You are on page 1of 25

ANIMALIAK

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea 5. maila A 2.011 ikasturtea

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

ANFIBIOAK

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

PIRINIAR UHANDREA
Piriniar uhandrearen izen zientifikoa Calotriton Asper edo Euproctus Asper da. Anfibio bat da familiakoa da. eta salamandridae

aurkitu daitezke.

Piriniar uhandrea Pirineotan bizi da eta Espainia , Frantzia eta Andorratik banatzen da, Zuberoa eta Nafarroako mugen inguruan dauden errekatxoetan

Txikia da eta gorputz luzea du. Burua zapalduta dauka, baina emeak arrak baino gutxiago, arrak emeen kolore desberdina dute horrela bereiz ditzakegu Emeak 11-12cm neurtzen ditu eta arrak 8cm baino gutxiago. Uretan dauden intsektu txikiak jaten dituzte eta egun osoan ehizatzen dute, baina uraren tenperatura 5-6 tik jaisten denean uretatik ateratzen dira. Uretan jartzen dituzte arrautzak (tenperaturaren arabera).15-67 arrautzen bitartean jartzen dituzte eta 4-30 ordu bitartean irauten dute, ugalketa urte osoan egiten dute. Eme handiek arrautza handiagoak egiten dituzte. Uraren arabera ugalketa desberdina da.

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

Amuarraina da bere harrapari nagusia eta arraroa da salamandraren larbarekin ikustea (uhandrea salamandraren larbak jaten dituelako eta uhandreek eta salamandraren larbek elikagai berdina dutelako). Espezie batzuk joan dira desagertzen (salvelinus fontinalis espeziea bereziki), baina espezie berriak ere aurkitu dituzte Arditurrin eta Oiartzunen 1993an. Egileak: Leire eta Iker

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

ARRAINAK

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

MARRAZO ZURIA
Marrazo zuria, lamnidae familiakoa da. Carcharodon, bere generoan irauten duen espezie bakarra da. Bere ezaugarririk nagusiena bere tamaina da: 4 eta 7 metro bitarte neurtzen dute eta 2.268 kg pisatzera irits daitezke. Normalean 15 urte bizi dira, baina 30 urte bizitzera ailegatu daitezke. Marrazo hau ia ozeano guztietako ur bero eta epeletan bizi da, itsasertzetatik hurbil, ura sakona ez den tokietan janari gehiago dagoelako. Zuri handiak gauean harrapatzen ditu bere harrapakinak eta bakartia dela pentsatzen dute ikerlariek, baina ez daude oso seguru. Beste animalia batzuekin harreman konplexuak ditu, adibidez pinguinoekin: erasotzen ditu baina ez ditu hiltzen, entrenamendu bezala erabiltzen ditu. Marrazo zuriak hiltzeko makinak dira. Animali hau superharrapari bat da. Arrainak, pinipedoak (itsas lehoiak, fokak...) eta itsas hegaztiak jaten ditu. Ugaztun handiak ehizatzeko enboskadak prestatzen dituzte.

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

Errulea da. Udaberrian eta udan erruten ditu 410 edo 14 arrautza. Arrautzak tripa barruan edukitzen ditu ireki arte. eta kumeak, jaio berriak, amarengandik urruntzen dira janak ez izateko.

Espezie hau desagertzeko zorian dago. IUCNen zerrenda gorrian dago, ahula mailan. 1990 an sartu zen IUCN zerrenda gorrian. Egileak: Yolanda eta Mikel

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

10

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

HEGAZTIAK

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

11

HONTZ ZURIA
Hontza gaueko animalia da. 1500 metrotik beherako altueratan aurkitu daiteke. Hontz Zuria mundu osoan zabalduta dago, eskualde polarrean eta basamortuan izan ezik. Europan ia lurralde guztietan aurkitu daiteke, Eskandinavia eta Europako ekialdean izan ezik. Euskal herrian asko daude, baita ingurune zingiratsuetan ere. Oso ikusmen eta entzumen fina du. Ar helduek eta gazteek itxura antzekoa dute, bizkarraldean eta hegoen goialdean grisa kolorea dute, tripa aldean eta hegoen behealdean zuri kolorea du, bere burua horixka eta bihotz formakoa du, eta azkenik begiak urre kolorekoak eta distiratsuak ditu. Bere harrapakina, mokoarekin lepoan ziztatu eta hil egiten du. Ugaztun txikiak, anfibioak, eta intsektuak ehizatzen ditu, adibidez, saguak, satorrak, arratoiak, igelak, apoak... Hontzak edozein sasoietan jartzen ditu arrautzak, 6-8 arrautza jartzen ditu aldi batean. Gizakia bizi den inguruan egiten du habia, adibidez elizen teilatuetan.

32 egunez emea inkubatzen egoten da, bitartean arra ehizatzen aritzen da. Hiru hilabete bete arte, hontz kumeak ez dira bere familiatik banatzen nahiz eta 50 egunetan hegan egiten ikasi. Hontza hainbat herrialdetako istorio eta mitologiaren pertsonai nagusia izan da, adibidez, Asturiasen gaixo baten etxearen inguruan hegan baldin badago gaixoa hil egingo den seinalea da.

Egileak: Eneko eta Jaione

OKILA
Hegaztia da, 20 eta 59 cm tartean neurtzen du. Gehienak moreak, berdeak edo laranjak dira, baino beste askok luma horiak eta arrosak ere ba dauzkate. Lau behatz dituzte hanka bakoitzean, bi behatz aurrera begira eta beste biak atzeraka. Hori zuhaitzetako adarretan ibiltzeko baliagarria da Zuhaitzetan bizi dira eta mokoarekin zuloak egiten dituzte. Beraien mingaina fina erabiltzen dute janariak hartzeko. Bikote bakarra dute bizitza guztirako. . Baso sakonetan bizi dira, Madagaskar, Australian, Ozeanian, Europan ... eta Euskal Herrian badaude batzuk. Fruituak, intsektuak eta larbak jaten dituzte. Janari hauek urte osoan zehar aurkitu ditzakete zuhaitzetan. Ezkurrak jaten dituen okil espezie bat badago. Espezie honek, neguan janaria izateko urte guztian zehar zuloak egiten ditu zuhaitzetako enborretan, hor ezkurrak gordetzeko. Zulo bakoitzean ezkur bakarra gordetzen du, beraz, milaka zulo aurkitu daitezke. Gero beste txori batzuek beraien janaria lapurtu ez dezaten zaintzen dute.
Pito beltza da munduko okilik handienetarikoa. 15 cm zulatu dezake

janari bila. Minutu batean 20 aldiz mokoarekin kolpatu dezakete eta egun batean guztira 12.000 aldiz.

Beste baten arrautza aurkitzen badu puskatzen du. Batzuetan arrak borrokan hasten dira eta irabazlea emearekin joaten da. Galtzen duena beste leku batera joaten da beste okil batekin borrokatzeko. Bikote bakoitza lau edo bost arrautza jar ditzake eta umeak udaberrian jaiotzen dira.

Egileak: Alazne eta Josu

UGAZTUNAK

IZURDEA
Izurdeak mutur, hortz eta moko luzea dauzkate, eta hiru hegal: bat bizkarrean eta beste bi alboetan, burutik gertu. Izurdeak oso animali jakintsuak dira. Ugaztun hauek 200 eta 500kg artean pisatzen dute. Entzumena oso garatua daukate eta oihuz komunikatzen dira. Izurdea ur azpian oso azkar doa, bere gorputzari eta koipezko geruzari esker. Izurdeak kanpora ateratzen dira arnasa hartzeko. Ozeano Atlantikoan eta Barean bizi dira. Ur epeletan eta tropikaletan, (Antartikan eta Artikoan izan ezik). Sardinak, txitxarroak eta arrainsardak jaten dituzte. Gainera, bere pisuaren ehuneko hamar jan dezakete. Ugaztun hauek begi bat itxita eta bestea irekita lo egiten dute, arrain bat bere ondotik pasatzen baldin bada harrapatzeko. Kumeak egoten dira beraien amaren sabelean 11 hilabete. Jaiotzen dira eta lehenengo 16 hilabeteak egoten dira elkarrekin. Amak emandako esnearekin elikatzen dira. Kumeak handiagoak egiten direnean, beraien janaria bilatzen dute. Izurde bat jaiotzen denean, azalera joan behar da airea hartzera.

18

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

Batzuetan Txinakoek izurdeak jaten dituzte. Baita ere pertsonek sare handiak botatzen dituzte itsasora eta izurdeak hil egiten dira. Egileak:Ainara, Sara eta Mnica

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

19

HARTZ ARREA
Hartz arrea ugaztuna da. Bere izen zientifikoa Ursus Arctos da. Orojalea da , 100Kg-tik 675kg-tara pisatzen du. Ilea 2-15cm bitarteko luzerakoa da. Bere altuera 2 metrokoa da. Bere kolorea marroi argia eta iluna izan daiteke da. Bista txarra du eta belarri zorrotzak. Bere bizi itxaropena 25-30 urtekoa da. Asian, Europan eta Ipar Amerikan bizi dira. Gaur egun ez dira zortzi hartz arrearen espezie besterik geratzen munduan. Baina Europan 30.000 hartz arre gelditzen dira. Euskal Herrian Pirinioetan bizi dira . Txinan 1.000 gelditzen dira. Belarra eta fruta jaten du baina gehien gustatzen zaiona eztia da. Hartz arrea negu guztia gelditzen da hibernazioan. Hartz arrearen gorputza 38 gradukoa tenperatura du. Ilajea urtero aldatzen da. Beren ugalketa Ekainean eta Uztailean izaten da. Ekainean jo eta ke ibiltzen dira bere bikotea bilatzen, eta ez da oso erraza bikotea aurkitzea,baina aurkitzen dutenean bat edo bi hartz kume izaten dituzte.

20

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

Artzainak ez dira hartz arrearen etsai bakarrak beste animali batzuk ere badaude. Baina bera defenditzen da.

Egileak: Julen Urrutia eta Saioa Gonzalez De Chavarri.

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

21

OREINA
Oreinak 1,80m neurtzen du eta 180 kilo pisatzen ditu. Cervidea eta elur-oreinaren familiakoa da eta bere izen zientifikoa Cerbus Elaphus da. Oreinak taldetan bizi dira, arrak alde batetik eta emeak bestetik. Beraien bizilekuak mendi harritsuak eta kostaldeko mendiak dira, Nafarroan, Gorbeian, Araban, Bizkaian eta Iratiko oihanaren inguruan. Oreinak belarjaleak dira, belarrez eta landarez elikatzen dira, udaberrian loreen, fruituen, hosto berdeen eta kimuen bidez elikatzen dira. Neguan, zuhaitzetako adarrak, sasiak, huntzak, enborraren azalak eta hosto idortuak jaten ditu. Udazkenean, haritzaren fruituak bilatzen ditu, gustatzen zaizkionak, eta sasoi honetan perretxikoak edo bere adarrekin baliatuz hartzen dituen sagarrak ere jaten ditu.

22

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

Maiatzean eta ekainean izaten ditu kumeak (6-8 kg) eta bi urte betetzen dituen arte kumea ez da bere amarengandik aldentzen. Bitartean, emea bere kumea elikatzeaz eta arriskuetatik babesteaz arduratzen da.

Aitzinean oreinaren etsaia otsoa zen, baina gaur- egun otsorik ez dagoenez, gizakia da bere etsai nagusia.

Egileak: Xixili eta Asier

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

23

TRIKUA

Trikua Erinaceinae familiakoa eta ugaztun intsektiboroa da. Bere gorputza borobila da. Ugaztuna da eta 800 gramotik 1500 gramoetara pisatu dezake, 10 eta 16 zentimetro artean neurtzen ditu. Belarri txikiak ditu eta hankak ere, arantzaz betetako bizkarra dauka, arantza horiek ez dira zorrotzak eta ez dute minik egiten. Trikua gatibutasunean 10 urte bizi ditzake baino libre egonez gero bere bizitza laburragoa izaten da. Munduko leku askotan zabalduta dago baino jatorriz Afrikan bizi da. Basoetan bizi dira , zuhaixkak eta zuhaitzak dauden lekuetan eta baita parke urbanoetan ere. Zentzumen organoen, nerbio sistema eta giharren bidez egiten dute harreman funtzioa. Trikuak intsektuak, narrasti txikiak, arrautzak, saguak eta ugaztun txikiak jaten ditu, baina jan-neurrian dagoenean fruituak eta barazkiak jaten ditu.

24

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

2 eta 6 ume artean edukitzen dituzte, baina normalean 4 eta 6 ume artean edukitzen ditu. Arrosak jaiotzen dira eta arantzak beranduago ateratzen zaizkie, 15 gramo pisatzen dutenean eta 6 edo 9 zentimetro artean neurtzen dutenean. Apirilean jaiotzen dira. Sugeek, azkonarrek eta ipurtatsek trikuak jaten dituzte. Txakurrek,otsoek, azeriek eta hontzek eraso egiten diete baino gero ez dituzte jaten.

Egileak: Valentin eta Karolina

Intxaurrondo Hegoa Ikastetxea

25

You might also like