You are on page 1of 5

Nombre: Fecha:

IZORRAI!

Egun lainotsua. Azkar ibili beharra

daukat, aitonak paseora irten nahiko

baitu, eta garaiz iristen ez banaiz,

bakarrik joango da. Aitona ez da bakarrik

ibiltzeko gauza, ordea; hankak baldartuta

ditu, eta erori egiten da batzuetan.

Horregatik ibili behar du beti norbaitekin,

eta horregatik eraman zuten gurasoek

Página 1/5
Nombre: Fecha:

IZORRAI!

Zaharren Egoitzara, han egun osoan

nork zaindua baduelako, eta etxean ez.

Zahardadean, hankak eta burua ondo

edukiz gero, bale , entzun diot beti

aitonari, baina orain hankak ez ditu

ondo, eta burua ere... garai batekoa ez

behintzat. Horregatik, ikastolatik

irtendakoan bila joaten natzaio eta

Página 2/5
Nombre: Fecha:

IZORRAI!

lagundu egiten diot buel

taxka bat ematera, malekoiraino edo,

denbora baldin badaukagu, poliki-poliki,

Iñurritzaraino. Hori eguna lainotsua

bada. Bestela, irten ere ez baita egiten.

Horretan ere egoskorra, aita! errieta

egiten dio amak . Zuk ez al dakizu

mundu guztia bezala ibiltzen? Eguraldi

Página 3/5
Nombre: Fecha:

IZORRAI!

onarekin kalera irten, eta txarrarekin

egoitzan geratu goxo-goxo. Aitona zapuztu

egiten da orduan, eta egoskortasunaren

definizioa perfekzionatzen du

erantzunean: Artikulu tres, kasu pitorik

ez! Soilik egun lainotsuetan irtetearen

kontu hori orain dela hiru bat hilabete

hasi zen. Aitonak jakin zuen,

Página 4/5
Nombre: Fecha:

IZORRAI!

egunkariren batean irakurrita edo,

zeruan, gure gainetik, satelite artifizialak

ibiltzen direla hegan, eta noiznahi

bidaltzen dituztela espazio-ontziak eta

astronautak espaziora. Ño! Ez zagok giro

bazterretan! esan zuen harrituta .

Oraintxe zeruan ere ez zagok bakerik.

Página 5/5

You might also like