerakoan saia
zaitez ez paseatzen.
— Emakumeak eta umeak dauden kalea leku segurua izaten da normalean.
— Hiriaren planoa begiratu behar baduzu non zauden jakiteko, kafetegi edo denda batean
egin hori.
— Non zauden ez badakizu, lasai zauden itxura eman.
— Ez jantzi turista baten antzera, eta ez eraman gida-liburua eskuan egun guztian.
— Metroko bagoi hutsetan ez sartu, ahal izanez gero.
— Arazoren bat baduzu, ‘sua’ oihukatu eta ez ‘lagundu’. ‘Lagundu’ entzuten duenean jendeak
ez du erantzuten, baina ‘sua’ entzuten badu ziur hurbilduko dela norbait, jakin-minak
bultzatuta.
0. Kalean zoazela norbaitek hitz egiten badizu _________________
a) lasai egon
b kontuz ibili…
c) zintzo ibili
4. Ez da gomendagarria ________.
…1. __________ a) ausartena izatea.
a) eta ez hitz egin berarekin. b) hiriko parkeetara hurbiltzea.
b) edo kalte egingo dizu. c) leku bakarti eta ilunetatik urruntzea.
c) lapurtzeko estrategia izan daiteke eta.
5. Metroan ____________.
a) jendez beterik dauden bagoietan sar
2. Gastu txikiak egitean, _____________. zaitez.
a) billete handiak txikiak baino hobeak dira. b) ez zaitez sar jendez beterik dauden
b) saiatu txanponak erabiltzen. bagoietan.
c) diskrezioa da inportanteena. c) hutsik dauden bagoietan ez zaitez sar.

6. Arazorik baduzu, oihukatu ____________.


3. Zure segurtasunerako_________. a) “sua”, jendeak zer gertatzen den jakin
a) ez esan edonori bakarrik zoazela. nahi izango du eta.
b) ez bidaiatu bakarrik. b) “lagundu”, jendeak lagunduko dizu eta.
c) ez hitz egin ezezagunekin. c) eta jendeak entzuten duenean norbait
hurbilduko zaizu laguntzera.

2010eko apirila
-2-
3. ARIKETA

• Txikleei buruzko testua irakurriko duzu.


• Ondoren, testua osatu (1-8) eta ipini hitzaren ondoan hutsunearen zenbakia.
Sobera badago ez ipini ezer.
• Bi hitz ez dituzu erabili behar.
• 0 adibidea da.

Txiklearen kontrako gerra hasi dute Britainia Handiko hiri


batzuetan
Txikleak egiten dituzten ___0___ kontrako gerra hasi dute Britainia Handiko hiri
batzuetan, alde batetik, ___1___ delako kalean txiklea zapaldu eta oinetakoetan
itsastea, eta, bestetik, ___2___ asko uzten dutelako kalean gelditzen diren txikle
horiek kentzeko.
Britainia Handian ___3___ 150 milioi libra, 217 milioi euro, erabiltzen dituzte lan
horretan. ___4___, gastu horiek ordaintzeko, txikleak egiten dituzten enpresei zerga
berezi bat ___5___ proposatu dute Britainia Handiko hiri batzuek. Neurri horren alde
daude, besteak beste, Londres, Edinburgo edo Cardiff hiriak.
Londresen ___6___ urtean 180 milioi txikle pakete saltzen dira. Bi
britainiarretatik batek ___7___ mastekatzen omen du eta, elkarte ekologista batzuek
salatu dutenez, txikle batek bost urte behar ditu ___8___.

BAKARRIK DESEGITEKO DIRU ENPRESEN 0


GEHIAGO HORREGATIK JARTZEA MODURIK

NAZKAGARRIA TXIKLEA URTERO


B) ATALA: ENTZUNAREN ULERMENA

1. ARIKETA

• 30 segundo dituzu beheko esaldiak irakurtzeko.


• Entzun grabazioa. www.gasteizkoheo.blogspot.com helbidean duzu.
• Ondoren, markatu esaldi horiek EGIA ala GEZURRA diren.
• Berriro entzungo duzu.
• 0 adibidea da.

Columba

EGIA GEZURRA

0. Asmakizun berri hau jadanik lor daiteke hainbat saltokitan. X


1. Josune Mendez psikologoa da.

Tresna berri honen lehen probak Kanariar uharteetan egin


2.
dira.

3. Eskumuturrekoak erloju baten itxura dauka.

Tresna horrek barruan GPS sistema eta telefonoa edukiko


4. ditu.

Gaixoaren etxearen eta asistentzia zentroaren artean lotura


5. egingo du tresna horrek.

GPSaren bidez gaixoa mugatutako eskualdetik atera dela


6.
esaten zaie arduradunei.

Gaixoaren arduradunak tresna hau etxean izango du eta


7.
bertatik jakin non dagoen gaixoa.

Alzheimer gaixotasuna duen edozein pertsonarentzat da


8.
lagungarri tresna hau.

Gaixoei etxerako bidea bilatzen lagunduko die tresna


9.
honek.
2. ARIKETA

• 30 segundo dituzu beheko esaldiak irakurtzeko.


• Entzun grabazioa: www.gasteizkoheo.blogspot.com helbidean duzu.
• Ondoren, markatu galdera horietan zein den aukera zuzena (a, b edo c)
• Berriro entzungo duzu.

Lentilei buruzko elkarrizketa bat entzuteko aukera duzu. Jaime Aranberri


okulistak lentilei buruzko azalpenak ematen ditu.

1. Okulistaren ustez haurrei lentilak a. Bai, kasu berezi batzuetan izan ezik.
jartzea ideia ona da? b. Bai. Gaurko lentila berriekin ez dago
arazo handirik.
c. Ez, nahiago du betaurrekoak erabiltzea.
Baina kasu batzuetan jarri behar izaten dira.
2. Lentilek sortzen dituzten arazoen a. Infekzioak eta begi niniaren erredura.
artean bi hauek daude: b. Infekzioak eta buruko minak.
c. Infekzioak eta kornea arazoak.
3. Lentilek sortutako arazoak ez dira a. Bai, hala da, infekzio arazoak erraz
larriegiak okulistaren ustez. menderatzen baitira.
b. Ez. Arazo batzuek itsutzea eragin
dezakete.
c. Haurrengan oso larriak dira.
4. Optika ikuspegitik zeinek sortzen du a. Betaurrekoak
irudi hobea, betaurrekoak ala lentilak? b. Lentilak
c. Motaren arabera
5. Zein lentila mota erabili behar da? a. Astigmatismoa dutenek lentila gogorra
erabili behar dute; besteek edozein.
b. Edozein erabil daiteke.
Erabiltzailearentzat erosoena dena.
c. Miopeek lentila biguna erabili behar dute.
6. Okulista honen ustez hobe da... a. egunez lentila bigunak eta gauez gogorrak
erabiltzea.
b. lentila bigunak erabiltzea.
c. lentila gogorrak erabiltzea.
7. Miope gazte batek 10-15 urtez lentilak a. Betaurrekoak jarri.
erabili ondoren, zer egin dezake? b. Laser bidezko operazioa egin dezake.
c. Derrigorrez betaurrekoak jarri beharko
ditu.
C) ATALA: IDATZIZKO ADIERAZPENA

1. ARIKETA: OHARRA

• Idatzi behar duzun guztia tinta beltzez edo urdinez idatzi.


• Erredakzioak irakurgarria eta zalantzarik gabea izan behar du.

IDATZI OHAR BAT ZURE LANKIDEARI.

• Zure oharrak gutxi gorabehera 40 hitz izan behar ditu.

Etxera joan behar duzu berehala gaixorik sentitu zarelako. Ohar bat utziko
diozu zure lankideari zer gertatu zaizun eta berak zer egin behar duen azalduz.

2. ARIKETA: GUTUNA

IDATZI GUTUN BAT ZURE LAGUNARI.

Zure gutunak 110 hitz izan behar ditu gutxi gorabehera.

Agurainen, 2010eko martxoaren 10ean

Kaixo Ane,

Zer moduz zabiltza Tolosa aldean? Londresetik etorri


zinenetik ez dugu elkar ikusi eta irrikan nago zurekin
egoteko. Badakit Londresekoa oso esperientzia
interesgarria izan zela zuretzat. Nik ere hara joateko
asmoa dut nire ingelesa hobetzeko eta, horregatik,
informazioa eskatu nahi dizut, mesedez, kontatu: non bizi
izan zinen? norekin? lanik egin zenuen? non? nola lortu
zenuen lana? klaseetara joaten zinen? garestia zen hango
bizimodua? lagunik ezagutu zenuen? Galdera asko direla
esango duzu, baina joan baino lehen hori guztia jakin nahi
dut zer prestatu behar dudan erabakitzeko. Mila esker zure
laguntzagatik.
Musu bat eta laster arte.
Garazi

You might also like