You are on page 1of 2

Deialdia

2012/06/22

Euskarazko kultura-ekoizpena aztertuko du datorren astean BizBAKeko mintegi batek


Ander Lipus, Maialen Lujanbio, Asier Altuna, Eaut Elorrieta, Katixa Agirre eta Estitxu Fernandez arituko dira euren ikuspegiak adierazten

Astelehenean, ekainak 25, 09:15ean, Bizkaia Aretoan, euskarazko kultura-ekoizpena aztertuko duen Euskaraz bizi, sentitu, adierazi: kultura-eduki erakargarriak sortzeko bideak izeneko udako ikastaro bat abiatuko da. UPV/EHUren BizBAK egitarau barruan dagoen mintegi honek hainbat alorretako ikuspegiak jorratuko ditu: antzerkia, zinema, musika, literatura, bertsogintza eta hedabideak. Horretarako, eremu horiek landu eta aberasten dituzten egile ezagunen bizipenak bilduko dira. Hain zuzen, Ander Lipus (antzerkigilea), Maialen Lujanbio (bertsolaria), Asier Altuna (zine-zuzendaria), Eaut Elorrieta (musikagilea), Katixa Agirre (idazlea), eta Estitxu Fernandez (telebistako aurkezlea) izango dira bertan, euskaraz sortu, adierazi eta berritzeko gakoak eskainiz. Mintegi honek abiapuntu jakin bat izango du: gainontzeko hizkuntza nagusiekiko harremanean euskaldunen komunitateak zailtasun erantsiak dituela, bai hasierako sormen-prozeduran, bai sortutako kultura-produktuak hedatzeko unean. Halere, izan baditu ustiatu beharreko aukera eta indar-guneak. Euskarak dituen berezitasun eta baliabideak ezagutu eta esparruz esparru lantzeko bideak garatzea du helburu ikastaroak.

Egitaraua: Ekainak 25, astelehena 09:15 10:45 12:15 Euskal aktoreak taula gainean: imajinariotik errealitatera ANDER LIPUS (Aktore eta antzerki-ikerlaria), Arte Drama Euskal Laborategi-ko Zuzendaria (ADEL) Euskaraz sortzeko, euskara ahaztu: euskal literaturaren erronkak eta abantailak KATIXA AGIRRE (Idazle eta ikerlaria), UPV/EHU Ekoizpen sistema merkantiletatik planteamendu sortzaileetara: Gora krisia!!! ASIER ALTUNA (Zine-zuzendaria), Txintxua Films

bizkaiakomunikazioa@ehu.es www.ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIN Errektoregoa Sarriena auzoa, z/g 48940 Leioa T: 94 601 20 65 / 94 601 34 53

16:30

MAHAINGURUA: Euskarak zabaltzen dituen leihoak, ixten dituen ateak ANDER LIPUS, KATIXA AGIRRE, ASIER ALTUNA, EAUT ELORRIETA (Musikagile eta abeslaria)

Ekainak 26, asteartea

9:15 10:45 12:15

Eduki erakargarriak hedabideetan. Zertaz ari gara?. ESTITXU FERNANDEZ Telebista aurkezlea), EITB Sugandilaren bideak: hizkuntza eta musika uztartuz. EAUT ELORRIETA Musikagile eta abeslaria), Ken Zazpi musika taldea Bertsolaritzatik edonora. MAIALEN txapelduna. Bertsozale Elkartea LUJANBIO, Euskal Herriko bertsolari

Hizlariak elkarrizketatzeko edota hitzaldiak kubritzeko: Karolina Almagia (Prentsa arduraduna) TF: 616 84 14 77 94 601 21 77 bak.prentsa@ehu.es

bizkaiakomunikazioa@ehu.es www.ehu.es

KOMUNIKAZIO BULEGOA OFICINA DE COMUNICACIN Errektoregoa Sarriena auzoa, z/g 48940 Leioa T: 94 601 20 65 / 94 601 34 53

You might also like