You are on page 1of 2

Ixiar Rozas, Lasarte-Oria (1972)

Letrekin eta bizitzarekin zerikusia izango zuelakoan aukeratu zuen Iruean Kazetaritza
ikastea, Nafarroako Unibertsitatean. Bidean, letrek eta bizitzak Bartzelonara begira jarri
zuten eta hiri horretan idatzi zuen Edo

zu edo ni (2000),lehenengo eleberria,

beka bati esker. Bartzelonan sortua da

Patio bat bi itsasoen artean poema-

liburua (Ernestina Champourcin saria, 2001). 2001eko Donostia Hiria saria ere irabazi
zuen Korronteak

(Kutxa, 2001) ipuinarekin.

Haren bigarren narrazio-lana, Sartu,

korrontea dabil (Erein, 2001), nobela

koral bat da, narrazio independentez osaturiko bilduma, Rojok adierazi bezala:
Nobela honek hamaika pertsonaia aurkezten dizkigu, bakoitza bere istorioarekin,
batak besteekin duen lotura minimoa izanda... .
Gidoigintzan masterra gauzatu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Arte
Ederretan doktorea da, EHUn. Egunkarietan aritu da zutabegile (El Diario Vasco,
Egunkaria, Emakunde, eta abar) eta telebistan gidoilari (Ander eta Konpainia,
Teilatupean, BentaBerri, Compaeros, Hasiberriak...).
2003an, Dario Malventirekin batera, artea eta gogoeta kritikoa uztartzea helburu zuen

"Periferiak" egitasmoa martxan jarri zuen Livornon (Italia). Gerora, Rozasek eta

Malventik "Periferiak" jardunaldien beste hiru edizio zuzendu dituzte, Bilbon eta
Donostian.

Negutegia (Pamiela, 2006) dugu Rozasen prosa-lana. XX. mendearen


bukaeran nabarmendu ziren gaien gainean gogoeta egiten den obra hau (immigrazioa,
kapitalismoaren gehiegikeria eta haren ondorioak), Euskadi Literatura sarietan finalista
izan zen, 2007an.
Haur- eta gazte-literaturako haren hainbat lanek Yako dute protagonista:Yako

(Erein, 2000), Yako eta haizea (Erein, 2001) eta Yako eta lurra
(Erein, 2004). Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak emandako bekari esker, Gau
bakar bat / Una sola noche (Hiru, 2004) antzezlana idatzi zuen,
absurdoaren literaturan oinarritzen den lana.

Beltzuria (Pamiela 2014) lanean poesia, saiakera eta dokumentala batzen ditu
idazleak."Pentsamenduan beti gailendu da hitza", Rozasen aburuz. "Hitzaren
eta esanahiaren erreinuak itzala egin dio ahotsari. Hitzak ahotsa ilundu du.
Esanahiak ahotsa kendu dio hitzari, haragia, gorputza ezabatu dio.
Esanahiaren erreinuan hitza ez da eztarritik irteten, ezta gorputzaren
tolesduretatik ere. Eta ahotsa orokortasunez izan da begiratua, ulertua,
ikertua.
Helburuak:

"Idazteaz gozatu irakurleak nik idatzitakoa osatzen goza dezan. Bizitza,


existentzia, zalantzan jarri; beti ere, kanpora begira bizitzen derrigortzen
digun gizarte honetan barrura begiratzeko beharrari eusten".
Hausnarketa kritikoa.
Erreferentziak:
http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/egileak/rozas
http://zubitegia.armiarma.com/?i=151
http://www.berria.eus/albisteak/96729/ixiar_rozasek_poesia_saiakera_eta_dokumentala_batu_d
itu.htm
http://ehu.es/ehg/literatura/?p=1035

You might also like