You are on page 1of 2

Pintxo, pintxo gure txakurra da ta,

Pintxo, pintxo bere izena du,


Pintxo, pintxo gure txakurra da ta,
Pintxo, pintxo bere izena du.
Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten.
Begi bat ixten du
jolastu nahi badu.
Pintxo Pintxo...
Belarriak luze
isatsa jostakin.
Kalera irteteko
beti presarekin.
Pintxo Pintxo...
Gure txakurtxoa
ez da ehiztaria.
Bere lagun ditu
txoritxo guztiak.
Pintxo Pintxo...
Zaunkaka hastean
gaiztoa dirudi
Exakatu ezkero
doa beti ihesi.
Pintxo Pintxo...
Saguak harrapatzen
trebea ez dugu.
Haiek ikustean
ihes egiten du.
Pintxo Pintxo...
Txuri-beltza da ta
ez du koska egiten.
Begi bat ixten du
jolastu nahi badu.
Pintxo Pintxo...
--------------------------
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera
Aditu duenenan
Jesus jaio dela
lasterka etorriko da
Berri ona ematera.
Horra, horra
gure Olentzero
pipa hortzean duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arrautzatxoekin
bihar meriendatzeko
botila ardoekin.
Olentzero guria
ezin degu ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte
saieski ta solomo
majina bat heste
Jesus jaio da eta
kontsola zaitezte
Olentzero, buru handia
entendimentuz jantzia,
bart arratsean
edan omen du
bost arroako zahagia
Bai urde tripa handia!
Horra, horra...

You might also like