You are on page 1of 2

HITZARMEN HAU

ERREFUSATZEN DUGU
Moduen eta prozesuaren legitimatate ezaren eta mintzaideetatik haratago, gure
sindikatuak zeharo errefusatzen du hitzarmen-hau, honako zioengatik, besteak beste:

.- Ez du Enplegua bermatzen, ez herrian, ez herrialdean, ez Euskal Herrian ezta


Telefnican bertan ere.
.- Ez du Euskal Herria aitortzen berezko lurraldetzat. Ez dago Enplegu Egitasmorik.
.- Jatorrizko Enpresaren araberako lan-baldintza ezberdinak finkatzen ditu; ez dago
benetako integraziorik.
.- Hitzarmen irekia da, Negoziazio Iraunkorrari atxikirik.
.- Lan Harremanak momentuko legediaren araberakoak izanen dira, Telefonicako
Lan-Araudia ezereztuz.
.- Zereginen, ordutegien, lanaldien, bizilekuaren, ELHren Enpresen eta Telefonica
Taldearen arteko enpresen mugikortasuna eta malgutasuna aurreikusten du, langile
bakoitza Taldeko Enpresetarako ABLE baten langilea bihurtuz.
.- Ez du enplegu sorrerarik aurreikusten.
.- Prebentzio-baliabideei buruzko indarrean dagoen arau ilegala ez du konpontzen.
.- Aseguru Kolektiboaren Biziraupen Poliza ez da aipatu ere egiten.
.- Eskubide Sindikaleei buruzko proposamena ezkutuan dago oraindik.
.- Hauteskunde Sindikalen ez betetzea -Hauteskola bakarrari dagokionean- ez da
kontutan hartzen.

.- Ez da lan-bizitza murrizten; langilearentzat kosturik izango ez duen erretreta


aitzinatua izateko eskubidea berriz ere urratuta.
.- Euskal Herria, giza eta kultur erreaIitate ezberdina izanik, hizkuntza propioa duena,
euskara, ez da aitortzen.
.- Erosahalmena berreskuratzeari buruz deus ere, ezta gizarte-aurreikuspenaren
lapurretari buruz.

Parte hartzeko eta erabakitzeko guztiok dugun eskubidearen defentsan


jarraituko du LAB sindikatuak. Hitzarmen ilegitimo honen ezartzeak,
edozein une eta lekutan aurka egiteko zilegitasuna ematen digu langile
guztioi.

HITZARMEN KOLEKTIBO LEGALA,


EGIAZTATUA ETA BAKARRA
Euskal Herrian

TALDEKO LANGILE GUZTIONTZAT

You might also like