You are on page 1of 24

POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 1


1. KA-KA BIHURGAILUAK. ERREGULADOREAK.
1.1. SARRERA.
1.2. FASEEN KONTROLA.
1.2.1. Bi direkziozko erreguladore monofasikoa.
1.2.1.1. R Kargarekin.
1.2.1.2. RL Kargarekin.
1.2.1.2.1. > denean.
1.2.1.2.2. = denean.
1.2.1.2.3. < denean.
1.2.2. Erreguladore alterno trifasikoa.
1.2.2.1. 6 tiristorekin neutroko konexiorik gabe.
1.2.2.2. Triangelu konexioan (delta).
1.2.3. Erreguladore alternoen aplikazioak.
1.3. KONTROL INTEGRALA ZIKLO OSOAK KONTROLATUZ.
1.4. ERRELEAK.
1.4.1. Errele motak.
1.4.1.1. Errele mekanikoa.
1.4.1.2. Errele estatikoak (elektronikoa).
1.4.2. Karga motak.
1.4.3. Erreleen aktibazioak.
1.4.3.1. Zero-tik gurutzatzen den uneko aktibazio konexioa.
1.4.3.2. Bat-bateko arrankeko konexioa.
1.4.3.3. Punta tentsioko konexioa.
1.4.3.4. KZ kommutazioa.















POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 2
1. KA-KA BIHURGAILUAK. ERREGULADOREAK.


1.1. SARRERA.

Korronte alternoko erreguladoreak, seinale alterno batetik beste seinale alterno bat
(KAKA) jasotzen dugu ezaugarri ezberdinekin. Helburua; Vo(rms), tentsio efikaza
kontrolatzea da. Eta karga motaren arabera erreguladore alterno monofasiko edo trifasikoak
erabiliko ditugu.

Erreguladore baten aplikazioak; tenperaturaren kontrola, goritasun-lanparen argi-
intentsitatearen kontrola, KA motorren eragintza, indukziozko motorren arranke suabea eta
transformadoreen kontrola dira.


Tentsioa kontrolatzeko era ezberdinak daude:

Faseko kontrola: Kontrol mota hau artezgailuen bitartez egiten da desarra-pultsua
kontrolatuz. Desarra-pultsua, kliskatze-momentua edo disparo hau tartean izango
da. kontrolatuz balio efikaz konstante edo aldakor bat lortuko da, nahiaren arabera, horrela
potentzia kontrolatuz. Kontrol horren arazoa harmonikoak sortzen direla da, distortsio eta
interferentziak sortuz.

Ziklo osoko kontrola: sarrerako seinale sinusoidalaren ziklo oso bat hartzen da, eta,
kargara ziklo horiek bidaliko dizkiogu guk nahi dugun tentsio efikaza lortu arte. Kontrol
honekin ez da harmonikorik sortuko, kargari sinusoidal garbiak heltzen baitzaizkio.
Frekuentzia baxuko oszilazioak egon daitezke kontrol honekin.



1.2. FASE-KONTROLA.


1.2.1. Bi direkziozko erreguladore monofasikoa.


1.2.1.1. R Karga.

Desarra-pultsuaren arabera, irteerako tentsio efikaza 0 ( = ) tik sarrerako tentsio
maximora arte ( 0 = ), heldu daiteke karga erresistiboa bada. Tiristoreak korrontea pasatzen
uzten duen momentua da kritikoena, korronteak goranzko malda handia baitu. = /2 -ko
kliskatze-angelurekin, korrontearen bat-bateko aldaketa handiena Vmax gehienezko baliora
iristean gertatzen da.




POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 3





1.2.1. Bi direkziozko erreguladore monofasikoa R kargarekin.

1.2.1. irudia erreguladore monofasiko baten, fase-angeluaren kontrola egiteko
zirkuitua agertzen da. Teorikoki sortzen diren uhinak 1.2.2. irudian ikus daitezke. Bertan,
angeluaren arabera, sarrerako uhinak irteerako uhina nola aldatzen duen ikus dezakegu.




1.2.2. Bi direkziozko erreguladore monofasikoak R kargarekin dituen uhinak.



Simulatzerako orduan = 90 aukeratuko dugu. Horretarako, (90-100) eta (270-
280) tarteetan egingo ditugu kliskatzeak, 180-ko tartearekin bata bestearekiko. 1.2.3. irudian
simulatzeko erabili dugun zirkuitua agertzen da, bertan karga bezala erresistentzi bat soilik
jarri dugu.

POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 4


1.2.3. Bi direkziozko erreguladore monofasikoa R kargarekin simulatzeko zirkuitua.

Gure zirkuitua simulatzean agertzen diren uhinak 1.2.4. irudian daude: sarrerako eta
irteerako tentsioa, kargatik igarotzen den intentsitatea eta potentzia. Korrontearen eta
tentsioaren uhinak berberak dira, baina eskala ezberdinekin. Batez besteko tentsioa zero da.
Vmed= 0 eta simetrikoa izango da bi ziklo erdietarako. Aipatu behar da, korrontearen uhina
ez dela sinusoidala, = 0 den kasuan izan ezik.



1.2.4. Bi direkziozko erreguladore monofasikoa R kargarekin simulaturiko uhinak.
POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 5

Erreguladore monofasikoa karga erresistiboarekin simulatzeko erabili dugun
zirkuitutik datu hauek atera ditzakegu (1.2.3. iruditik ):

Va = 310 V R = 10 f = 50Hz


Irteerako tentsio efikaza ateratzeko formula hau erabiliko dugu:





= (310/2) (1-0.5) = 154.8 V


Kargara bidalitako potentzia irteerako tentsioarekin kontrola dezakegu:





1.2.5. irudian, lehenengo grafikoan, erreguladore monofasiko alterno baten irteerako
tentsioa eta potentzia; kliskatze-angeluarekin erlazionaturik ikus dezakegu karga erresistiboa
denean. Vo(rms) aldaketa ikus dezakegu angeluaren arabera. Eta bigarren grafikoan, irteerako
tentsioaren osagai harmonikoak agertzen dira.




1.2.5. Grafikoak.



= 47961/10(1-0.5) = 2398 W
2
( )
( )
2
1 2( ) sin 2
sin
4
2 sin 2
1
2
rms
rms
a a
o
a
V V t d t V
V
t
o
t o o
e e
t t
o o
t
+ | | | |
= = =
| |
\ . \ .
| |

|
\ .
}
( ) ( )
2 2
2 sin 2
1
2
rms rms
o a
o
V V
P
R R
o o
t
| |
= =
|
\ .
2
( )
( )
2
1 2( ) sin 2
sin
4
2 sin 2
1
2
rms
rms
a a
o
a
V V t d t V
V
t
o
t o o
e e
t t
o o
t
+ | | | |
= = =
| |
\ . \ .
| |

|
\ .
}
POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 6
1.2.1.2. RL Karga.



1.2.6. Bi direkziozko erreguladore monofasikoa RL kargarekin.

Karga induktiboarekin, korrontea atzeratu egiten da tentsioarekiko. Eta Th1

0-tik
iragaten denean, gordeta duen kargak aktibo mantentzen du eta ez du utziko Th2

aktibatzen.
Horregatik, tiristoreen desarra-pultsuaren kontrola egin beharra dago, nahi ditugunean itzali
eta pizteko. = /2 denean izango da Vmax, karga erresistiboarekin bezala.


Kliskatze-angelua ( ), /2 baino txikiagoa bada, uhin-erdiko artezgailu monofasiko
kontrolatu bat bezala arituko da. Kliskatze-angeluaren aldaketa-tarteak 90 eta 180 bitartean
egon behar du.



1.2.7. Bi direkziozko erreguladore monofasikoa RL kargarekin simulatzeko zirkuitua.



Simulatzeko erabiliko dugun zirkuitua 1.2.7. irudian aurki dezakegu eta bertatik datu
hauek atera ditzakegu: Va= 310V, R = 10, , L = 0.01H eta f = 50Hz. Horrela zirkuituaren
edo kargaren angelua aurki dezakegu hurrengo formula erabiliz:



POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 7



Kargaren angeluaren balioaren arabera, era batera edo bestera jokatuko du zirkuituak
eta uhin ezberdinak sortuko dira. Kontrola posible izango da bada, baina < bada,
asimetriak azalduko dira tentsio zuzeneko balioa agertuz. Kasu horretan gaizki ibiliko da
sistema.


1.2.1.2.1. > denean.


Karga RL bada tentsioa zerotik iragan daiteke, baina korronteak ez dauka pasa
beharrik. Tiristoreak eroaten jarraitzen du bere korrontea positiboa den bitartean. Teoriako
atera behar diren uhinen grafikoak, > denean, 1.2.8. irudian daudenak dira.




1.2.8. Teoriako uhinak > denean.



Simulatzeko > denean guk = 90 aukeratuko dugu eta tiristoreen kliskatze-
angeluak (90-100) eta (270-280) tarteetan izango dira simulatzeko erabiliko dugun
zirkuituan (1.2.9. irudia) .

R
L e

1
tan

= =17.4
POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 8


1.2.9. = 90 -ko aktibazioa simulatzeko zirkuitua.


1.2.10. irudia, zirkuituan simulaturik agertzen zaizkigun uhinen errepresentazioa da.
Bertan, irteerako tentsioa negatiboa dela ikusten da harilaren ezaugarriak direla eta. Kargatik
doan korrontea ez da sinusoidala eta zati batzuetan 0 da.



1.2.10. = 90-tan simulaturik ateratzen diren uhinak.



POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 9
1.2.1.2.2. = denean.

Tiristorearen desarra-angelua (), kargaren angeluaren (), berdina bada ( = ); Hio
korrontea sinusoidala izango da eta ez du osagai esponentzialik edukiko. 180 igaro ondoren,
Th1 -ean korrontea zero egiten da eta OFF egoerara igaroko da. Momentu berean, Th2 eroaten
du. Teoriako grafikoak 1.2.11. irudian daudenak dira.



1.2.11. = deneko teoriako uhinak.

= simulatzeko = 17.4 ipiniko dugu, hauxe baita datuekin ateratako kargaren
angeluaren balioa. Tiristorearen kliskatze-angeluak (197.4-207.4) eta (17.4-27.4) tarteetan
daude.




1.2.12. = 17.4 deneko zirkuitua.


POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 10
= 17.4 denean, 1.2.7. irudiko zirkuitua simulatuko dugu eta sortzen zaizkigun uhin-
formak 1.2.13. irudian agertzen dira: sarrerako eta irteerako tentsioari, kargako korronteari eta
potentziari dagozkienak. Bertan, potentzia bikoiztu egin dela ikus dezakegu eta baita
sarrerako tentsioa eta kargaren korrontearen uhinak berdinak direla ere. Karga zeharkatzen
duen korrontea sinusoidala da.




1.2.13. = 17.4-tan simulaturik agertutako uhinak.


1.2.1.2.3. < denean.

Kasu honetan, termino esponentziala agertzen da korrontean, eta atzeratu egiten du.
Th1-ko korrontea zerotik pasatzen den unean oraindik eroaten badago, eta Th2 -a desarratzen
saiatuz gero, Th2-ak alderantzizko tentsio baxu bat edukiko du eta horrek eroan dezan
galarazten du. Beraz, Th2-ri dagokion aldi negatiboa desagertu egingo da.

POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 11
Teoriako grafikoak < denean 1.2.14. irudian agertzen dira. Tiristoreen kliskatze-
angelua, tiristorearen korrontea eta irteerako korrontea ikus daitezke.




1.2.14. < denean teoriako uhinak.


< denean, guk simulatzeko =5 aukeratuko dugu eta tiristoreen kliskatze-angeluak
(185-195) eta (5-15) tarteetan izango dira (1.2.15. irudia).



1.2.15. = 5-tan simulatzeko zirkuitua.


Eta kasu honetan simulaturik sortzen diren uhinak 1.2.16. irudian ikus ditzakegu.
Bertan; potentzia, > kasua baino gutxiago murriztu dela antzematen da. Kargatik doan
korrontea ez da jarraitua eta ez da tentsioaren berbera. Momentu batzuetan 0 izango da, eta ez
du parte negatiborik.


POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 12

1.2.16. < den kasurako teoriako uhinak.

Erreguladore monofasikoaren kontrol-ezaugarria karga RL izanik eta = 45 1.2.17.
irudian ikus dezakegu.



1.2.17. Kontrol-ezaugarria RL karga.
POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 13
1.2.2. Erreguladore alterno trifasikoa.

Potentzia handia behar denean edo karga trifasikoa denean erabiltzen dira erreguladore
alterno trifasikoak.


1.2.2.1. Erreguladore alterno trifasikoa 6 tiristorekin eta neutroko konexiorik gabe.

Kargara korrontea heldu dadin, gutxienez bi tiristorek eroan behar dute momentu
berean; aldi berean hasi beharko dute korrontea pasatzen uzten. Ez dagoenez sarearen
neutrora konektatuta, VoI tentsioa ez dago bakarrik S1 eta S4 -ren menpe, beste tiristoreen
menpe ere badago. Faseen arteko akoplamendua egongo da.



1.2.18. Trifasikoa 6 tiristorekin.

Kliskatze-angelua; tentsio sinpleak zerotik pasatzean neurtzen dira. Zerotik igarotzen
diren unea eta moduaren arabera, tiristore bik edo hiruk eroango dute aldi berean. Karga
orekatudun erreguladore trifasikoaren egoera ezberdinak 1.2.19. irudian agertzen dira.




1.2.19. Erreguladore trifasikoaren egoera ezberdinak.
POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 14
Kargako tentsio sinpleak kliskatze-angeluaren arabera aldatzen dira. Uhin-forma
konplexuak dituzte, baina metodo honekin atera daitezke:

Bi tiristorek eroaten badute, kargako tentsio sinplea lortzeko, eroaten duten tiristoreek
bi faseen artean duten tentsio konposatuaren balioa zati bi egin behar da. Hiru tiristore badira,
tarte horretan, sareko eta kargako bat-bateko tentsio sinpleen balioak berdinak izango dira.
1.2.1. taulan ikus daiteke zein adar dagoen eroaten eta irteerako tentsioak nolakoak diren.



1.2.1. taula.

Tiristoreak desarratzeko sekuentzia adar eta polaritatea dela medio, 1.2.2. taulan ikus
dezakegu eta 1.2.20. irudian, grafikoki noiz desarratzen den tiristore bakoitza agertzen da.




1.2.2. taula.




1.2.20. irudia.

Uhin-formak erreguladore trifasikoan 6 tiristoreekin eta karga orekatua eta
erresistiboa, ren baloreak aldatuz irteerako uhina nolakoa den ikusiko dugu 1.2.21. irudian.
POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 15




1.2.21. ren baloreak aldatuz irteerako uhinak.

Irteerako tentsioaren harmonikoen errepresentazioa 1.2.22. irudian agertzen da.
Erreguladore trifasikoa, hiru konexio, sei tiristore eta karga erresistiboa duena.



1.2.22. Irteerako tentsioaren harmonikoen errepresentazioa.
POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 16
1.2.2.2. Erreguladore trifasikoa triangelu-konexioan (delta).

Konexio mota honekin, 6 tiristore neutroko konexiorik gabeko zirkuituetan gertatzen
zen faseen arteko akoplamendurik ez da gertatzen, adar bakoitzaren tentsioa bere adarreko
tiristoreen menpe bakarrik baitago.



1.2.23. Erreguladore trifasikoa triangelu-konexioarekin.


Kargan potentzia zehatz bat lortzeko, muntai honekin tiristoreek jasan behar duten
korrontea \3 baxuagoa da izar konexioaren muntaiarekin baino. Kargako eta sareko
korrontearen uhin formak 1.2.24. irudian ikus ditzakegu, = 130 eta = 90 denean.



1.2.24. Uhinak -ren arabera.


1.2.3. Erreguladore alternoen aplikazioak.

Fase-kontrolaren aplikaziorik garrantzitsuenak hauek dira: argiketan, motor
unibertsaletan, motor asinkronoetan, beroketan,...

a) Argiaren kontrolaren aplikazioan: Triac-aren bidez argi erreguladorearen kontrola
(tiristoreak antiparaleloan) eta bere uhinak 1.2.25. irudian agertzen dira.

POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 17



1.2.25. Argiaren kontrola.

b) Motorrak kontrolatzeko aplikazioan: motorrak abiatze leuna izango du eta abiadura
pixka bat erregulatzen da.



1.2.25. Motorren kontrola.

Abiadura-momentu ezaugarriak motorrak kontrolatzeko triak edo tiristoreak
antiparaleloan erabiliz (1.2.25. irudia). Momentuaren eta abiaduraren erlazioa 1.2.26. irudian
agertzen zaigu.



1.2.26. Momentuaren eta abiaduraren erlazioa.

Baina fase-kontrola egitean sortzen diren harmonikoengatik iragazkiak behar dira
(irrati interferentziak saihesteko, seinale ez sinusoidalak) horiek murrizteko. Hauek dira
garrantzitsuenak:
POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 18

Behe paseko iragazkia saihesteko zirkuitua:


1.2.27. Iragazkia.

Haril akoplatuak harmoniko asimetrikoak saihesteko zirkuitua:



1.2.28. Iragazkia.

Harmoniko kopurua handia ez den zirkuituetan:



1.2.29. Iragazkia.


1.3. KONTROL INTEGRALA ZIKLO OSOAK KONTROLATUZ.

Tiristoreak edo triac-ak sareko tentsioa zerotik igarotzean desarratzen dira. Konstante-
denbora Tp baino handiagoa diren sistemetan erabiltzen da kontrol mota hau. Alegia, inertzia
handiko sistemetan, termikoetan adibidez (beroketan). Ez da gomendagarria argiterian
erabiltzea, dardara dela eta. Motorretan ez da erabiltzen, abiaduran aldaketak nabaritu egingo
liratekeelako.

POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 19
Potentziaren erregulazioa kontuan hartuz, bereizmena 1/N da. N aukeratzea
bereizmena, erantzun-denbora eta tenperaturaren kizkurduran artean dago. Abantaila bat
badute, seinale sinusoidalen multzoak bidaltzen dituztelako ez dute harmonikorik, baina bai
ostera azpi-harmonikoak (subharmonikoak). Adibidez, multzoak 10Hzko maiztasunekin
bidaltzen badira, 50Hzko baino baxuago duten maiztasuneko harmonikoak ikusiko dira.

Erreguladore alternoko ziklo-erdiko kontrol integralaren uhinak 1.3.1. irudian ikus
ditzakegu bat a) %35 rms-ko eta bestea b) %90 rms-ko irteerako tentsioarekin.




1.3.1. Kontrol integrala ziklo osoak kontrolatuz.


Irteerako tentsioa eta potentzia aurkitzeko formula hauen erabiliko ditugu:
















Harmonikoen adibidea n=2 eta M=10 eta sareko maiztasuna 50Hz bada 1.3.1. taulan
agertzen zaizkigu. * ikurrarekin adierazitako maiztasunak, 50Hz-ko harmonikoak dira.


n
Vo Va
N
=
2 2
max
R konstantea bada
o a
o
V V n n
Po P
R RN N
= = =
2
) 0.35
16
a Vo Va Va = =
max max max
2
= =0.125
16
o o o
n
Po P P P
N
=
13
) 0.90
16
b Vo Va Va = =
max max max
13
= =0.81
16
o o o
n
Po P P P
N
=
POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 20



1.3.1. taula.


1.4. ERRELEAK.

Elementu kommutatzaile bezala erdieroaleak erabiltzen dituzten KA-ko edo KZ-ko
etengailuak dira, tentsioaren bidez manipulatutako etengailuak. Errele estatikoaren bidez
karga elektriko handiak (ehunka ampere) kommutatu daitezke. Errele estatiko horiek ez dute
mugitzen den zatirik. Erabateko isolamendua egoten da karga eta kontroleko zirkuituen
artean.

1.4.1. Errele motak.


1.4.1.1. Errele mekanikoa.

Elektroiman baten bidez kontaktu bat zabaldu eta itxi egiten da, bi zirkuituren artean
isolamendua sortuz. Zati mekanikoak dituenez eta desgasteagatik balio-bizitza murriztua
edukiko du, horrek, arazoak ekar ditzake. Arku voltaikoen sorrera ere arazo bat da, 1.4.1.
irudiko kontaktua zabaltzerako garaian korrontea bat-batean 0 izango baita eta di/dt asko
igoko da batez ere etengabe gunean lanean ari garenean.



1.4.1. Errele estatikoak.
POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 21
1.4.1.2. Errele estatikoak (elektronikoa).

Errele estatikoak deitzen dira ez dutelako parte mugikorrik, eta beraz, ez dute desgaste
mekanikorik edukiko. Erreleek kontrola eta irteeraren artean isolamendu galbanikoa
sorrarazten dute, maila baxuko seinaleen bidez. Kommutazio-maiztasun altua dute,
erreboterik eta oszilaziorik gabekoa. Kommutazio funtzio bereziak dituzte (tentsio zerotik
pasatzean, berehalako konexioa eta konexioa gailurreko tentsioan dagoenean). Erresistentzia
handia dute golpe eta bibrazioekiko. Zaratarik gabekoak dira eta bizi iraupen luzea dute.

Bobina bat (L) deskonektatzean, korrontea zerora azkar iritsiko da, di/dt handituko da
eta horrek Vkarga = L (di/dt) handia sortuko du. Tentsio altu honek osagaiak apur ditzake
(adibidez, tiristoreak piztu daiteke berriro.). Hori saihesteko energia xahutzen duten aparatuak
erabiliko ditugu. ( diodo bolante, Zener diodo bolantea, zirkuitu Snubberra ,...).

Errele estatikoak babesteko:

RC filtroak: Kommutazio organoko terminalen bat-bateko tentsio aldaketak
mugatzeko gai da. Eta bat-bateko tentsio hauek maila baxuago batera aldatzen dira, organo
kommutatzaileak jasan ditzan.

Fusibleak: Garrantzitsua da fusible egokia erabiltzea errele estatikoak babesteko.
Fusible azkarrak erabiltzea gomendatzen da.

Baristor-a: Triac edo tiristoreak tentsio handietatik babesten ditu. Erreleek ez
daramatenean baristor-ik, kanpoan muntatzen da sareen kasuan, edo gaintentsio handiak
sortzeko arriskua dagoenean.


Errele estatikoak tentsio zuzenekoak edo alternokoak izan daitezke:

Tentsio alternoko errele estatikoa. Kontrola bat ere ez edo osoa.




1.4.2. Tentsio alternoko errele estatikoa.
POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 22
Tentsio zuzeneko errelea. Ia alternoko errelearen berdina da.




1.4.3. Tentsio zuzeneko errelea.



1.4.3. Karga motak.

Erreleak konektatu behar duen karga motaren arabera (DC edo AC) aukeratuko ditugu.
Sinkronizazio era ezberdinak daude :


Karga kapazitiboa: etengailua sareko tentsioa gailurrean dagoenean ixten bada, eta
kondentsadorea deskargatuta badago, korronte balio altuak sortzen dira eta errelearen babesak
aktibatu egingo dira. Kasu horretan, errelea sareko tentsioa zerotik igarotzen denean itxiko da,
horrela ez dira gain-korronte horiek sortuko.

Karga erresistiboa: etengailua ixten bada sareko tentsioa gailurrean dagoenean, di/dt
oso handia izango da, eta arazoak sor ditzake tiristoreetan. Metodo bera erabiliko da, hau da,
tentsioa zerotik pasatzean konektatuko da. Gain-korrontea bonbillak sor dezakete hotzak
baldin badaude (filamentuek erresistentzia baxua izaten baitute).

Errele-harila karga: zirkuitua ixteko momenturik egokiena, korronteak osagai
esponentziala ez duenean izango da.


Ondorio bezala hauxe esan daiteke :

Tentsio alternoko zirkuituetan (AC), karga tentsio alternora konektatzeko sarearekin
sinkronizatu daiteke. Zerotik gurutzatzen den uneko aktibazioa ongi dator karga
erresistiboekin. V eta I fasean daudenez, (i) zero dela espero da eta korrontea zerotik hasten
dela Horrela ez dugu bat-bateko aldaketa izango korrontean. Aktibazio hori karga induktibo
gehienetan ere gomendagarria da. di / dt ez dira hain handiak izango. (i)-ren igoera leun bat
POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 23
egongo dela ziurtatuko dugu. Kargak jasotako seinalea sinusoidala ez bada, sinusoidalera
iristeko esponentzialak sortuko dira, nahigabeko harmonikoak agertuz.

Tentsio zuzeneko zirkuituetan (DC), berehalako aktibazioa erabiliko da.


1.4.3. Erreleen aktibazioak.


1.4.3.1. Zerotik gurutzatzen den uneko aktibazio-konexioa.

Tentsioa zerotik pasatzen den aktibazioa: aktibazio seinalea ematerakoan kontaktua ez
da ixten tentsioa zerotik pasa arte. Zerotik pasatzen den hurrengo aldian hasten da.



1.4.4. Zerotik gurutzatzen den uneko aktibazioa konexioa.

Karga motak: erresistiboak, kapazitiboak eta errele-bobinak dira: Berokuntza
elementuak, soldatzeko makinak, berokuntza erreguladoreak, aparatu automatikoetako
interfazeak

Aktibazio honen aplikazioak: erradiadore konbektoreen kontrola, argiztapen kontrola,
termosoldura makinen kontrola, isolamendu optoelektrikoa automata programagarri baten
irteerako kargan, eszenatoki eta diskoteken argiztapen-kontrola, frekuentzia altuak eta zarata
eza behar duten aplikazio guztietan, kirurgiako tresneria eta medikuntza-horniduretan.


1.4.3.2. Bat-bateko arrankeko konexioa.

Berehalako aktibazioan, aktibazio seinalea ematerakoan kontaktua itxi egiten da, baina
honek (dv/dt) eta (di/dt) oso handiak sortzen ditu. Hau ekiditeko tentsioa zerotik pasatzen den
aktibazioa erabiltzen da.




1.4.5. Bat-bateko arrankeko konexioa.
POTENTZIA ELEKTRONIKOA KA-KA BIHURGAILUAK

Eibarko IITUE 26ko IRA 24
Karga mota: motor induktiboak, elektrobalbulak, balazta magnetikoa, posizio
balbulak, motor trifasikoak, lanpara fluoreszenteak, Neonezko argiak

Aktibazio honen aplikazioak: motor asinkronoen kontrola, haizagailuak,
elektrobalbulak, bonben kontrola, makina-erreminta, kirurgiako tresneria, medikuntza-
hornidura


1.4.3.3. Punta tentsioko konexioa.

Gailurreko tentsioarekin aktibatzean, kasu honetan, aktibazio seinalea ematerako
unean kontaktua ez da ixten tentsioa balio maximora iritsi arte.



1.4.6. Punta tentsioko konexioa.

Karga motak: transformadoreak.

1.4.3.4. KZ kommutazioa.

Kontroleko tentsioa aktibatzean kontaktua itxi egiten da, kargako intentsitatea berehala
igoz.


1.4.8. KZ kommutazioa.

Karga mota : erresistiboa: Lanparak, balbula magnetikoak, DC motorrak

You might also like