You are on page 1of 2

ELEKTROMAGNETISMOA

Materiaren fenomeno magnetikoen eta elektrikoen multzoari deitzen zaio


elektromagnetismoa eta baita fenomeno horiek aztertzen dituen fisikaren atalari ere.

ELEKTRIZITATEA leku batetik bestera elektroiak garraiatzen dituen korrente


elektrikoa da.Korronte hori sortzeko sorgailu edo generadore bat eta elektrizitatea
garraiatuko duen eroalea eduki behar dira. Sorgailuen artean sinpleenak pilak eta
dinamoak dira eta konplexuenak zentral elektrikoetako sorgailuak edo
alternadorea

MAGNETISMOA Hainbat materialek beste batzuk erakartzeko duten ahalmena


da.Imanek hainbat objetu ukitu gabe erakartzeko ahalmena dute, muturretan izaten
dute erakarpen-ahalmen handiena. Bi mutur horiek imanaren poloak dira, polo
positiboa eta negatiboa. Iman bateko polo positiboak erakarri egiten du beste iman
batetako polo negatiboa, baina bi imanetako polo positiboek elkarren artean, edo bi
polo negatiboek, elkar alderatzen dute.Iman bakoitzak eragina duen espazio edo
eremu bat izaten du, eta espazio horri eremu magnetikoa deritzo.Lurra eremu
magnetiko zabala duen imana da.

ELEKTROMAGNETISMOAREN
ERABILERAK
LANTEGIAN: motorrak martxan jartzeko, beroa edo hotza lortzeko …
GARRAIOETAN: tren elektrikoak eta tranbiak martxan jartzeko, garraioetako
ibilgailu frigorifikoetan kamera hotzak sortzeko...
NEKAZARITZAN: ureztatzeko motorrak, ura lortzeko moto-bonbak...
ETXEETAN: elektratresnetan,telebista, irratia, berokuntzarako …
IRAKASKUNTZAN:informatikako gailuetan, txirrinak …
IMANAK: motor elektrikoak funtzionatzeko, telefono eta mikrofonoetan ,
garabietan. Iman guztiak ez dira naturalak, badira elektrizitatearekin funtzionatzen
dutenak ere, elektroinan deritze.
MATERIA ETA ENERGIA
Energia materiari aldaketak sortzeko gai den edozein eragile da.Gizakiak era
askotara lortzen du behar duen energia.Horren arabera energia mota desberdinak
izendatzen ditugu: energia hidroelektrikoa (zentral hidroelektrikoetan) energia
termikoa(zentral termikoetan) energia geotermikoa (Lurraren berotasunetik
ateratakoa) energia nuklearra (zentral nuklearretan) eguzki energia (eguzki plaken
bidez) energia eolikoa (zentral eolikoetan) erregai fosiletatik sortutako energia...
Energia batzuen iturria berriztatu egiten da , ez da gastatzen,energia berriztagarriak
deitzen dira.Beste energia batzuen iturria ordea, gastatu egiten da energia ez
berriztagarriak deritze.Gu guztion ardura da energiaren kontsumo arduratsua egitea,
eta ahalik eta gehien aurreztea.

You might also like