You are on page 1of 4

ARRAKALA

TRESNA KUTXA
BROMA ETA
LAZTAN ARTEAN,
BI AURPEGI
Aspaldi pentsatu zuen Anderrek gaur gaueko mozorroa. Baina denbora
luzez egon da hala ere etxean ondo jantzi eta kalera irten arte. Arrebaren
laguntza behar izan du horretarako ere. Berak sarritan lagun artean
esan izan duen moduan, ez da eta Ander emakumekeriekin jolasean
jardutekoa. Mutila da bera, aita bezain gizona. Eta kito. Horregatik behar
izan du horrenbeste denbora. Berak ez dakielako begiak ondo margotzen,
ez eta ezpainetan kolore gorri hori ondo geratzeko nola zabaldu behar
diren ezpainak. Ez daki gona motxaren azpitik jantzi behar dituen galtzerdi
luzeak nola sartu behar dituen neska gaiztoek izaten dituzten karrera
delako horiek egin ez ditzan galtzerdietan. Kotoia jarri du titien pare,
baina bularrekoa lotzen ere arrebak lagundu behar izan dio. Berak, nola
askatzen diren baino ez omen daki. Barre egiten du Anderrek horrelakoak
esaten dituen bakoitzean. Barre egiten diote bere lagun guztiek.

Afaldu ere etxean egin du eta afalostean irten da kalera. Ileorde horia
dauka buruan. Begi-urdina da bera, eta arrebak urdinez margotu dizkio
betazalak ere. Masailetan, urrutira igartzeko besteko hauts pila bota dio
eta ezpainak, direnak baino handiagoak ematen dute; gozo eta gorri.
Kamiseta arrosa dauka jantzita. Gainean ezer ere ez. Hego haizea dabil
eta kalean ez du hotzik pasatuko. Tabernetan, traba baino ez dio egingo
txaketak eta horregatik utzi du etxean. Gona motz bakeroak estaltzen dio
ipurdi aldea. Estu-estua da minigona. Ondo margotuta joanez gero ere,
berak dioen moduan, gizona dela igarri dadin. Ez dadila bederen, inor
nahastu. Ez dadila mutilik gerturatu berarengana.

Berak takoidun zapatarik ez zuela jantziko esaten pasa du astea etxean,
baina azkeneko momentuan baietz esan dio arrebari. Jantziko dituela bere
bota beltzak. Lauzpabost zentimetroko takoia jantzita, egunero horrelakoak
soinean balitu moduan irten da kalera. Arin dabil, ondo. Badaki takoiekin
nola ibili, estiloa dauka, klasea. Inauteri gaua da; horregatik daki oin-
puntetan ondo ibiltzen. Bihar goizean ahaztu egingo zaio.

Lagunekin betiko lekuan geratu da Ander. Iturri parean. Iritsi denerako han
zeuden pailazo bat, hiru bakero eta beste hainbeste indio, kale garbitzaile
Ainhoa Mendibil Artetxe
bat eta obrako langile bi. Eta beste hiru, Hasier, Patxi eta Josu, egunero
bezala jantzita.
Ander izan da azkena iristen. Eta ez da lagunen kexak entzun gabe geratu.
- Zer den ba, neskak beti berandu ibili beharra! Eh Andere bota dio
Hasierrek.
- Ez zak adarrik jo! Ez al dituk honek igartzen? erantzun dio bizkor
Anderrek, eskua potrotan jarrita- kontuz ibili hadi gero, ez zaidak niri
izenik aldatu. Ander nauk, Ander.
- Bueno, bueno, politta ez hadi horrela jarri. Ez dun eta horrenbesterako.
Erreta al hago? Lasai, goxatuko haut eta nik gero, komunean
sartzerakoan.
Ukabila erakutsi dio orduan Anderrek Hasierri, eta bota dion begiradan
hitzik esan gabe argi utzi dio hobe zuela isilik egon. Barre egin dute orduan
gainontzeko lagunek eta kaleko lehenengo tabernara sartu dira. Leporaino
beteta daude taberna guztiak. Kalean ere jendea kantuan, jolasean,
barrezka dabil. Ez da larunbat normal bat. Astero parrandan dabiltzan
gazteen gurasoak ere daude gaur tabernen kalean.

Bakoitzak hamar euro jarri ditu eta Patxi barrara gerturatu da, diru guztia
eskuan zuela. 3 trago eskatu ditu eta txupitoak edateko 13 edalontzi
txiki. Tabernaren bazter batean dago koadrila eta bertara eraman dituzte
tragoak Patxi eta Hasierrek. Edaria edalontzi txikietan banatzen hasi da
orduan Patxi. Goraino bete ditu guztiak, bat izan ezik. Gutxiago bota dio
azken horri eta Anderri eman dio barrezka, esanaz, hobe duela berak erdia
edanda, neskak ez dutela eta erraz jarraitzen beraien erritmoa. Algara
batean erantzun diote gainontzekoek Patxik botatakoari eta Anderrek, bi
aldiz pentsatu gabe oraindik banatzeko zeukaten hirugarren kubata hartu,
eta oso-osorik edan du trago batean. Eta ondoren bere txupito-basoa jarri
dio muturren aurrean Patxiri, goraino bete zezan.

Gaueko lehenengo tragoak bigarrenari egin dio bidea, eta hurrengoak
ere ohartu gabe etorri dira. Kaleko taberna gehienetan sartu dira, eta
taberna batetik irten diren bakoitzean ohartu dira orduak aurrera joan
hala mozkorra handituz doala. Goizeko bostak iritsi direnerako beste bi
aldiz jarri dute tragotarako dirua eta parranda hastean baino hiru gutxiago
daude. Beat etxera joan da errekara botaka egin ostean, eta Josu eta
Xabierrek ligatu egin dute. Ondo joko diete adarra bi horiei bihar; neskak
aspaldiko ezagunak dituzte eta. Ligatu gabe parrandan jarraitu dutenek
lagun bien jokaldia komentatzen pasatu dute ordu erdi inguru. Lagunei
barre egin nahian, inbidia nola ezkutatu asmatzen ez zutela.
Bitartean baina, izan dute askok norekin kontsolatu. Anderri titiak ukitu
eta ukitu pasatu dute gaua batzuek. Bigunak direla; ederrak, politak esan
diote guztiek. Tenteak eta tamaina onekoak direla esan dio Patxik, berari
gustatzen zaizkion modukoak. Anderrek nazka aurpegiz begiratu die
ARRAKALA
TRESNA KUTXA
guztiei, isiltzeko eta bakean uzteko esan die mila bider, baina ez dio inork
kasurik egin.

Gero Hasier gerturatu zaio, Ander hormaren kontra zegoen batean eta
eskua minigona azpitik sartuta, berarekin komunera joateko esan dio.
- Aizak, bakea behar diagu eh nahikoa duk! Marikoi halakoa! -Garrasi
eginda urrundu nahi izan du, baina Hasierrek ez du amore eman. Eskuak
titien parean jarri eta poliki-poliki kotoizko titiak ukitzen hasi zaio Anderri;
ordurako titi forma ere ia galduta bazuten ere.
Ez zan disimulatu Andere maitia bota dio burlaka moduan- bazakinat
gustura hagola. Zer dun? Gizonegia al naun ba hiretzat? Etor hadi panpoxa,
eta erakutsiko dinat ze azkar askatzen ditudan bularretakoak.

- Ze ostia Axi! Bale! Parranda bota nahi diat, ez hire tontokeriak
aguantatzen egon! eta komunera alde egin du haserre.
Komun barrura sartu eta atea itxi orduko ispilua topatu du parez pare.
Ordurako trago mordoxka edanda dago eta begiak ere ohitu egin behar
izan ditu komuneko argira. Begira-begira geratu da ispilura, oraindik ere
ondo ikusten ez duela, burua ere bueltaka hasi zaio. Ohartu da Hasierrek
ia titirik gabe utzi duela eta kamiseta arrosa gora jasota, berriz ere kotoia
arrebaren enkajedun bularretakoan sartzen hasi da. Uste baino hobeto
egin du. Berriz ere kamiseta jaitsi eta titi pare polita geratu zaizkiola
konturatu da. Irribarre txiki bat irten zaio orduan, ispiluari begira dagoela,
eta bere baitarako esan du:
- Ez diten ez, gezurrik esan eh Andere, politak ditun. eta bere gau bateko
titiei izena jartzea erabaki du.

Galdetu dio bere buruari bere arrebaren titiek izango ote duten izenik.
Berak aspaldi jarri zion izena bere zakilari, 15 urte betetzearekin batera.
Malo. Orduan titiak ukitzen hasi da. Goxoki, suabe laztandu ditu titiak,
une batez kotoizkoak direla ere ahaztuta. Bigun izango zara zu esan du
ezkerreko titiari begira; eta eskumakoari, eskua gainean oso-osorik jarrita
zuela esan dio Goxo deituko dela bera.
Orduan, bi aldiz pentsatu gabe, minigona gerrira jaso, galtzerdi luzeak
eta galtzontziloak belaunetaraino jaitsi eta komunean eseri da, ispiluari
begiratzeari utzi gabe. Txisa egiten hasi da.

- Ez haiz ez, neska txarra Andere. esan du, begiak ispiluan, begirada
titietan zeukala.
- Ez diat ba, berdina esango hire lagunengatik. Zer dituk, trogloditak?
- Ez zan serio hartu neska. Brometan egiten diten. Mozkortuta zauden.
Hori dun dena.
- Mozkortuta? Eta?
ARRAKALA
TRESNA KUTXA
- Ba hori. Irten egiten zaien, ez diten pentsatzen, egin egiten diten.
- Zer esan nahi duk, hi ere horrelakoxea haizela? Zergatik haserretu haiz
orduan beraiekin? Brometan ari badituk, utziek minigona igotzen, utzi
Bigun eta Goxo ukitzen. Brometan ari badituk, zergatik ez diek utzi?
- Ni ez naizelako neska. Ez al dun ulertzen? Nirekin broma gutxi.
Bukatu du Anderrek. Jaiki eta galtzerdiak eta galtzontziloak jasotzen zituen
bitartean ohartu da komunean eserita egin duela txisa. Ez dio graziarik
egin. Ez daki zergatik egin duen hori, baina berari tente txisa egitea
gustatzen zaio. Zakila kanpora atera eta edozein tokitan txisa egitea.
Bonbari eman eta berriz ispilura begiratu duenean ez zaio gustatu ikusi
duena. Eskua kamiseta azpian sartu, kotoia atera eta komun zuloan behera
bota ditu bi zati goxo eta bigunak. Ezpainetako gorria eskuarekin nolabait
ezabatu eta ilehoria lurrean botata laga du komunetik ateari kolpea
emanda irten denean. Lagunengana hurbildu, zain zuen kubata trago
batean edan, eta etxera doala esan die lagunei.
Takoiekin, hankak minduta dituela eta.
ARRAKALA
TRESNA KUTXA

You might also like