You are on page 1of 14

PLAKA NAGUSIA

OSAGAIAK
1. Barruko konektoreak edo sarrera/irteerarako panela
- Konektore ohikoenak: serie, paraleloa, PS/2, soinua, USBak, e-SATA...

2. Socket
- Prozesadorea konektatzen den zokaloa.
- Neurriak eta kontaktu kopurua prozesadorearen araberakoak dira.
- Ainguraketak ditu, haizagailu bat gainean ipintzeko.
- Prozesadorearen eta plakaren arteko komunikazioa egiten du.
Hainbat socket aurki ditzakegu:

a) ZIF (Zero Insertion Force)

Mikroprozesadorea indarra egin gabe sartu eta ateratzen da.


Zokalo Ondoan palanka bat dago. Palanka hori jaistean,
mikroprozesadorea zokaloan ondo doituta geratzen da eta
igotzean, prozesadorea askatzen da.

b) LGA (Land Grid Array)

Pinak plaka nagusian daude eta mikroak kontaktu lauak


ditu. Horrek abiadura handiagoa dakarkigu.
3. Memoria-zokaloak (DIMM edo SIMM)
RAM memoria ipintzeko.
Idatzita dute zer RAM mota onartzen duten (DDR2, DDR3…).

RAM DDR2 memoria-zokaloa


4. Floppy konektorea
- Diskete-irakurgailua konektatzeko
- FDD /FDC edo Floppy izena idatzita izan ohi du.

5. IDE konektoreak
IDE busa konektatzeko (disko gogorrak, CDak, DVDak…)
6. Plaka nagusiaren ATX elikatze-konektorea
Elikatze-iturritik, ATX konektorea ateratzen da, eta plakan konektatzen da.

7. BIOS
ROM memoria txikia. Helburu nagusia sistemaren hardwarea hastea eta
probatzea da, eta datuak biltegiratzeko gailu batetik abiarazteko
kudeatzaile bat edo sistema eragile bat kargatzea.
8. Pila
CMOSen informazioa mantentzeko.

9. Gabinete-konektoreak
Ordenagailua pizteko, reset egiteko erabiltzen dira, eta disko gogorren lana zein den
adierazten dute.
10. Chipset
Plaka nagusiaren busek kontroladore batzuek kontrolatzen dituzte. Kontroladore
horiek, chipset izenekoak, datu-bidalketen eta ordenagailuaren osagaien arteko
lotura egiten dute.
Bi chip daude:
a) Northbridge (iparraldeko zubia)
Osagai azkarrenez arduratzen da: RAMa, bideo-txartela (AGP edo PCI-E) eta PUZa

b) Southbridge (hegoaldeko zubia)


Osagai motelenez arduratzen da: PCI txartelak, IDEak,
USBak, disko gogorrak, BIOSa, sareko txartela, Firewirea,
soinu txartela, diskete irakurgailua…

Bi chip horien artean bus bat dago.


11. RTC (Real Time Clock)
Data eta ordua ematen du.
Ordenagailuaren osagai guztiek aldi berean lan egin dezaten jartzen da.

12. Erretenak
Txartelak konektatzeko (soinua, bideoa, sarea, SATA…) guneak dira.
a) ISA: Zaharra. Gaur egun PCI.
b) AGP: Txartel grafikoentzat.

c) PCI
d) PCI-Express

e) CNR
13. SATA konektoreak: Biltegiratze-gailuak (disko gogorra, CD, DVD…)

14. USBak konektatzekoak


15. Tentsio-erreguladoreak
Prozesadoreari tentsio egokiena emateko dira.

16. CD-IN konektoreak


- DVD edo CDaren audioaren kablea konektatzeko dira.
17. S/PDIF konektoreak
Soinu digitalaren irteera-konektoreak

18. Haizagailuetarako konektoreak


Gutxienez bat egoten da PUZeko haizagailua konektatzeko.
Hiru edo gehiago konektatzeko egon daitezke:
CPU-FAN, SYSTEM-FAN, POWER-FAN, NORTHBRIDGE-FAN.

19. SLI jumper-ak


PCI-Express 16 erretenetan bizpahiru bideo-txartel konektatzeko dira.
20. Chip gehiago
Kontrolagailu integratua: soinua, sarea, sagua, teklatua, bideoa...

You might also like