You are on page 1of 1

Telefnica

Otsaila 2016

"Gorkak minbiziari aurre egiteko daukan


bide bakarra etxera ekartzea da"
Larriki gaixorik dagoen Gorka Fraile (Telefonicako langilea) presoaren aldeko plataforma
aurkeztu dute Durangon. Dozenaka herritarrek agertu diote babesa taldeari,
Andra Marin egindako aurkezpenean.
Plataforma aurkezteagaz batera, Itziar Lasa medikuaren testigantza eskaini dute
antolatzaileek. Izan ere, euren ustez "espetxeak ez ditu Gorka sendatzeko baldintzak
betetzen". Frailek berak duela aste batzuk bidalitako gutunean adierazi zuen ez diotela
frogarik egin ebakuntza egin ziotenetik, duela zazpi hilabetetik. Kezkatuta zegoen,
medikuek minbizia birsortzeko arriskua iragarri ziotelako. Frailek 18 urte daramatza
kartzelan, eta gaur egun Badajozeko espetxean dago. "Familia ehundaka kilometro
egitera behartuta dago, 40 minutuz Gorka ikusteko", salatu zuten plataformakoek.
Bada, Lasa medikuaren arabera, "Gorkak minbiziari aurre egiteko daukan bide bakarra
etxera ekartzea da". Frailek tratamendu bat beharrezko duela esan zuen Lasak. Ez hori
bakarrik: "Elikadura egoki bat behar du, giro sano bat, ariketa fisikoa egitea...
Minbiziaren aurkako nazioarteko eguna da gaurkoa, eta mezu horiek behin eta berriz
entzun ditugu". Bestalde, medikuekiko konfiantza ere aipatu zuen Lasak: "Terapia baten
oso garrantzitsua da fedea edukitzea tratatu behar zaituenarengan".
Plataformako kideek azaldu dute "Gorkaren eskubideak urratuta" daudela, eta etxera
ekartzea dela euren helburua. Horretarako, herritarren inplikazioa eskatu dute

You might also like