You are on page 1of 4

TIP10RF Konfigurazioa.

X10 Urrutiko kontrola

TIP10RF, X10 eta Smartphone baten arteko interfaze bat da aparatuen urrutiko kontrola
egiteko (Haibrain etxeko apikazioaren bitartez). Sare kable baten bitartez routerrera
konektatzen da eta X10 seinalea RF bitartez bidaltzen du, beraz gure instalazioan X10 RF
hargailu bat izan beharko dugu seinalea instalaziotik zabaltzeko.
Gailua gure sareko Wifi bitartez (Local) zein urrutitik (Remote Access) konektatu ahal da:

Jarraitu beharreko pausoak:


1. TIP10RFa lokal eran konektatu
Telefonoa Wifi sarera konektatu eta Find TIP10RF sakatu. Aplikazioa gailura konektatzen da
eta hartzen duen IP helbidea erakusten du.

josuuriarte@mungiainstitutua.com

TIP10RF Konfigurazioa. X10 Urrutiko kontrola


2. Routerreko portua zabaldu
TIP10RFa 5001 portuaren bitartez komunikatzen da. Horretarako routerraren konfiguraziora
sartu behar gara eta lokal eran lortutako IPrako portu hori zabaldu (Port Fordwarding).

Aurreko irudian 192.168.1.34 IPrako 5001 portua zabaltzen dala ikusten da, horregatik
routerraren konfigurazioa aldatu behar da IP hori finkoa izateko, bestela dinamikoa utziz gero
routerra pizten dugun bakoitzean IP desberdina hartuko luke eta komunikazioa ezinezkoa
izango litzateke. Routerraren oinarrizko konfigurazioan (setup) aurkituko dugu (DHCP
reservation list).

Portua ondo zabaldu dugun egiaztatzeko canyouseeme.org orrialdetik egin ahal dugu
(IP helbidea berak hartzen du zuzenean eta portua guk sartu behar dugu):

josuuriarte@mungiainstitutua.com

TIP10RF Konfigurazioa. X10 Urrutiko kontrola


3. Urrutiko IP konfigurazioa
Aurreko irudian komunikazioa IP 79.158.174.18 helbidearen bitartez egiten dela ikusten da,
gure routerraren IP publikoa dena (www.cual-es-mi-ip.net/ antzeko helbideetatik ere lortu
ahal da). Arazoa da, gure sare lokaleko TIP10RF gailuaren IParen kasuan bezala, routerra pizten
dan bakoitzean IP desberdina hartzen duela. Beraz, aplikazioa telefonoaren datuen bitartez
urrutiko kontrola izateko routerra konfiguratu beharra dago IP hau finkoa izateko eta hau
izango da aplikazioan sartu beharreko datoa.
IP publiko dinamikoaz jarraituz gero, aplikazioak DDNS bat sartzeko aukera era ematen duela
ikusten dugu (Dynamic Domain Name System). Sistema hau gure IP helbideari izen bat
ematean datza, rouerra pizten dan bakoitzean helbidea eguneratuz.
Horretarako kontu bat sortu behar da, adibidez, No-IP.com orrialdean eta hostname bat sortu,
gure IPra elkartuta geldituko dana eta aplikazioan sartuko duguna, adibideko kasuan:
x10mungia.ddns.net. Irudian IP 83.36.135.107 helbidea ikusten da, momento horretan hori
delako gure IP publikoa (gogoratu dinamikoa izanez, routerra pizten dugun bakoitzean aldatu
egiten dela).

IP hori barriztu dadin, orrialde horrek ematen duen aukeretatik, gure ordenadorean Dynamic
Update Client (DUC) aplikazioa instalatu behar dugu eta ordenadora pizten denean
ejekutatzeko konfiguratu:

josuuriarte@mungiainstitutua.com

TIP10RF Konfigurazioa. X10 Urrutiko kontrola


Hurrengo irudian ikusten da konfigurazioan egin beharreko aldaketa:

josuuriarte@mungiainstitutua.com

You might also like