You are on page 1of 26

AMOROTOKO GIDA

EGILEAK: AMOROTOKO 4.,5. ETA 6. MAILAK


2009-2010 IKASTURTEA
.AURKIBIDEA
Orri.

1-Aurkezpena 3

2-Kokapen geografikoa 3

3-Herriko datuak 4

4- Auzoak 5

5-Historia 6

6-Kultura(jaiak) 8

7-Zerbitzuak 10

8-Leku eta eraikuntza interesgarriak 18

9-Errepide mapa 23

10-Herriko fauna eta flora 23

11-Ibilbidea 25

2
1-AURKEZPENA
Gu Amoroto Eskolako 4 . 5 . eta 6 . Mailako ikasleak gara eta gida honen
bidez gure herria aurkeztuko dizuegu.
Has dadila bidaia!!

2-KOKAPEN GEOGRAFIKOAK
Amoroto, Euskal Herriko probintzi batean dago, Bizkaian. Hain zuzen ere, Lea
Artibai eskualdean kokatzen da.

Amorotoren Iparrean, sei kilometrora, Lekeitio aurkitzen da. Mendebaldean,


Gizaburuaga dago. Hegoaldean, Markina eta ekialdean Berriatua du.

Herrigunea, Elexalde auzoan dago eta bertan daude kokatuta herriko plaza eta
udaletxea; baita ere, eliza, taberna eta medikuaren kontsulta.

3
3-HERRIKO DATUAK

BIZTANLERIA:
-2010eko urtarrilaren 1ean 416 biztanle.

2010eko datuak:
-jaiotzak 3
-etorriak 17
-joanak 7

AMOROTOKO LAU AUZOETAKO BIZTALERIA

Auzoak Emakumeak Gizonak Biztanleria

Eleixalde 88 95 183
Odiaga 41 40 81
Urrutia 38 40 78
Ugaran 31 41 72
Guztira 198 216 414

AZALERA
13,4 KM2
AMOROTO LAU AUZOTAN BANATZEN DA:

-ODIAGA ARMARRIA
-ELEXALDE
-URRUTIA
-UGARAN

4
4-AUZOAK

Amoroto, lau auzotan banatuta dago. Elexalde, Urrutia, Ugaran eta Odiaga
auzoetan hain zuzen ere.

ELEXALDE AUZOA: Elexalde auzoa da populatuena eta bertan aurkitzen dira


Udaletxea, eskola, plaza, frontoia… 183 biztanle ditu guztira.

UGARAN AUZOA: Ugaran auzoan, Oletan aurkitzen da eta bertan hainbat


jatetxe eta enpresa mota aurkitu ditzakegu. 81 biztanle ditu guztira.

URRUTIA AUZOA: Urrutia auzoan ere enpresa bat aurki dezakegu eta hainbat
txalet, baserri eta etxeak daude bertan. 78 biztanle ditu Urrutia auzoak.

ODIAGA AUZOA: Odiaga auzo menditsuan, makina bat baserri aurki ditzakegu
eta 72 biztanle ditu.

5
AMOROTOKO HERRIGUNEA: Amorotoko herrigunea mendi tontorrean egon
arren, mendi magaletan ere auzoguneak ditu. Hori dela eta, hainbat herrirekin
muga egiten du. Esate baterako Aulestirekin , Gizaburuagarekin, Ispasterrekin,
Lekeitiorekin, Mendexarekin eta Berriatuarekin.

Hona hemen Amorotoko lau auzoen kokalekua:

5-HISTORIA

Bertan aurkitu diren Historiaurreko aztarnek frogatzen dutenez, Kristo


baino milaka urte lehenagotik ere egon ziren populazio-guneak inguru
honetan.

Abitaga leize-zuloan aurkitu diren aztarnak.

Erromatarren Inperioak lurralde honetako zaletasunik erakutsi ez zuela


kontuan hartuta, Amoroton leinu-taldeak bizi zirela uste da, eta haien
jarduera nagusia abeltzaintza izango zela uste dugu.

Iturrizak " bizkaiko historia" deituriko lanean, Amorotoko herriari


Amoredo deitzen zitzaiola aipatzen du.

Itxuraz, X-XI. mendeetan finkatu zen bertako populazioa.

Aurkitu diren lehenengo datu zehatzak 1325ekoak dira. Horien


arabera, Amoroto, Lekeitioko Andra Mari Basilikaren luzapena zen.
Lortzen ziren hamarren herena eman behar izaten baitzion. Beraz,

6
XIV. gizaldian Lekeitioren menpeko zen arren, parrokia edukitzeko
adina garrantzi behintzat bazuen.

Erdi Aroko hazkunde demografikoak eta indar ekonomikoa


independentziaren aldeko irrika piztu zien Amorotokoei.

Andra Mari Elizatik banatzeko lehen eskaera 1454an egin zuen,


1519ra arte ez zuten autonomiarik lortu.

Independentzia lortu aurretik, ere, Adan Yarzakoaren menpeko


elizate izendatu zuen eta Gaztelako Erresumari 18.000 garaiko zerga
ordaindu behar zizkion.

Independentzia lortuta, elizatea lurralde unitate independente gisa


eratu eta muga politiko-administratiboak ezarri beharra nagusitu zen.
Halabehar,politikari berriak agertu ziren.

Aldaketa hauek denak gertatu ziren garaian hierarkia ia feudalean


egituratuta zegoen gizartea: zerga eta bereterren sistemari jarraitzen
zieten, eta gizartearen gorengo mailan leinu-familiak zeuden (Adan
Yarzakoaren leinua zen nagusi Amoroton).

Leinu hauen diru-sarrerak nekazarien eta mendien gaineko


eskubidea, Elizatearen hamarrenak eta antzekoak ziren. Horixe zuten
botere eta ahalmen ekonomikoaren oinarri, eta krisialdietan
ondasunak eskuratzeko aukera ematen zien. Azken eskubide hau
dugu gatazka ugariren eta Banderizoen borroken jatorria.

7
6-KULTURA(JAIAK)
AMOROTOKO JAIAK

San Martin deitzen da eta uztailean ospatzen da.

Amorotoko jaiak 4 egunekoak izaten dira: Ostirala, larunbata, igandea eta


astelehena.

Ostiral gauean rock gaua egoten da frontoian, hainbat taldek kontzertuak


ematen dituzte.
Larunbat gauean herriko plazan kontzertuak izaten dira.
Igande goizean pilota partiduak egoten dira, jarraian meza santua herriko elizan
eta gero trikitilariak herriko plazan.
Arratsaldean bertsolariak izaten dira.
Astelehen arratsaldean mozorro lehiaketa egoten da.
Gauean erromeria ederra izaten da jaiak amaitzeko.

Egunero txosna egoten da herriko plazan.

TXAHAL JANA
Abenduaren lehenengo larunbatean izaten da.
Zintzoren txahala goizean erre eta gauean jaten da.

SAN MIGEL EGUNA

Irailak 29an ospatzen da, herrikoentzat egun berezia den hau. Goizean meza
egoten da San Migel ermitan eta meza ostean, auzokoen kontura gailetak eta
ardoa hartzen dira. Gauean herriko plazan erromeria izaten da, giro paregabea,
herriko gazte eta nagusien artean antolatuz.

8
BAZKO EGUNA,

Oletarrentzat eta baita ere inguruko herri guztientzat, Bazko jaiak ezagunak
dira. Bertan, Oletan, hainbat ekitaldi antolatzen dira. Mus Txapelketa, herri
kirolak, kontzertuak, erromeria eta abar. Jai hauek Aste Santu ondorengo 40.
egunera ospatzen dira.

SANTA BARBARA EGUNA

Abenduaren 4an ospatzen da. Meza egiten da mendi tontorrean kokatuta


dagoen Santa Barbara baselizan. Auzokoek gailetak eta ardoa banatzen dute
meza ostean. Gauean jaiak jarraitzen du erromeri eder batekin.

9
7-ZERBITZUAK
JATETXEAK ETA TABERNAK
HERRIKO TABERNA

Kokapena: Herriko plazan bertan dago, udaletxearen parean eta elizaren


alboan.

Janaria: Jaiegunetan pintxoak eta ogitartekoak


eskaintzen dituzte.

Ordutegia: goizeko 10:30 aldera zabaltzen dute eta


gaueko 21:00etan itxi. Astelehenetan arratsaldeko
18:00etan zarratzen dute. Igandeetan eguerdiko
14:30 aldera zarratzen dute eta arratsaldean
zabaldu.
Taberna berez udalarena da baina alokatu egiten du.

EPERMENDI

Epermendi Jatetxea asteburuetan zabaltzen


dute. Batez ere ezkontzen, lehen jaunartzeen
eta bestelako ospakizunetarako. 180
lagunentzako tokia dago.

IBAIGANE

Ibaigane Jatetxean jaieguna astearteetan dute.


Hiru jantoki dituzte. Tabernan 35 lagunentzako tokia
dute eta bertan menua ematen dute. Jantoki
berezian, erretserba egin behar da eta 60
lagunentzako tokia dute. Hirugarren jantokian, karta
eskaintzen dute eta 60 lagunentzako tokia dute.

KLAUDIO

Klaudio Jatetxea astelehena kenduta egunero zabaltzen dute. 100


lagunentzako tokia dute eta menua eta kartara ematen dute.
Tabernan musean eta briskan egiteko ohitura dago iluntzetan
eta aparkalekua du.

10
OSTALARITZA

ALTUENA Landetxea

Amorotoko herrigunean kokatzen den landetxe hau, atseden hartzeko eta


asteburu edo egonaldi lasai eta eder bat pasatzeko leku aproposa da.
Lekuak: 2 - 12
Logelak: 6

ESKOLA

Amorotoko herri eskola, Elexalde auzoan kokatua


dago, frontoi alboan hain zuzen ere eta kultur
etxea du aurrez aurre.

2 urtetik 12 urtera arteko umeak egoten dira (Haur


Hezkuntzako 4 urteak eta Lehen Hezkuntzako 6
mailak).

Eskola txikia da eta oso giro ona dago.

11
GARRAIOA

Amorotoko Elexaldean autobus geltokirik egon ez arren, Amorotoko Oletatik


(Ugaran auzoa), Zuluetatik, eta Abitxatik pasatzen da egunero autobusa.

ORDUTEGIA

Bizkaibus zerbitzua:

Lekeitio - Bilbao Zerbitzua (autopistatik):

Jaiegunetan:

Oletako geltokiak honako ordutegia du: 08:33-etatik


21:33-etara ordutik ordura.

Bilbao – Lekeitio Zerbitzua (autopistatik):

Lanegunetan:

Oletako geltokiak honeko ordutegia du: 7:00, 7:45, 8:45, 9:45, 10:45, 11:45,
12:45, 13:45, 14:45, 16:45, 17:45, 18:45, 19:45 eta 20:45

Jaiegunetan:

Oletako geltokiko ordutegia: 6:45-etatik 20:45-etara orduoro irtengo dira


Bilbotik.

Lekeitio - Bilbao Zerbitzua (Bide normaletik):

Lanegunetan eta larunbatetan:

Oletako geltokiaren ordutegia: 6:00 , 10:00, 14:00, 18:00etan.

12
Igandeetan:

Oletako geltokiaren ordutegia: 10:00, 14:00, 18:00etan.

Mendexa - Galdakaoko Ospitalea (Bide normaletik):

Oletako geltokiaren ordutegia: Egunero, 8:00, 12:00, 16:00, 20:00etan.

Pesa zerbitzua:

Lekeitio - Donostia Zerbitzua:

Oletako geltokiko udako ordutegia:

06:30, 09:30, 13:00, 19:00etan.

UDALETXEA
Amorotoko Udaletxea herriko plazan kokatzen da eta goizeko 9:00etatik
eguerdiko 14:00etara egoten da jendearentzat zabalik.

KULTUR ETXEA
Amoroton, elizaren ondoan, Amorotoko Kultur Etxea dago.
Eraikinaren beheko aldean eskolako jantokia, erdiko aldean,
berriz, herriko ludoteka dago. Bertan, jolasten dira herriko
umeak arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Goiko aldean
Gaztetxea dago eta bertan egoten dira herriko gazteak.

13
OSASUN ZENTROA

Amorotoko kontsulta udaletxearen azpian kokatzen da.


Medikua Aurora Altuna da.Astean hiru bider etortzen
da.Egunak:Astelehena , eguaztena eta eguena .Amorotoko
kontsultako telefonoa:946842457.
Txanda Lekeitioko anbulategian hartu behar da.Lekeitioko
anbulategiko telefonoa: 946035860.Zita eskatzeko ordutegia
8etatik 20etara .Pratikantea Ramon Aranaz da.

GASOLINDEGIA
Amorotoko Epermendi gasolindegia Ugaran auzoan kokatzen da Hiru
jatetxeetatik hurbil Lekeitiorantz joateko bidean.Telefonoa: 946243563.

ENPRESAK

BURDINOLA

Burdinola Amorotoko enpresa bat da .Lekeitiorako


bidean aurkitzen da.Lekeitiotik 1,5 km-tara.
Laborategiak egiten dira.

14
ERABIL

Erabil Amorotoko enpresa bat da.Amorotoko Ugaran auzoan .


Plazakolatik 4-5km.ra.
Kartoi kutxak egiten dira. Bi eraikin dauzka:

Eraikin honetan kartoiak egiteko lekua dago eta almazena Empresa

ELIZAK ETA ERMITAK

San Martin eliza

San Martin eliza Amorotoko plazan kokatzen da.San


Martin Santurena da.Abadea Angel Sustaeta da.

Santa Barbara ermita

Amorotoko Ugaran Auzoan , Kanposantuaren goiko aldean


.Santa Barbara santuarena da .

15
San Migel ermita

Amorotoko sarreran kokatzen.San Migel santuarena da.

GASTRONOMI ELKARTEA

70 pertsonek edo bazkidek osatzen dute elkarte hau. Elizaren alboan dute
lokala eta gehien bat Egunsenti izenarekin ezagutzen da.

Gastronomi elkartea dugu eta igandero, eguerdietan, taberna bezala ere


erabiltzen da. Igandero igandero, bazkideen artean txandakatuz, zabaltzen
dute.

Noizean behin, bazkideek afariak edo bazkariak antolatzen dituzte eta


horretarako izena eman behar izaten dute aldez aurretik.

16
Cartonajes Erabil - Kartoi Kutxak
Zulueta Auzoa z/g
48289Amoroto (Bizkaia).
Tel: 946844002 - Fax: 946844147
E-mail: comercial@erabil.es
Web: www.erabil.es
Burdinola - S.Coop
48289Amoroto (Bizkaia).
Tel: 946840766 - Fax: 946842005
E-mail: burdinola@burdinola.com
Web: www.burdinola.com
Herriko Taberna
Elexalde Auzoa.
48289Amoroto (Bizkaia).
Tel: 946243523

Klaudio Jatetxea
Oleta - Ugaran Auzoa z/g
48289Amoroto (Bizkaia).
Tel: 946841803

Epermendi Jatetxea
Oleta - Ugaran Auzoa z/g
48289Amoroto (Bizkaia).
Tel: 946841762

Ibaigane Jatetxea
Oleta - Ugaran Auzoa z/g
48289Amoroto (Bizkaia).
Tel: 946841359
E-mail: ibaigan@euskalnet.net
J.M Arriola Garramiola
Zulueta Baserria
48289Amoroto (Bizkaia).
Tel: 946842991 - 605730139

Margolanak Alex
Urgon Etxea - Elexalde Auzoa
48289Amoroto (Bizkaia).
Tel: 689973912

Musikorta Estudioa
Odiaga Auzoa
48289Amoroto (Bizkaia).
Tel: 946243793

Epermendi Gasolindegia
Ugaran Auzoa z/g
48289Amoroto (Bizkaia).
Tel: 946243563

Antarri S.L
Igeltserotza - Txaletak
48289Amoroto (Bizkaia).
Tel: 946243455 - 696215334 -
651702705
Casa Rural Altuena Landetxea
Elexalde Auzoa 27
48289Amoroto (Bizkaia).
Tel: 946243089 - 657726401 - Fax:
946243089
E-mail: altuena@hotmail.com
Adarnet
Web Diseinua eta Garapena
Tel: 946842965 - 699448029
E-mail: info@adarnet.com
17 Web: www.adarnet.com
8-LEKU ETA ERAIKUNTZA
INTERESGARRIAK
Plaza

Udaletxearen aurrean dago, eliza albo batean duelarik.


Bertan aurkituko dugu Herriko taberna.
1999an guztiz berritu zuten eta eserlekuak eta iturria jarri zituzten. Halaber
herriko plaza bezain itxurosoak ditugu berau inguratzen duten etxeak ( Iturran
bekoa baserria besteak beste)

18
Kobak

Amorotok koba ugari ditu eta gainera aztarna oso garrantzitsuak aurkitu dituzte
beraietan.

Abitxako leizea: Lea ibilbidea jarraituz Gizabururantz eta Abitxa baserriaren


inguruan aurkitzen da. 1929an eman zuten ezagutzera. Koba garrantzitsua
dugu, interes arkeologiko, historiko, biologiko eta espeleologiko handikoa.

Errekas Leizea: 1882an aurkitu zuten Lekeitio-Markina bidea zabaldu


zutenean.

Pepetxo Leizea: Urrutia auzoan, Atxurra deritzon inguruetan kokaturik dauden


sei leizek osatzen dute. Balio historikoa eta artistikoa daukan arkeologia
ondarea utzi digu gizonaren ezarkuntzan.

Abitako Leizea Pepetxo Leizea

19
Idarreta baserria
Idarreta baserria Urrutia auzoan dago. 1754.urtean eraiki zuten, eta barrokoa
da egituraz. Oinplano errektangularrerako arku painelatu bakoitza, erdian
zutabe lodi batek eta eskultura-multzoak alaitzen dute eraikuntza.

Eliza ondareak

Amorotoko eliz ondareak, parrokiatik aparte, San Migel eta Santa Barbara
baselizak osatzen dute baita kanposatua ere.

San Migel baseliza

Elexalde auzoaren sarreran aurkitzen da.


Baseliza hau XX. Gizaldiko estilo herritarrekoa
da.

20
Santa Barbara baseliza

Izen bereko mendi tontorrean aurkitzen da.Bertatik


herri guztia ikus daiteke.

Kanposantua

XIX. Gizaldiko estilo neoklasikoko eraikina dugu.

Gurutzea

Bide bazterrean gurutze hau 1835ekoa da.

21
Eliza
Auzo-izenak iradokitzen duen moduan,Elexalde auzoan dago,herri
kaskoan. Parroki hau gotiko errenazentista zen estiloz,baina,auzune osoaren
moduan, berritu egin zuten XVIII. mendean.Zutabez eginiko tenplu neoklasikoa
dugu geroztik.

1900.urteko ordularia dauka horma nagusian.

Frontoia
Frontoia 1982.urtean eraberritu zuten. Aldagela berriak, dutxak eta baita ere
frontoia estali zuten. Horrela euria denean ere bertan egon daiteke. Era berean
argia ere sartu zuten.

Harlauz egindako frontisa eta grifazko ibilgua daude. Probalekua ere badu eta
bere probarriak 1949ko data dute.

22
9-ERREPIDE MAPA

10-FLORA ETA FAUNA


FAUNA

Animali aldetik animalia asko dago herriaren inguruan eta baita

23
basoetan ere. Adibidez, etxe inguruetan eta larreetan ugari diren ardiek
udaberrian egiten dituzte kumeak eta behiek izkoa. Ahuntz,zaldi,asto,poni edo
txerriak ere badaude.
Inguruan adibidez, basurdeak, azkonarrak, korzoak, katamixarrak, azeriak,
bidegarroak, gabiloia... ikus daitezke.

FLORA
Amoroton oso fauna eta flora ugaria dago.

Gehien dauden zuhaitzak Ameriketatik ekarritako pinua eta Australiako


eukaliptoa dira baina beste zuhaitz mota asko ere badaude adibidez:
Sagarrondoak, madariondoak,melokotoiak,ikuak,limoiak, kibiak, haritzak,
artak,...
Baina leku batzuetan sekuellak ere aurki ditzakegu, Ameriketatik ekarritakoak
dira.

24
11-IBILALDIAK

Amoroto ingurune menditsu batean kokatua dagoenez, aukera asko ematen


ditu ibilaldi polit eta ikusgarriak egiteko.

Amorotoko biztanleek mendi irteerak antolatzen dituzte herriko hainbat


ibilbideetatik zehar.

Batzuk hauek dira :

- Amoroto-Amoroto (azalpena)

-Lea Ibilbidea

Ibilbide hau Lea ibaiaren albotik doa. Oiz magaletik (Munitibar) itsasoraino
(Lekeitio). 23 km guztira.

-Amoroto Santa Eufemi

Amorototik Santa Eufemi (Aulesti)rarte basoz-basoz joaten gara.

Amoroto - Amoroto ibilbidea

18 kilometro inguruko ibilaldia dugu eta gutxi gora behera 4 ordukoa da.

Ibilaldi honi Amorotoko plazan emango zaio hasiera eta hilerria igaro ondoren
Lomaganera iritsiko gara. Txabola bat dago eta bidearen bestekaldean, basoko

25
bide bat hartuko dugu. Bide hau jarraituz, Kastillo baserrira helduko gara eta
hemendik Atxurra baserrira abiatuko gara.

Atxurra baserri inguruan, Pepetxo eta Errekas Leizeak ikus daitezke. Ibilbideari
jarraituz, Ikaran baserrirantz abiatuko gara eta hemendik baso bidez, Enpan
baserrira helduko gara. Baserri hau 1989. urteko suteetan erre zen eta bertan
behera jarraitzen du. Bideari jarraituz, Milloira ailegatuko gara, gero auzo
berdineko San Antolin ermitara helduko gara. Toki polita ogibitartekoa jateko.

Bideari jarraituz, Asterrikarantz abiatuko gera mendi bidetik. Auzo honetatik


itsasoaren paisai ederra ikus daiteke. Hemendik Mendexarantz abiatuko gara
eta Leagi-Torrera iritsiko gara.

Leagi Torretik Ipidei baserrira joango gara aldapa haundia jeitsiz. Ipideitik, Oleta
auzunerantz abiatuko gara Lea-ibilbideari jarraituz eta Oletatik Errotabarri
baserria igaroz, Abitxara helduko gara.

Abitxa baserriaren alboan Abitxako Koba aurkitzen da. Koba hau ikusteko
Udaletxean giltza eskatu behar da. Abitxatik baso bidez eta aldapa haunditxo
bat igoz, Aldasolo baserrira iritsiko gara, Elexalde auzora hain zuzen ere.

EGILEAK:
4. MAILA: Liher Arrizabalaga Laka.
5.MAILA: Iban Zabala Laka.
Olatz Kortabitarte Erkiaga.
Aiert Hernando Gabiola.
Ainara Zelaia Kortabitarte.

6.MAILA: Ainhoa Arostegi Orbegozo.


Garazi Navarro Ugarteburu.
Aritz Jaio Agirre.

26

You might also like