You are on page 1of 1

INSTRUKZIO TESTUA

DEFINIZIOA ETA MOTAK


Instrukzio-testua ekintza bat egitera bultzatu edota ekintza bat nola egin erakusten
duen gida da. Zeregina burutzea errazteko aginduak, betebeharrak, arauak edo
aholkuak ematen ditu.
Zenbaitek azalpen-testuen saileko adartzat hartzen du, instrukzio-testuek
informazioa ematen dutelako. Hala eta guztiz ere, instrukzio-testuen helburua ez da
informazioa ezagutzera ematea edo ulertaraztea soilik, irakurleari eragitea baizik.
Narrazio-testuen antza ere badutela esan daiteke, instrukzioak askotan kronologikoki
antolatzen baitira, denborazko lotura hitzez baliatuz. Baina, esan gabe doa
instrukzio-testuek ez dutela ez istoriorik ezta pertsonaien arteko dinamikarik ere.
Instrukzio-testuaren erabilera eremu askotara zabal daiteke. Hala nola eremu
sozialera (arau, hitzarmen eta lege-testu... ), arlo pribatura (ohar, sukalde-errezeta,
gida...), ikasketa- irakaskuntza- prozesura (azterketak, ariketak, joko-arauak... ),
hedabideetara (publizitate-iragarki, horoskopo... ) eta abarretara.
EZAUGARRIAK
Instrukzio-testuaren ezaugarri morfosintaktikoak:
- Aditzaren bigarren pertsona.
- Agintera.
- Egitura paraleloak eraginda, zenbatzaileak askotan agertu ohi dira: ordinalak eta
kardinalak.
Ezaugarri testualak:
- Informazioa gaika antolatzen da.
- Ekintzen eta betebeharren orden logikoa zaintzen da. Ezinbestekoa da informazioa
modu zehatz eta argian ematea. Horrela izan ezean, ondorioak larriak izan litezke
(esate baterako, tresna arriskutsuren baten edo gai pozoitsuren baten erabilerajarraibideetan).

You might also like