You are on page 1of 1

Zoriontasuna bizitzaren goi helburua da, eta hau lortutakoan, espirituari lasaitasuna ematen dio.

Beraz, zoriontsu izateko Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, gaiztakerietatik eta
bekatutik libre edo garbiak egon behar dugu, honela Jainkoa jasotzeko eta berarekin harremanak
izateko aukera izango baitugu. Honela, zoriontasuna ez datza ondasun material eta suntsigarriak
edukitzean, hauek galtzean zoriontasuna desagertu egiten baita; benetako zoriontasun absolutua
edukitzeko, Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, esan bezala, bekatutik libre egon
behar dugu. Jainkoaren ideia antzematen, jainkoak berak laguntzen digu, hau da, gizakia argitzen
du bera antzeman dezan; maisua Jainkoa da.
Beste aldetik, San Agustin, Platon eta Aristoteles bezala, egiaren bilaketa zoriontsu izateko bidea
da, baina San Agustinentzat bide hori espiritual da. Agustinen pentsamenduan, egiaren bilaketan,
zoriontasunaren bideak eta Jainkoaren bideak, biek, bat egiten dute. Egiak, beraz, fedea eta
maitasuna dakar, ezagutzaz gain. Gainera, arrazoiak eta fedeak bat egin behar dute, gizakiak
zoriontsu denaren ziurtasuna izan nahi duelako eta, horrez gero, zentzumenetan bakarrik ezin
delako oinarritu. Helburua Jainkoarengana iristea da, ondoren, sinismen hori ulertzen eta
arrazionalizatzen saiatzeko. Hasieran, arrazoiak fedea lortzen laguntzen du; ondoren, fedeak
arrazoia gidatzen du eta arrazoiak, era berean, fedearen edukiak argitzen ditu. zoriontsu izateko
Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, gaiztakerietatik eta bekatutik libre edo garbiak
egon behar dugu, honela Jainkoa jasotzeko eta berarekin harremanak izateko aukera izango
baitugu. Honela, zoriontasuna ez datza ondasun material eta suntsigarriak edukitzean, hauek
galtzean zoriontasuna desagertu egiten baita; benetako zoriontasun absolutua edukitzeko,
Jainkoaren ideia izan behar dugu.

You might also like