You are on page 1of 7

Nombre: Fecha:

BELATZ TXIKI

Kattalin haserre dabil. Atzo, eskubaloiko

entrenamenduan, orkatila bihurritu

zuen, eta gaur etxe zuloan geratu

beharko du, bakar-bakarrik.

Ez da kezkatzeko gauza esan zion

sendagileak , baina egun pare bat etxean

egon zaitez, eta kontu!, hanka lurrean

jarri gabe!

Página 1/7
Nombre: Fecha:

BELATZ TXIKI

Kattalini bost axola hanka lurrean jarri

edo ez jarri, minik ez badauka... Baina

aita zorrotza da sendagileen kontuekin:

Etxean geratzeko esan dizu, eta etxean

geratuko zara esan dio alabari.

Baina aspertu egingo naiz!

Tori! Hemen dituzu, ez aspertzeko!

Kattalinen aita despistatu samarra da, eta

Página 2/7
Nombre: Fecha:

BELATZ TXIKI

gaur bezala urduri dagoenean, edozer

gauza egin dezake. Latorrizko kaxa bat

eman dio Kattalini aitak. Bere ume

garaietako jostailuak.

Baina... baina... indioen eta bakeroen

irudiak dira eta... kexatu da Kattalin,

kaxa ireki duenean. Ordurako, ordea,

etxetik joana zen aita.

Página 3/7
Nombre: Fecha:

BELATZ TXIKI

Kaxako irudi guztien artetik indiar bat

aukeratu du Kattalinek. Zaldi baten

gainean jartzeko, hankak zabal-zabal

dituen indiar bat.

Apatxea! esan dio, lehengo arratsalde

batean ikusitako filmean indiarrak

apatxeak baitziren.

Kaxa barrutik zaldi zuri-gorri dotore bat

Página 4/7
Nombre: Fecha:

BELATZ TXIKI

hartu, sukaldeko mahai handian ipini

eta haren gainean jarri du indiarra.

Gero, irudi gehiago atera ditu kaxatik:

indiarren larruz-

ko denda horietako bat; bisonte handi

itsusi parea; txakur txiki bat, kanela

kolorekoa;uluka ari den otsoa, eta beste

txakur bat, basati itxurakoa.

Página 5/7
Nombre: Fecha:

BELATZ TXIKI

Koiotea! esan du neskak, eta denbora

batez irudiekin jolasean aritu da.

Azkar samar aspertu da, ordea, eta

mahai gaineko hule berdeari begira

geratu. Zelai zabal eta belartsua iruditu

zaio. Eta loa tentatzen hasi zaio.

Orkatilako minaren

kontrako botikak emandako logalea

Página 6/7
Nombre: Fecha:

BELATZ TXIKI

izango da, agian.

Behintzat, begiak ixten hasi zaizkio...

Página 7/7

You might also like