You are on page 1of 1

HIZLARIA AURKEZTEA

Aurkezpen onak gaia eta hizlaria entzuleei erakargarri egin behar


dizkie, eta hizlariaren aurkezle onak hiru alderdi hauek azaldu behar
ditu:
- hizlariari buruzko informazioa
- titulua
- gaiaren interesa
Egin beharrekoak:
Hizlariari buruzko datuak: izen-abizenak, jaioterria, curriculuma eta
egoera pertsonalen bat aipatu, harira badator.
Hitzaldiaren titulua azaldu eta gaia aipatu.
Hitzaldiak entzuleentzat duen interesa nabarmendu, erakargarri
egin.
Saihestu beharrekoak:
Aurkezpena luzeegia izatea. Protagonismoa hizlariak du.
Norbere buruaz jardutea.
Aipatutako gidoitik irtetea eta beste gai batzuez hitz egiten hastea.

You might also like