You are on page 1of 16

2. SISTEMA ERAGILEAREN KONTZEPTUA.

OSAGAIAK ETA ESTRUKTURA


1. SARRERA
Sistema eragilea, ordenagailuaren oinarrizko softwarea da. Software honek, sistema
informatikoaren hardware errekurtsoak kudeatzen ditu eta aplikaziorako softwarea sortzeko
eta exekutatzeko oinarria ematen du.
Sistema eragilea, hardware eta softwarearen funtzionamendua kudeatzen eta
koordinatzen dituen programa multzo, zerbitzu eta funtzioak dira. Sistema eragilearen
bitartez, hardwarea ezagutu egiten da eta sistema informatikoa martxan hasten da. Gero,
sistema eragilearen programa eta aplikazioei esker, erabiltzaileak funtzio zehatz batzuk egingo
ditu. Eta aplikazio softwarearekin, erabiltzaileak sistema informatikoaren erabileraren
betebeharrak osatuko ditu.
Bestalde, sistema eragileak ordenagailuarekin komunikatzeko posibilitatea eskaintzen
dio erabiltzaileari, bai teklatuaren bitartez (testu interfazea), bai beste gailuen bitartez,
adibidez sagua, ukimen pantaila, … (interfaze grafikoa).
Sistema eragileak, ekipoaren barruan lan guztia egiten duena da. Erabiltzaileak
erabiltzen du, baina ez da kudeaketaz edo administrazioaz arduratuko. Interfaze erraz bateri
esker, erabiltzaileari komunikazio zuzen bat eskaintzen dio, horrela, erabiltzailea ez da
memoriaren kudeaketaz, prozesadore edo hardware osagai batez arduratu behar.
Erabiltzaileak, aplikazio softwarea erabil dezake eta ez du pentsatu behar memoriaren ze
posiziotan gordetzen den.
Lehenengo sailkapen bat egin daiteke hardware eta software gestioaren arabera:
 Erabiltzaile bakarreko Sistema eragileak.
 Sistema eragile erabiltzaile anitza.
Erabiltzaile bakarreko SE: Erabiltzaile bakarrak erabili dezake konputagailua postu
bakar batean.
Sistema eragile erabiltzaile anitza: SE hauetan erabiltzaile batek baino gehiagok erabil
ditzakete konputagailu baten software eta hardwarea. Adibidez datu base berdinetik irakur
ditzakete datuak edo inpresora berdin baten inprimatu.
Erabiltzaile anitzeko sistema eragileak konplexuagoak dira. Hauek nork daukan
inprimatzeko baimena edo nork idatzi edo irakur dezakeen datu basetik kontrolatu beharko
dute. Erabiltzaile bakarrekoek aldiz, bakarrik erabiltzaile baten kontrola eraman behar dute.
Erabiltzaile bakarreko sistema eragileetan, programa baten egikaritzeak ez du
konplikaziorik. Programa kargatzen da, (teklatu edo diskotik) eta programa memoriara
pasatzen da . Behin memorian egonda, PUZ-eko zati bakoitza lanean hasten da. Lehenik eta
behin kontrol unitateak instrukzioak egikaritzen doa banan banan eta beharrezkoa bada
aritmetiko logiko unitateak eragiketak burutzen ditu. Sistema eragile erabil anitza bada, hau
aldatu egiten da eta gainera hardwarearen arabera era ezberdinean lan egiten dute. Beraz
sistema eragileak hardwarearen arabera sailkatu ditzakegu:
 Zerbitzaria.
 Ordenagailu pertsonala.

Postu bakarreko sistema eragileak 1


Lehenengo sistema informatikoetan, PUZ bakar bat zegoen eta honetara teklatu eta
monitoreak konektatuta zeuden. Beraz, PUZ honek egikaritzen zituen prozesu guztiak. Kasu
honetan sistema eragileak lan asko egin beharko du guztiei erantzuna emateko. Ezin bai da
itxaron erabiltzaile batek bukatu arte besteari erantzuna emateko. Beraz txandakatuz joan
behar dira instrukzioak denei erantzuna emateko.
Gaur egun ekipo bakoitzak bere sistema eragilea (Erabiltzaile bakarrekoa) du eta
zerbitzariek (Erabiltzaile anitzekoak).

Ariketak
Gaur egungo sistema eragile guztiak erabiltzaile anitz izan daitezke?
Sistema eragile zerbitzari bat, ustiatu daiteke sistema eragile bezero bezala?

2. SISTEMA ERAGILEEN EBOLUZIO HISTORIKOA


Lehenengo sistema eragileak, monolitikoak deitzen ziren. Sistema eragile hauen
oinarrizko berezitasuna hau da: sistema informatikoa sortu eta instalatu ondoren, bere
oinarrizko softwarea ezin da aldatu. Sistema eragilearen diseinatzaileak edo erabiltzaileak
sistema eragilean zerbait aldatu nahi zutenean, oso korapilatsua zen eta sistema eragile guztia
birkonfiguratu behar zen.
Sistema eragileak nola aldatu diren ikusteko, ordenagailuen arkitektura kontutan izan
behar dugu, hau da, hardwarearen eboluzioa.
Beti hitz egin da ordenagailuen 4 belaunaldiez. Hardwarea eta sistema eragilea beti
batera eboluzionatzen dute eta ez banatuta. Sistema eragile indartsuago diseinatzen bada,
hardwarea ere indartsua delako egiten da, eta alderantziz.
Historiari begiratuz, lehenengo konputagailua (oraindik ezin zen ordenagailu edo
sistema informatiko deitu) Charles Babbage matematikari ingelesak diseinatu zuen.
Matematikari honek, argi zuen zein zen jarraitu beharreko informazioaren trataera
automatikoa: SARRERA-PROZESUA-IRTEERA.
Gero, George Booleek, logika matematikoaren teoria eta Boolen algebra sortu zuen.
Algebra honi esker prozesu edo programak egiteaz pentsa daiteke.
Sistema eragileen belaunaldiak hauek dira, beti hardwarearen eboluzioaz loturik.
 Lehenengo belaunaldia (1945-1955). Huts balbulak erabiltzen ziren (antzinako
erresistentzi elektronikoak). Konputagailu hauek (ez ziren ordenagailuak) makina
lengoai puruan programatzen ziren (maila oso baxuko lengoaia). Oso handiak ziren,
energia asko kontsumitzen zuten eta oso mantsoak ziren. Matematika eragiketak
bakarrik egiten zuten.
 Bigarren belaunaldia (1955-1965). Transistoreak agertzen dira, eta konputagailuen
arkitektura barruan sartzen dira. Huts balbulak desagertzen direnez, konputagailuak
txikiagoak eta merkeagoak dira. Gutxiago kontsumitzen dute eta bero gutxiago ematen
dute. Sistema informatikoaz arduratzen diren pertsonak kategorietan sailkatzen dira:
txartel zulatzaileak, kontsola operadorea, eta abar. Belaunaldi honetan loteetako
prozesua agertzen da. Prozesu honek 3 fase inplikatzen ditu:

Postu bakarreko sistema eragileak 2


o
Prozesatu behar diren datuak hardware osagai baten sartu. Euskarria,
magnetikoa izan daiteke edo ez. Datu sarrera, informazioa prozesatzen zen
konputagailutik aparte egiten zen, hau da, beste euskarri batean.
o
Gero datuekin kargatuta dagoen euskarri hori hartu eta konputagailura
eraman prozesatzeko. Informazioaren prozesua egiten zen eta behin
prozesatu ondoren, beste euskarri ezberdin baten gordetzen zen,
magnetikoa edo ez.
o
Emaitzak dauden euskarria beste euskarri fisiko batetara eramaten da,
azken emaitzak lortzeko.

 Hirugarren belaunaldia (1965-1980). Zirkuitu integratuak agertzen dira.


Transistoreak, zirkuitu integratuekin ordezkatzen dira eta tamaina eta energia
kontsumoa murriztu egiten da. Belaunaldi honetan IBM 360 nabarmendu behar da.
Makina honek, edozein eragiketa matematiko egin ditzake, bai logikoa eta bai
aritmetikoa. Belaunaldi honetan, sistema informatikoak prozesu asko egin ditzake aldi
berean.
 Laugarren belaunaldia (1980-tik gaur egun arte). Konputagailu pertsonalak
agertzen dira. Memoria erdieroaleak, osagai optikoak, disko gogorrak, eta abar
agertzen dira.

3. ERREKURTSOAK. SISTEMA ERAGILE BATEN FUNTZIOAK


Sistema eragile baten helburua, hardware eta erabiltzen diren programa edo aplikazioak
koordinatzea da. Erabiltzen diren programak, gehienetan erabiltzaileak aukeratzen ditu, baina
beste batzuetan, sistema eragileak berak aukeratzen ditu programak, erabiltzaileak behar
dituen programak bere helburuak betetzeko.
Orokorrean, hardware, software eta erabiltzailea hierarkikoki estrukturatzen dira

Postu bakarreko sistema eragileak 3


Estruktura honek, erabiltzaileak hardwarearekin elkarri eragitea uzten du, edozein
sistema eragilek dituen oinarrizko funtzioa delarik. Aurreko irudian ikusten diren hiru mailak,
beste modu batetara estrukturatu daitezke.

Estruktura biak onak dira. Ezberdintasuna, bigarrena osatuagoa dela, utilitate eta
aplikazio programak ditu eta sistema eragileari deitzen diote hardwarearekin elkar eragiteko.
Maila ezberdinetako komunikazioa interfazeen bitartez egiten da. Funtzio hauek
egiteko, sistema eragileak zerbitzuak ditu. Zerbitzu bat, normalean bigarren planoan
exekutatzen den aplikazio mota bat da.
Zerbitzu hauek ahal dira erabili:
 Programak sortzeko (editoreak, konpiladoreak, depuradoreak, …)
 Programa horiek exekutatu, sistemari behar dituen hardware eta software
errekurtsoak emanez.
 Sarrera/Irteera gailuetara modu kontrolatu batez atzitu.
 Artxiboak modu kontrolatu eta seguruan kudeatu.
 Hardware eta softwareak sortutako akatsak kudeatu eta konpondu.

Postu bakarreko sistema eragileak 4


 Sisteman egiten den segurtasun eta erregistro informazioaren estatistika hornitu.
Orokorrean, zerbitzuak ekipo lokal eta urrutikoetan erabiltzen dira; programak eta
aplikazioak hasi, gelditu, pausa, berrasi eta desabilitatzeko erabiltzen dira.
Normalean sistema eragilea instalatzen den momentuan zerbitzuak ere instalatzen dira.
Aplikazio askok beraien zerbitzuak instalatzen dituzte.
Programa hauek, hau da, zerbitzuak exekutatzen ez badira, aplikazio askok ez zuten
funtzionatuko, adibidez interneterako atzipena.

Ariketak
3- Sistema eragile guztiak zerbitzuak behar dituzte funtzionatzeko?

4. SISTEMA ERAGILE BATEN ERREKURTSO KUDEAKETA.


Sistema eragile batek kudeatzen dituen errekurtsoak hau dira: memoria, prozesadorea eta
sarrera/irteera gailuak.
4.1. Memoria
Memoria kudeatzen duen sistema eragilearen zatia, memoriaren kudeatzailea da. Bere
funtzioa argia da: memoriako zein zati erabiltzen den eta zein ez erregistroa eraman. Horrela,
prozesu berrientzako memoria gordeko du eta bukatu diren prozesuen tokia askatu.
Memoria eta diskoaren arteko datuen elkartruketa kudeaketaz arduratuko da, prozesuak
oso handiak badira eta memorian momentu berean ez badira sartzen.
Memoriaren kudeaketa oso garrantzitsua da multiprozesaketa dituzten sistema
eragileetan, eta garrantzitsuago hari anitzeko sistema eragileetan, aldagai batzuen memoriak
tokiak konpartitzen direlako. Kasu honetan memoria sistema eragileak kontrolatu behar du,
horrela, prozesuak memoriako tokia erabiliko du, beste memoria toki batzuk ukitu gabe.
Prozesu bakarreko sistema eragileetan, memoriaren kudeaketa oso erraza da. Multiataza
badago, sailago egiten da, memorian prozesu asko batera egon behar direlako.
Lehenengo aukera, memoria partizio finkoetan banatzea da. Horretarako, sistema
eragileak prozesuen ilara bat du memorian sartzeko. Planifikatzaileak, prozesu bakoitzeko
eskaerak eta memoriako partizio libreak kontutan izan behar ditu.
Multiatazarekin loturik, trukearen kontzeptua dago. Itxaroten dauden prozesuak, diskora
eraman daitezke eta okupatzen duten memoriaren zatia libre utzi, beste prozesu batzuk
sartzeko. Prozesuak beti memoria posizio berdinak kargatu daitezke edo beste batean. Arazo
hau, birkokapenarekin konpondu daiteke; birkokapen hau estatikoa edo dinamikoa izan
daiteke.
Partizio finkoen zailtasuna hauen tamaina aukeratzea da, memoria alferrik galdu
daitekeelako edo fragmentazioa sortu. Fragmentazioa barnekoa edo kanpokoa izan daiteke.
Kanpokoa: memoriako zati bat erabiltzen ez denean agertzen da, prozesu batentzako
erreserbaturik dagoelako. Memoria libre bat itxaroten dagoen edozein prozesuentzako,
partizioa txikiegia delako sortzen da kanpoko fragmentazioa.
Aukera onena partizio aldakorrak edukitzea da.
Ariketak

Postu bakarreko sistema eragileak 5


4- Sistema eragile guztiak memoria blokeetan kudeatzen dute?

4.2. Prozesuak eta prozesadorea


Prozesu bat egikaritzen ari den programa bat bezala definitu daiteke. Prozesuak honako
ezaugarriak dituzte:
o
Egikaritzen hasteko memorian egon behar du. Eta behar dituen baliabide guztiak
emanda eduki behar ditu.
o
Beste prozesu batek ezingo ditu egikaritzen ari den prozesu baten memoria gelaxkak
erabili.
o
Prozesuak erabiltzailearenak edo sistema eragilearenak izan daitezke. Lehenak
erabiltzaile eran (modo usuario) egikaritzen dira eta ez daukate hardwarearen
kontrol osoa. Besteak Kernel edo pribilegiatu eran exekutatzen dira.
o
Prozesu bakoitzak prozesuaren kontrol blokea (PKB edo BCP gaztelaniaz)
dauka. Hemen prozesuaren informazioa gordeko da.
o
Prozesuak elkar komunikatu, sinkronizatu eta beraien artean lan egin dezakete.
Aurreko ezaugarriez gain, prozesuei memoria helbide batzuk ematen zaizkie. Memoria
zati hau gure SE-ak gestionatu dezakeen topea da. Prozesuak leku gehiago behar badu memori
birtuala erabiltzen da.
Prozesuak zati berdinetan zatitzen dira, hauei orrialde edo frame deitzen zaie. Prozesu
bat kargatzen denean, hau memoriara eraman eta memoria zati maximo bat ematen zaio erabil
dezan. Eragiketa hauek egiteko memoria gestio teknikak erabiltzen dira, memoria birtuala,
swapping, segmentazioa...
Prozesua egikaritzen denean, PUZ-ak barne memorian ez dagoen prozesuaren zati bat
erabili nahi badu, beste memoria baten bilatu behar da (memoria birtuala) eta memoria
nagusira ekarri (Zergatik?). Memoriaren zati guztiak bete direnean (prozesuari dagozkionak),
erabiltzen ez direnak edo zaharrenak direnak birtualera pasatzen dira, memoria nagusian
erabili nahi diren prozesuaren zati berriak sartzeko.
Argi eduki behar dena da: egikaritzen ari den edozein programa prozesu bat dela.
Momentu honetatik aurrera programa hau egikaritu, gelditu, blokeatu edo beste edozer egin
daiteke.
Prozesu bat egikaritzeko memoria nagusian egon behar du, baina ez bakarrik
instrukzioak, baita behar dituen datuak ere.
Programa berez, ez da prozesu bat, prozesu bat izango da egikaritzen den momentuan
eta beharrezko aginduak memoriara pasatzen direnean, bitartean fitxategi bat besterik ez da.
Prozesua egikaritzen denean, beste prozesuekin lehian hasten da sistemaren baliabideak
erabiltzeko. Baliabide hauek prozesuen artean banatzen dituen teknikari programazio anitza
esaten zaio (multiprogramación). SE-ek zerbitzu ezberdinak dituzte prozesuen gestiorako
(sorrera, bukaera, egikaritze periodikoa, lehentasun aldaketa...)
Prozesatzaile batek zenbat eta agindu gehiago prozesatzeko ahalmena izan, sistema
arinagoa izango dugu, batez ere prozesuek denbora gutxiagoan egon beharko dutelako zain
baliabideak jasotzeko.
Ariketak

Postu bakarreko sistema eragileak 6


5- Sistema eragile bat kudeatzen duten prozesu guztiak, sistema eragile horrenak dira?
6- Prozesu baten hari bat exekutatzen bagaude eta hau blokeatzen bada, zer gertatzen
zaio aita prozesuari?

4.3. Sarrera/irteera kudeaketa


Konputagailuaren zeregin garrantzitsuenetako bat eta PUZarena batez ere, periferikoak
eta barneko osagaiak erlazionatu eta komunikatzea da. Komunikazioa hau, sarrera/irteerako
gestorearen bidez egiten da.
Komunikazio hau, ordenagailuaren oinarrizko plakan dagoen sarrera/irteera
kudeatzailearen bitartez egiten da. Oinarrizko plakan integraturik dauden zirkuituetan dagoen
osagai hau chipset-a da eta betetzen dituen funtzioen artean, sarrera/irteerako periferikoak
ekipoko unitateekin komunikatzea da.
Hurrengo irudian, ikus ditzakegu sarrera/irteera periferikoak nola konektatzen diren
ordenagailu baten oinarrizko plakara.

Periferikoak oinarrizko plakara konektatzen ditugunean eta korrontea ematen diogunean


sortzen da komunikazioa.
Ordenagailuak zuzenduak eta koordinatuak izan behar dira. Ordenagailuetan funtzio
hauek PUZ-ak betetzen ditu, ordenagailuko elementu guztiekin komunikazio bus sistema
baten bidez konektatzen delarik.

Postu bakarreko sistema 7


SE-ren bitartez hardware eta softwarearen arteko komunikaziorako interfazeak
erabiltzen dira. Hauek bi motatakoak izan daitezke:
 Testu motako interfazea. Sistema eragilea testu motakoa bada, erabiltzaileak sartuko
dituen datuak eta sistema eragileak sortuko dituen erantzunak, karaktereen kateekin
ikusiko dira. Agindu guztiak teklatuaren bidez sartzen dira eta pantailan agertzen dira.
 Grafiko motako interfazea. Gaur egun, sistema eragile gehienak, ordenagailu eta
makinaren arteko komunikazioa grafiko motan egiten dute. Interfaze hauetan, sagua edo
ukipen pantailak beharrezkoak dira. Pantailan agertzen den informazioa, blokeetan edo
pantaila independenteetan agertzen da. Bloke hauei leihoak deitzen zaie.

Ariketak
Nor arduratzen da periferikoak eta ordenagailua kontaktuan jartzen?
Interfaze grafiko mota duen sistema eragileak, interfaze testu mota dute eragiketa batzuk egiteko?

5. OSAGAIAK ETA ARKITEKTURA


Sistema eragile monolitiko zaharrak alde batera usten baditugu, gaur egungoak, kapetan
antolatzen dira.
Sistema eragilea kapatan sailkatzen da eta kapa bakoitza bere gaineko eta azpikoarekin
komunikatzen da.

MAILA AZALPENA
Erabiltzailea
3.maila Prozesuak erabiltzaile eran kontrolatzen ditu. Egikaritzen ari den edo egikaritu
nahi den prozesua erakusten du.
Ikuskatzailea
2.maila Sistema eta erabiltzailearen arteko prozesuen koordinazioa egiten du.
Sarrera/Irteera kontrolatzen du.
Betearazlea (exekutiboa)
1.maila Maila honetan memoriaren administrazioa egiten da. Prozesuak orrialdetan
gordetzeaz arduratzen da. Bai memorian eta baita diskoan ere.
Nukleoa
0.maila PUZ-a kontrolatu eta egikarituak izateko ordenagailura heltzen diren prozesuak
gestionatzen dituena da. Maila honek sistemaren oinarrizko eragiketak burutzen
ditu. Hardwarearekin komunikazioa, prozesuen planifikazioa.

Gaur egun SE gehienak erabiltzaile anitza eta ataza anitza dira. Hauek gestionatzeko
sistema eragilearen nukleoak Makina birtualak erabiltzen ditu.
Hauetako bakoitza Sistema eragileak gestionatzen duen hardwarearen kopia bat besterik
ez da. Eta sistema erabiltzen ari den erabiltzaile bakoitzeko, nukleo, betearazle, ikuskatzaile
eta erabiltzaile mailak independenteak izango dira.

Postu bakarreko sistema 8


Gestio mota honek, egonkortasun handia ematen dio sistemari. Blokeo baten aurrean
sekula ez delako hardwarea bera blokeatuko, erabiltzailearen aplikazioa baizik. Erabiltzailea
aplikazioa egikaritzen bukatzen duenean eta akatsik ez dagoenean, bakarrik kargatuko dira
makina birtualean dauden artxibategiak eta orduan gertatuko da benetako sarrera/irteera
operazioa periferikoarekin.
6. SISTEMA USTIATZEKO ERAK
Sistema eragile bat ustiatzeko erak, erabiltzaileak sistema informatikoa osatzen duten
hardware eta software errekurtsoak nola erabiltzen dituen arabera modu batekoak edo
bestekoak izango dira.
Erabiltzaile bakarreko sistema eragile batetaz hitz egiten badugu, programa bakarra
exekutatzen dela esan dezakegu. Baina, erabiltzaile anitzekin lan egiten badugu, programa
asko lan egiten egon daitezke aldi berean. Aurretik esan den bezala, prozesadoreak ezin ditu
agindu bi momentu berean exekutatu. Horregatik, prozesu bakoitzari sekuentzialki PUZ-aren
zikloak ematen joango da, denak exekuzio baimen berdina edukitzeko.
Aurrekoa kontutan harturik, exekutatzen bidali diren programa guztiak ez dira fase
berdinean egongo. Bat prozesuan egongo da, besteak itxaroten.
Orokorrean, sistema eragile bat modu bitan ustiatu daiteke:
A. Loteen prozesua
Ustiatze sistema hau ordenagailuen bigarren belaunaldian erabiltzen hasi zen eta 2.2
puntuan ikusi ditugu bere ezaugarriak.
B. Prozesuak denbora errealean
Ustiatze sistema hau aurrekoaren antzekoa da. Baina hemen, erabiltzailea da datuak
sartzen dituena, programa martxan jartzen duena datuak exekutatzeko eta prozesatu den
informazioa lortzen duena. Hori dena, sistema informatiko batean eta denbora oso laburrean.
Hiru faseak osagai asko, pertsona ezberdinak edo sistema informatiko ezberdinak egon gabe
sortzen dira.
Gaur egun, ordenagailu gehienak, denak ez esateagatik, denbora errealean lan egiten
dute, hardwarea fisikoki PUZ-ari zuzenean konektaturik eta toki berdinean dagoelako.
Horrela, informazioaren karga, prozesatzen den ekipo berberean egiten da. Gainera, prozesatu
den informazioa, sistema informatiko berdinean ikusi edo inprimatuko da, irteera periferikoak
PUZ-ari zuzenean konektaturik daudelako.

Ariketak
9- Windows XP eta Windows Vista, lana loteetan edo denbora errealean egiten dute? 10- Eta Linux siste

Sistema informatiko bat nola ustiatu daiteken ikusita, eta kontutan harturik gaur egun
denbora errealean ustiatzen dela, hona hemen sistema eragileen sailkapena hurrengo
parametroak kontutan harturik:

Postu bakarreko sistema 9


 Erabiltzaile kopurua
 Prozesu kopurua
 Prozesadore kopurua
 Erantzun denboraren arabera
A. Erabiltzaile kopuruaren arabera
 Erabiltzaile bakarra. Ordenagailuarekin erabiltzaile bakar batek lan egiten du.
Sistema honetan, hardware gailu guztiak erabiltzaile
horren menpe daude, honek bukatu arte.
 Erabiltzaile anitz. Sistema honetan, sistemako
errekurtsoak erabiltzaile anitz erabil ditzakete aldi berean.
Gehien bat, kanpo biltegiratze gailuak eta irteera
periferikoak konpartitzen dute, gehienbat inprimagailuak.
Ordenagailu nagusian instalatuta dagoen datu base
batetako atzipena ere konpartitu dezakete. Gogoratu
modu bi daudela: erabiltzaile ezberdinak ordenagailu
nagusia erabil ditzakete: terminal, teklatu eta
monitorearen bitartez; eta zerbitzari ordenagailura
konektatuta dauden bezero ordenagailuekin.
Sistema eragile hauen berezitasuna hau da:
erabiltzaile askok ordenagailu berdina erabiltzea.
Erabiltzaile anitz deitzen zaie, ordenagailu bakar bat
erabiltzaile ezberdin bakoitzarentzat modu ezberdinean
konfiguratuta egon daitekeelako.
B. Prozesu kopuruaren arabera.
Sailkapen hau, ordenagailu edo sistema informatiko baten
aldi berean exekutatu daitezkeen programa kopuruaren arabera
egiten da. Sailkapen hau egiteko, kontutan izan behar dugu
ordenagailu batek prozesadore bakar bat duela lan bat egiteko,
hau da momentu bakoitzean lan bat bakarrik egin dezake.
Sistema eragile baten sailkapena prozesu kopuruaren
arabera hau da:
 Programazio bakarra edo monotarea. Kasu honetan
sistemak programa edo prozesu bakar bat exekutatu dezake.
Horrela, sistemako errekurtsoak programa honetara
dedikatuak egongo dira bere exekuzioa bukatu arte. DOS
eta Windows 9x sistema eragileak monotarea dira; gainera
ez dakite mikroprozesadore bat baino gehiago erabiltzen.
Programa exekutatzeko behar den hardwarea programa
honentzako bakarrik erabiltzen da eta ez beste batzuentzat.

Postu bakarreko sistema 1


Sistema eragile bat monotarea izan daiteke, baina
honek ez du esan nahi ezin dela erabiltzaile anitza izan, hau da, erabiltzaile askok
ordenagailu berdinean beraien programak exekutatu ditzakete, baina bata bestearen
atzetik. Erabiltzaile batek bukatzen duenean bestea hasten da.

Postu bakarreko sistema 1


 Programazio anitza edo multitarea. Sistema eragile mota honek, programa asko aldi
berean exekutatu ditzake. Egoera hau ordenagailuak mikroprozesadore bat baino
gehiago duenean bakarrik gertatzen da. Sistema eragileak mikroprozesadore bakarra
badu, nahiz eta multitarea izan, nabaria da bakoitzean prozesu bakar bat egingo duela.
Prozesadore bakarra duen sistema informatiko batean sistema eragilea instalatzen bada,
PUZ-ak exekutatuko diren programa ezberdinen artean prozesadorearen denbora
konpartituko du.
Erabiltzaile anitz eta sarea diren sistema eragile gehienak multitarea dira, denak ez
esateagatik. Gogoratu benetako multitarea prozesadore bat baino gehiagoekin bakarrik
ematen dela.

Ariketak
11- Erabiltzaile anitza den sistema eragilea erabil daiteke monotarea bezala? 12- Eta multitarea bat erabil

C. Sistema informatikoaren prozesadore kopuruaren arabera


Sailkapen hau sistema eragileak kudeatu dezakeen prozesadore kopuruaren arabera
egiten da. Sailkapena hurrengoa da:
 Prozesadore bakarra. Ordenagailuak prozesadore bakar bat du. Lan guztiak berak
egingo ditu. Sistema eragile hau duen ordenagailua, erabiltzaile bakarra edo anitza izan
daiteke, monotarea edo multitarea. Aurreko sailkapenaren arabera, prozesadore bakarra
duen ordenagailu bat beti izango da monotarea.
 Prozesadore anitza. Ordenagailuak prozesadore bi edo gehiago ditu.
Sistema eragileak modu bitara erabil ditzake prozesadore ezberdinak:
a) Prozesu anitz simetrikoa. Sistema eragileak prozesadoreen potentzia berdin
erabiliko du. Horrela, sistemak dituen prozesadore bi edo gehiago aldi berean
gutxika erabiltzen joango da.
b) Prozesu anitz asimetrikoa. Sistema eragileak, sistema informatikoak duen
prozesadore bakoitzari lana ematen dio. Prozesu batzuk, beti prozesadore batek
egingo ditu, eta prozesadore bi edukiz gero, beste prozesadorea, erabiltzailearen
prozesu edo programak egiteko erabiliko da. Horrela, gerta daiteke prozesadore bat
beti lanean egotea eta bestea guztiz geldirik egotea.
D. Erantzun denboraren arabera
Sailkapen hau, programa bat exekutatzera bidaltzen denetik, emaitzak lortu arte
erabiltzaileak behar duen denbora kontutan harturik egiten da.
 Denbora erreala. Prozesua bota ondoren, erantzuna zuzena da
 Denbora konpartitua. Prozesu bakoitzak, PUZ-aren zikloak erabiliko ditu bukatu
arte.
Hurrengo taulan, pseudomultitarea kontzeptua azpimarratu daiteke. Windows 95, 98 eta
Me sistema eragileei eragiten dizkie, memorian prozesu bat baino gehiago kargaturik eta
exekutatzen eduki ditzaketelako. Baina hau ezinezkoa da diseinu eta arkitekturagatik, sistema
eragile hauek, prozesadore bakar batekin lan egiten dutelako.

Postu bakarreko sistema 1


Erabiltzaileak, programa bat baino gehiago lanean dagoela pentsatzen du. Baina
prozesadoreak sekuentzialki prozesu bakoitza gutxika exekutatzen joango da.

Ariketak
Ordenagailu batek prozesadore bi edo gehiago baditu, Prozesadore anitz bakarrik ustiatu ditzake?
Prozesadore bakarrarekin lan egiten duen sistema eragileak, prozesadore birekin funtzionatu dezake?
Windows sistema eragile guztiak multitarea dira?

Postu bakarreko sistema 1


7. GEHIEN ERABILTZEN DIREN SISTEMA ERAGILEAK
Gaur egun, sistema eragile gehienak, irekiak eta segmentatuak dira. Honekin, errazagoa
da aldatzea, programa multzoa blokeetan zatiturik dagoelako. Bere diseinuak, programa bloke
batek sarrera periferikoak kontrolatuko ditu, beste batek irteera periferikoak, bete batek
biltegiratzea, beste batek komunikazioak… Horrela, sistema eragilea aldatu behar bada,
bakarrik aldatuko da behar den programa multzoa eta bestea ez da ukitu behar.
Gaur egungo sistema eragileak, mailetan sailkatzen dira. Sistema eragilearen zati edo
maila bakoitzak funtzio bat dauka. Horrela, aldaketak maila zehatz batetan egingo dira, eta ez
sistema eragile guztian.
Mailetan edo kapetan sailkatuta dauden sistema eragileak, programen kontrola eta
exekuzioa, erabiltzaileen, periferikoen, memoriaren eta abarren kudeaketa eta kontrola egiten
dute.
Sistema eragileen azken belaunaldia makina birtualak dira. Aurrekoekin konparatuz,
hauek hardwarea emulatzen duten nukleo bat dute. Horrela, exekutatzen bidaltzen den prozesu
edo programa bakoitza, memoria espazio independente batetan exekutatzen da. Gainera,
exekutatzen bidaltzen den prozesu edo programa bakoitzak hardwarearen kopia birtual bat du.
Horrela, programa blokeatzen bada, beste programak exekutatzen jarraituko dute.

Postu bakarreko sistema 1


Sistema eragile famatuenak, hurrengo taulan agertzen dira:

Postu bakarreko sistema 1


Azken ariketak
1- Sistema eragile batek ze errekurtso kudeatzen ditu?
2- Prozesadore bakarra duten sistema eragile guztiak monotarea dira?. Prozesadore anitz
dituzten sistema eragile guztiak multitarea dira?
3- Zer da interfaze bat?
4- Sistema eragile baten maila exekutiboa (betearazlea) zertaz arduratzen da? Eta
ikuskatzailea?
5- Sistema eragile bat edo beste bat instalatu aurretik, zer izan behar da kontutan?
6- Bilatu informazioa interneten eta erantzun hurrengo galderak:
a) Zeintzuk dira gehien erabiltzen eta onartzen diren sistema eragileak?
b) Zein da sistema eragile horien gaur egungo prezioa?
7- Bete hurrengo taula:

Erabiltzaile Lan edo Erantzun


Sistema eragilea kopurua tareak Prozesadoreak denbora
DOS
Windows 9x
Windows 2000 Professional
Windows 2000 server
Windows XP Profesional
Windows 2003 Server
Windows Vista
Windows 2008 Server
Linux Ubuntu 10.10
UNIX sco System V Release IV

Postu bakarreko sistema 1

You might also like