You are on page 1of 12

ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKA

AUTOMATIZAZIOKO ETA ROBOTIKA INDUSTRIALEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

PONTEZIA SISTEMA, DOKUMENTAZIO TEKNIKOA, INFORMATIKA INDUSTRIALA

Iraupena: 3aste Sesioak 33 o Antolakuntza: 4 pertsonako taldeak

2. Erronka
Sare informatiko baten diseinu eta
muntaia
Deskripzio laburra
Erronka honen helburua, aurreko erronkan diseinatu den enpresan, sare
informatiko baten instalazioan datza. Internetera sarbideaz aparte
ordenagailuek fitxategiak elkar-banatzeko gaitasuna izan behar dute.

Dokumentua hau imaltunak sortua izan da eta CC-BY lizentziaren azpian elkar-bantzen da 1
LANTEGI BATEKO SARE LOKALA

AURKIBIDEA

1.- GARATU BEHARREKO LANA ..................................................................................................................3

2.- PROIEKTUAREN BIDEZ LANTZEN DIREN KUALIFIKAZIO PROFESIONALAK: ............................4

a. Erronkan zehar landuko diren gaitasun teknikoak. ......................................................................................4

b. Erronkan zehar landuko diren gaitasun zeharkakoak...................................................................................5

3.- DENBORALIZAZIOA ..................................................................................................................................5

4.- PROIEKTUAREN GARAPENERAKO GIDA GALDERAK ......................................................................6

5.- ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK ..............................................................................................6

6.- EBALUAZIO IRIZPIDEAK ..........................................................................................................................7

a. Nola ebaluatuko da erronka? .......................................................................................................................9

b. Erronka garatzen den bitartean egingo diren banakako lan edo frogak .......................................................9

7.- BALIABIDEAK ...........................................................................................................................................10

8.- LAN METODOLOGIA ...............................................................................................................................10

9.- AMAITUTAKO LANAREN AURKEZPENA, AZALPENA ETA DEFENTSA ......................................11

10. OHARRAK ..................................................................................................................................................12

Ibargarai 1 20570 Bergara · 943763840 · 943762491 · Fax 943763841 · www.imaltuna.com 2


LANTEGI BATEKO SARE LOKALA

1.- GARATU BEHARREKO LANA

Ikasleek aurreko erronkan diseinatutako lantegirako LAN eta WLAN sarea diseinatu
eta muntatu beharko dute.

 Instalakuntzak bete beharreko baldintzak:

 Instalakuntza guztia Behe-Tentsioko Arautegi Eleketroteknikoaren eta jarraibide


orientagarrien, eta telekomunikazio azpiegitura komunen arautegiaren arabera
diseinatu beharko da ( ICT arauak)
 LAN sareko kableatu horizontal egituratuak 3 konexio izango ditu gutxienez
bulegotako ekipo informatikoetarako.
 Bulegoko ekipo informatikoak IP finkoa izango dute.
 Bulegoko ekipoak errekurtsoak partekatu ahal izango dituzte.
 Tailerrak WiFi WLAN bat izango du. Haririk gabeko seinalearen konektibitatea
mugatua egongo da denbora (lanorduetan bakarrik egongo da erabilgarri) eta
irismen aldetik.
 Sarera WiFi bitartez sartzen diren ekipoak IP dinamikoa izango dute.

 Gauzatze praktikoa:

 Aukeratutako sare topologia justifikatu.


 Sarea osatzen duten osagai desberdinen zerrenda bat egin, aukeratutako
elementuen justifikazioa eginez.
 Instalazioaren aurrekontua egin.
 WiFi sarbide puntuaren instalazio eta konfigurazio prozesuak deskribatu.
 Errekurtsoak partekatzeko egin behar den konfigurazioaren deskribatu.
 Sarearen krokisa, eta kableatu egituratua eta sarea elikatzeko behar den
elikadura instalazio deskribatzen duten plantako planoak egin.
 Sareko 3 punturen instalakuntza, beharrezko osagarri guztiekin.

Ibargarai 1 20570 Bergara · 943763840 · 943762491 · Fax 943763841 · www.imaltuna.com 3


LANTEGI BATEKO SARE LOKALA

2.- PROIEKTUAREN BIDEZ LANTZEN DIREN KUALIFIKAZIO


PROFESIONALAK:

a. Erronkan zehar landuko diren gaitasun teknikoak.

MOD4. POTENTZIA-SISTEMAK
RA4.1 Sistema elektrikoen parametroak zehazten ditu, korronte alterno
monofasikoko eta trifasikoko zirkuituetan kalkuluak edo neurketak eginda.

RA4.3. Potentziako eragingailu elektrikoen eta elektronikoen ezaugarriak zehazten


ditu, eta, horretarako, horien funtzionamendua aztertzen du eta horien aplikazioak
identifikatzen ditu.
RA4.7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak
betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak
identifikatuta.

MOD5. DOKUMENTAZIO TEKNIKOA


RA5.1. Instalazioen dokumentazio tekniko-administratiboa identifikatzen du,
proiektuak interpretatzen ditu eta betiere informazioa antzematen du.
RA5.2. Instalazio automatikoak irudikatzen ditu, eta oin-planoen, aurretiko bisten
eta xehetasunen krokisak esku hutsez egiten ditu.
RA5.3. Proiektu eta instalazio automatikoen dokumentazio grafikoa egin du, eta
planoak ordenagailuz lagundutako diseinuko programen bidez marraztu ditu.
RA5.4. Instalazio eta sistema automatikoen aurrekontuak prestatzen ditu,
materialen zerrenda, baremoak eta unitateko prezioak kontuan izanda.
RA5.5. Informazio teknikotik abiatuta proiektuaren dokumentuak prestatzen ditu,
informatika-aplikazioak erabilita.
RA5.6. Instalazioen eta sistemen proiektuei dagozkien eskuliburuak eta
dokumentuak prestatzen ditu, eta aurreikuspen, jardun eta kontroleko prozedurak
zehazten ditu.

MOD6. INDUSTRIA-INFORMATIKA
1. Informatika-sistema industrial baten elementuak muntatzen ditu, eta,
horretarako, haren osagaiak ezagutzen ditu eta sistema konfiguratzen du.
2. Informatika-sistemaren softwarea instalatzen du eta funtzionamendu-
parametroak konfiguratzen eta optimizatzen ditu.
3. Ordenagailuen sare lokalak instalatzen ditu, eta, horretarako, parametroak
konfiguratzen ditu, sistema zerbitzuan jartzeko probak egiten ditu eta ezaugarri
funtzionalak eta fidagarritasunekoak optimizatzen ditu.

Ibargarai 1 20570 Bergara · 943763840 · 943762491 · Fax 943763841 · www.imaltuna.com 4


LANTEGI BATEKO SARE LOKALA

6. Informatika-programetako eta -sistemetako matxurak diagnostikatzen ditu, eta,


eginkizun horretan, matxuraren izaera identifikatzen du eta kasuak kasu egokienak
diren prozedurak eta teknikak aplikatzen ditu.

b. Erronkan zehar landuko diren gaitasun zeharkakoak.

Kurtso honetan zehar gartuko diren zeharkako gaitasunak hurrengoak dira: autonomia, inplikazioa
eta lan taldea.

Autonomia
PERTSONALAL
Inplikazioa

KOLABORATIBOA Lan taldea

3.- DENBORALIZAZIOA

• Urriak 25: Proiektuaren aurkezpena eta aurreproiektuko jardueren hasiera.


• Azaroak 3: Aurreproiektuaren aurkezpena.
• Azaroak 22: Proiektua entregatzeko azken eguna.
• Azaroak 28: Erronkaren defentsa, gutxienez, 2 irakasleren aurrean.

- Aurreproiektua: 7 ordu.

- Proiektua: 30 ordu.

- Proiektuaren dokumentazioa paperean eta formatu digitalean entregatu behar da MOODLE


plataforman.

- Erronkaren defentsa gutxienez 2 irakasleren aurrean izango da.

Ibargarai 1 20570 Bergara · 943763840 · 943762491 · Fax 943763841 · www.imaltuna.com 5


LANTEGI BATEKO SARE LOKALA

4.- PROIEKTUAREN GARAPENERAKO GIDA GALDERAK

 Zer da LAN bat? Eta WLAN bat?

 Zer da IP pribatua? Eta IP publikoa? Eta sare maskara?

 Ze ezaugarri bete behar dituzte kabledun sare egituratuen elementuak ICT-aren

arabera? Zein UTP maila gomendatzen da?

 Zeintzuk dira LAN eta WLAN sare bat osatzen duten osagai fisikoak? Nola

konfiguratzen dira?

 Ze sare topologia ezberdin daude? Zein da egokiena gure kasurako?

 Ze transmisio baliabide erabiltzen dira?

 Zer da DHCP? Eta DNS? Eta AP? Eta ISP? Eta SSDI?

 Nola partekatu ditzaket errekurtsoak sare batean?

 Zeintzuk dira WiFi konexio bateko segurtasun motak?

5.- ESKURATU BEHARREKO GAITASUNAK

 ATAL TEKNIKOA:

POTENTZIA-SISTEMAK.

a) Korronte alterno sinusoidaleko seinalearen ezaugarriak sistema monofasikoan.


b) Korronte alternoko hargailuen portaera korronte alterno monofasikoan
c) Korronte alternoko zirkuitu baten parametroen kalkuluak sistema monofasikoan
d) Korronte alternoko zirkuitu baten neurketak sistema monofasikoan
e) Korronte alternoko zirkuitu baten hargailuen muntaketa sistema monofasikoan.
f) Eroale elektrikoen sekzioen kalkuluak. (Nola kalkulatu eroale elektrikoen sekzioa)
g) Babes elektrikoko gailuak (nola dimentsionatu KA-ko zirkuituetan erabiltzen diren babesak,
eta babes elementuen parametroak eta bere erabilgarritasuna erlazionatu)

Ibargarai 1 20570 Bergara · 943763840 · 943762491 · Fax 943763841 · www.imaltuna.com 6


LANTEGI BATEKO SARE LOKALA

INFORMATIKA

a) Instalazio elektrikoaren ezaugarriak eta beharrezko ingurumen-baldintzak adierazi ditu, eta


informatika-sistema kokatzen den aretoak izan behar dituen baldintza estandarrak zehaztu
ditu.
b) Informatika-instalazioa osatzen duten zatiak zerrendatu ditu eta horietako bakoitzaren
funtzioak, lotura eta ezaugarriak adierazi ditu.
c) Ordenagailuen sare lokalen berezko konfigurazio topologikoak identifikatu ditu, eta horietako
bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak eta aplikaziokoak adierazi ditu.
d) Komunikazioko sare lokaletan erabiltzen diren transmisio-euskarrien motak identifikatu ditu
eta horien ezaugarriak eta parametrorik bereizgarrienak adierazi ditu.
e) Sare lokal batean erabilitako kablearen harietako bakoitzaren funtzioa identifikatu du, eta
sarearen osagaietako bakoitzaren konexiorako lotura malguak egin ditu.
f) Energia elektrikoa hornitzeko instalazioa eta, hala badagokio, etenik gabeko elikatze-
sistema prestatu du, elektrizitatearen eta ingurumenaren arloko beharrezko segurtasuna
egiaztatuta.
g) Txartelen konexio fisikoak egin ditu.

DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

 Visio
 Microsoft Word
 MOODLE.
 Nola kudeatu proiektu bat, Gantt diagrama.

6.- EBALUAZIO IRIZPIDEAK

Talde lan bat izanik, taldekide guztiek zehaztasunez ezagutu beharko dituzte
proiektuaren fase guztiak eta baita bertan parte hartzen duten elementu eta kalkulu guztiak ere.
Aukeratutako soluzioa defendatzeko prest egon beharko dira.

Helburuak betetzen ez dituen soluziorik ez da onartuko. Beraz, bai kalkuluak, bai


planoak, bai aurrekontua zehatz definituta egongo dira.

Ibargarai 1 20570 Bergara · 943763840 · 943762491 · Fax 943763841 · www.imaltuna.com 7


LANTEGI BATEKO SARE LOKALA

Lortutako gaitasun tekniko eta harremanetakoak ebaluatuko dira.

Proiektuaren garapena egiten den bitartean, irakasleak talde osoari zein taldeko
partaide batzuei froga objektibo bat egiteko aukera izango du. Honen helburua,
ikasleen ikasketa maila ziurtatzea izango da.

LANEI NOTA JARTZEKO IRIZPIDEEN BATERATZEA.

 Lan talde bakoitzak proiektuaren dokumentazioaren kopia bat entregatuko dio irakasle
taldeari aurkezpenerako jarriak izan diren baldintzetan eta kopia bat zintzilikatuko du
MOODLE-n.
 Gainditzeko gutxieneko baldintzak:
o Proiektua posible egin duten dokumentu guztien entrega.
o Azaldutako proiektuaren defentsa.
o Proiektuaren ezagutza (Sare motak, sare bateko elementu fisikoen ezaugarriak,
DHCP, DNS, TCP/IP, Router, Switch, …).

 AKATS ARINAK
 Sareko puntu bat definitu gabe egotea.
 …
 AKATS LARRIAK
 Sarrera puntu bat behar bezala ez konfiguratzea
 Sareko puntu bat sareko konexio gabe.
 …

Ibargarai 1 20570 Bergara · 943763840 · 943762491 · Fax 943763841 · www.imaltuna.com 8


LANTEGI BATEKO SARE LOKALA

a. Nola ebaluatuko da erronka?

Erronkan parte hartzen duten moduluetako ikaskuntza emaitzei egokitu zaien %


arabera, ondorengo taulan adierazten den bezala.

Kontzeptua Pisua (%)


Elementuak 10
Software konfigurazioa 5
Muntaia 15
Doikuntza egitea 5
Autonomia eta Prebentzioa 10
Aplikazio informatikoen garapena 5
Memoria 15
Aurreproiektua 10
Eskemak edo eta Marrazkiak 10
Aurrekontua 5
Ahozko aurkezpena 10
Total 100

Atal bakoitzean minimo bat lortu beharko da. Ala ez bada erronka gainditu gabe
egongo da eta minimora heldu ez diren atalak errepikatu beharko dira. Errepikatu
ostean erronkako nota 5 izango da.

b. Erronka garatzen den bitartean egingo diren banakako lan edo frogak

 SMR3 (Sistemas de Medida y Regulación):


o Kontrol teoria, azterketa
 SENH (Sistemas Electro Neumaticos):
o Automatizazio industrialeko sistemen muntaiak.

Ibargarai 1 20570 Bergara · 943763840 · 943762491 · Fax 943763841 · www.imaltuna.com 9


LANTEGI BATEKO SARE LOKALA

7.- BALIABIDEAK

Informatikoak:

 WiFi Sarbide puntua, Switch-a, PC-ak, Ethernet kablea, RJ45 konektoreak,


 Ofimatikoak diren softwareak (posta elektronikoa, bideo konferentziak, NetMeeting-a).
 Aurkezpenak, azalpenak eta transmisioak sortzeko egokiak diren softwareak.
 MOODLE plataforma.
 Neurtzeko lanabesak (sareko kable analizatzailea).

Informaziozkoak:

 Web orriak (on-linea bidezko katalogoekin) eta arautegiak BTAE...


 Testu liburuak.
 MOODLE-aren dokumentazioa irakasleek pasatutakoa.

8.- LAN METODOLOGIA


 Proiektua PBL metodologia erabiliz egingo da (arazoen ebazpenean oinarritutako ikasketa).
 Lan taldeak gelako ikasleekin sortuko dira eta ondorengo lankidetzako erremintak
erabiliko dituzte:

 Posta elektronikoa eta MOODLE.

 Taldeen lehen zeregina lanerako plan bat egitea izango da: Proiektuaren

 PLANIFIKAZIOA. (AURREPROIEKTUA).

 Behin hori ontzat emanda, hasi proiektuaren MEMORIAREKIN.

 Memoria bukatu ondoren taldekideen aurrean aurkezpen bate egingo dute.

Ibargarai 1 20570 Bergara · 943763840 · 943762491 · Fax 943763841 · www.imaltuna.com 10


LANTEGI BATEKO SARE LOKALA

9.- AMAITUTAKO LANAREN AURKEZPENA, AZALPENA ETA


DEFENTSA
 Proiektuko zeregin guztiak amaitutakoan, ahozko azalpen bat egingo da kide guztien aurrean.
Aurkezpen honetan, egindako lana azalduko da modu didaktiko batean, hau da, helburua ez
da beste pertsonak eginikoaz informatzea baizik eta ikasitakoa ikaskideei transmititzea.

 Eginiko lana zein izan den ikusteko balioko du. Ikaskideek eta irakasleek ebaluatu ahalko dute
eta halaber, beste ikaskideen formaziorako aberasgarria izango da.

 Dokumentazio guztia ezarritako epeen barnean entregatuko da koadernatuta eta ondorengo


ordena jarraituz (kopia bat MOODLE-ra igoko da)

o AMAIERAKO DOKUMENTAZIOA: Proiektuaren MEMORIA (Behar bezala


koadernatua).

 Azala (proiektuaren izenburua, talde zenbakia eta taldekideak).

 Betebeharren planning-a (taldean egin beharrek olanak eta bakoitzaren


betetze maila etab.).

 Memoria deskriptiboa

 Aurre-proiektu fasean erabilitako krokis eta zirriborroak.

 Kalkuluak.

 Planoak eta eskemak.

 Aurrekontua.

 Proiektuaren azalpenak gehienez ere 30 minutu iraungo ditu taldeko. Taldeko guztiek
hartu beharko dute parte bozeramaile batekin.

MOODLE PLATAFORMAREN INGURUAN

Plataforma honetan:
 Informazioa trukatzeko artxiboak zintzilikatu ditzakegu.
 Foroan galderak planteatu ditzakegu.
 Informazio ezberdineko artxiboak jaitsi ditzakegu.
 Apunte teknikoak.
 Proiektuan zehar erabili beharreko dokumentuen ereduak erabilgarri egongo dira:

Ibargarai 1 20570 Bergara · 943763840 · 943762491 · Fax 943763841 · www.imaltuna.com 11


LANTEGI BATEKO SARE LOKALA

o Proiektu baten eraketarako gida bat.


o Proiektuaren DESKRIBAPENA.
o Proiektuaren PLANIFIKAZIOA.
o Proiektuaren MEMORIA.

10. OHARRAK

Ibargarai 1 20570 Bergara · 943763840 · 943762491 · Fax 943763841 · www.imaltuna.com 12

You might also like