You are on page 1of 13

PINTXO

oporretan doa

Pintxo, basoan gurasoekin bizi den trikua da. Egunero, iskanbilatan


dabil, nahiz eta beste animaliak lasai lasai egon.
Gure lagunari bere arantzak kontrolatzea asko kostatzen zaio, beraz,
airean eramatea erabaki du. Sarritan, Pintxo ez da konturatzen eta
ondoan dagoena ziztatu egiten du.

Hau nahi barik egiten du, baina,


horri esker inork ez du berarekin
jolastu nahi.

Udan, gurasoek kanpamentu batera bidaltzea erabaki dute lagunak egin


ditzan.
Kanpamentura heltzean dendak montatu behar dituzte. Pintxok talde
guztietan parte hartu nahi du laguntzeko asmoz.
Tresnak hartzen ditu, leku batetik bestera mugiutz, denda batetik bestera,
baina ez du ezer behar bezala bukatzen
. dena aldi berean nahi du
egin!

Azkenean, txoratuta dabilenez, bere arantzekin bi denda zulatu ditu, bere


adiskideen haserrealdia eraginez. Monitoreek lasaiago egon behar duela esaten
diote, bere arantzak beherantz mantendu behar dituela eta atzerantz orraztu.

Arratsaldean futbolean jolastu dute,


Pintxok baloiari buruaz eman dio eta
pilota zulatu du. Berehala, partidua
bukatu da! Denek Pintxori
arduratsuagoa izan behar dela
azaltzen diote, baina, bera haserretu
egin da eta ez dio inori kasurik ez du
egin nahi.
Ez du ulertzen zergatik berak bere
burua kontrolatu behar duen,
besteek nahi dutena egiten baldin
badute.

Hurrengo goizean, guztiak errekara bainu bat


hartzera doaz. Monitoreek koltxoneta
puzgarria eraman dute.
Pintxok lehena izan nahi du, bere txanda
itxaron gabe eta koltxoneta gainean salto
egin duenean zulatu egin du.

Bukaeran, gure Pintxo lagun barik gelditu da. Inork ez du berarekin jolastu
nahi, mina egin diezaiekela pentsatzen dute, edota, haien jostailuak apur
ditzakeela.
Pntxo triste triste kanpamendutik hurrundu da. Jirafa monitorea hurbildu
zaio.

Jirafak, norberak dituen ezaugarri bereziak ezagutu


behar dituela azaltzen dio.
Jirafek lepoa dute, hegaztiek mokoa,

Pintxok dituen arantzak oso lagungarriak izan


daitezke, baina, nola erabili behar dituen ikasi behar
du, erabili aurretik GELDITU egin beahar da, eta,
PENTSATU ia benetan beharrezkoak diren. Horren
arabera, behar den bezala ARITUKO da.

Nahiz eta zaila izan,


Pintxo
arduratsuagoa
izaten saiatzen hasi
da.
Batzuetan, oraindik
ere bere arantzak
ateratzen ditu,
baina, gehienetan
atzerantz eramaten
ahalegintzen da eta
mina egin ahal
duela kontutan
dauka.
Ez du lagunik gabe
geratu nahi.

Azkeneko egunean monitoreek


kanpamentuko ume guztiak irteera
batera eraman dituzte.
Taldeka banatu dira eta ez direla
besteengandik hurrundu behar oso
ondo dakite. Hala ere, Belarriak
deitzen den untxia eta Miko
tximinoa haien kontura hurrundu
dira.
Pintxo atzetik doa, badaki ez dela
hurrundu behar, baina ez du nahi
lagunak bakarrik uztea eta ezta ere
gerta daitekeen abentura galtzea .

Bat batean, basoan izugarrizko orroa


entzun da, Belarri eta Miko korrika hasi
dira, zulo batean eskutatuz. Lehoi bat
dago, aurkituz gero atzaparra zuloan sar
dezake eta mina egin.
Pintxok bere arantzak erabiltzeko
momentua dela erabaki du. Zuloaren
aurrean jarri da eta arantzak tente jarri
ditu, lehoiari hurbiltzen ez uzteko.

Lehoiak beldurtuta alde egin du eta lagunek pintxo besarkatu dute,


bere laguntza eskertuz.
Pintxori ikastea kostatu zaio, baina
azkenean lortu du eta orain,
kanpamenduan, guztiak daude bere
kemenarekin liluratuta eta bere
lagunak izan nahi dute!

amaiera

You might also like