You are on page 1of 2

Euskal Herriko hizkuntza atlasa

Elgoibar

Kandelen olioaren usaina eta animak. Mezak hildakoentzat.

LEK.: Ni mutikoskorra nintzanian, ba, meseta, estakisu?, ba amakiñ o


aittaakiñ o, goisian ola mutikoskorra meseta ta, useña. Nik es naban artzen.
Nik estaitt eote san ala es, da paolen bat eo artu eskuan da, bakisu, jota, edurra
ta izotza ta an len abarka zar aekin tente jun biesan da, mutikoskor zarrak
antxe otzak il biarrian, da ta: "Eon! Amen difuntuak, amen olixo useiña amen.
Onek esan nai deu mesetara, e, susen juteko. Beittu, amen dabiltz onek".

"Nik estopa entzuten".

"Ik olakua estok entzungo!". Estakit ser, da bakit ser da. "Animena ok au.
Beittu selako useña auan. Olixo useña amen, kandelak, kandelen useña ok au,
olixua".

INK.: Beste baten bat pasako zan aurretik farolakin da, ori izango zan.

LEK.: Sigarrua erretzen igual aurrian.

[...]

Ta mesia ataatzen danian ere, konpasioako ba, se esango isupa nik, oñ, e,
tamaña ortako seaik estaukau, baña, konpasioko, nik pentzatzen dot, beno,
mesia atako iotela andriantzako, estakisu? Ta ordun esate seben, urrengo
jaixan mesia, abariai esango iou ta, gure sera, gure etxeko animak mesa baten
sañ igual daure serura pasatzeko, estakisu?, ba, peldaño baten paltan eon laike
eskilleria amaitzeko ta, arek mesa baten faltan daure ta mesia ataa bida. Baten
faltan baure, susenian salto daittiela.

Hitz batzuen esanahia:

meseta mezetara

estaitt ez dakit

biesan behar zen

estopa ez dot/dut ba.

auan dagoen
isupa dizut ba

bida behar da

baure badaude

You might also like