SENDABELARRAK
Atzo arratsaldean euskaltegiko ikasle den eta atzokoan gure irakasle izan zen Maika
Cesterrekin Euskaltegi ondoan dugun farmazia naturala ezagutzeko paseotxo bat eman
genuen.
Atari ondoan bertan egin genuen lehenengo geldialdia. Bertan,
danon harridurarako, te berdea zegoela azaldu zigun. Txakur
asko ibiltzen omen da hemen inguruan eta hauxe ez hartzea
komeni zela aipatu zigun. Edozein sendabelar jaso baino lehen
txoko garbiagoak bilatzeko aholkua eman zigun.
Pixka bat aurrerago, auzoko balkoi baten azpian, beste hainbat
sendabelar identifikatu genituen eta haien ezaugarri edo
propiedade asko aipatu zizkigun Maikak. Aholku asko eman
zizkigun: zertarako balio duen identifikatu dugun sendabelar
bakoitzak, kontu handia zerekin eta noiz izan behar dugun,
sendabelar batek pertsona bat erotu ere egin bait dezake,
gorputzean non nola erabili daitezkeen, zein den garai ona sendabelar hauek jasotzeko,
zein den sendabelarra eta zein belar ez den nahiz eta antza handia izan haien artean edo
bata bestearen ondoan egon, entsaladan zer lore mota bota dezakegun...
Balkoi azpi horretan ikusi genituen besteak beste:
-Enplastoak egiteko erabiltzen den Berbena
-Gibela garbitzeko erabili dezakegun Pareta belarra
-Karatxak kentzeko erabilzten den Iodo belarra
-Txikoria belarra edo diente de leon. Ezaugarri asko dituen landarea da eta gainera
jangarria!
Auzotik ateratzen hasiak ginela, obra tarte batean zer eta
malba lore erraldoi bat topatu genuen. Mota askotarikoak
omen daude eta askotan jeraneoekin nahastu izan duela ere
aipatu zuen norbaitek. Koloneko arazoetarako, argaltzeko eta
beste hainbat kontuetarako erabiltzen omen da malba.
Pipirita alderako belardian, aldapa gora gindoazela, beste altxor
haundi bat ezagutu genuen: plantia belarra.
Belardietan dauden tirita naturalak omen dira eta sendabelar
honen beste hainbat erabilpen ere aipatu zituen: diotenez, eta
agian izena hortik etor daitekeela ere aipatu zuen, erromesek
Santiago bidean oinazpietan jartzen omen zuten plantia
belarra babak eta honddoak ekiditeko. Beraz, zauriak
sendatzeko oso sendabelar ona da. Askok entsaladari ere
botatzen omen dizkiote hosto txikiak.
Tirita bezaka erabili nahi badugu, hostoak azpian
duen zaina kendu behar diogu.
Ondoan bazen lore txiki lila zoragarri bat. Beronika deitzen omen zaio. Petaloetan fijatzeko
eskatu zigun Maikak, eta hara! Begietako betileak ziruditen! Eta zer eta begiak garbitzeko
oso ona omen da sendabelar honekin egindako infusioa.
Aurrerago topatu genuen pasmobelarra (muraje). Euskal Herriko etxe askotan
berbenarekin batera gehien erabili izan den sendabelarretako bat katarroak, infekzioak eta
gripeak sendatzeko.
Aurrerago hirusta. Hau ere txikitako jolasetako belarra izateaz gain (askok landarearen zati
txuria jaten genuen txikitan gozo-gozoa delako), entsaladatan ere jaten omen du jendeak
eta Maikak aipatu zuen Beronikak bezala, honek ere
begiak garbitzeko balio handia duela.
Pipirita jaisten hasi eta etxe
bateko atarian kalendula pila
bat topatu genuen.
Landatutako kalendula omen
zen. Kalendula haurren ipurdiko
urradurak eta sendatzeko oso
ohikoa da pomadatan
erabiltzea. Baina guk kalendula
datorren astean egingo dugun
ukenduari botako diogu
(datorren asten intxusa,
kalendula eta ........-z egindako ukendua egiten ikasiko dugu).
Hortxe zegoen salvia boteretsua ere. Ezaugarri asko baditu ere, antibiotiko natural oso ona
omen da. Bada istorio bat (Lau lapurren ozpina) kontatzen duena, nola, 4 lagunez
osatutako lapur talde harrapatu zuten Touluseneko etxeak arpilatzen (sakeatzen) bizilagun
guztiak izurriteak jota zeuden bitartean. Hiltzera kondenatuak izan omen ziren lau lapurrak
baina bizirik ateratzeko aukera bat eman omen zieten: izurrite hartan zergatik ez ziren
gaixotu esplikatzen baldin bazuten, salbu geratuko ziren. Eta hor kontatu omen zuten nola
salbiaz, erromeroz, izpilikuz (espliegoz) eta erle-belar (tomilloz) egindako ozpin bat
egosten zuten, lau sendabelak batera, eta hori gorputz guztian igurzten omen zuten. Eta
hala mantendu omen ziren gaixotu gabe izurritean.
Aurreraxeago aldaparen ezkerreko magalean bostorria zer zen erakutsi zigun. Gernuaparatoan ematen diren hanturak edo inflamazioak sendatzen omen ditu. Pixatokia baretu
eta odoluzkiak (almorranak) sendatzeko ere primerako sendabelarra omen da. 5-7 bat
hosto bildu behar dira, haien artean korapilotxo bat egin eta egosi egin behar da hosto
xorta. Ondoren 9 egunez edo 3ko 3 txanpa eginez har dezakegu.
Sendabelarrak identifikatzeko askotan
errezagoa egiten zaigu atzetik duten istorioa
ezagutzen baldin badugu eta kasu honetan
gerrara joan behar zuen gerlariak bere
maitaleari lore sorta polit bat oparitu zionekoa
kontatu zigun Maikak. Lore sorta oparitu
zionean esan omen zion zuk ahaztu ez
nazazun! eta geroztuz nomeolvides edo
myosotis deitzen omen diote sendabelar
honi. Buruko memoria aktibo mantentzeko oso
ona omen da.
Maiatzaren 18a baldin bada ere, oraindik San Jose lore
despistaturen bat ere topatu dugu bidean. Polita izateaz gain,
bada entsalari botatzen dionik.
Eta ondoan lapatza, edo lapaitza edo lapatxa. Haren sustraiak ozpinetan jarri ondoren
aurpegiko aknea eta sendatzen omen du eta beste azaleko gaitza batzuk ere bai. Baina
ezaugarri depuratiboak ere ba omen ditu.
Eta hortxe antzeko bi izen dituzten beste bi sendabelar.
Bata lurruntza (lurrean topatzen duguna) eta bestea
murruntza (murotxoetan topatzen duguna). Azken hau
erabiltzen ez badugu ere, lurruntza oso ona omen da
zelulitisarentzako.
murruntza
lurruntza
Aurrerago garraiska (melisa). Zitronela bezala olio esentziak aportatzen dizkigu. Usain
ederrekoa. Infusioek lasaigarri efektuak dituzte.
Zaingorria (geraneo de San Roberto). Zain gorriak dituen
sendabelarra. Farmazia natural honetan dagoen antibiotiko
naturala omen da. Txakurrek azalean izan ohi dituzten soilgune
edo ile faltak sortzen dituen kalbak konpontzen laguntzen
omen du. Hagineko minarako edota sudurreko odol-jarioetarako
ona omen da
Eta humorea eta irribarrea ez dira paseo guztian falta izan
baina azken sendabelar honen kontura parra ere egin dugu:
sorgin belarra (garaizka) edo kulantrillo del pozo edo
cabello de venus edo guk potota belarra bezala
bataiatuberri duguna. Dirudienez, sendabelar honek
hostoak galtzen dituenean bere zain beltza ageri agerian
geratzen da eta ximurtu egiten da pubisean ditugun ileak
bezala eta hortik omen dator izena. Ilea beltz beltza izan
nahi duenak hementxe du tinte natural bikaina.