You are on page 1of 2

Fisika 2.

Batxilergoa

Eremu grabitatorioaren eta eremu elektrikoaren arteko


analogiak eta desberdintasunak
Analogiak
• Eremu zentralak dira, eremu-lerroak irekiak dira eta simetria erradiala dute.
• Eremu kontserbakorrak dira; beraz, eremuarekin elkarturiko energia potentziala
eta potentziala dituzte. Eremuaren aurka buruturiko lana energia potentzial
modura pilatzen da, halako moldez non, nahi izanez gero, osorik berreskura
daitekeen.
• Eremuaren intentsitatea eremua sortzen duen masa edo kargaren zuzenki
proportzinala dea, eta masa edo karga horren eta eremua kalkulatzen deneko
puntuaren arteko distantziaren alderantziz proportzionala.

Desberdintasunak
• Edozein gorputz materialak eremu grabitatorioa sortzen du. Eremu elektriko bat
sortzeko masa izateaz gain kargatuta egon behar du.
• Indar grabitatorioak beti dira erakarleak, elektrikoan aldiz, erakarleak (aurkako
zeinuko kargen artekoak) edo aldaratzaileak (zeinu berekoen artekoak)
• Eremu grabitatorioak ez du iturririk, eremu-lerroak beti infinituan hasten dira.
Eremu elektrikoak, aldiz, iturriak izan ditzake (karga positiboak) eta isurbideak
(karga negatiboak).
• Masa batek eremu grabitatorioak besterik ez du sortzen. Karga batek, berriz,
pausagunean badago e. elektrikoa sortuko du eta higiduran badago, eremu
elektrikoaz gain e. magnetikoa ere sortuko du.
• Eremu elektriko bat isola daiteke, e. grabitatorioa ez.
• K konstantea ingurunetik ingurunera aldatzen da. Hau da, eremu elektrikoaren
balioa ingurunearen araberakoa da. G konstante unibertsala da. Hots, eremu
grabitatorioak ez du zerikusirik ingurunearekin.

1
Fisika 2. Batxilergoa

Eremu elektrikoaren eta magnetikoaren arteko analogiak eta


diferentziak
Analogiak
• Bai e. elektrikoak bai e. magnetikoak karga elektrikoen gainean indarrak egiten
dituzte.
• Badira dipolo elektrikoak eta dipolo magnetikoak
• Dipoloak, elektrikoak nahiz magnetikoak, higitzeko aukera izatekotan
eremuaren norabidean orientatzen dira.
• E. elektriko aldakor batek e. magnetikoa sortzen du eta alderantziz.

Diferentziak
• Eremu kontserbakorrak: partikula A puntutik B puntura eramateko eremuaren
indarrek buruturiko lana hasierako eta amaierako puntuen menpe baino ez
dagoenean, hau da, ibilitako bidearen menpe ez dagoenean.
Bi propietate dituzte:
o Ibilbide itxian eremuak buruturiko lana nulua da.
o Eremuak buruturiko lana magnitude berezi batek hasierako eta
amaierako puntuen artean duen aldakuntza modura adieraz daiteke.
W= -∆Ep
Eremu kontserbakorrak: e. elektrikoa eta e. grabitatorioa
Eremu ez-kontserbakorrak: e. magnetikoa

• Eremu kontserbakorretan funtzio potentzial bat (eskalar) defini daiteke, eta


hortik abiatuta gainazal ekipotentzialak eraiki, eremu lerroak gainazal hauekiko
perpendikularrak izanik.
Eremu magnetikoan (kontserbakorra ez denez) ez da halako funtziorik
existitzen.

• Eremu magnetikoaren lerroek ez dute hasierarik ez amaierarik, lerro itxiak


baitira. Honela, bada, imanaren kasuan, indukzio-lerroak honelakoak dira:
imanaren ipar polotik irten, kanpoko espazioaldea zeharkatu, hego polotik sartu
eta imanaren barnetik segitzen dute ipar poloraino.
E. elektriko eta e. grabitatorioan lerroak irekiak dira, hau da puntu batean hasten
dira (eremuen iturrietan edo infinitoan) eta beste puntu batean bukatzen dira.

• Indar elektriko eremuaren norabide berbera dute, indar magnetikoak berriz,


indukzioarekin perpendikularrak.

• Indar elektriko zentralak dira, indar magnetikoak ez.

• Indar elektrikoek karga elektrikoen gainean eragiten duten edozein kasutan.


Indar magnetikoak berriz, kargak higitzen direnean soilik.

• Dipolo elektrikoetan kargak elkarrengandik banan daiteke, dipolo magnetikoetan


ez.

You might also like