You are on page 1of 2

ARRAKALA

TRESNA KUTXA
ZU, ZER ZARA?
Zu, zer zara?, galdetu zidan behin tigre batek. Eta ordudanik ez dakit nor
naizen.
Betiereko inauterian beste itzal bat baino ez naiz ni. Portzelanazko azalak
ditut bata bestearen gainean, bata bestearen gainean. Kontuz, ez daitezen
puska. Jolaserako garaia amaitu omen zitzaidan, eta orain gorputz zurrun
herdoildua naiz. Espektatibak gardenegiak, aseptikoegiak dira, baina zer
egin beharko zaio. Azkenerako ez ote naiz azalik gabe geratu, arramazka
egin eta zauriek ez baitute minik ematen. Hauts zuria da nire odola. Nire
nortasuna Txinako Harresia da, kanika urdin baten inguruan kiribildurik.
Harriz harri joanen naiz eraisten, nekearen espiralean zorabiatu arte, azal
denak hautsi arte.
Zulo bat naiz. Ez dut gorputzik, haragi zurrun herdoildurik. Klarionezko
marra zuri batek denitzen ditu nire ertzak. Ertz borobilduak. Marra
horretatik aurrera, ez naiz. Zulo bat naiz, hariz jositako zulo bat. Hariak
mugitu egiten dira, mugitu egiten naute; mugatu. Ispilura naramate,
komunera, dantzan jartzen naute. Hari ikusezinak korapilaturik, hari
ikusezinek korapilaturik. Lekutxo bat utzi zidaten labirinto honetan, eta,
hala ere, aurkitu ezinean nabil. Hari bola horrek ni naizen zuloa estaltzen
du. Zuloa ala hari korapilatuak, zer naiz? Ni al naiz? Hariei tiraka hasi, eta
arrain hilak topatzen ditut muturretan, kateme gosetiak ere erakarriko ez
lituzketenak. Ezkatarik gabeko arrain ustelek mugitzen dituzten nire sokak,
harea zuriko hondartza urrunetatik herrestan. Arrain ustel handinahiak.
Zenbateraino naiz nire soken jabe?
Klarionezko harresiaren erdian eseri naiz. Atzaparrak zorroztu ditut;
arrasto zuria ezabatuko dut, ados. Soka hautsiak guda betean. Eta orain
zer, aske naiz? Zulo bat naiz beste zulo baten barnean. Zer dira zulo
hautsiak, deus ez? Hauts bihurturiko hutsune bat, basamortua akaso.
Nire inguruan hondarra besterik ez dago, ez heldulekurik, ez trapeziorik.
Limiterik ezak mugatu egiten nau; mugak gustatzen zaizkigula ohartu naiz,
ispiluak sinesten dugun hori islaturik ikusteko asmatu genituela. Baina ni
ez naiz hori, joder.
Ez zulo, ez soka, ez arrain hilik. Betiereko inauterian beste itzal bat naiz
ni. Maskaren fanatismoak bizi nau, nor ez? Izan nahi nuke kamioilari,
txorimalo, atso zahar. Dinosaurio anorexiko, dantzari drogata, tximeleta
hilkor. Akaso kalean gurutzatu dudan horrek osatzen nau. Gaur zure
Irati Majuelo Itoiz
maskara jantzi dut, eta ni sentitu naiz. Orain, zenbat naiz ni eta zenbat zu?
Non hasten naiz eta non bukatu? Zein da nire gorputzaren muga sikoa? Ez
badut azalik, ez haragi herdoildurik, ezkata likatsuak dira nire azal. Ez naiz
nire gorputza, eta nire gorputzetik harago ere banaiz, gara, nauzu, diogu.
Behin keinu bat lapurtu zenidan, eta orain zurea da. Ez itzuli kendutakoa,
egin dezagun tratua: elika dezagun elkar, jan dezagun elkar.
Puzzle bat eman ziguten, erantzun bakar eta argia zuena. Puzzle bat eman
ziguten, erantzunik gabekoa. Lau pieza ditu soilik, baina ez dut asmatu
(nahi) nola ebatzi. Ez naiz lau piezatan sartzen. Atzaparrak ongi zorroztu
eta mila zatitan puskatu ditut piezak. Jolastuko al gara?
ARRAKALA
TRESNA KUTXA

You might also like