You are on page 1of 1

Marikalanbreren gurasoak lasai bizi ziren, hala ere, beraiek ez zuten hori uste.

Kezka asko
eta handiak zituzten, esate baterako, aldaketa klimatikoa, negutegi efektua, Irakeko
gerra... Beraien arazo pertsonalak ere bazituzten, bikote guztiek izan ohi dituzten
bezalakoak.

Batzuetan, lagunekin elkartzen ziren, besteetan zinemara joaten ziren. Behin, zinematik
itzuli ondoren, goxo-goxo muxuka aritu ziren , goxo-goxo egiten zuten dena, eta bederatzi
hilabete barru Marikalanbre jaio zen.

Marikalanbrek, jostailuak lurrean botata uzten zituen, bere aitak jasotzeko esaten zionean,
Marikalanbrek irribarre handi bat egiten zuen, baina ez zuen jasotzen. Bere ordez bere
aitak jasotzen zituen jostailuak.

Inork ez daki Marikalanbrek noiz jaso zuen bere lehenengo kalanbrea. Maite eta bere aita
korrika joan ziren arduratuta, baina Marikalanbrek irribarre handi bat egin zuen behatz
txikiak entxufean sartzean eta kalanbrea jasotzean. Etxe guztian zeuden entxufeetan
plastikozko estalkiak jarri zituzten, baina Marikalanbrek erraz erraz kentzen zituen.

Marikalanbre hazi egin zen, eta ileak tente-tente zituela ibiltzen zen (lakaren laguntzarik
gabe).

Maite eta Marikalanbreren aita aspaldi ez ziren zinemara joan eta joateko gogoa zeukaten,
horrela Marikalanbrek anai edo ahizpa bat edukiko zukeen.

You might also like