You are on page 1of 3

09-10 IKASURTEA

09-10 IKASURTEA

BIZIKLETAN
EARKI!!

Kaixo egunon, konpon daiteken kexa bat dut eta Karkara aldizkaria erabiltzea
pentsatu dut.
Gu, Zaraguetako 6.eta 5.mailetako ikasleak eskolara etortzeko askotan
erabiltzen dugu bizikleta. Baina ni adibidez, Baxoalde kalean bizi naiz eta
autopista azpiraino ez dago bidegorririk eta ez beti baina sarritan, jende asko
ibiltzen da paseatzen eta bidegorria ez dagoen lekutan jendeari ez zaio gustatzen
eta batzuk bronka txikiak botatzen dizkigute hori paseatzeko lekua dela esanez
eta arrazoi guztiarekin.
Horregatik eskatzen dut bidegorria pixka bat luzatzea, alde batetik Goxokiko
parkeraino eta beste aldetik Zaragueta eskolaraino.
Gure eskolan kurtso hasieran 1., 2. eta 3.mailetakoak piztinara joaten dira eta
aurten bizikletaz ibili dira, ederki gainera, baina eskola bidean zati batean
bidegorririk ez dagoenez errepidea gurutzatu behar da eta kontu handiz ibili
behar da, arriskutsua delako.
Ez dut uste asko eskatzea denik bidegorria luzatzea. Bizikletan ibiltzen garenak
seguruago ibiliko gara eta paseatzen dabiltzanak gusturago ibiliko dira umore
txarrez jarri gabe.
09-10 IKASURTEA

BERTSOLARITZAN PRIMERAN!!!

Zaraguetako 5.eta 6.mailak bertso txapelketa nagusia jarraitzen ari gara.


Igandean, abenduaren 13an, finala ospatuko da. Eztabaida handia dago, batzuk
esaten dute Andonik irabaziko duela berriro, beste batzuk Mailenek kenduko
diola txapela. Hau atera orduko jakingo dugu zeinek irabazi duen.

Nik lehen ez nuen ia bertsolaririk ezagutzen eta orain bertsolari askoren izenak
dakizkit. Banekien txapelketa lau urtetik behin izaten zela, baina ez nekien nola
sailkatzen ziren.

Iñaki Gurrutxaga da gure bertso irakaslea, bera ere txapelketa nagusian ibili da,
finalaurrekoetaraino iritsi da eta berari esker bertsolaritza gero eta gehiago
gustatzen zait.
Guretzat Iñaki da txapelduna.

You might also like