You are on page 1of 2

IRAKURRIAREN ULERMENA

Helburua: testuaren koherentziaz jabetzea

Hemen behean errezeta bat duzu desordenatuta. Ordenatu modu logikoan.

Txirlak saltsa berdean (Berria 06-02-01)

Osagaiak: bi tipula handi, lau baratxuri ale, 750 gr. txirla, 125 ml. jerez,
perrexila, olioa eta gatza.
a. Olioa berotzean bertan bota tipula, baratxuria eta perrexila.

b. Jakia prestatzean, tipula, baratxuria eta perrexila fin-fin ebaki.

c. Ondoren, zartagina prestatu olioarekin.

d. Hasi aurretik, txirlak ur hotzetan beratzen utzi behar dira ordu


batzuetan, gatzarekin.

e. Azkenik, txirlak irekitzen hasten direnean ardo jereza gehitu.

f. Hozten denean mahairako prest izango dira txirlak.

g. Tipula (gardentzen hasten denean) (egiten denean) txirlak bota zartaginera.

h. Saltsa loditu bitartean itxaron, eta gero, sutatik kendu zartagina.

0 1 2 3 4 5 6 7
d

LEGATZA SALTSA BERDEAN

A. Azpimarratutako hitzen sinonimoak: guztiz, asko, esparrago, janari, ipini, txikitua,


txikian

B. Testuan falta diren denborazkoak: hartzen duenean, heltzen diozunean, baino lehen

OSAGAIAK ( 4 lagunentzat)

+ 8 medailoi ( meheegiak ez)


+ 200 gr. ilar egosi, edo latakoak
+ Zainzuriak, latakoak
+ 1 baratxuri-ale xehetu
+ Perrexila, freskoa
+ Baso bat olio
+ Ura
+ Gatza

NOLA PRESTATU

Lurrezko lapiko batean olioa bota. Eta baratxuri xehetua. Baratxuria erabat gorritu
___(1)___ jarri legatza lapikoan. Su motelean egin. Arrainak kolore zurixka
___(2)___, buelta eman, gatza bota, eta arraina estali perrexila ugari botata. Zainzuri
lodiak eta ilarrak erantsi, eta ura (ez jarri gehiegi) ondo egiteko. Lapikoa mugitu jakiak
zoruan ez itsasteko. Eta lapiko horretan bertan atera mahaira. Eta kontuz, eskuak erre
lapikoari ___(3)___.
Gorrotxategi harategia betiko itxiko dute

Elgetan harategi bat dago: Gorrotxategi harategia. Baina laster betiko itxiko dute negozioa.
Familiako negozioa da, eta, 1948an sortu zenetik, fin lan egin dute bertan Gorrotxategi
familiakoek. Miren eta haren biloba Mikelek lan egiten dute bertan.

Tailerra edo harategia


Bien artean kontatu digute harategiaren historia. Mikel hasi da: "Bi harategi ditugu, bat Elgetan
eta bestea Eibarren, eta hango merkatu plazan obrak egin behar dituzte. Berrira sartzeko, diru
piloa gastatu behar da. Beraz, ixtea erabaki genuen, bai Eibarkoa, baita Elgetakoa ere. Nik
tailer batean topatu dut lana ".
Tailerra eta harategia oso ezberdinak direla dio Mikelek: "Tailerrean astelehenetik barikura lan
egiten dut, eta listo. Harategian zapatu eta domeketan ere bai, zubiak daudenean lan egiten da,
eta jaiegun baten aurretik, bikoitza egin behar izaten dugu. Hala ere, harategian lana politagoa
da, jendearekin hitz egiten dugu, tratua daukagu; tailerrean bakoitza bere makinan edo
zereginetan dago zortzi ordutan, bakoitzak bere lana egiten du".
Urteetako bezeroak dira orain dituztenak: "Gure aititaren bezeroak etortzen dira okelatara",
esan du Mikelek.
Enbidoa
Baina beste pena bat ere badute Mikelek eta Mirenek: Elgetako harategi bakarra izanda,
ixterakoan asko okelatara nora joan jakin ezinda geratuko dira. "Nire adineko jende asko dago,
30-40 lagun inguru, autorik ez dutenak, eta ezingo direnak Bergarara arte jaitsi okela erostera",
argitu du Mirenek.
Enbidoa ere bota du: norbaitek harategia zabaldu nahi badu, jakin dezala Elgetan oso leku
aproposa dagoela horretarako.
*egokitua

A. Begiratu hiztegian euskara batuan nola diren hitz hauek: amama, aitita, okela, eguena,
barikua, zapatua eta domeka.

B. Irakurri Gorrotxategi harategiari buruzko erreportajea, eta, gero, aukeratu


erantzun egokia.

1. Zein herritan dago Gorrotxategi harategia?


a Bergaran b Elgetan c Mendaron
2. Miren Mikelen ... da.
a Ama b Amama c Arreba
3. Nongo merkatu plazan egingo dituzte obrak?
a Bergarakoan b Eibarkoan c Elgetakoan
4. Zein egunetan egiten du lan tailerrean Mikelek?
a Astelehenetik ostiralera b Astelehenetik igandera c Astelehenetik ostegunera
5. Mikelen arabera, zer da politagoa: harategiko lana edo tailerrekoa?
a Ez batekoa, ez bestekoa b Harategikoa c Tailerrekoa
6. Zergatik?
a Jendearekin hitz egiten duzulako
b Pentsatzeko aukera duzulako
c Zortzi ordu pasatzen dituzulako makinari begira
7. Jende asko al dago Elgetan autorik ez duena?
a Bai b Ez dakit c Ez
8. Toki aproposa al da Elgeta harategi bat zabaltzeko?
a Auskalo b Bai c Ez

You might also like