You are on page 1of 2

2011-10-10 Blanca Urgell sailburua Bogota bisitatzen

Hizkuntza baten normalizazioa oinarri demokratikoetatik eta gutxiengoen eskubideen errespetutik baino ezin da egin
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburua, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordearekin batera, Hizkuntzak Irakasteari eta Ebaluatzeari buruzko II. Mintegian parte hartzen ari da, Kolonbian.
Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburua, Blanca Urgell, eta Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Lurdes Auzmendi, Hizkuntzak Irakasteari eta Ebaluatzeari buruzko II. Mintegian parte hartzen ari dira Kolonbiako Bogotako Unibertsitate Zentralean. Mintegiaren gaurko inaugurazio-ekitaldian izan dira, besteak beste, Guillermo Pramo Rocha, Unibertsitate Zentraleko errektorea, Gabriel Muyui, Kolonbiako Herri Indigenen Garapen Osorako Lehendakaritzaren programako zuzendaria, Mauricio Perfetti del Corral, hezkuntzako ministrordea, Mara Claudia Lpez, Kulturako ministrordea, eta Aurelio Iragorri Valencia, Kolonbiako Herrizaingo ministroa. Blanca Urgell Kultura sailburuak Hizkuntzaren Errekuperazioa eta Demokrazia hitzaldia eman du eta, bertan, euskara berreskuratzeko prozesuaren azken urteetako historiari buruz aritu da. Hark azpimarratu duenez, edozein normalizazio-prozesutan erabakigarria da hiztunek hizkuntz nortasunari eta berezitasunari eusteko borondatea izatea. Sailburuaren iritziz, "ez luke ezertarako balio izango gobernu batek bere diru- eta lege-baliabide guztiak hizkuntza baten sustapenean erabiltzea, baldin eta hizkuntza hori hitz egiten dutenek ez balute inolako interesik azalduko. Era berean, hitzaldian nabarmendu duenez, borondate hori bezain garrantzitsua da hizkuntzaren inguruan akordio politikoa lortzea; izan ere, ez da sinesgarria pentsatzea hizkuntza bat normalizatu daitekeela gizartearen baldintzak kontuan izan gabe eta normalizazioak eskatzen duen kostu ekonomikoa onartu gabe. Blanca Urgellentzat, euskaldunok onartu egin dugu gure hizkuntzaren historia, eta horrek esan nahi du hizkuntza den bezalakoa dela eta ez nahi genukeen bezalakoa. Euskarak, mendeetan zehar, bizirik iraun du, Europako mendebaldeko hizkuntza prerromatar guztiak desagertu direnean, eta horren arrazoietako bat, hain zuzen ere, beste hizkuntza batzuetatik

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

esapideak eta adierazpideak hartzeko gaitasuna izan da, beharbada. Hizkuntza batek, batik bat hizkuntza gutxitu batek, ingurune aldakorrera egokitzen den neurrian bakarrik iraun dezake bizirik, eta horrek esan nahi, besteak beste, beste hizkuntza batzuen eraginera irekita egon behar duela. Sailburuak hizkuntza-normalizazioa lortzeko adostasun sozialaren eta politikoaren garrantzia azpimarratu du. Euskararen sustapenaren kasuan, neurri positiboen bidez lortu da hori, betiere gure hizkuntza ez dakitenen bereizketa saihestuta. Hau da, euskaraz hitz egin nahi dutenei eta ikasi nahi dutenei, erraztasun guztiak ematea baina, hori, egin nahi ez dutenei inposizioarik egin gabe; izan ere, hizkuntza baten normalizazioa oinarri demokratikoetatiko baino ezin da egin, eta, betiere, gutxiengoen eskubideak errespetatuz, azpimarratu du. Blanca Urgellen iritziz, munduari erakutsi diogu euskara hizkuntza modernoa eta malgua dela, gaur egungo bizitzarako guztiz baliagarria dela, eta herri guztiaren ahaleginari esker lortu dela orain dela hiru hamarkada alde batera utzita zegoen eta ia guztien burla eta utzikeria jasaten zituen hizkuntza baten normalizazioan aurrera egitea. Niri gustatzen zait esatea euskara ez dela Europako hizkuntzarik zaharrena, izendapen hori ez baitagokio, nahiz eta askok hala aldarrikatzen duten; gazteenetarikoa dela esatea gustatzen zait, bizia delako, eta hiztun ugari haurrak direlako, gure inguruneko beste hizkuntza batzuetan baino proportzio askoz ere handiagoan, adierazi du amaitzeko. Bogotako bidaia amaitzeko, Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Euskal Ordezkaritzan harrera ofiziala egingo diote eta Mariana Garcs Crdoba Kolonbiako kulturaministroarekin bilduko da, tokian tokiko hizkuntzen inguruko ulermen-protokoloa berritzeko; bilera horretan izango dira, halaber, Moiss Medrano, Herrietako zuzendaria, Nancy Maldonado, Nazioarteko gaietako koordinatzailea, Diego Mantilla, Nazioarteko ataleko aholkularia eta Josefa Hernndez, Herrietako ataleko aholkularia.

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

You might also like