You are on page 1of 5

1.

Ringo Starr Euskaldunan arituko da


2018ko maiatzak 30

MUSIKA. The Beatles talde mitikoko kide Ringo Starrek kontzertua


emango du uztailaren 1ean Bilbon, All Starr Band ondoan duela. Hasieran,
Barakaldoko BECen arituko zela iragarri zuten, baina Euskaldunan izango
da azkenean, 20:30ean hasita.

2. NOLAKO HARRERA EGITEN DIEGU ETORKINEI

Eusebio Melero Beaskoetxea


Bilboko Gizarte Ongizate zinegotzia

Gero eta etorkin gehiago datoz herrialde pobreetatik Europara, beren herrialdeetan
ez dituzten baldintza
duinen bila: lana, babes politikoa eskatzera… Guztiek behar dute gure laguntza eta
euskaldunok
ondo hartzen ditugu etorkinak. Izan ere, gogoan dugu euskaldunen aurreko
belaunaldiek atzerrira
joan behar izan zutela.
Hala ere, Espainian indarrean dagoen Atzerritartasun Legeak baldintzatu egiten du
etorkinei eskain
diezaiekegun laguntza; etorkinei ukatu egiten baitizkie hainbat oinarrizko eskubide,
berez, botere
politikoek zaindu behar dituztenak: elkartzekoa, greba egitekoa, adierazpen
askatasuna, norberaren
askatasunari eta duintasunari lotutako eskubide banaezinak dira. Horrez gain,
Espainiako Gobernuak
bere borondatearen arabera banatzen ditu lan egiteko baimenak eta kanporatzeko
aginduak. Alegia,
lege horrek oztopatu egiten du etorkinen integrazio soziala. Horregatik, Bilboko
Udalak bere gain
hartu behar ditu, ahal duen neurrian, bertara datozen etorkinen oinarrizko
eskubideen babesa eta integrazioa:
erroldatzea, hezkuntza, kultura, lan merkatuan sartzeko programak, osasun
zerbitzuak, gizarte zerbitzuak, lo egiteko eta jateko
lekuak. Eta, neurri handi batean, udal bakoitzak bere aldetik lan egiten du.
Horregatik, behar-beharrezkoa da egoeraren diagnostiko
bat egitea eta laguntza plan eta sare orokor bat diseinatzea. Ahalegin horretan,
beraz, oso pozgarria da Eusko Jaurlaritzak
Inmigrazio zuzendari bat izendatzea.
3. STARKING

ZAPOREA Gazi-gozoa

NEEURRIA Handia

ITXURA Mokoluzea, muturrean hiru edo lau konkor ditu, pipar morroen
antzera, txurten normala eta luzea.

MARGOA Gorri odoltsua, une txiki zuriekin, ipurtondoan orlegi zikina.

AZALA Lodia, biguna, argizaintsua.

MAMIA Horiskatua, harroa, zukuduna, usain ederrekoa.

OHARRAK Amekiketan sortua, orain dela gutxi honutz ekarria, nahiz eta postreko
sagarra izan, sagardogintzan estimazioa hartzen ari da.

4.

5. PINGUINOA

Pinguinoa munduko animaliarik interesgarrienetarikoa da. Bere itxura ahula eta


traketsaren atzean istorio zoragarri bat dauka, elkartasunaren eta biziraupenaren
adibide nabarmena.

Pinguino motatarik famatuena enperadorea da. Antartidan bakarrik aurki


daiteke. Bere burua eta hegoak beltzak dira, sabela zuria dauka eta lepoaren
aldeetan tonalitate horixkak ditu. Moko zorrotza dauka, pixka bat okertuta, eta
hanketan lumak ditu. Arrak eta emeak berdinak dira tamainu eta pisuan; haien
artean desberdintasun nabarmen bakarra dago: arrek hanken artean poltsa
antzeko bat daukate, kumeen ugalketan garrantzia handia daukana.

Izan ere, pinguinoen erreprodukzioa eta honen zehar egin behar dituzten bidaiak
dira animali hauen aspekturik interesgarrienak. Urtean behin, pinguinoek 90 km
zeharkatzen dituzte ugalketa lekura ailegatzeko, haien arbasoek egin zuten
bezala. Bertan, bikotea bilatzen dute eta, denbora tarte bat igaro ondoren, emeek
950 gr-ko arrautza jartzen dute. Ondoren, arrautza arrek hanken artean daukaten
poltsara pasatzen dute. Ekintza hau ugalketaren momenturik garrantzitsuena da.
Izan ere, arrautzek segundu batzuk baino gehiago izotza ukitzen egongo balira,
kumeak hil egingo lirateke. Entrega hau arrakastaz betetzen bada, emea janaria
bilatzera joaten da (arraina, krill, txibiak...), eta bi hilabete behar ditu ugalketa
lekura bueltatu arte. Bitartean, arrek kondizio horietan bizirik irauteko, multzo
trinkoa osatzen dute, eta kanpoan geratzen diren pinguinoak barrura pasatzen
ari dira beti, beroa mantentzeko.

Emea bueltatutakoan, bere bikotea desberdintzen du haren dei


karakteristikoarengatik. Orduan, kumea jaiotakoan, arra da janaria bilatzera
joaten dena, 2 aste bitartean. Denbora horretan bueltatzen ez bada, kumearen
heriotza gertatuko da. Ugalketaren ondoren, bikote askok elkarrekin jarraitzen
dira, hurrengo urteko erreprodukzioara arte.

6. BEGI URDINEKO UMETXO BELTZA


Gau batean mutiko bat jaio zen.
Negarrik egiten ez zuenez gero, eta zerua bezain beltz izanik,
ergela zela jakin zuten. Saski batean utzi zuten, eta katua
aurpegia miazkatzen hasi zitzaion. Baina, gero, inbidiaz beterik;
begiak atera zizkion. Begiak urdin ilunak ziren, zinta gorri
askorekin. Orduan ere ez zuen negarrik egin umeak, eta ahaztu
zuten denek.
Umea poliki-poliki hazten zen, saskian, eta katuak mina ematen
zion, gorrotatzen zuen eta. Baina bera itsua zen, eta ez zuen bere
burua defenditzen.
Egun batean haize gozo-gozoa iritsi zitzaion. Jaiki eta, besoak
luzatuta eta eskuak zabalduta zituela, abanikoak bailiran,
leihotik irten zen.
Kanpoan, eguzkia sutan zegoen. Umea zuhaitz ilara baten ondotik
ibili zen: berde busti usaina zuten eta itzal iluna uzten zuten
lurrean. Horretan sartzean, umea geldirik geratu zen, musika
edaten ari balitz bezala. Eta konturatu zen bere bi begi urdinen
beharra zuela, behar handia.
-Urdinak ziren –esan zuen ume beltzak-. Urdinak, pitxar-topa
bezala. Non ote daude nire begi urdinak? Nork itzuliko ote dizkit
nire begi urdinak?
Baina orduan ere ez zuen negarrik egin, eta lurrean eseri zen.
Zain, zain.
Danbolina eta panderoa, kriskitinak, gona horien zurruburrua eta
oin biluzien arrastatze leuna aditu ziren. Bi emakume ijito iritsi
ziren, hartz handi batekin. Hartz handi gaixoa, larrua zulatua
zuena. Emakume ijitoek ume ergel beltza ikusi zuten. Geldirik
ikusi zuten, eskuak belaun gainean, betzuloak gorri eta heze, eta
ez zuten pentsatu bizirik zegoenik. Baina hartzak, haren aurpegi
beltza ikustean, bere dantza geratu zuen. Eta marruka eta negarrez
hasi zen harengatik.
(MATUTE, Ana María. “Begi urdineko umetxo beltza” in Ume ergelak.
Desclée de Brouwer)

You might also like